JOSEBA SARRIONANDIA | |
![]() |
Izuen
gordelekuetan barrena Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Bilbo Aurrezki Kutxa, 1981, euskaraz |
Joseba Sarrionandiaren lehen poema liburuan bidaia poetiko bat proposatzen da Europako zazpi lurralde edo hiritan barrena: Sorlekua, Paris, Grezia, Lisboa, Irlanda, Praha, eta Deserria. Erreferentzia literario ugarirekin, argitaratu zen sasoian liburu zail eta arrarotzat hartu zen, bere lengoaia ederragatik eta gaien kosmopolitismoagatik. | |
![]() |
Narrazioak Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Elkar, 1983. euskaraz |
Irakurle eta idazleen belaunaldi oso bat markatu du liburu honek, askoren gogoan iltzaturik geratu baitira bertako hitz eta ipuinak, nolabait izendatzekotan lilura deituko genukeen sentimendu batez. Lilura, esaterako, idazkera dotore nahastezinak, egilearen ama-hizkeraren eta gure klasikoen ekarpenak uztartzen dituenak. | |
![]() |
Hiru
poema T.S. Eliot. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia et al. Argitaletxea: Hordago, 1983. euskaraz |
T.S. Eliot-en hiru poema luzeren itzulpenak biltzen dira liburu honetan: Lau quartetto (Four Quartets) Gabriel Arestiren bertsioan, Lur Eremua (The Waste Land) Joseba Sarrionandiarenean eta Gizon hutsak (The Hollow Men) Jon Juaristirenean. | |
![]() |
Marinela Fernando Pessoa. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Susa, 1985. euskaraz eta portugesez |
Fernando Pessoaren O Marinheiro-ren itzulpena da hau, bi hizkuntzetako edizioan eta oharrekin. Itzultzailearen hitzetan: Obra hau ez da erabat kabitzen literatura sailkatzeko usatu ohi diren zakuetarik batetan. Sailkatzekotan, autoreak berak imini zion azpitituloa haintzat hartzea besterik ez dago, drama estatikoa dela esan zuen Fernando Pessoak. | |
![]() |
Izkiriaturik
aurkitu ditudan ene poemak Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Pamiela, 1985. euskaraz |
Tituloko broman iradokitzen denez, antologia poetiko zabal bat proposatzen da liburu honetan, poesia primitibotik hasi eta, literaturaren historian zehar, Bobby Sands edo Eugenio de Andradeganaino. | |
![]() |
Atabala
eta euria Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Elkar, 1986. euskaraz |
Hauxe duzu Sarrionandiaren bigarren ipuin-liburua, Narrazioak sortarekin zabaldutako unibertsoa osatzen eta aberasten duena, istorio eder bezain harrigarriz, hitz sorgingarri eta ideia iradokikorrez betea. Egileak berak hauxe dio liburu amaieran: “Beste hamar istorio, beraz. Baina nik, zergatik eta zertarako izkiriatu ote ditut? Ez dakit erantzuten”. | |
![]() |
Marinel
Zaharrak Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Elkar, 1987. euskaraz |
“Marinel zaharrak titulatu dut bilduma hau. Bere historia egiteko: duela urte batzuk editore batek Izuen gordelekuetan barrena berrargitaratzea proposatu zidanean, ene aldetik, hango poema batzuk geroztik moldaturiko poemekin baturik argitaratzeari hobe iritzi nion”. Hona hemen, Sarrionandiaren hitzetan, liburu honetan aurkituko duguna. | |
![]() |
Marginalia Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Elkar, 1989. euskaraz |
Saio laburrak biltzen ditu Sarrionandiak Marginalia honetan, literatura, poesia eta arteari buruzko oharrak eta gogoetak. Zabala da ukitutako gaien zerrenda, boterea, iraultza, lengoaia, zapalketa eta inoiz baino osatuago, sendoago ageri zaigu egilearen pentsaera. Dena dela, ideologo baino gehiago literatura egile agertuko zaigu Sarrionandia. | |
![]() |
Ez
gara geure baitakoak Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Pamiela, 1989.euskaraz |
Autoreak berak honela kalifikatu zituen liburu honetako testuak: ... asmakizunak, datzibaoak, haur ipuinen per-bertsioak, moebius zintak, paradoxak, penny dreadfuls, ametsak, laburmetraiak, gogoeta solteak eta beste botoi galduak. Ironia da nagusi gauzekiko begiradan eta absurdoa gauzak kontatzeko eran. | |
![]() |
Ni
ez naiz hemengoa Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Pamiela, 1989. euskaraz |
Jeneroen artean sailkatzen zaila den liburu honetan, presoak errealitatearen kronika egiteaz gainera hainbat gai proposatzen dizkio irakurleari gogoetarako. Egunkari itxuraz moldaturik, 1984ko urtarrilaren 17tik uztailaren 22ra arte kondatzen du. Izenburua, iduriz, Paco Urondo montoneroaren poema batetik hartu zuen. | |
|
|