JOSEBA SARRIONANDIA | |
![]() |
Ifar
aldeko orduak Joseba Sarrioandia Argitaletxea: Elkar, 1990. euskaraz |
Ismael du izena ipuin hauetako protagonistetako batek, Moby Dick balea zuriaren bila zihoan marinel hark bezala. Balearik ezean, elurra ari du Ifar honetako paisaian, elurra norberaren barnean. Haurtzaro eta sorterri-minezko orduetan, grinak eta ezereza zuritasun infinituan nahasten direnean. Horiek dira Ifar aldeko orduak. | |
![]() |
Ainhoari
Gutunak Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Elkar, 1991. euskaraz |
Idazlea ihesi zebilela, etxe batean ezkutatu omen zen bere lagunekin, eta etxe hartako haur txikia zen Ainhoa. Gerora, urrundik, 28 gutun idatzi zizkion gogoan gorderik zeukan Ainhoa hari, era guztietako idazlanak osatzen dituztenak. Beti ere, bizitzako edozein gauzari buruzko gogoeta xume baina sakonak. | |
![]() |
Hezurrezko
xirulak Joseba Sarrioandia Argitaletxea: Elkar, 1991. euskaraz |
Poesiaren
arbolak erro asko ditu, batzuk sendoak eta ageriak, beste batzuk meheak
eta gordeak, baina hargatik denak gizakumearen lur berean sustraituak. Iragan mende eta gizaldi infinizio honetan, lurbirako mintzaira eta populu guztiek Poema bat baizik ez dute idatzi, gizakumearen gozomin guztietatik sortu den Poeta bakarraren eskutik. |
|
![]() |
Poemas
naufragos Zenbait egile. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Susa, 1991. euskaraz eta galegoz |
Galegotik euskarara kartzelan itzulitako hainbat poema bi hizkuntzetan argitaratu ziren Susaren eskutik, Xose Estevez eta Iñigo Aranbarrik apailaturiko edizioan. Itzulitako autoreak: Manoel Antonio, Luis Amado Carballo, Alvaro Cunqueiro, Aquilino Iglesias Alvariño, Luis Pimentel, Luis Seoane, Celso Emilio Ferreiro eta Manuel Maria. | |
![]() |
No
soy de aquí Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Hiru, 1991; Orain, 1995. gaztelaniaz |
Jeneroen artean sailkatzen zaila den liburu honetan, presoak errealitatearen kronika egiteaz gainera hainbat gai proposatzen dizkio irakurleari gogoetarako. Egunkari itxuraz moldaturik, 1984ko urtarrilaren 17tik uztailaren 22ra arte kondatzen du. Izenburua, iduriz, Paco Urondo montoneroaren poema batetik hartu zuen. | |
![]() |
Gartzelako
poemak Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Susa, 1992. euskaraz |
Joseba Sarrionandiak kartzela aldian, 1980 eta 1985 bitartean, idatzitako poemak biltzen dira liburu honetan. Urteetako kartzela aldi gogorraren kronika pertsonala osatzen da poemarik poema, autoreak bere duen estiloan. Gerardo Markuletak baltza, latza eta garratza definitu zuen liburu hau. | |
![]() |
Han
izanik hona naiz Joseba Sarrioandia Argitaletxea: Elkar, 1993. euskaraz |
Laurogei mikroipuinez osatutako bilduma da Han izanik hona naiz, egun bakarrean laurogei mundu-bira emateko modua edo istorio-mota honetaz halaxe zioen Sarrionandiak: “Zergatik tipiak? Bilatzea maite duenari tipitasunak bilaketaren atsegina ugaltzen diolako, (...) edota gauza tipietan handietan bezainbeste sekretu kabitzen delako”. | |
![]() |
Marinel
Zaharraren balada S.T. Coleridge. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Pamiela, 1995. euskaraz |
S.T. Coleridge idazle erromantiko ingelesaren The Rime of the Ancient Mariner balada luzearen euskarara egindako itzulpena da honakoa. Edizio ederra eta ondo zaindua, Gustave Doré-ren grabatuak daramatza. | |
![]() |
Miopeak,
bizikletak eta beste langabetu batzuk Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Erein, 1995. euskaraz |
Liburu txikia. Hogeita piko ipuin labur, absurdoaren eta umore beltzaren haria jarraituz. Giordano Brunoren aipu bat dator atarian: In tristitia hilaris, in hilaritate tristis. Hiru liburuxkako sail batetako lehenengoa omen da. | |
![]() |
Hnuy
illa nyha majah yahoo Joseba Sarrioandia Argitaletxea: Elkar, 1996. euskaraz |
Hamar urte luzez idatzi eta ondutako liburua duzu honakoa. Liburu bakarra, gaika sailkatua. Hamar ataletako bi, ipuinak dira (aski poetikoak, bestalde) eta gainerakoetan poemak datoz, atal ezberdinen arteko oihartzun eta erreferentziak falta ez badira ere. Erregistro, gorabehera eta gai ugari ageri da poemotan: azken batean, bizitza bera. | |