FERNANDO ALONSO
El repartidor de sueños
Fernando Alonso
Argitaletxea: Txalaparta, 2000. gaztelaniaz
“Paseo haietako batean amets banatzailea agertu zitzaion.” Gisa honetara hasten da Fernando Alonso Abadek liburu honetan biltzen dituen narrazioetako bat. Fernando Alonsoren lehen liburua da hau, poesiaren eta prosaren artean dabilena, hiri barneko kronika garaikidea eskainiz eta jendeen, lurren eta agertokien nahasketa atsegina gauzatuz.

Por qué luchamos los vascos. ¿Per què lluitem els bascos?
Fernando Alonso
Argitaletxea: Txalaparta. Gaztelaniaz/Katalanez

Euskal herria Europako herririk zaharrena da. Alta, oraindik ez ditu lortu eskubide politiko eta juridikoak. Euskaldunak, duela mendeak euren aldarrikapenetan tinko, azkenaldiko albiste askoren protagonista izan dira. Euskal herria, XXI. Mendean, Europako herririk dinamikoenetakoa da. Liburu hau, herri honen borrokaren zergatia ezagutzeko aukera ona da.
 
 
JOSE LUIS ALVAREZ SANTACRISTINA
Uhaldean
Françoise Xénakis.
Itzultzailea: Jose Luis Alvarez Santacristina
Argitaletxea: : Txalaparta, 1993. euskaraz
Bere ttipian, liburu guztiz eder eta hunkigarria, zinetan eta benetan. Amodio eta duintasunaren erresuma unibertsalera bidaia ahaztezina. Maitasuna eta konpromisoa ez ditugu aurrerantzean begi eta kolore berdinez ikusiko, ez eta, ziurrenik, orain arteko kemen eta intentsitate berberez. Zerbait aldatuko da gugan.
 
 
XABIER AMURIZA
Hil ala bizi
Xabier Amuriza
Argitaletxea: Larraun, 1973; Elkar, 1983. euskaraz
Baserri-munduaren irudi idilikoari buelta ematen dio Xabier Amurizak Hil ala bizi honetan. Baserriko bizimodu gogorra, urria, beldurpekoa eta gizarte osoaren morrontza morala eta materiala ageri da eleberrian zehar. Nobela honek Euskal Herri erruralaren tripak bistaratzen ditu, erlijioa, beldurra, politika, grinak, gorroto-maitasunak, umorea, esplotazioa...
 
 
IÑAKI ARAMAIO
Gartzelako egunkaria
Ho Chi Minh. Itzultzailea: Iñaki Aramaio
Argitaletxea: Susa, 1985. euskaraz
Liburu honetan Ho Chi Minh-ek preso egondako urteetan idatzitako poemak jasotzen dira. Lengoaia arruntez eginik daude, horniduretatik eta klasikotasunetik urrinduak. Beren baliorik funtsezkoena testigantza pertsonalarena da, baina espiritu poetiko sakon bat eta bizitzari buruzko filosofia berezi bat ere aurki daitezke haietan.
 
 
FERNANDO ARBURUA
Fusilak pizten dituen sua
Froilan Escobar eta Felix Guerra.
Itzultzailea: Fernando Arburua
Argitaletxea: Txalaparta, 1991. euskaraz
Orriz orri eta pasadizoz pasadizo, honako testigantzek Cubako Sierra Maestrako gerrilla garaiak ekartzen dizkigute begi aurrera. Heroi kolektiboa osatzen dute beren oroitzapen eta gogoeta xumeekin, errepresiorik latzena eta borrokarik garratzena pairatu eta burutu zuten emazteki eta gizaki miresgarri hauek.
 
 
MANU ARNAL GIL
Donde los días nacen muertos
Manu Arnal Gil

Argitaletxea: Hiru
Intsumiso baten historia da hau, egunak hilik jaiotzen diren lekuan: espetxean, alegia. Han, Manuk bere anaia Txabiri ikusten dituen eta harritzen duten gauzak kontatzen dizkio eta honek, idatziz jartzen ditu. Horrela sortu zen enkantuz beteriko liburu hau. Bertan, baztertuen munduko pertsonaia ugari aurkezten zaizkigu soiltasun handiz.
 
FILIPE BIDART
Bakartasunaz bi hitz
Filipe Bidart

Argitaletxea: Txalaparta, 2004. euskaraz
Umorea eta aldarte makurtu ezina erresistentzia arma bihurturik, isolamendua den tortura zuriari buruz mintzo zaigu Filipe Bidart. Hogeita bost hilabete bakarturik izan zuteneko egunetan oinarrituriko testigantza xamurra bezain latza da Bakartasunaz bi hitz, arratoi eta uniformedunen konpainian idatzia.
 
 
ANDONI CABELLO

La plaza de Urbina
Andoni Cabello
Argitaletxea: Txalaparta, 2004.gaztelaniaz

La plaza de Urbinak Iñaki Ormaetxea Antepara urbinarrak kontzientzia politikoa hartu zueneko garaiaz hitz egiten du. Ametsez betetako haurtzaroa, nerabezaro konprometitua, eta gaztaroan azken muturreraino eramandako konpromiso politikoa dira eleberri honetako idazleak eta protagonistak partekatzen dituzten biografia klabeak.