[berria.eus] Musika, kartzelatik ihes egiteko
2019 18 abendua
→ berria.eus: Musika, kartzelatik ihes egiteko
Musika, kartzelatik ihes egiteko
Deusek kausitu ezin duena musikak lortzen du: kartzelatik ihes eginarazten baitu. Musika eta kartzela lotzen dituzte Romain Dutterren ‘Symphonie carcérale‘ komikiak eta Mixel Etxekoparrek koordinatutako ‘Musiheska‘ diskoak.
Ainize Madariaga
Hartan ihes egiteko manerarik? Bakan zenbait helikopteroz heltzen dira, edo saiatzen bederen, eta besteak, familiaren maitasunaz, ikasiz, hitzez, musikaz, artez, harrigarri bazaigu ere guri, libertatea hurbilegi duguner, ohartzeko zeinen eder den. Ihes, Musikihes, baietz!», izkiriatu du Mixel Etxekoparrek Maiatz aldizkariko kronikan. Bertan kontatu du Lannemezango (Okzitania) kartzelan 2007az geroztik eman dituen musika ikastaldietatik jalgi den diskoaren grabaketan bizitakoa. Musikiheska eman zioten irudimenezko askatasunaren eta zinezkoaren arteko zubi lan horri. Kartzelara sartzeko hamabortz ateek ez dute kausitu sorkuntza bahitzea: junta haietatik jalgi baita Musikihes diskoa, zeinean parte hartu baitute, bertzeak bertze, Didier Agerre, Frederique Haranburu Xistor, Joseba Segurola eta Iñaki Esparza euskal presoek. Haien arima etxera itzuli da hein batean. Eta bidaia hori ahalbidetu die musikak.
«Musikak eragiten digu, hunkitzen gaitu nahiz eta guk ez jakin: erran dezakezu gogo aldarte onean zaudela, baina musika bat entzun eta nahi gabe negarrez hastea, konektatzen baitzaitu momentu jakin batekin, oroitzapen batekin. Bidaian eramaten zaitu: kartzelan ere, hemen eta orain kokatzen, eta beste guztia desagertzen da, momentu horiek emozioetatik biziaraziz», azaldu du Idoia Lekue musika terapeutak. Azpimarratu du bertze ezerk lor ez dezakeena musikak ahalbidetzen duela. Konparazione, haur autista zenbaitekin inolako harremanik ukan ez eta musikarekin kausitzen duela; edo alzheimerrak joa den jendeak noizbehinka argialdi batzuk ukaitea.
Etxekopar ongi oroitzen da duela hamabi urte Lannemezango ikastaldiak abiatu zituelarik Xixtor Haranburu euskal presoak erran zionaz: «Bi oren hauetan ez ninduan gehiago presondegian».
Romain Dutter kartzelako kultur animatzailea izan zen hamar urtez Fresnesen (Frantzia): «Ikusi izan dut jendea zinez deprimitua, eta kontzertu batetik landa irria ezpainetan jalgitzen. Hor ikusten duzu kulturaren baliagarritasuna, indarra», kontatu du. Bizi izandakoaz «herexa utzi nahi» izan du iaz Julien Bouque marrazkilariarekin batera atera zuten komikia dela medio: Symphonie carcérale (Steinkis, 2018). Joan den astean aurkeztu zuen Baionan.
Jatorri zinez desberdineko jendearekin ari zen egunero lanean, baina azpimarratu du: «Musikari eta kulturari darizkien emozioak unibertsalak dira. Begiradak, irriak…». Kumbia Boruka mexikar taldea jin zenekoaz gogoratu da: «Lehen notatik beretik, emakume preso guziak altxatu, eta dantzan hasi ziren, oren bat eta erdiz tai gabe. Tarte horretan kartzelatik ihes egin zuten. Ez da gauza handirik, baina behar-beharrezkoa».
Ez zuen erruduntasunik sentitzen gauero etxera itzultzeagatik; frustrazioa, berriz, bai: «Hamar aldiz ekitaldi gehiago egin beharko lirateke. Preso franko auzo herrikoietakoak dira, zeintzuetan kultura kapitala ahulagoa baita. Horregatik, haientzat bereziki, kultura arma bat da, aitzinera segitzeko baitezpadakoa». Gatibuen hitzak oroitu ditu gero: «On egiten digu, soziabilizatzeko parada ematen baitigu, lagun berriak egiteko, kanpoko jendea ezagutzeko eta ideiak aldatzeko. Kulturak zentzua badu».
Hamar urteetako anekdota azpimarragarrienetariko bat Berri Txarrak taldearen kontzertuarena izan zitzaion, 2015ean; hala azaldu du Dutterrek: «Eromena izan zen! Publikoa zein musikariak hunkiak baitziren».
Galder Izagirre Berri Txarrak taldeko bateria joleak gogoan du egun hura: «Kartzelara sartu ginen gure tramankulu guztiekin, eta, instalazio betean geundela, irrintzi bat entzutea iruditu zitzaigun, baina kasurik ez genion egin. Alta, behin eta berriz errepikatu zen. Azkenean, leihatila batetik begiratu, eta hor ari zitzaizkigun euskal presoak deika! Irrintziak berezko funtzioa bete zuen: komunikatzeko oihua! Eta norberarena delarik, badakizu identifikatzen».
Kontzertutik landa halako mahai inguru bat bezala egin zuten, eta indiar jatorriko hirurogei bat urtekoaren erranez oroitu da: Berri Txarrak taldearen musika estiloa baitezpada harena ez bazen ere, «bidaia» izan zela harentzat, eta «kartzelatik ateratzea». Irtete hori egin zaio bereziki gogorra Izagirreri: «Ezin diezu erran: ‘Nahi duzuen arte!’. Emozio anitz eta kontrajarriak sentitzen dituzu. Poza bai, lortzeagatik abstrakzio momentu hori beraientzat. Baina zu bazoaz, eta haiek hor uzten dituzu… Bihotza borborka, ez dakizu hori kudeatzen».
Lekue musika terapeutak etengabe baliatu du bidaiaren kontzeptua: «Bidaiak desberdinak dira, baina beti egin daitezke; berdin aktiboki musika egiten delarik, nola modu errezeptiboan entzuten delarik ere. Ororen buru, pertsonaren ongizatea da helburua, nahiz eta une txarretatik pasatu behar den: frustrazioa, amorrua, pena, nostalgia, haserrea… Emozio guztiak ateratzeko espresio anitz daude: arnasestuka, garrasika, negarrez, eztulka…».
Azkenak zerra borta
Agerre presoak Herri txikia kantuaren hitzetan barrena kanalizatu ditu arrangurak, Etxekoparrekin koordinatutako diskoan: «Zapalkuntza da mendez mendetakoa. Asimilatu guk ezin onartua. Aitortza oro bilakatu zen denborarekin errautsa. Herririk gabeko herritarrak izena eta izana hutsa. Historiaren gure haria kontatzeko gu ez gauza».
Dena den, Lekuek azpimarratu du musika eta musika terapia desberdindu egin behar direla: lehenak «onura pila-pila» ekar ditzake edonori, baina bigarrenak hiru hanka beharrezkoak ditu: musika, terapeuta eta pazientea. Terapiarako tresna gisa baliatzen dute musika: «Barneko bidaia egiten laguntzen du musikak, eta bestela lortu ezin den informazioa ateratzeko, modu holistikoagoan lan eginez».
Gorputza osorik zeharkatu eta altxatuko lukeen zurtoina izan daiteke musika. Peio Serbielle musikariak halatsu bizi izan zuen preso egon zen garaian: «Presondegian, musikari esker egon naiz zutik. Musika ene pasioa dut. Kartzelan zarelarik, musika orgasmo gisako bat da, plazeraren momentu bat». Alta, borrokatzearen poderioz lortu zuen. Iragan zen presondegi guzietan musika jotzeko eskariak egin zituen, bata bertzearen ondotik, 2004. eta 2006. urteen artean. Azkenean, astean hiru orduz lehenik, hamar orenez gero, musika jotzeko eskubidea eman zioten. «Kartzelan zaudelarik, haiek dute manatzen, baina garrantzitsua zitzaidan nik nire denbora hori manatzea: musikarena». Hitzik gabeko Otoitza kantua izan da kartzelak Serbielli kateatu dion oroitzapena: dutxatik, zazpi segundoko oihartzunari esker, bere boza entzuten zuen, «horrek laguntzen ninduen».
Serbiellek azpimarratu du presoentzat zinez garrantzitsua dela kanpotik kultura eta jendea sartzea; bertze gisaz, «telebistaren bidez kontsumoaren sistema horretan sartzen zaituzte, eta bizi osoa izorratzen. Gizarte bertikala eta poliziala dugu; kartzelan ere berdin da: armadaren araberako. Musikak balio du jendearekin berriz bizitzen ikasteko. Bai plazera hartzeko ere. Zinezko eskola litzateke, kondena inteligentea, zeren eta kultura garatu ezean ez baituzu ezer garatzen». Hartara, kartzelan askoz ere kultura gehiagoren beharra badela ikusten du; alta, «Frantziak ez du segurtasuna baizik gogoan».
Serbiellek harresien barnetik bizi izan du musikaren falta; Etxekoparrek, berriz, kanpotik ez du «sekula neurtzen» sartzen duen musikaren eragina. «Txirula dut giltza hara sartzeko eta ateratzeko. Xixtor eta Agerrek jotzen ikastea baita estakurua. Musika da bizia den baino ederrago bihurtzen duena».
Patrick Perrochon presoaren oinazezko gogoetak lau haizeetara hedatzen ditu musikak, murruek ito gabe, Musiheska diskoan: «Hilen atean jo dut, gogor jo. Buruz, oinez, arimaz, hutsaz. Jainko baten gisa sortu nintzen, zerri bat bezala hilen».
