IÑAKI DE JUANA CHAOS
Días (gaztelaniaz) Egunak (euskaraz)
Iñaki de Juana Chaos
Argitaletxea: Txalaparta, 2000. 174 orri. euskaraz/gaztelaniaz
Euskal presoen duintasunak literaturaz gozatzeko eta errepresaliatuen egoeraren berri zuzenean izateko aukera eman digu behin baino gehiagotan. Hau da aukera horietako bat. Narrazioko presoaren zigorra 10.950 egunekoa da. Egunez egun gainditu behar den zigorra. Irakurlea gatibatzen du liburu honek baina, amaitzean, idazleak preso jarraitzen du.
Las senda del abismo
Iñaki de Juana Chaos
Argitaletxea: Txalaparta, 2002. 250 orri. gaztelaniaz
“Metro-ahoaren zuloan, kartoien artean, arropa zikinez osatutako pilen artean, oinezkoen begirada axolagabeen aurrean, hiriaren zurrunbiloaren erdian, bazen bizitzarik. Eta ez ziren hiriaren altzariak". Kalean bizi diren jende horiei eskainitako eleberri honetan, Iñaki de Juana, gizarteak baztertu eta ahazturik dituen horien bizitzan barneratzen da.
 
 

JON ESTURO eta MAXIMO AIERBE

Xake
Jon Esturo eta Maximo Aierbe
Argitaletxea: Irakaskuntza eta Kultur Aurrerapena. 1985. euskaraz
“Argiro ikusten denez, ez gaude nobela baten aurrean, ez. Liburuxka honek arlo baten landatze lana du eskuetan. Xake arloa”, aitzin-solasean J.K. Alberdik dioen moduan. Honakoa, lan goresgarria eta miragarria da: kartzela batean bi presok egindako lana. Hutsune bat betetzeko helburuarekin: euskarazko kalitatezko xake manuala edo eskuliburua.
 
 
JON ETXEANDIA

Kartzelako lanak
Jon Etxeandia eta Txonta
Argitaletxea: AAM, 2001. euskaraz/gaztelaniaz

Jon Etxeandiak preso egondako 18 urteetan zehar idatzitako lanik onenen aukeraketa. Idatzi ugari aurkezten dizkigu, gai eta estilo ugarikoak. Haien arteko antzekotasuna, ziega baten barenetik idatzita egotea da. Jonek baieztatzen digu: “Kartzelatik ihes egiteak berarekin darama ez askatasuna berreskuratzea, errealitatetik ihes egitea baizik”.
 
 
EUGENIO ETXEBESTE "Antxon"
Veinte años después
Eugenio Etxebeste
Argitaletxea: Hiru, 1994. gaztelaniaz
Eva Forest-en ediziopean kaleratu zen Operación Ogro liburuari “Antxonek” egindako hitzaurrea da hau. Hiru argitaletxeak, baina, hitzaurrea aparte argitaratzen du, liburu formatuan. Eugenio Etxebestek, liburu honetan, urte haien azterketa sakona burutzen du gaur eguneko ikuspegiarekin.
 
 
ALFONTSO ETXEGARAI
Regresar a Sara
Alfontso Etxegarai

Argitaletxea: Txalaparta. 200 orri.
Zer egiten dute hainbeste euskadunek hamar urte baino gehiagoz konfinatuta Hirugarren munduko hainbat herritan? Liburu honen izenburuak dioen bezala, honako hau, euskal deportatu politiko baten testigantza beharrezkoa da.
 
 
JON GAZTELUMENDI
Haizea mindu gabe
Jon Gaztelumendi
Argitaletxea: Susa, 1999. euskaraz
Puerto de Santa María espetxean, 97-99 urte bitarteetan idatzitako liburua. Jon Gaztelumendiren ipuinok euren pausan doaz kartzelako mundu itsuan bidea asmatuz eta erakutsiz. Aise ezagutuko ditu kartzela ezagutzen duenak; ezagutzen ez duenari bidea zabalduko diote ezagutu dezan.
 
 
IÑAKI GONZALO CASAL "Kitxu"
Carta a un fantasma
Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu"
Argitaletxea: Txalaparta, 1997. gaztelaniaz
Ziegaren bakardadean denbora espazioarekin nahasten da. Iñaki Gonzalo “Kitxu”ren lehenengo eleberri honetan, bi estilo ezberdin eta bi narrazio paraleloren bidez, hiri-gerrillariaren mundu azeleratu eta pasionatua deskribatzen du egileak, insomnio-ametsak tolesdurez beteriko ziega batean nahasiak.

Hace frío aquí en España
Iñaki Gonzalo Casal
"Kitxu"
Argitaletxea: Hiru, 1998. gaztelaniaz

Californiako San Quintín espetxean bizitza mordoa irudikatu zuen Jack Londonen “Peregrino de la estrella” haren moduan, Iñaki Gonzalo “Kitxu”k, gaur egungo espetxeetan baina, liburu hau irudikatu eta idatzi digu. 1994. urtetik preso, kultura kazetari jardundako getxotar honen bigarren liburua dugu hau
Nadine
Iñaki Gonzalo Casal
"Kitxu"
Argitaletxea: Txalaparta, 2000. gaztelaniaz
Nadine izeneko neska gazte alemaniar bat Bilbora iristen da ohikotasunetik ihesi, eta ordura artean ezezaguna zuen mundua ezagutzen du bertan. Berehala, bizirik dagoen hizkuntza, kultura eta gizarte batek liluratzen du. Azkenean, maitasuna eta borrokarekiko konpromisoa ere ezagutuko ditu.
La barca de amin
Iñaki Gonzalo Casal
"Kitxu"
Argitaletxea: Txalaparta, 2002. gaztelaniaz
Amin eta biek adin bera dute. Urte bereko hilabete eta egun berean sortu ziren. Bata Aljerian, eta bestea Euskal Herrian. Adiskideak dira eta amets egiten dute. Aske izatea amesten dute, espetxeratuak izan aurretik amesten zuten moduan. Eta askeak dira, egunez egun, beraien askatasuna eraikitzen dutelako. Kartzelari buruzko liburu ederra da hau.
El niño de Maguey
Iñaki Gonzalo Casal
"Kitxu"
Argitaletxea: Txalaparta, 2006. gaztelaniaz
Danilok hamar urte bete zituen egunean agindu bat jaso zuen. Marciali, FMLNko buruzagi iheskor bati mezu bat helarazi behar zion. Sakelean xentimo batzuk zituela eta ordura arte bere mundua izan zenaz banandurik, El Salvador gurutzatuko du, mendien eta Iraultzaren bihurguneak haur baten begirada inozo bezain zorrotzaz ezagutuz.