KARLOS GORRINDO | |
![]() |
Neskazale gazte baten balentriak Guillaume Apollinaire. Itzultzailea: Karlos Gorrindo Argitaletxea: Elkar, 1988. euskaraz |
Kontakizun honetan Roger deritzan gazte bat dugu protagonista, eta honen aurkikuntzak mintzagai. Ze deskubrimendu egiten du? Bizitzaren katramila eta misterio ezkutuei dagozkienak, sexu kontuak hain zuzen ere. Horretan laguntzaile: izeba, arrebak, neskameak. Lekua, uda pasarako gaztelu bat, bere eskailera, gela eta txoko guztiekin. | |
![]() |
Pirataren ibilbidea Jack London. Itzultzailea: Karlos Gorrindo Argitaletxea: Elkar, 1991. euskaraz |
San Frantziskoko moiletan ibiltzen den mutikoa dugu Joe, eskola betiko utzita, Dazzler ontzian itsasmutil sartu arte, French Pete kapitainaren aginduetara. Joek ez daki ordea, Dazzler itsasontzi pirata dela. Ugari izango dira abenturak: lapurretak, tiroakekaitz izugarriak, ihesak... Hala ere, barne-borroka batean bizi da Joe: berak ez du lapur izan nahi. | |
![]() |
Ni
naizen hori Karlos Gorrindo Argitaletxea: Txalaparta, 1992. euskaraz |
Herria, hiria, Euskal Herriaren ametsak, eguneroko bizipen arruntak, elkarrizketa sakonak, azalekoak, futbola, prostituzioa, mozkorrak, auzoetako kiratsak... Dena nahas-mahasean barreiatzen da Bilbo handia inguruan, baita abertzaleen borroka gogorrenari dagokion sufrimendua ere. Balore tradizional bat baino gehiago kolokan utziko dizun eleberria. | |
![]() |
Trostan,
hegan zein narrazean Karlos Gorrindo Argitaletxea: Txalaparta, 1994. euskaraz |
7 urtetik aurrera. Mikelek interes handiz hartu du hirian zooa jarri behar duteneko berria. Baina hasieran besterik ez; geroxeago konturatuko da zooaren itxura alaiaren atzean, dena ez dela hain polita. Animaliak giltzaperaturik bizi dira, euren etxeak, familiak eta lagunak dituzten lekutik oso urrun, eta gainera gehienentzat jasangaitza den egoeran. | |
IMANOL HARANBURU | |
![]() |
Bake
zibila eta beste zazpi gerra ipuin Zenbait egile. Itzultzailea: Imanol Haranburu Argitaletxea: Susa, 1989. euskaraz |
Bake zibila eta beste zazpi gerra ipuin liburu honetan hiru kontinente: Asia, Afrika eta Amerikako zortzi ipuin bildu dira. Zerk batzen ditu ipuinok hemen? Ezezagun ohi zaizkigun errealitate batzuen ingurukoak izateak. Kolonialismoaren ondorioak edo eta erasoa eta borroka jasandako herrialdetakoak. "Gerra ipuinak" dira: zapalkuntza eta errebeliozkoak. | |
MIKEL IBARGUREN | |
![]() |
Hemen
gauak lau ertz ditu Mikel Ibarguren Argitaletxea: Susa, 1996. euskaraz |
Mikel Ibargurenen lehenengo poesia liburu honen lirikotasun kementsuak adierazteko ahalmena du tasunik nagusiena. Ibargureni mundu afektiboarekiko sortu zaion distantzia gainditzeko saioa jo liteke Hemen gauak lau ertz ditu. Deserrotze bat eta ondorengo bilatzeak, berreskuratze ahalegin sakonak, mamituko du liburua. | |
XANTI IPARRAGIRRE | |
![]() |
Biziaren azala Xanti Iparragirre Perurena Argitaletxea: Bertsolari liburuak, 1998. euskaraz |
“Gu haur txikiak ginela, bertso-eskola hitza oraindik kontraesan larria zen garaian, hiru gizonek haur talde bat hartu eta bertsoak erakusten hasi zitzaizkigun. Bertso-hezkuntzaren lehen hazia zen”, dio Jon Sarasuak. Xanti zen hiru gizon horietako bat, errefuxiatu behar izan zuen arte. Liburu honetan Xantik bertso-sorta luzea eta bere biografia aurkezten dizkigu. | |
XABIER IZAGA | |
![]() |
Gerraren
antzea Sun Tzu. Itzultzailea: Xabier Izaga Argitaletxea: Txalaparta, 1995. euskaraz |
K.a. IV. mendean, gerraren antzeari buruzko lehenbiziko saiakera idatzi zen Txinan. Egilea, Sun-Tzu. Liburu hau, hogeita bost mendetan zehar, pentsamendu militarraren oinarritzat hartua izan da. Gerraren antzea, engainuan oinarritzen da. Gerraren antzean adituak direnek, borrokatu gabe menperatzen dute arerioa. | |
![]() |
Bart irakurtzeko gaur izkiriatua Xabier Izaga Argitaletxea: Susa, 1998. euskaraz |
Xabier Izagaren lehendabiziko poesia liburua, Carabanchel, Puerto, Herrera eta Caceresko espetxeetan ondutakoa. Egoera xumeetan bilatu du atsegina, saminetan jalgi zaio zorroztasuna, ausentzian kantatu du amodioa. Bizitzari eta egunerokoari mintzo zaio, inoiz umorez eta irriz, inoiz lagunkoi baina maltzur... beti mindura ezti eta zirikatzaile batekin. | |
GABI MOUESCA | |
![]() |
Prison@net.
Journal d'un “longue peine” Gabi Mouesca Argitaletxea: Gatuzain, 2002. frantsesez |
Argiak izan gaitezen: kartzelapeko denboraldia, harresi artean bizitzen egotea, azaldu ezin daitezkeen hainbat kontzeptu eta errealitate multzoa da. Esan nahi baita, kartzela ez da kontatzen, bizi egiten da. Dokumentu hau 16 urte preso daramatzan gizon baten begirada baino ez da, preso egoteari eta munduaren egoerari buruzko begirada. | |
PEPE REI | |
![]() |
Intxaurrondo.
La trama verde Pepe Rei Argitaletxea: Txalaparta, 1996. gaztelaniaz |
“Intxaurrondo. La trama verde” Espainia beltzean oraindik dirauen botere faktiko bati buruzko errelato beldurgarria da: Guardia Zibilari buruzkoa. Baina liburu honek ere garbi utzi nahi du gertakizun guzti hauetaz gain orain artean salatutakoa ustelkeriak zulatutako Estatu baten iceberg-punta baino ez dela. | |
![]() |
Carabanchel Pepe Rei Argitaletxea: Txalaparta. gaztelaniaz |
Asturieseko industria-gizon bat atxilotuta dago Carabanchelen, Auzitegi Nazionaleko epaile batek faktura faltsuen muntaian parte hartzea leporatuta. Eritegian, antigoalekoen saltzaile zahar bat, engantxatuta dagoen mertxero bat, eta beste pertsonaia batzuk aurkituko ditu. Guztiek, berak eta zaharrak ez ezik, prest dute iheserako plana. | |