Etxekoparrek gatibatzen ikusi du musika: «Ederra izan da ikustea [Iñaki] Esparza transformatzen; ez baitzuen sekula bozik eman, ez eta musikarik jo ere. Baina lotu zaio musikari, kantuari; are, gitarrak fabrikatzen ere hasi da!». Kartzelak ez die umorea galarazi. Diskoa grabatzen bukatu zutelarik, Etxekoparrek Xixtorri galdetu zion bukaerako hitz batzuk bota zitzala. Hauxe erantzun zion: «Ederki, gisakoak izan zarete; beraz, askatzen zaituztet, libre zaudete! Gu hemen egonen gara oraindik, garbitzeko pixka bat…».
Hodei Ijurko Irotz: «Bolaluma eta orri zuri bat ditut psikologo»
2019 13 abendua
Argazkia: IÑIGO URIZ / FOKU
ATZEKOZ AURRERA. HODEI IJURKO. ‘BASATZA’ LIBURUAREN EGILEA
→ berria.eus: «Bolaluma eta orri zuri bat ditut psikologo»
Kartzelan bizitakoak poema liburu batean argitaratuta, zenbait tabu hausten saiatu da Ijurko. Sexua, asperdura, askatasuna… ezberdin ikusten dira lau paretaren artean. Idazten jarraitzen du kalean ere.
Iker Tubia @ikertb
Hamar urte eman zituen espetxean Hodei Ijurkok (Iruñea, 1986). 2008an atxilotu, eta espetxean sartu zuten, Segikoa izatea egotzita. Azken bi urteetan idazteari ekin zion, eta eguneroko olerkiekin Basatza liburua kaleratu du (Ateramiñe). Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean aurkeztu ditu A Lamako espetxean idatzitakoak. Hain zuzen ere, hori esan nahi du a lama-k: basatza.
Liburuan diozu idazle izatera behartu zaituztela. Behartuta egindako gauzarik onena izanen da?
Bai. Zortea izan dut niretzako denbora asko izanda. Ohartu nintzen idaztea baliagarri zitzaidala: prozesu bat izan zen, eta azken bi urteetan hasi nintzen idazten. Liburua nire momentu hartako argazkia da.
Zertan lagundu zizun zehazki?
Orekatzen. Gainera, idazteak gaitasuna eman dit niretzat denbora edukitzeko. Idazten jarraitzen dut. Edozein momentutan. Terapia bat da: bolaluma eta orri zuri bat ditut psikologo.
Idazten hasi aurretik, nola egin zenuen orekaturik egoteko?
Horren aurretik egiten nuena zen asko irakurri. Irakurri eta kirola egin. Gutunak ere idazten nituen. Okurritzen zitzaizkidan gauzak, baina ez nien garrantzirik ematen. Sortzen nituen nire buruan, baina ez nituen paperera eramaten, eta ahazten zitzaizkidan. 2016ko abuztuaren 21ean hasi nintzen olerki egunkaria idazten, 2018ko irailaren 20ra arte. Atera baino sei ordu lehenago idatzi nuen azkena.
Zein izan zen azken olerkia?
«Espetxea zuhaitz bihurtua,/ ni hosto bilakatua/ eta askatasuna udazkenez mozorrotua».
«Suizidioan/ askotan/ pentsatzen/ dut,/ baina/ berehala/ pentsamenduak/ bere/ buruaz/ beste/ egiten/ du». Kontrazalean ageri da olerki hori. Gordina.
Tabu asko dago gauza horien inguruan, eta horrekin apurtu nahi nuen. Horren gainean askatasunaren lehen irudikapen idatzia jarri dut, idazkera sumertarrean. Bizitzari eginiko kanta bat da. [Bere koadernoa ireki eta irakurri du:] «Ideiak pentsatzeko eta ideia hori garatzeko gai zaren bitartean, segi biziaren borrokan, kontraesanekin orekan».
Zertarako argitaratu dituzu?
Nik irakurtzen dudanak asko laguntzen dit nire nortasunean. Beraz, norbaiti balio badio, niri balio dit. Nire sentimenduak dira, eta zabaltzeak ez dit minik egiten. Espetxearen tabuarekin hausteko modu bat ere bada.
Aspertu aditza askotan idatzi duzu. Kartzelan aspertu egiten zinen?
Bai. Telebistaren aurrean orduak eta orduak egon gaitezke hari begira. Hortik kanpo bazaude, eta etengabe gauzak egiten ari bazara, aspertu egiten zara. Aspertzen zara idazteaz, kirola egiteaz… Bitxia da: aldi berean aspertzen zara deus ez egiteaz eta gauzak egiteaz.
Sexua eta masturbazioa ere asko ageri dira. Zergatik?
Sexua horrelako toki batean garrantzitsua da, ez duzulako pertsona bat. Sexua baduzu, zure eskua duzulako, baina faltan duzu emetasuna. Gai hori ere tabua da. Garai horretan hori pentsatzen banuen, zergatik ez dut sartuko?
Azken asteetan iduri du ezinegona sentitzen zenuela. Hala da?
Kostatzen da normaltasuna mantentzea. Baina hori ikasten da beste pertsona batzuk ikusita. Berdin jarraitzen duzu, baina badakizu gutxi barru egoera aldatuko dela. Horregatik agertzen da urduritasuna.
Ateratzean zer sentsazio izan zenuen errealitatearekin parez pare izanda?
Bitxia da: atera eta hamar minutura txuleta bat jaten ari nintzen. Lagunak mozkor zeuden, herrian bostak arte egon ginen, eta maite nuen jendea zaintzen egon nintzen. Gero, San Fermin Txiki, hiru ongietorri… Energia askorekin atera nintzen. Batzuei ongi etortzen zaie lasaitasuna, baina ni estresean ongi moldatzen naiz.
22 urterekin sartu zintuzten espetxean. Zer ondorio izan ditu?
Gaztaroa kentzen dizute, eta orain nagoen egoeran utzi nau: 33 urteko pertsona baten gorputza eta burua ditut, baina nire bizipenak 21 urteko batenak dira. Desorekatuta zaude alde batzuetatik, baina, aldi berean, egoera erosoan nago: ez diot jarraitu behar gizarteak jartzen didan denborari. Bizitza opari gisa hartzen dut, eta uste dut, askotan, alferrik galtzen dugula.
Iruñerrian gazte asko atxilotu eta kartzelatu zituzten garai hartan. Zer ondorio izan du?
Orain 29 urte dituztenen belaunaldira artekoak baztertu egin ziren pixka bat, ondorioak ikusita. Oraingoa garai ezberdina da, ez hobea, ez okerragoa. Giroa oso ezberdina da.
Askatasuna ezberdin ikusten duzu?
Bai, orain ikusten dut gauzak pentsatzeko eta horiek gauzatzeko gai bazara gai zarela bizitzeko, eta gozatzeko.
LOTSABAKO
Liburu bat? Charles Bukowskiren Infernuko hesteetan.
Zer datorkizu burura kartzela hitza entzutean? Hausnarketa eta bizitzaren garaipena.
Zeri buruz idatzi nahiko zenuke? Umeentzako olerki liburu bat.
Apaiz kartzela
2019 9 abendua
Apaiz kartzela
Dokumentala
Oier Aranzabal ~ Ritxi Lizartza ~ David Pallares
SIPNOSIA: “Espainiar Estatuan memoria historikoa guztiz garatzeko asko falta da oraindik.Maria Servini Argentinako epailea da egoera horren lekuko. Zamoran, Konkordatuko kartzela itxita eta utzita dago, eta metafora egokia da orain 50 urte bertan preso izan ziren apaizen egungo egoera azaltzeko. Europan ultraeskuindarrak gorantz egiten duen bitartean, oraindik ere aitortzeke daude iraganean eragindako giza eskubideen zapalketak. Kartzela hura pairatu zuten ia 60 apaizen historia kontatzeko, Juan Mari Zulaika preso eta fraide ohiak urteak eman ditu lanean bidegabekeria haren inguruko oroitzapena gal ez dadin. Bera izango dugu bide erakusle eta berarekin abiatuko gara 1973an Zamorako kartzelan izan zen mutinaren inguruan mundu zabaleko hainbat telebistatan emititu ziren irudien bila. Hala biziberrituko dugu garai latz haietan herritarren eskubideak defendatzeagatik preso joandako apaizen bizimodua.”
Bideoa → goiena.eus
→ berria.eus: Iraganeko orainaldiak
← Ritxi Lizartza eta Oier Aranzabal, Apaiz kartzela dokumentalaren egileak, kartelaren alboan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Ainhoa Sarasola
Haien lekukotzen bidez, 1960ko eta 1970eko urteetan Zamoran preso izan zituzten apaizen istorioa kontatzen du ‘Apaiz kartzela’ dokumentalak.
Argazkiak gizon bat erakusten du, ziega batean. Kamerari bizkarrez eserita dago, leihoko barroteen artetik sartzen diren argi izpiei begira. Baina ziegako atea irekita ageri da oraingoan. Zamorako (Espainia) kartzela konkordatuko ziega hartan bertan preso egon zen Xabier Amuriza duela 50 urte. Hara itzuli da orain gutxi, orduan espetxekide izan zituen beste hiru lagunekin. Beren gogoz oraingoan. Apaiz kartzela dokumentala grabatzera joan ziren hara joan den irailean, Oier Aranzabal eta Ritxi Lizartza zuzendariekin —David Pallaresek ere zuzendu du lana—. Protagonisten lekukotzen bidez, frankismo garaian kartzela hartan preso eduki zituzten abadeen istorioa kontatu dute filmean. Eta lan horren irudiak erakutsiko dituzte Durangoko Azokan, abenduaren 7an.
