ANJEL REKALDE
Dorregarai. La Casa Torre
Anjel Rekalde
Argitaletxea: Txalaparta, 1992, 343 orri. gaztelaniaz
Bost euskaldun belaunaldi agertzen dira istorio honetan, deserri, kezka, maitasun eta gerra berdinetan harrapatuak.
Sombras del alba
Anjel Rekalde
Argitaletxea: Txalaparta, 1995. gaztelaniaz
Azkeneko hamarkadan Donostian girotua, hiru euskal gaztek emoziorik handienaren erasoa jasoko dute. Giza pasiozko errelato beroa.
Mugalaris. La memoria del Bisadoa
Anjel Rekalde
Argitaletxea: Txalaparta, 1997. gaztelaniaz. 375 orri.
Inor ez mugalariak bezala euskaldunen herriaren ezkutuko historia ezagutzeko. Aurreko gerra guztietan bezala, jende isil eta konprometitu horrek mugaldeko bideetako gakoa izaten jarraitzen du. Mugalariak ETAren historia ezagutzen du zapaldu egiten duen lurra bezain ongi. Eta eleberri honen egileak ederki ezagutzen ditu hirurak.
Memorias de mañana
Anjel Rekalde
Argitaletxea: Txalaparta, 1998. 120 orri. gaztelaniaz
Anjel Rekaldek liburuaren argitalpen urtera arte idatzitako artikulurik hoberenen bilduma da hau.
 
 
MITXEL SARASKETA
R arrazarena
Mark Twain. Itzultzailea: Mitxel Sarasketa
Argitaletxea: Susa, 1988. euskaraz
Maxwell Geismar-en Mark Twain and the Three R's: Race, Religion, Revolution (New York, 1973) liburuaren lehen atala -eta sarrera- aurki daitezke liburu honetan. Mark Twainen zenbait artikulu, saio eta obra batzuen pasarteak biltzen dira bertan: zibilizazioa, inperialismoa, kolonizazioa, esklabutza, misiolariak, eta oro har kritika sozialeko testuak.
Egun bat nire bizitzan
Bobby Sands. Itzultzailea: Mitxel Sarasketa
Argitaletxea: Txalaparta, 1991. euskaraz
Bobby Sandsek komuneko paperean eta uzkian gordetako boligrafo batez idatzi zuen liburu hau borroka eta duintasun testigantza bat da. 1981. urtean egilea bera eta beste bederatzi gizon heriotzara eraman zituen gose greba egin baino lehen Long Kesh kartzelan zer egoera zegoen erakusten du. Kontakizuna adore eta sinesmen historia bat da.
Hacia la libertad de Irlanda
Gerry Adams. Itzultzailea: Mitxel Sarasketa
Argitaletxea: Txalaparta, 1991. gaztelaniaz
Irlandan eman zen bake prozesuaren ezinbesteko erreferentzia izan zen Gerry Adamsek, britainiar armadak joan den mendean mantendu zuen enfrentamendu militarrik luzeenaren arrazoi eta motibazioen berri ematen dizkigu liburu honetan; gainera, Irlandako gatazkaren irtenbiderako proposamenak ere azaltzen ditu.

Lurraren indarra
Zenbait egile. Itzultzailea: Mitxel Sarasketa
Argitaletxea: Susa, 1991. Narratiba. euskaraz

Gaur egungo bost idazle indioren ipuinak biltzen ditu. Azken arnasan den mundu baten zantzuak. Alkohola, langabezia, legez kanpo bizitzea... asko dira ipuin desberdinen artean aurki daitezkeen loturak. Cherokeetatik pawneetara, siouxetik lagunatara, hona hemen egungo idazle indio interesgarrienen hitza. Lurraren hitza.