JOKIN URAIN
Izaina
Jokin Urain
Argitaletxea: AAB, 1990. euskaraz
Jokin Urainen lehen eleberria. Fernando Arburuaren hitzetan: “Eskutartean duzun liburuxka hau euskal preso politiko baten burutazio eta gogoetak dituzu, hots, euskal presoon burutazioak, hain zuzen ere (...). Ez dituzu aurkituko ere Papillonen abenturak, hemengo abentura bakarra etsai eta zakurren aurrean irmoki eta bizirik irautean bait datza.”
Adlotse
Jokin Urain
Argitaletxea: Txalaparta, 1992. euskaraz
Zientzia-fikzioaren eta alegiaren arteko dantzan dabilkigu oraingoan Jokin Urain. Metafora ere bada; gizarte autoritarioaren kontrako metafora, alegia. Herri asmatu bat baino askoz gehiago baita Adlotse. Jarrera edo pentsamendu desberdinak dituztenak estoldan bizitzera derrigortzen dituen gizartea da Adlotse.
Gatibu sortu nintzen
Jokin Urain
Argitaletxea: Susa, 2000. euskaraz
Gatibu sortu nintzen elkarrekin preso egondako bi lagunen adiskidetasunaren emaitza da: Jokin Urain egilearena, eta Antxon Garcia del Molino protagonistarena. Azken hau Ordizian sortu zen 1931n. Frankismoan kokatu zen, beraz, bere haurtzaroa. 18 urte igaro zituen espetxean. Ez da denbora asko askatu zutela. Liburu hau bere lekukotasuna da.
Nací Cautivo
Jokin Urain
Argitaletxea: Txalaparta, 2002. gaztelaniaz
Gatibu sortu nintzen elkarrekin preso egondako bi lagunen adiskidetasunaren emaitza da: Jokin Urain egilearena, eta Antxon Garcia del Molino protagonistarena. Azken hau Ordizian sortu zen 1931n. Frankismoan kokatu zen, beraz, bere haurtzaroa. 18 urte igaro zituen espetxean. Ez da denbora asko askatu zutela. Liburu hau bere lekukotasuna da.
Errotarria
Jokin Urain
Argitaletxea: Susa, 2006. euskaraz
Jokin Urainen laugarren liburu hau 1936tik 2005era bitartean jazotako borroken eta derroten antologia bat da, idazleak entzun eta irakurritakotik, hausnartu eta bizi izandakotik ekarria. Kronika bilduma duzu “Errotarria”, errepresioaz eta kartzelaz eta deserriaz diharduena. Ahots ugarik, historia eta gertaera anitzek bat egiten dute bertan.
 
 
JOSU URRUTIKOETXEA
Giltzapeko Sukaldaritza
Josu Urrutikoetxea

Argitaletxea: Hiru, 1996. euskaraz
Josu Urrutikoetxeak Muret-eko espetxe frantziarrean burdin artean emaniko urte luzeetan, gose greba ugariak barne, ondu zituen honako errezetok. Mikel Zarrabe, Josuren mahaikidea, arduratu da liburuaren apaintzeaz.
 
ARMANDO VIDAL
Libertá, ay mi libertá
Armando Vidal
Argitaletxea: Txalaparta. gaztelaniaz
Liburu honek 16 urteko kartzela aldia gordetzen du orrialde bakoitzean. Hala ere, ihes egin eta paperezko tunelean zehar irristatu egiten den presoari garaipen-ereserkia dakar bere baitan. Kartzelaren oinarrizko gida barne.
 
 
ZORION ZAMAKOLA IBAIBARRIAGA
Bi epaile frantziarrentzako eskutitza
Gilles Perrault. Itzultzailea: Zorion Zamakola Ibaibarriaga
Argitaletxea: Txalaparta, 2007. euskaraz
 
1993ko maiatzaren zazpian, Espainiako Justizia ministroak Levert eta Leloire epaileak eta Stoller fiskala saritu egin zituen ETAren kontrako jardunagatik. Gertakari horrek asaldatuta, Gilles Perraultek bere luma hartu zuen hainbat gairi buruz hausnarketa egiteko: euskal gatazka, historia, nazionalismoa, legea, tortura, terrorismoa, borroka armatua…
 
 
ZENBAIT EGILE
“Intxaur azal baten barruan” eta “Eguberri amarauna”
Zenbait egile
Argitaletxea: AAM, 1983. euskaraz
Intxaur azal baten barruan Puerto de Santa Mariako zigor ziegetan pasatako lehen hamabi orduen kronika moduko bat da, espetxea zabaldu berri, hara eramandako lehen euskal presoen eskutik. Eguberri amarauna, 1982 eta 1983 arteko eguberrietan eginikoa da. Puerto-ko bizimoduaren ahotsak, etsipenak eta desirak jasotzen dira poesiaren bidez.
Hamairu ate
Zenbait egile
Edizioa eta itzulpena: Mitxel Sarasketa eta Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Elkar, 1985. euskaraz
Zentzudunen mediokritatea eta erotasunaren galbidea ukatzen dituenak bide guti baditu, umorea da horietako bat. Ez dakit nork esan zuen, baina egia da, umorea desesperatuaren gortesia dela. Horregatik, umorerik egiazkoena beltza da. Umore beltzean irribarreaz gainera badago mistizismo bat, baina ez mistizismo dultze eta zerutiarra preseski.