Duela lau urte inguru hasi ziren dokumentala prestatzen, eta ordura arte Zamorako kartzelaren ingurukoak nahiko ezezagunak zitzaizkiela azaldu dute Lizartzak eta Aranzabalek. Horixe izan zuten filma osatzeko motiboetako bat. Bestea, Lizartzaren hitzetan, kartzela berezia izan zela, «apaizentzat munduan izan den bakarra» ziurrenik. Bakarra ez bada, kartzela konkordatu bakarrenetakoa izango da. Hala esaten zaio, Francoren erregimenak eta Vatikanoak 1953an egindako konkordatuaren emaitza izan zelako. Hitzartu zutenez, atxilotutako elizgizonek han bete beharko zuten zigorra, gune berezi batean, beste presoengandik bereizita. Eta hala espetxeratu zituzten han hainbat euskal apaiz eta fraide, 1960ko eta 1970eko urteetan. Ia 60 izan ziren handik pasatu zirenak, gehien-gehienak euskal herritarrak, baina izan ziren zenbait abade katalan, galego eta madrildar ere, langile-apaizak horietako gehienak. «Jatorri ezberdinetakoak zeuden han, eta arrazoi ezberdinengatik, baina bat egin, eta kolektibo gisa aritu ziren», azaldu du Lizartzak.
Alberto Gabikagogeaskoa izan zen kartzela hartan sartzen lehena, 1968an. Eta haren atzetik joan ziren iritsiz Xabier Amuriza, Josu Naberan, Jon Etxabe, Julen Kaltzada, Martin Orbe, Nikola Telleria, Juan Mari Zulaika, Felipe Izagirre, Pedro Berrioategortua, Periko Solabarria, Lukas Dorronsoro… eta beste elizgizon ugari. Batzuk, torturak jasan ostean; beste asko, errepresioa salatzeagatik.
Horietako asko elkarrizketatu dituzte dokumentalerako, eta horixe da lanaren oinarria: haien lekukotzak. Katalunian ere antzeko lan batekin ari zirela jakin zutenean, koprodukzioa proposatu, eta Pallares batu zen proiektura. Euskal Herritik kanpoko apaizen lekukotzak ere jaso dituzte, eta preso egon ez arren, auziarekin lotura izan zuten hainbatenak ere bai.
Filmak iraganeko gertaerak aztertzen baditu ere, hori orainalditik egiten duela nabarmendu du Aranzabalek: «Memoria ariketa bat da lan hau. Memoria bada, definizioz, oraingoa den zerbait; beti da gaurkoa. Iragana du erreferentzia, baina orainean gertatzen da. Filmak joko hori egiten du etengabe: aingura botatzen du orainean, memoria historikoaren aferan kokatuz, baina, aldi berean, garai hartan gertatutakoari etengabeko erreferentziak egiten dizkio». Garai bateko irudiak —inoiz erakutsi gabeak batzuk— eta egungoak baliatu dituzte joko hori egiteko, eta animazioak ere bai, iraganeko zenbait egoera irudikatu, eta orainarekin lotzeko. Bat dator Lizartza ere lanaren gaurkotasuna azpimarratzean. Gogorarazi duenez, Maria Servini epaile argentinarraren aurrean kereila aurkeztu zutenen artean Zamoran egondako hemezortzi lagun daude, /eta memoria historikoa lantzeko elkarteetan ari dira lanean horietako batzuk. «Haiek Derioko seminariotik atera ziren pentsatuz bakoitzak bere arlotik eragin behar zuela gizartean. Denek zeukaten inplikazio bat, eta kolektibo gisa indartu egin ziren. Niri gehien gustatu zaidana da ikustea 50 urte pasatuta, oraindik ere eragile aktibo dira zerbaitetan».
Besteak bezain gogorra
Juan Mari Zulaika dago horien artean; Goldatu elkartean dabil. Hiru aldiz sartu zuten Zamoran, ongi gogoan duenez: 40 egunerako batean, hilabete pasatxorako beste batean, eta zortzi hilabeterako hirugarrenean. Felipe Izagirrerekin batera atxilotu zuten, bitan; Arantzazuko fraideak ziren, Eibarren (Gipuzkoa) abade-langile zebiltzanak. 1968an Donostian egin zen Aberri Egunera bidean atzeman zituzten lehen aldiz. Txabi Etxebarrieta hil ostean egin ziren mezen harira, bigarrenez. Eibarreko mezara zihoazela atzeman zituzten, eta gero aske utzi. «Gauean Guardia Zibila bila etorri zen, eta gau osoa zigorra jasoz pasatu genuen kuartelean, gerritik behera mailatzeraino». Epaiketa militarra egin, eta Zamorara eraman zituzten.
Garai hartan izan zen lehenengoz kartzela hartan Amuriza ere. Durangora (Bizkaia) abiatu zen bera, Etxebarrietaren aldeko mezara; hainbeste jende zegoen, ez zen elizara hurbiltzera iritsi ere egin. «Baina norbaitek salatu, eta denuntzia bat jaso nuen, eta 30.000 pezetako isuna». Ordaindu ordez, hilabete egin zuen kartzelan. Urte bereko azaroan, zenbait elizgizonek itxialdia egin zuten Derioko seminarioan (Bizkaia), eta parte hartu zuten bostek gose greba ere bai hurrengo urtean, Bilboko Gotzaindegian: Amuriza, Naberan, Gabikagogeaskoa, Kaltzada eta Telleriak. Atxilotu, epaiketa militarra egin, hamar eta hamabi urteko zigorrak ezarri, eta Zamorara eraman zituzten.
«Hara sartu gintuztenean, motibo asko zeuden», azaldu du Zulaikak, sermoi batean tortura salatzea edo manifestazio batean parte hartzea adibidetzat jarrita. «Gure aldarrikapenen artean zeuden langileen aldeko elkartasuna, naziotasun arazoa behingoz konpontzea, euskararen alde egitea, torturaren eta salbuespen egoeraren kontra… Herriaren zapalketaren kontrako aldarrikapenak ziren gureak, giza eskubideen aldekoak. Diktaduraren kontra erresistentzia jarri nahi izan genuen, eta horretan ibili ginelako izan zen Zamorakoa».
Kartzela handi bat zen hangoa, baina «hegal txiki bat» egokitu zuten abadeentzat. Bizi baldintzak «gogorrak» zirela dio Zulaikak. «Ez pentsa konkordatukoa zelako bigunagoa zenik, e; besteen parekoa zen, eta gauza batzuetan okerragoa ere bai». Gela handi batean egiten zuten lo denek, eta eremu txiki bat zuten hortik kanpo egoteko. Janari eskasa du gogoan Zulaikak, eta neguko hotz handia zein udako sapa. Amurizak, berriz, beste presoekiko eta kanpokoarekiko bakartzea.
Tunela eta mutina
Lehen urteetan dozena bat lagunetik gora batu ziren han, eta ihes egiteko plan bat egin zuten. Urtebete baino gehiago eman zuten garbitegitik kalerainoko tunel bat zulatzen, tresna guztiz xumeekin. Amuriza aritu zen zeregin horretan, txandaka, Naberan eta Etxaberekin. Gainerakoak, aldiz, kartzelariak zaintzen eta haien arreta galarazten. Eta bukatu zuten halako batean, baita zirrikitu batetik kanpoko argia ikusi ere. Hilabete eta erdi egin zuten kanpoko eremua prestatzen, eta irteera data ere jarri zuten. Baina astebete falta zela, aurkitu egin zuten espetxezainek. «Hain zegoen egina, gero deskubritu zutenean-eta, zuzendariak esan zuela: ‘Baina hauek nolatan daude barruan?’».
Handik aurrera, gero eta preso gutxiago geratuz joan ziren han, bakarrik eta luzerako. Beste presoekin elkartzeko eskatzen zuten. «Zigor txikikoak edo isundunak Madrilera bidaltzen hasi ziren, eta zazpi edo zortzi geratu ginen han, linboan bezala. Gure eskaria zen beste preso politikoen tratu normala izatea. Baina hori nola ez zen konpontzen, azkenean gauza berotuz joan zen, eta hortik etorri ziren mutina eta gose greba». 1973. urteko gertaerez ari da Amuriza, protesta gisa koltxoiak erre eta zigor ziegetara eraman zituztenekoez, eta egin zuten gose grebaz.
Zulaika ordurako ez zegoen espetxean. «Niri ez zitzaidan tokatu, baina irudimen handia behar da hori egiteko! Honek ondo adierazten du kartzelan dagoenaren lehen eginbeharra, ahal badu, ihes egitea dela. Eta adierazten du kartzela hura gorroto genuela».
Bizipenak berritzea
Iaz mende erdia bete zen kartzela ireki zutela. Bere murruak zutik daude oraindik, baina barrualdea sasiek hartua dute. Hori baieztatu zuten Amurizak eta Zulaikak, Naberan eta Eduard Fornes apaiz eta preso ohi kataluniarrarekin hara itzuli zirenean. Pozik abiatu ziren Amuriza eta Zulaika, eta hunkituta itzuli. Amuriza: «Oso aldatuta dago, utzita, puskatuta. Baina gu izan ginen tokiak milimetroan errekonozitu genituen! Niretzat hunkigarria, izugarria izan zen atzera han ibiltzea». Sentsazio mingotsagoarekin itzuli zen Zulaika. «Hainbeste sufrimendu… Kartzela edozein moduko broma ez da; zure libertate dena kentzen dizu. Mingotsa izan zen, baina pozgarria ere bai, grabaketak balio duelako testigantza bezala, jendeak ikusteko non egon ginen eta kartzelak barrutik nolakoak diren, ze ez dira batere politak e!».
Zuzendariek baimena lortu zuten kartzelara sartu eta grabatzeko, eta dokumentalean jaso dute emaitza. Bien ustez, kartzela bera beste pertsonaia bat da filmean. Aranzabal: «Memoriaren metafora bat ere bada. Berez, kartzela sortu zuten inor ez zedin atera barrutik, eta orain kateatuta dago, inor ez dadin sartu. Memoriarekin bezala da: badirudi espainiar estatuak ez duela nahi inor horretan sartzerik, inork kasualitatez gogoratzerik gertatu zirenak».
Durangoko Azokan bai izango dituzte gogoan; gertatutakoak eta protagonistak. Erakutsiko dutena ez da filmaren behin betiko bertsioa izango, hori datorren urterako egongo baita prest. Baina berezia izango da ekitaldia, protagonistetako asko izango baitira han, omenaldia jasotzen. Aurrera begira, lana amaitu eta erakusten jarraitzea da egileen nahia. Istorioa ezaguna eta oroitua izan dadin.
