JOSEBA SARRIONANDIA
Hitzen ondoeza
Joseba Sarrioandia
Argitaletxea: Txalaparta, 1997. euskaraz
“Banuen beharra gauza batzu esateko baina, batez ere, badut beharra hitzak haintzat hartzeko, munduko gauzak oraindik izenda daitezkeela sinesteko. Eta horixe da liburu honetako ilusio nagusia: mintzairak oraindik balio duela eta munduko gauzak hobetu daitezkeela”. Hauxe da liburu honen erronka, Sarrionandiaren beraren hitzetan.
Hau da ene ondasun guzia
Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Txalaparta eta Esan Ozenki, 1999
Txalaparta argitaletxeak eta Esan Ozenki diskoetxeak elkarrekin ateratako lana da hau: liburua eta musika diskoa elkarrekin batera. Bertan, euskal musikari eta taldeek Sarrionandiaren poemetatik abiatuz egindako kantak aurkitzen ditugu. Musikarien artean: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Deabruak Teilatuetan, Fermin Muguruza, Bittor Aiape, eta beste asko.
Antologia
Manuel Bandeira. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Pamiela, 1999. euskaraz / portugesez
Manuel Bandeira Brasilgo poeta handiaren poemen antologia, Joseba Sarrionandiak aukeratuta eta euskaratuta. Manuel Bandeirak, poeta apalaren zentzuan, bizimoduko gauza sinpleak atzeman eta, hadiuste eta harrokeriarik gabe, samurtasunez adierazi zituen bere poemetan.
Zitroi ur komikiak
Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Txalaparta eta Napartheid, 2000. euskaraz
Idazle baten handitasuna ez dago bakarrik obra mardul, ondo idatzi eta traszendentalak sortzean. Idazle baten handitasuna, irakurleengan uzten duen arrastoan aurkitzen da bereziki. Napartheideko komikilarien eskutik, hona hemen non aurkituko duzun Sarrionandiaren poemak komikietan gozatzearen plazera.
Izeba Mariasunen Ipuinak
Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Elkar, 2001. euskaraz
Izeba Mariasunen ipuinak bitxiak bezain ederrak dira. Jende nagusiak esaten du izeba Mariasun ur putzu batera erori zela eta, harri koskor batekin burua kolpaturik, erotu egin zela. Baina guk berak esanda dakigu ur putzura erortzean izar baliotsu bat aurkitu zuela. Eta haurrek izar baliotsu hori ikusten diote izeba Mariasuni.
Lagun izoztua
Joseba Sarrioandia
Argitaletxea: Elkar, 2001. euskaraz
Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, izoztuta geratu da Bluefields-go bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, baina bidaia ez da erraza. Gai, garai eta gertaleku ugariko eleberria dugu Lagun izoztua, baina, iceberg baten antzera, askoz gehiago da iradokitzen zaiguna.
XX. mendeko poesia kaierak
Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Susa, 2002. euskaraz
XX. mendeko poesia kaierak poesia bilduma ezaguneko aleetako bat dugu honako hau, Joseba Sarrionandiaren poemen antologia bat jasotzen duena. Aukeraketa eta liburuaren sarrera Koldo Izagirreren esku. 1980tik 1995era doaz liburuan jasotzen diren poemak, gai eta ikuspuntu desberdinetakoak. 45 poema jasotzen dira.
Kolosala izango da
Joseba Sarrioandia
Argitaletxea: Txalaparta, 2003. euskaraz
“Gerra hor dabil edonon oraindik, bizitzaren eta ederra eta samurra den guztiaren aldamenetik, baina laster helduko da zirkoa. Munduaren ordu agoniko hauetan etorriko da, eta kolosala izango da. Zirkoa Alemaniatik helduko da. Letrero handi honekin: Cirque Krone. Eta orain alemanek Frantzia okupatu dutenez gero, agian lehenago ailegatuko da”.
Akordatzen
Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Txalaparta, 2004. euskaraz
Oroitzapen hauek kilkerren hotsa pupitreetan entzun ahal zeneko garaiarekin dute zerikusirik. Memoria ariketa hau Sarrionandiaren autobiografiaz gain, belaunaldi oso batena da. Ez dira aforismoak, ez dira poemak, liburu honetan bildutakoak iragan denbora eta geografia baten akordatu poetikoak dira. Oroimena garelako, "oroimena ala ia ezer ez".
Harrapatutako txorien hegalak. Trapped bird's wings
Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Baigorri, 2005. euskaraz eta ingelesez
Gara egunkariak argitaratutako bilduma berezi bateko alea dugu hau. Haurrei zuzendua, eta edizio elebiduna: euskaraz orri batean, eta ingelesez ondokoan. Helburu pedagokikoz sortutako bilduma dugu, beraz. “-Txoriak gustatzen zaizkizu, Maddi?” “-Do you like birds, Maddi?” liburu eder honi Joseba Sarrionandiak ematen dion hasiera.