Carlos Tenor, “Euskal disidentzia. Errepresioa eta espetxea”
2019 9 abendua
Euskal disidentzia. Errepresioa eta espetxea
Euskal preso politikoak (1977-2011)
Carlos Tenor
Euskal Memoria, 2019
→ euskalmemoria.eus: Euskal disidentzia. Errepresioa eta espetxea
Euskal Herriaren historian zehar, euskal disidentziaren aurka erabilitako zigorra izan da espetxea. Ez da inolaz ere adierazpide errepresibo bakarra; bada, ordea, zuzenbideaz haraindi eta boterean daudenen mesedetarako bakarrik sortutako zigor kodean oinarritutako zerbait. Miguel Castells abokatuak adierazi bezala, estrategia errepresibo zabalago baten baitan kokatzen da kartzela, ezbairik gabe –gehituko genuke–, errepresiboa, ideologikoa, hertsatzailea eta mendekatzailea den zigor-eredua.
Espainiako eta Frantziako hamaika presondegiren barruan eginiko borrokek, kanpokoek, dispertsioak, gaixotasunak eta heriotzak ezaugarritu dute euskal preso politikoen bizimodua urte hauetan guztietan. Horrela, haien egoerak izandako bilakaera aztertzearekin batera, lan monografiko honek espetxeei eta, batik bat, euskal presoei izen-abizenak jarri nahi izan dizkie, 1978an Espainiako estatua monarkia parlamentario bezala nazioartean bedeinkazioa jaso zuenetik –Konstituzioaren bidez– gaur egunera arteko bide gorabeheratsuan.
DISIDENTZIA
Askotariko euskal preso politikoen 35 urte bildu ditu Euskal Memoriakhttps://t.co/OV7NWxvM75@naiz_info bidez— Euskal Memoria (@EuskalMemoria) December 2, 2019
Milaka euskal herritarrek kartzelarekin izandako loturaren bilakaera kontatu du Carlos Trenor abokatu eta preso ohiak 'Euskal disidentzia. Errepresioa eta espetxea' liburuan. @EuskalMemoria fundazioaren aurtengo lan monografikoa da. @olano_urkia https://t.co/N6LPNT7jvA
— Berria.eus (@berria) November 30, 2019
Ruben Sanchez Bakaikoa, “Hondarrak”
2019 9 abendua
Hondarrak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Txalaparta, 2019
→ txalaparta.eus: Hondarrak
Etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio gatibu gazteak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Eta herri bat husten ikusiko dugu, pertsona bat kartzelan zahartzen, ametsak aldatzen eta behin hartutako erabakien ondorioekin bizitzen. Ruben Sanchez Bakaikoaren lehen eleberri honek, espetxe literatura esan dakiokeen azpigenero hori elikatzeaz gainera, gatazkak eta gatazkek ezaugarritutako herri baten kontaketa bizia egiten du.
Azken urte honetan irakurri dudan libururik onenetarikoa
— Iñaki Egaña (@InakiEgana) December 3, 2019
[naiz.eus] Sormenaren indarra kartzela baino indartsuagoa da
2019 1 abendua
Ataramiñek aurten kaleratutako liburuen aurkezpena, Bilboko Bira Kultur Gunean
→ naiz.eus: Sormenaren indarra kartzela baino indartsuagoa da
Durangoko Azoka ate joka dago. Eta GARA egunkariko azalak oraindik 246 ohe huts daudela gogorarazten digu. Kartzeletako ziegetan euskal presoek idazten jarraitzen dute. Gutunak. Marrazkiak. Literatura. Kartzela eta sorkuntzaz aritu gara hainbat lagunekin.
PATXI GAZTELUMENDI
Espetxea atzean utzi berri duten Hodei Ijurko eta Zigor Merodio; kartzelatik aspalditxo ateratako Oier Gonzalez eta Mitxel Sarasketa Ataramiñeko kideak eta osaba kartzelatik atera zain dagoen Lore Erostegi marrazkilariarekin sorkuntzaz aritu gara. Askatasunaz.
Hodei Ijurko
Egunkari olerkitua egitea izan zen hasiera baten Hodei Ijurkoren asmoa. 2016ko uztailaren 21ean hasi zen poemak idazten, «burutik pasatzen zitzaidana idazten nuen», gogoratu du Ijurkok. «Egunero idazteari ekin nion, askatasuna berreskuratu arte», zehaztu du pentsakor. 2018ko irailaren 21ean atera zen espetxetik, eta bezperan idatzi zuen “Basatza” liburuan batu du azken poema ere. Azken hitzak. 776 egun eman zituen liburu hau ontzen. Testu asko, gero Oier Gonzalez Ataramiñeko kidearekin batera libururako egokitu dituenak. Txukundu, orraztu, aukeratu. Galiziako A Lama espetxean idatzitakoak dira guztiak. «‘A lama’-k galegoz basatza erran nahi du, eta hor sortu zitzaidan izenburua», dakar gogora Hodei Ijurkok. Eta azpititulua ere esanguratsua du: “Natura artifiziala gizartearen itzala”.
Kartzelaldiko azken aroan ekin zion idazteari preso nafarrak, aurretik denbora Antropologia ikasketak egiten eman baitzuen. «Ordura arte batez ere gutunak idazten nituen, gutun asko, eta ikasketetan zentratua nengoen batez ere; eta konturatu nintzen kartzelan denbora ondo baliatu eta ikasten ikasi nuela; nire metodoa sortu nuen, eta kalean ikasteko gauza ez nintzela pentsatzen nuen arren, gauzak denborarekin hartuta egin daitezke».
Bere buruarekin bakarrik horrenbeste denbora eman behar izateak kezkatzen zuen Hodei Ijurko, eta idazteak denborari etekina eta buruari lasaitasuna eman ziola kontatu du. «Suizidioan askotan pentsatzen dut, baina berehala pentsamenduak bere buruaz beste egiten du» idatzia du Hodeik, eta liburuaren kontrazalean askatasunaren irudiarekin batera ageri da poema labur eta indartsu hori. «Jendeak meditazioa egin dezakeen gisan, nik paper zuria hartu eta idazteari ekiten diot, on egiten dit». Orduak ematen ditu barne ezagutza horretan.
«Espetxea zuhaitz bihurtua, ni hosto bilakatua eta askatasuna udazkenaz mozorrotua», dio 2018 irailaren 20an idatzitako poematxoak. Hurrengo egunean itzuli zen Etxarri Aranatz eta Iruñera.
Zigor Merodio
«Sorkuntza behar bat da espetxean» esanez hasi zaigu hizketan espetxetik duela gutxi kaleratu den Zigor Merodio bilbotarra. «Kartzelan zaudenean, era batera edo bestera jende guztiak zerbait sortzen du, denboraren kontra jo, zeure buruarekin denbora asko ematen duzu eta sortzeak lagundu egiten du, izugarri». Zigor Merodiok txikitatik marraztu du, trebea izan da kolore eta diseinu kontuetan. «Kartzelan topatzen duzun kidegoa horretan ari dela konturatzen zara eta materiala lortu eta jarraian sortzen hasten zara zeu ere», gogoratu du Zigorrek.
Marrazkiak, egurra, eskumuturrekoak, gutunak, taila txikiak… eta bat-batean harria deskubritu zuen Fresnesetik St Martin de Re espetxera eraman zutenean. Harria lantzeko tailer batean eman zuen izena. Hargin ofizioa lantzeko tailerra zen, baina tailerreko arduradunak berehala artista sena antzeman zion. «Zorte handia izan nuen, eta formatzaileak hargin lanetik harago, eskulturak lantzera bultzatu ninduen; harria neukan, lantzeko tresnak ere bai». Eta eskultura horiek egiten jarraitu zuen, kalera ateratzen ziren batzuk, lagunen eta senideen bitartez oparitzen zituen. «Tailerra eta ikastaroa bukatu zenean, espetxeko zuzendaria konbentzitu nuen langintza horrekin jarraitu behar nuela, eskultura guztiak erakutsi eta zerbait egin beharko genukeela esanez», oroitu du kalean Zigor Merodiok.
«Txakur guztiak kontra jarri ziren, espetxe barruan zizela eta mailuak eskatu nizkielako!». Baita lortu ere. Denbora harria lantzen ematen zuen Zigor Merodiok; bi ziega huts baliatu zituen horretan hasteko, eta espetxeko arduradunak bisitariei Zigorren lana eta eskulturak erakusten hasi ziren. Hainbat urte eman zituen langintza horretan. Bi erakusketa egin ditu kalean Zigor Merodiok espetxealdian. «Lehenengoa Gernikako kultur etxerako prestatu nuen. Gauza xume bat, lagun batek eskatua, ‘Aldharrikatuz’ izenekoa, eta bigarren bat egin genuen 2018an ‘Zorroztarri’ izenekoa, Alaitz Areitio eta Jon Troitiñorekin». Zigor Merodiok argi esan digu: «Sormenaren indarra kartzela bera baino indartsuagoa da».
Lore Erostegi
Herrera de la Manchako espetxean dago Joseba Erostegi “Eltzikorta” antzuolarra. 22 urtez preso. Eta iloba Lore Erostegirekin landu duen bigarren marrazki- eta ipuin-liburua da “Amonaren ipuin magikoak”. Bi lagunen artean liburu bat zelan egiten den galdetu diogu Lore Erostegiri. «Ilusio piloarekin, dagokion esfortzuarekin baina gustura egiten denez, ahalegin hori txikia izan ohi da». Bietako bat kartzelan badago, ordea, apur bat zailtzen da langintza hori. «Telefonoz eta eskutitzen bitartez egiten da. Astero osabaren deia jasotzen nuen eta horrela prestatu dugu liburua». Joseba Erostegik hurrengo bisitan jasoko du liburua, eta oraindik ez du marrazkiak ikusteko aukerarik izan. «Bion arteko bigarren lana da; eskutitzetan beti marrazkiak egiten nizkion, oraindik ere bidaltzen dizkiot eta osabak bion artean liburutxo bat egitea proposatu zidan, eta erronka onartu nuen».
“Txori mezularia” egin zuten iaz eta pozik gelditu ziren; aurten bigarrena plazaratu dute Ataramiñerekin batera. «Niretzat hau oso istorio ezberdina da, oso polita», aitortu du Lore Erostegik. «Mirentxineko gidariei eskaini nahi diegu lan hau. Suposatzen dugu hurrengo urtean osaba kalean egongo dela eta senideontzat bidaiak bukatu eta 24 urtez elkartasun hori jaso dugunok gure omenaldia egin nahi diegu Mirentxinekoei». Joseba Erostegik berak hitzaurrean hau idatzi du: «Mirentxinekoei omenaldi xumea eginez, eskaintzen diet ipuintxo hau maitasunez».
Mitxel Sarasketa
Hogei urte eman zituen espetxean Mitxel Sarasketak. Kartzelatik atera ostean, Jon Etxeandiarekin batera ekin zion Ataramiñe proiektuari. «Nik ez diot buelta gehiegi eman buruari kartzelan literatura sortze aldera. Literaturazalea nintzen kartzelara sartu orduko, kartzelan ere asko irakurtzen nuen, garai horretan euskaraz batez ere eta idatzi, ba, gutunak, eta gero zeregin kolektiboak ere izaten ziren, salaketak, txostenak, komunikatuak eta horrelako gauzak. Idatzi, ba, horixe, kanpoarekin komunikatzeko azken batean; eta asko idazten genuen, ez pentsa. Bestela, gure arteko literatura-aldizkariak egiten genituen han edo hemen batzuen artean, Sorian, Puerton, Herreran… Gero, Sarrionandiarekin, literatura gaia zen eta bera izan genuen idazle eta maisu alor askotan».
Eta gaur egun ere gustuko du kartzelako literatura, baina «nik ez dut eduki horrelako bulkada bat nire kontuak paperean argitaratzeko edo», gaineratu du.
1998ko abenduan atera zen espetxetik. Eta urteotan kartzela eta literaturaren inguruko lanetan buru-belarri ikusi dugu. «Kanpotik ikusita garrantzi handiagoa ematen diot kartzelako literatura sormenari», aitortu du, literatura ikuspegitik «kartzelan lan inportanteak» egin direla baieztatuz. «Kartzelako barne mundua interesatzen zait batez ere, eta horretan gauzarik xumeena oso inportantea izan daiteke eta bada niretzat. Asko idazten da kartzeletan, eta argitaratu ere nahikoa argitaratzen da: urtero hainbat liburu argitaratzen dituzten euskal preso politikoek, esaterako». Ondo ezagutzen du, eta alde horretatik ikusgarria da urte hauetan guztietan Mitxel Sarasketak sortu eta elikatutako literaturakoadernoak.org webgunea.
Kartzelako ahotsak azokan
Ataramiñeko Oier Gonzalez buru- belarri aritu da aurtengo hiru liburuak atontzen, jendaurrean aurkezten eta Durangoko Azokarako prestatzen. Horrez gain, abenduaren 7an eguerdiko 12.30ean ziega bat paratuko dute Durangoko Azokaren inguruan, eta bertan poema irakurraldia egingo dute: “Kartzelako ahotsak”. Ataramiñek bultzatutako testu irakurraldia izango da; entzuleek, ikusleek espetxeko neurri berak dituen ziega ikusiko dute. Liburuak egongo dira, gutunak eta elkartasun mezuak. Idazleak, preso ohiak, poetak, bertsoak… «mundu guztia bertara hurbiltzera animatzen dugu», bota du Oier Gonzalez Durangoko preso ohiak. Berak ere Ataramiñen argitaratu zituen espetxeko asmo eta ametsak. Eta kalean jarraitu du literatura maitatzen, konpromisoa agertu du “barruko kideen lanak ateratzeko”. Eta Durangoko emanaldiarekin gogotsu dago orain. Ondoan izango ditu Mitxel Sarasketa, Zigor Merodio –berak egin du kartela gainera–, Lore Erostegi, Hodei Ijurko, Ibon Muñoaren lagun eta senideak. Eta beste asko. Abenduaren 7an, larunbata, Plateruena kafe antzokiko kanpoaldean da hitzordua.
Hodei Ijurko: “Basatza”
2019 30 azaroa
Basatza
Natura artifiziala gizartearen itzala
Poemak
Hodei Ijurko Irotz
15 x 21 cm.
199 orr.
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk
Hodei Ijurko Irotz (Iruñea, 1986). 2008ko martxoaren 9an atxilotua. Soto del Real (Madril), Teixeiro (A Coruña) eta A Lama (Pontevedra) espetxeetan giltzapetuta egon ondoren, 2018ko irailaren 20an aske gelditu zen.
HITZAURREA
Esku artean daukazuen liburuan dauden olerkiei, nire kaieretan geratu direnak gehitu eta espetxean sortu nuen egunkari “olerkitu” baten poema kopurua aterako zaizue. “Egunkari olerkitua” nire zigorraren azken txanpan osatu nuen, zehazki 2016/07/21-tik 2018/09/20-ra eta azken bi urtetan burua lepo gainean mantentzen lagundu zidan, horretaz zalantzarik ez izan.
Espetxean 10 urte 6 hilabete eta 20 egun igaro nituen (2008/03/11-2018/09/20), horietako gehienak Galiziako espetxe batean pasa nituen, Pontevedrako probintzian, A Lama espetxean. Hortik liburu honen izena “BASATZA”, “A Lama”k galegoz basatza esan nahi duelako. Azpi izenburuak ez du azalpen handiegirik behar testuingurua kontuan hartuta.
Esan dizuet olerki liburu hau “egunkari olerkitu” batetatik ateratako poemekin idatzia dagoela. Hain zuzen, idatzitako orri kopurua ikusita erokeri hutsa iruditu zitzaidan den denak argitaratzea. Zuekin nire parean dudan beirazko edalontziak daukan ura bezain gardena izanez, dena era naturalago batean burutzea hautatu nuen. Azken finean sarrera labur baina intentsu honen ostean irakurriko dituzuen olerkiak ez dira batere bereziak, zuetako edozeinen garunetik denboraren poderioz pasa ziren, diren eta pasako diren pentsamendu ezberdinak izan daitezke, tankera guzietakoak, onak, txarrak, alaiak, baldarrak, bihurriak,… Ni, idazle izatera behartu ninduten eta pentsamendu sailkatu hauek nire modura, nire estiloarekin olerki bilakatu eta irudikatuak dira. Txantxetan esan dezaket esku artean duzuen liburua Espainiako gobernuaren opari bat dela – kar,kar,kar-. Bromak albo batera utziz, liburu hau askatasun garrasi bat da, niretzat ohore handia da berau zuen begien aurrean egotea eta baita ere nik sortu nuena bizirik dagoela jakitea.
Liburua sei atal ezberdinetan eta aldi berean oso berdinetan banatzea erabaki dut, liburuaren hariak zentzu bat hartu dezan eta zuentzat, irakurleentzat, irakurtzeko errazago izateko.
Esan dizuedan moduan olerki liburu honek ez du ospea helburu, bere jomuga zeharo ezberdina da, liburu honen funtsa, irakurleak momentu atsegin bat igarotzea da. Ohartzea gure kaskotik jaiotzen den edozein pentsamendu gauzatzeko gaitasuna dugun bitartean, gu geu garela geure buruen mugatzaile.
Besterik gabe, bolaluma lurreratuko dut, nire kideez agurtuko naiz eta gaurko hegaldiari etenaldia emanen diot. Ez eten erabatekoa (ez okertu irakurle maiteok), gutxien espero duzuenean berriro ere nirekin hegaka egongo zaretenez.
Hodei Ijurko Irotz
Joseba Erostegi: “Amonaren ipuin magikoak”
2019 30 azaroa
Amonaren ipuin magikoak
Haurrentzako ipuina.
Joseba Erostegi Bidaguren ‘Eltzikorta’
Irudiak: Lorea Erostegi Fernandez.
21 x 15 cm.
32 orr.
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk
Joseba Erostegi Bidaguren ‘Eltzikorta’ (Antzuola, 1953) 1997.01.07an atxilotu zuten. Alcala-Mecon izan ondoren, Herrera de la Mancha presondegira eraman zuten eta bertan daukate gaur egun
Bizitzaren geografia ardatz, osaba (kartzelan, testoa) eta ilobaren (kalean, irudiak) arteko harreman eta elkarlanean egin duten haurrentzako bigarren liburua da. Lehena, Txori mezulariak, joan zen urtean argitaratu genuen.
Ibon Muñoa: “Gure memoria, gure historia”
2019 30 azaroa
Gure memoria, gure historia
Bertsoak.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Irudiak: Mikel Zarrabe.
Hitzaurrea: Jokin Urain Larrañaga.
10,5 x 15 cm.
441 orrialde.
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta (Eibar, 1958) 2000ko urrian atxilotu zuten. Harrez gero preso daukate: Valdermoro, Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta, 2014ko martxotik hona, Kordoban.
Gure memoria, gure historia Ibon Muñoaren seigarren liburua dugu. Aurretik argitaratuak ditu: Ametsen txokoan bizi naiz (2011), Ainarak herrira itzuliko dira (2014), Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin (2016), Udaberrian biziko gara (2017) eta Hamaika desio utopiarako (2018). Haien ildoari eta orden kronologikoari jarraitzen diete liburu honetako bertsoek ere. Hartara, lehen bertsoak 722. zenbakia darama; azkenak, 862.a. Guztira, 141 bertso berri, 2018ko apirilaren 1etik 2019ko ekainaren 23ra artean Kordobako espetxean idatziak.
HITZAURREA
Espetxean idazten duen presoa, kaiolan kantari ari den txoriarekin parekatu izan du batek baino gehiagok. Arrazonamendu horri jarraituz gero, paretsuago litzateke preso dagoenak idazten duena bertsoa edo poesia denean, bai bata eta bai bestea direlako kantura molda daitezkeenak. Bertsoa kantatuz errezitatzen delako eta asmo horretarako egiten delako. Kantuz egiten den narrazioa da, nolabait esateko. Eta kaiolako txoriak zergatik kantatzen ote duen ez digu berak esango, baina haren balizko interpreteek esango dute txoria tristurak daramala kantura… Eta presoa, zerk eramaten du idaztera, doinu baten neurrirako idatziak egitera?
Batzuek, ez dakit erdi txantxetan edo benetan, esango dute espetxean artista, idazle… bihurtzen direla euskal presoak. Beste batzuek esan dezakete aurretik zirela artista edo idazle eta kartzelan dohain hori garatu baizik ez dutela egin. Korapilo nahasi samarra iruditzen zait eta ez naiz ausartuko hori askatzen hastera. Esperientziaz dakidana da presoak espetxeko hormetatik harago begiratu nahi duela beti, irudimenarekin eta itxaropenarekin; egon nahi ez duen lekuan dago presoa, eta ez dagoen lekuan egon nahi du. Irudimenarekin soilik lor dezake nahi duen lekuan egotea, nahi duen lekuan atsedena bilatzea, bere espiritua sendatzea eta sendotzea.
Espetxean asko idatzi izan da, bertsotan eta prosan. Hau ez da espetxeko literaturaren tradizioa eta ibili osoa aztertzeko lekua, jakina. Baina, Ibon Muñoaren jarduna espetxeko literaturaren tradizioan tradizionala izan den generoan kokatzen da, bertsogintzan alegia, eta poesian. Horretan erreparatzea merezi duela iruditzen zait.
Espetxeko literatura Bernart Etxepareren bertso eta poesiarekin hasten da, duela ia bostehun urte, 1545ean, eta bide batez esan behar da euskal literatura bera ere hortxe hasten dela, bere Linguae Vasconum Primitiae liburuarekin. Nork ez ditu entzun haren “Kontrapas” eta “Sautrela”? Euskararen aldarria egiten zuen Etxeparek.
Eta maitasunarena egiten zuen Iztuetak. Zenbaiten ustez euskarazko maitasun bertso ederrenak omen direnak Logroñoko espetxean idatzi zituen Juan Inazio Iztuetak 1806an. “Kontxesirenak” izenburuarekin idatzi zizkion bertso horiek bere maiteari, eta “Ogeita lau leguaz nago aparte, Bitartean ba dauzkat milloi bat ate”, zioen bertso batean. “Esperantzetan bizi, maite gozoa, noizbait kunplituko da gure plazoa” idazten zuen hurrengoan. Urruntasuna, herrimina, itxaropena eta maitearekiko ametsa… ez dira gaurko kontuak.
1936-39ko gerrako preso batzuek ere bertsoak idatzi zituzten espetxetik, El Duesotik, Puerto de Santa Mariatik… Ezinezkoa da guztien aipamena egitea, baina garai honetako Luis Rezola Tximela tolosarra aipatu nahi nuke. Duesoko espetxearen aipamenak, eta Puerto de Santa Mariarenak, ugariak, xehetasunetan aberatsak eta benetan ederrak dira haren bertsoetan:
Astera nua kantuan
Santa Mariko Puertuan,
onela ditut penak aztutzen
etxe giltzatuan.
Gordetzen badet buruan,
ezta jakingo munduan
ogei ta iru urte ederrekin
gaur nola naguan.Garai haietako espetxeak nolakoak ziren, presoak nola bizi ziren, zer sentipen, beldur eta lazeria zituzten erakusten digute bertso hauek. Kronika bikaina dira alde horretatik.
Kartzelak sormen leku izan dira eta dira, lehen eta orain, eta presoek, euskal preso politikoek, sormen lan oparoa egin dute. 1970ko hamarkadan Zamorako konkordatu espetxean Xabier Amurizak bertsogintzan eta bertsogintzaren teorizazioan egindako lana egundokoa izan zen. Ordutik gaur arterakoan espetxean egon izan garen askok eta askok eskuliburu gisa erabili izan dugu momentu batean edo bestean Amurizaren “Zu ere bertsolari” liburua, eta espetxean ez ezik kalean ere bertso eskoletako ikasleentzat oinarri izan dira haren lanak.
Euskal presoak talde handi samarretan egon diren espetxeetan, 1980ko hamarkadan batez ere, hainbat preso beren artean bertso paperak eginez eta trukatuz, elkarri erakutsiz eta ikasiz, praktikatuz… aritu izan dira. Bertso paper lehiaketetan sariak lortu ere bai batzuek, Jon Tapiak esaterako. Bertsolari aldizkariak atera zuen zenbaki bat duela urte mordoxka bertsolari eta bertsozale presoen lanekin; bertsoz osatutako banakako liburuak atera dituzte preso batzuek… Bertsogintza oparoa eman du espetxeak, eta gaietan ere oparoa da espetxeko bertsogintza.
Kartzela, dena dela, ez da leku ona inorentzat; sufrimendu lekua da, eta ez dut uste sufrimendua ona denik ezertarako, are gutxiago sormenerako. Espetxeak bakardadea dakar, zeure gizartearekiko urruntasuna, eta zeure etxe, herri eta komunitatearekiko oroimina, haiei maitasuna adierazi nahia, haiekin elkartuko zaren momentuarekiko ametsa, gero hobe baten itxaropena… Sentipen horiek konstanteak dira espetxean, horiekin bizi zara eta horiek bizi zaituzte, eta, galtzen badituzu, bizitzeko motiboak dira galtzen dituzunak.
Espetxetik edo erbestetik etxekoei eskutitz bat idatzi beharrean suertatzen zarenean, bertsoa izan da euskal herritar askoren komunikatzeko formatua, ez garelako izan prosa idatzian etxekoekin komunikatzeko joerakoak. Paper zuriaren aurrean mutu geratzen gara eta errazagoa-edo izan zaigu, eskutitza idazten hasita, bertso batzuk egitea.
Eskutitz arrunt bateko prosan ez bezala, bertso idatzietan komunikazioaz gain edertasuna ere bilatzen du egileak. Bertsoak ematen du “teatralizaziorako” aukera ere, gauzak ironiaz esateko, garratza denari gozotasuna emateko, prosan edo aurrez aurreko elkarrizketa batean esango ez genituzkeen gauzak esateko, esateko moduan zenbait lizentzia erabiltzeko…
Hau guztia ongi ikusten da Ibon Muñoaren bertso eta poesiagintzan, eta ongi ikusten da “Gure historia, gure memoria” liburuan. Ama-Lurra sarritan du aipagai Ibonek, eta Ama Lur horretako leku zehatzak, memoriako mapan zehatz kokatzen dituenak, Kalamua, Eibar, Arrate… izendatzen ditu, eta “Kalamua, desiren eremua…” ateratzen zaio hasperen bat bezala. Asaben kabiari kantatzen dio, utopiari… “Negu gorriaren gau luzeetan udaberria ametsa da” dio. Baina badaki non dagoen, eta Kordoba edo beste edozein espetxetako ziegan agertzen diren labezomorroei kantatzen die ironiaz.
19 urteko espetxealdiak zernahitarako denbora ematen du; ez da herrimina soilik, ez da etxemina soilik. Borroka ere bada, kide hilen oroimena, espetxean hil direnekiko urradura. Gogoan ditu adinean aurrera, zahartzaroan sartuta, espetxean jarraitzen duten kideak… Eta presente ditu gai sozial eta politikoak, hurbilekoak eta urrunekoak diruditenak, oraingoak eta etorkizunekoak. Lekuz kanpo bizi baita presoa, baina ez garaiz kanpo, eta bere garaiko kezkek kezkatzen dute, bere garaiagatik eta etorkizunagatik borrokatzen du presoak. Bere garaiak bizi du Ibon, eta etorkizuna du amets.Espetxeko bertsogintza, espetxeko kronika ere bada, gizartetik ezkutatzen saiatzen diren mundu baten kronika. Kronikagintza ahalik eta laburrena opa diot, dena dela, Iboni, eta ahalik bizkorren itzul dadila bere lurretara, bere bidezidor zaharretara, Kalamuara, Arratera, Eibarrera… berarekin batera itzuliko delako hor zehar sakabanatua dabilen gure espirituaren zatitxo bat ere.
Jokin Urain Larrañaga
[naiz.eus] Ataramiñek euskal presoen beste hiru lan plazaratu ditu
2019 30 azaroa
Ataramiñeko liburuen aurkezpena (Argazkia: naiz.eus)
→ naiz.eus: Ataramiñek euskal presoen beste hiru lan plazaratu ditu
Hodei Ijurkoren ‘Basatza’, Joseba Erostegi eta ilobaren artean landutako ‘Amonaren ipuin magikoak’ eta Ibon Muñoaren ‘Gure memoria, gure historia’ plazaratu ditu aurten Ataramiñek. Kartzelak husten ez diren bitartean, presoen lanak dira kaleratzen direnak. Durangoko Azokaren atarian, aurten ere kartzelako sorkuntzari leihoa ireki diote.
PATXI GAZTELUMENDI
Ataramiñek Hodei Ijurkoren ‘Basatza’, Joseba Erostegi eta ilobaren artean landutako ‘Amonaren ipuin magikoak’ eta Ibon Muñoaren ‘Gure memoria, gure historia’ plazaratu ditu aurten. Gaurko aurkezpenean Ijurkok adierazi duenez –jadanik kanpoan da– «ez nuen liburu bezala argitaratzeko helburuarekin idatzi, espetxearen baitan bizirauteko estrategia moduan idazten nuen nik». Baina behin kanpoan egonik, liburuaren aurkezpenean parte hartu du beste hainbat preso ohirekin.
Mitxel Sarasketa eibartarra espetxetik atera zenetik, kartzeletan sortzen den literatura eta sorkuntzarekin lanean ikusi dugu urteotan. Eta azken urteotan bezala, aurten ere beste eibartar nekaezin baten lana aurkezteko parada izan du. ‘Gure memoria, gure historia’ Ibon Muñoaren zazpigarren lana da, eta aurten ere bertso sorta ederra eskaini die bere irakurleei. «Espetxea bizitzaren aldeko etengabeko borroka» dela azpimarratu du Mitxel Sarasketak, «eta sorkuntzak bizitza hori ematen du» gaineratu du Ibon Muñoaren lagun eta herrikideak.
Joseba Erostegiren liburuaren haritik, Ataramiñeko kideek adierazi dutenez osaba eta ilobaren arteko lana da eta kartzelan obra oro da «lan kolektiboa».
Kartzelako lanak Durangon
Ataramiñeko Oier Gonzalezek deialdi berezia luzatu du datorren Durangoko Azokarako. Abenduaren 7an eguerdiko 12.30ean ziega bat paratuko dute Azokaren inguruan, eta bertan poema irakurraldia egingo dute hurbiltzen diren guztiekin.
[berria.eus] Kartzelan sortutakoak argitaratzea
2019 30 azaroa
Hodei Ijurko idazlea (erdian), Mitxel Sarasketa eta Oier Gonzalez Ataramiñe argitaletxeko kideekin. L. JAUREGIALTZO / FOKU
→ beria.eus: Kartzelan sortutakoak argitaratzea
Hodei Ijurkoren poemarioa, Ibon Muñoaren bertso liburu bat, eta Joseba Erostegiren ipuin bat kaleratu ditu Ataramiñe argitaletxeak
Iñigo Astiz
«Suizidioan/ askotan/ pentsatzen/ dut,/ baina/ berehala/ pentsamenduak/ bere/ buruaz/ beste/ egiten/ du». Basatza poema bildumaren kontrazalera eraman du testu hori Hodei Ijurko Irotz idazleak (Iruñea, 1986), eta balio du liburu osoa nondik jaiotzen den ulertu, eta nora heldu nahi duen esplikatzeko: kartzelaren estutasunetik abiatuta bizitzaren alde lerratzea izan baita egilearen asmoa. Hamar urte eman ditu preso Ijurkok, eta azken bi urtetan aritu da poemak idazten, egunero-egunero, harik eta, haren hitzetan, «egunkari olerkitu bat» osatzera heldu zen arte. «Burua lepo gainean mantentzen lagundu zidan», aitortzen du liburuaren hitzaurrean. 2018ko irailaren 20an atera zen kalera, eta ia 800 poema zeramatzan maleta batekin azaldu zitzaien Ataramiñe argitaletxeko kideei. Guztiak plazaratzea ezinezkoa zela adostuta, hautaketa bat egin eta orain eman dute argitara, eta Durangoko Azokan jarriko duten erakusmahaian egongo da eskuragarri.
«Argitaletxe atipikoa gara», aitortu du Oier Gonzalez Ataramiñeko kideak, eta azaldu du zergatik ere: «Desagertzeko bokazioz sortu ginen, eta euskal preso politikorik espetxean geratzen ez denean amaituko da gure ibilbidea». 2001. urtean jarri zuten abian proiektua, eta geroztik urtero eman dituzte argitara euskal presoen lanak: poemak, narrazioak, saiakerak, komikiak eta baita marrazkiak ere. «Presoen kolektiboaren historia afektibo oso bat». Eta aurtengoan, Ijurkoren poesiarekin batera, Ibon Muñoa Arizmendiarrieta presoaren Gure memoria, gure historia bertso bilduma eta Joseba Erostegi Bidagurenen Amonaren ipuin magikoa narrazio ilustratua emango dituzte argitara.
Guztira, hemeretzi urte daramatza preso Muñoa Arizmendiarrietak, eta Ataramiñerekin ateratzen duen seigarren liburua du aurtengoa. 2011n argitaratu zuen Ametsen txokoan bizi naiz lana, eta, ordukoan bezala, oraingoan ere bertso errimatuak eta bertso libreak biltzen ditu Gure memoria, gure historia lanak. Elkarren jarraipentzat har daitezke argitalpenez argitalpenerako testuak, eta hala ordenatu dituzte argitaletxeko arduradunek ere. Horregatik darama liburuko lehen poemak, adibidez, 722 zenbakia. «Idaztea Ibonentzat [Muñoarentzat] da zentzu handiko jarduera bat», esan du Mitxel Sarasketa Ataramiñe argitaletxeko arduradunak.
Sorkuntza ere mugatzen du kartzelak, argitaletxeko arduradunek azaldu dutenez, eta, horregatik, idazten dabilen presoaren borondateaz gainera, ezinbesteko bilakatzen da haren inguruko senide eta lagunen kolaborazioa. Eta, hain zuzen ere, Lore Erostegi ilobarekin elkarlanean sortu du Amonaren ipuin magikoak liburu irudiduna Joseba Erostegi Bidaguren Eltzikorta-k. Bidaia baten kontakizuna. «Bidaia bat planteatzen digu, bidaiatzea zeharo mugatuta dagoen espazio batetik», laburtu du Gonzalezek.
Ziegatik kaleratutakoak
Bidegurutzean dago argitaletxea oraintxe, Gonzalezek eta Sarasketak esan dutenez, eta hausnarketa sasoia abiatu dutela aurreratu dute arduradunek. Urteekin aldatuz joan da kolektiboa, eta egungo egoerara ahalik eta ongiena egokitu nahi dute argitaletxea. Iazko urtera arte, adibidez, hainbat presoren lan indibidualekin batera, urtero argitaratu dute hainbat presoren lanak biltzen zituen lan kolektiboa, baina aurten ere ez dute bilduma kaleratzerik lortu.
Ekitaldi bat ere antolatu dute abenduaren 7rako, Durangon. Azokako larunbatean, benetako ziega baten neurri bera duen ziega bat jarriko dute Plateruenaren aurreko plazan, eta poesia emanaldia egingo dute bertatik. 12:30ean izango da hori, baina saioaren ondoren, mikrofonoa hartzeko aukera emango diote ziegan sartu eta bertatik zerbait irakurri nahi duen jende guztiari.
[BIDEOA xaloatelebista.eus] Mikel Antza: “Kartzelak ihes egitera bultzatzen zaitu”
2019 16 iraila
→ xaloatelebista.eus: [BIDEOA youtube] Mikel Antza “En país extraño” liburua aurkeztera etorri da. Berak idatzitako “Atzerri” nobelaren gaztelerazko itzulpena.
[naiz.eus] Mikel Antza publica en castellano con Txalaparta la novela ‘En país extraño’, «una pequeña joya»
2019 16 iraila
→ naiz.eus: Mikel Antza publica en castellano con Txalaparta la novela ‘En país extraño’, «una pequeña joya»
No se trata de una autobiografía, pero sí que incluye vivencias propias del autor. ‘En país extraño’ –traducción de la novela de 2012 ‘Atzerri’– nos habla de la pasión por la literatura, aunque cuenta con el conflicto vasco como trasfondo. En la misma, un escritor reflexiona sobre cómo seguir escribiendo desde el exilio.
NAGORE BELASTEGI
Mikel_antza El escritor ha estado esta mañana en Donostia para presentar la traducción de su novela. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)
Mikel Albisu Iriarte publica en castellano su novela ‘Atzerri’ (Susa), traducida como ‘En país extraño’ (Txalaparta) con el objetivo de que pueda llegar a los lectores que no son capaces de leer en euskara. En esta ocasión el propio autor ha podido asistir a la presentación, algo que no pudo hacer cuando se publicó la original en 2012 porque estaba en prisión.
La editora de Txalaparta Garazi Arrula Ruiz ha explicado que la editorial ha decidido publicar «esta pequeña joya para gusto de todas las lectoras no euskaldunes» coincidiendo con la puesta en libertad del autor. La novela cuenta cómo una promesa de la cultura vasca tiene que huir tras ayudar a dos presos políticos vascos a escapar de prisión, y desde entonces vive en el exilio.
Durante su estancia en París reflexiona sobre la vida y el futuro en la clandestinidad, por un lado, y sobre cómo seguir escribiendo en el exilio, por el otro. «Uno de los puntos fuertes de la novela reside en presentarnos las dudas y consecuencias de un hombre que decide optar por la lucha armada: qué siente, qué recuerda, qué teme y qué desea», ha comentado la editora.
«Afortunadamente, Mikel Antza ya no está en país extraño, así que podemos contar con su presencia», ha dicho antes de darle la palabra al autor, quien ha mencionado que cuando se publicó la versión en euskara «hubo críticas porque siendo una autoficción omitía lo que para esos críticos era lo más interesante: los años de clandestinidad como militante de la extinta organización Euskadi Ta Askatasuna».
Al respecto, ha explicado que hizo «una apuesta deliberada para no escribir sobre mis vivencias de militante, porque considero que no puedo desvelar esa parte de mi vida». Sin embargo, sí habla sobre sus propias vivencias: «cuenta cómo dejé de ser escritor cuando tuve que pasar a la clandestinidad.Y volví a escribir cuando me detuvieron y me encerraron en el módulo de aislamiento en la cárcel de Moulins en Francia. Escribir se convirtió entonces en la única manera de hacer frente a aquello. Fue la única manera de respirar en ese ataúd en el que me metieron», ha manifestado Antza.
Donde uno más extraño se siente
En el libro se cuenta la historia de un escritor que «está obligado a sobrevivir en territorio desconocido». «Ahora que nuestras calles vienen a llenarse de gente que viene huyendo de sus países, tenemos que tener muy en cuenta que no hay país más extraño que aquel donde uno más extraño se siente. Y uno puede aprender usos, costumbres e idiomas, pero solo la solidaridad y la ternura de los habitantes del país hace que uno se sienta como en casa y actúe en consecuencia», ha subrayado sobre las personas migrantes que llegan a Euskal Herria.
Aunque el libro trate sobre la pasión por la literatura, el conflicto vasco es el telón de fondo. Al respecto, el autor ha dicho que «se niega la existencia de un conflicto en el que dos partes han luchado. Así solo se consigue negar la realidad e impedir que las heridas sanen y cicatricen. Las cicatrices son un recordatorio, no un olvido. Pero para que las heridas cicatricen hay que hablar e intentar entender qué fue las que las provocó. Decir que no tuvo que suceder es como escupir contra el viento».
El libro ha sido traducido por Roberta Gozzi y corregido por su compañera Marixol Iparragirre, «que no puede estar aquí porque a pesar de haber finalizado una condena de 20 años en Francia, fue extraditada hace una semana y se halla en régimen de aislamiento en la cárcel de Soto del Real», ha dicho Antza añadiendo que «como ella hay más de doscientos ciudadanos vascos rehenes en país extraño».
[BIDEOA ~ hamaika.eus] Mikel Antzaren “Atzerria” liburua gaztelaniara itzuli dute
2019 16 iraila
→ hamaika.eus Mikel Antzaren “Atzerria” liburua gaztelaniara itzuli dute
Mikel Antzaren “Atzerri” liburua gaztelaniara itzuli du Roberta Gozzik; “En país extraño” izenburua jarri dio liburuari. Mikel Antza idazleak eta Garazi Arrula Txalapartako kideak aurkeztu dute Donostiako liburutegi nagusiko sotoan. 2012an argitaratu zen euskarazko alea Susa argitaletxearen laguntzaz. Antzak azaldu du liburua ez dela autobiografia bat baina azpimarratu du bere bizipen pertsonalak jasotzen dituela. Erbestera ihes egin behar izan duen idazle gazte baten hausnarketak, itxaropenak eta desirak bildu ditu idazleak. Liburua Roberta Gozzik itzuli du eta Marixol Iparragirrek zuzendu du. Ezin izan dute aurkezpenera etorri eta idazleak Iparragirreren egoera gogoratu du: abuztuaren 27an estraditatu zuten Frantziako Estatutik eta gaur egun Soto del Realen dago espetxeraturik.
BIDEOA▶| Mikel Antzaren "Atzerria" liburua gaztelaniara itzuli dute ▶ https://t.co/K1Z86bCB09 #Gakoak pic.twitter.com/CFa2Zmr1ZD
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) September 12, 2019
Mikel Antza, “En país extraño”
2019 9 uztaila
→ txalaparta.eus: En país extraño
→ txalaparta aldizkaria: 2019 uda
Anhelos y esperanzas de un escritor en la clandestinidad
La publicación en castellano de esta novela, escrita inicialmente en euskera, coincide en el tiempo con la puesta en libertad de su autor. Mikel Antza nos descubre las reflexiones, las esperanzas y los anhelos de un escritor que una vez huyó y desde entonces vive en un eterno camino de vuelta.
SINOPSIS
Una brillante promesa de la cultura vasca tiene que huir tras ayudar a dos presos políticos vascos a escapar de prisión, y desde entonces vive en el exilio, alejado de su entorno y acechado por un mar de dudas. ¿Cómo seguir escribiendo desde el epicentro de una guerra? ¿Qué esperar y cómo afrontar la vida en clandestinidad? ¿Podrá alguna vez salir de ese silencio que lo engulle y retomar la escritura que tanto anhela? En esta novela llena de elipsis, el escritor, exiliado primero, comprometido en la lucha por la liberación de su país después y encarcelado como consecuencia de ello, reflexiona en una celda de castigo sobre su condición presente y su incierto futuro, y el exilio se nos presenta como un destierro interior más que geográfico.
Mikel Antza ya no está en país extraño y, como herramienta de lucha, ya no tiene que elegir entre la pluma y la espada. Esta novela
escrita en prisión nos muestra que, a veces, la pulsión literaria pue-
de ser lo suficientemente fuerte como para dejar su huella escrita.Mikel Albisu Iriarte, Mikel Antza
(Donostia, 1961). Publicó su primer cuento –bajo seudónimo– en el primer número de la revista literaria Susa en 1979. Posteriormente fue colaborador habitual del semanario Argia, donde fue responsable de la sección de teatro. Antes de que su trayectoria política se entrecruzara con la literaria, publicó una obra de teatro (Beteluko balnearioko mirakulua, escrita junto con Iñaki Uria para que fuera representada por la compañía Branka) y textos narrativos (Lehen bilduma 82-84 y Odolaren usaina). Durante su estancia en la cárcel ha escrito la obra de teatro Z² (2013), el libro de poesía Ametsak ere zain (Susa, 2015) y sus tres últimas obras en prosa: Ospitalekoak (Susa, 2010), Bakarmortuko kronikak (Ataramiñe, 2011) y Atzerri (Susa, 2012), novela que Txalaparta publica ahora en castellano.
MIKEL ANTZA
«La pulsión de escribir me sigue habitando»
¿Qué te llevó a escribir Atzerri, en primer lugar?
Un impulso, la necesidad de rememorar el proceso por el que dejé de hacer literatura.
Al parecer, fue esta cita de Iban Zaldua la que lo motivó: «¿Hasta qué punto sería distinto hoy en día el mundo de las letras vascas si Joseba Sarrionandia no hubiera huido de Martutene y si Mikel Antza no hubiera tenido que pasar a la clandestinidad?».
Lo cierto es que en el libro no se menciona al autor de la cita, porque lo importante es lo que se transmite en ella. La cita fue clave para dar forma a Atzerri. El libro es una recopilación de narraciones que se estructuran gracias a, o con la excusa de, esa pregunta.
El protagonista, tu alter ego, cuenta cómo dejó de lado la producción cultural vasca de los años ochenta («brillantes porvenires») para exiliarse y unirse a otra lucha. ¿Tal vez la vivía como misma?
No, la pulsión que siente por la literatura es una fuerza que se le va agotando, y creo que así se recoge en el libro. En mi caso fue la lucha, pero puede considerarse como una metáfora de lo que vive cualquier escritor que se ve obligado a dedicarse a otros menesteres, sea para convertirse en conductor de autobuses, al oficio de carnicero, a profesor de literatura o cuando cualquier otra razón le empuja poco a poco a alejarse de eso que quisiera hacer.
Pareciera que no ibas a volver a escribir…
Sí, llega un momento en el que el escritor se evapora. Me interesaba rememorar cómo mi alter ego dejó de escribir, cuando escribir era lo que más anhelaba.
…pero aquí estás. ¿Dirías que ha merecido la pena el parón y la vuelta a la escritura?
No lo veo así, la vida te lleva por unos derroteros concretos y, al parecer, en mi caso, la pasión por escribir literatura era lo suficientemente fuerte como para hacerme volver. Escribir es algo muy concreto que se materializa en el papel; hoy llamamos escribir al hecho de publicar pero, a mi entender, existe otra forma de escribir, es mental, es la manera de aprehender la vida, y en mi caso nunca he dejado de escribir literatura: mis ojos de escritor han seguido mirando la realidad de una manera literaria.
¿Cómo te posicionas frente a ese alter ego?
Podría hablar de dos fases. Por una parte, está el narrador que posee una mirada irónica hacia el periplo de su alter ego, esa joven promesa, ese Mikel Antza que poco a poco se va evaporando de la literatura, que lo observa con una mirada retrospectiva, con la ventaja que da la experiencia y con una cierta distancia. Y, en un segundo tiempo, mi mirada de hoy en día, que me hace ver al narrador con cierta distancia.
¿Sientes la misma distancia con otros libros (Ospitalekoak, Bakarmortuko kronikak…)?
No, la cuestión es que Atzerri se ha traducido al castellano, y a la distancia temporal se le suma la idiomática. Además, en estos años ha habido grandes cambios, no solo ha cambiado el entorno, también he cambiado yo.
¿Cómo te hace sentir verla ahora en castellano?
Tengo sentimientos contradictorios; se me hace extraña, se me hace difícil identificarme con la voz del narrador, pero sigue siendo algo que yo escribí, es parte de mí. Por otra parte, el euskera era una protección, de alguna manera una protección ante intereses no literarios.
Al hilo del idioma empleado, en la entrevista que te hizo Xabier Montoia cuando se publicó Atzerri, leemos que aportas claves difíciles de entender para otra comunidad que no sea la vasca. ¿Cómo ha influido eso en la traducción?
Pensaba que era una novela imposible de traducir; no solo a nivel idiomático, sino porque alguien ajeno a la cultura vasca no podría entender muchas de las claves culturales que aparecen en Atzerri. Y así es; se entenderá de otra manera. De todas formas, En país extraño es otro libro, no es Atzerri.
En eso discrepo.
No lo digo porque sea una traducción. Hablo de mi percepción actual, de la distancia que he mencionado antes. No lo he comprobado, pero puede que también me resultara extraño si lo leyera hoy en euskera.
Ya no estás en país extraño.
Ahora no. La propuesta de traducirla vino cuando estaba en la cárcel, pero se publica ahora que estoy de vuelta en Euskal Herria.
Hemos leído que la escritura te ha ayudado en prisión, por los años que te tuvieron en aislamiento. Ahora que has recuperado la libertad, ¿sientes la misma pulsión hacia la escritura?
Siempre, sí. La cárcel es un universo muy restringido, triste, monótono; ello te empuja a trabajar la imaginación, a tratar de crear mundos e historias ficticias. El mundo exterior es tan rico comparado con la cárcel, hay tantos estímulos, que veo situaciones literarias por todas partes. Esa pulsión de escribir me sigue habitando.
Pero, para escribir, hay que ponerse a escribir; coger papel, bolígrafo u ordenador y ponerse a llo. Y eso es igual en la cárcel que en el exterior.¿Tienes intención de adentrarte en la cultura vascaahora que el exilio ya no es una opción?
Sí, por qué no. Es una opción que veo plausible, pero que tendrá que concretarse. Como le sucede a mi alter ego de Atzerri, a veces hay que optar:encerrarse para escribir o abrir los brazos a la vida tal y como viene y vivir.
Será compatible, espero.
Sí, pero hace falta mucha comprensión por parte de la gente que nos quiere.