Ataramiñe 07

2007 4 abendua

Ataramiñe 07
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
Ataramiñe, 2007
Neurriak: 15 x 21 zm.
205 orrialde.

Azaleko irudia: Joseba Mirena Artola Ibarretxe

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

2007 urte osoan zehar euskal preso zein iheslariek idatzi edo ondutako sormen lanak jasotzen dira Ataramiñe´07 liburuxka honetan.

Edukia: Sarrera; Alfontso Etxegarai:“Entierro de un camarada” eta “Segunda muerte de Lenin Oil”; Oier Goitia Abadia: “Ateratzen nautenean”; Henry Bengoa: “Bi poema” eta “Gutun bat”; Joseba Mirena Artola Ibarretxe: “Marrazkiak”, “Grabatua” eta “Bertso ixilak”; Mikel: “Argazkiak”; German Urizar de Paz: “Marrazkiak”; Iheslaria: “Kandela argitako olerkiak”; Joseba Sarrionandia Uribelarrea: “Xakea”; Amaia Urizar de Paz: “Baina esnatzean”, “Zuoi” eta “Gutuntxoa”; Iñaki Gonzalo Casal: “El prado del Cabrón”; Joxe Karlos Apeztegia: “Euskara giltzapean legez kanpokoa izan zenekoa” eta beste; Oier Gonzalez Bilbatua: “Alferrik gabiltza bestela”, “Itzulera”, “Paisaia”, eta beste; Urtzi Zubizarreta Lizundia: “Hamaika printza zara”; Jokin Urain Larrañaga: “Galduen ostatukoak”; Izenik gabe: “Bederatzi metro karratuk gizartea osatzen dute”; Zorion Zamakola Ibaibarriaga:“Eskutitzak berandu datoz” eta “Euskal footing-a”; Asier Kintana Zorrozua: “Poemak”; Fernando Alonso Abad: “Que no me falten nunca flores” eta “Brotes de roble”; Elorri: “Su nietecita” eta Txabi Etxebarrieta: “Poema aukeratuak”

Promozio bideoa

Promozio bideoa

Share

ATARAMIÑE 06

2006 4 abendua

Ataramiñe 06
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
2006
Neurriak: 15 x 21 zm.
206 orrialde.

Azaleko irudia: Juan Manuel Piritz Lopez

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

2006 urte osoan zehar euskal preso zein iheslariek idatzi edo ondutako sormen lanak jasotzen ditu Ataramiñe´06 liburuxka honek.

Parte hartzaileak

Garikoitz Arruarte Santacruz, Aritz Saez, Harriet Agirre, Aitor Elortza, Naiara Mallabia, Asier Kintana, Kepa Etxebarria, Iñaki de Juana, Fernando Alonso, Iñaki Gonzalo Kitxu, Alfontso Etxegarai, Ixone Fernandez, German Urizar, Oier Gonzalez, Xabier Aranburu Muguruza, Joakin Agirre Goenaga Txe, Karlos Apeztegia, Oskar Barreras, Jokin Urain eta iheslariak. Hitzaurrea eta sarrera Jokin Urain eta Aitor Lorenteren eskutik.

Share

Kepa Etxebarria, “Azeri gosetia”

2005 4 abendua

Azeri gosetia
Testua/irudiak: Kepa Etxebarria Sagarzazu
Ataramiñe, 2005.
Neurriak: 18 x 18 zm.
35 orrialde

>> PDF formatoan

8 urte arteko haurrei zuzendutako liburu honetan, Ainhoaren eta Ximon azeriaren gora beherak kontatzen dizkigu egileak.

Share

Ataramiñe 05

2005 4 abendua

Ataramiñe 05
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
Ataramiñe 2012
Neurriak: 15 x 21 zm.
225 orrialde.

Azaleko irudia: Kerman Urizar de Paz

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

2005. urteko ale honek, Estepan Urkiaga Basaraz Lauaxetak, fusilatzear espetxean preso zutelarik idatzitako poema zoritxarrez ezagunak biltzen ditu. “Goiz eder honetan erail behar nabe, txindor baten txintak gozotan naukela” hasten du Lauaxetak heriotza zigorraren mehatxupean poemetako bat. “Dana emon bihar jako” zioen beste olerki batean Eusko Gudarosteko komandante honek “maite dan askatasunari”.

Parte hartzaileak: Jon Mintegiaga, Jokin Urain, Iñaki Gonzalo Casal, Manuel Quintans eta Aitor Lorente, Amaia Urizar, German Urizar, Xabier Aranburu, Joxe Blanco, Kristina Goirizelaia, Iñaki de Juana, Galder Bilbao, Aritz Saez Insausti, Joxe Karlos Apeztegia Jaka, Olatz Caminos, Igor Letona, Naiara Mallabia, Aitor Fresnedo, Peru Alvarez Fdez. De Mendia, Joseba Sarrionandia, Oskar Barreras, Claude Recart, Txomin Troitiño, Fernando Alonso, Josu Ginea, Joseba Arregi, Txetxu Barrios, Jon Bienzobas. Sarrera Joxe Karlos Apeztegiaren eskutik.

Share

Juan Luis Mugertza, “Lunaren Goiztiri”

2005 7 uztaila

Lunaren Goiztiri
Juan Luis Mugertza
Ataramiñe, 2005.
Neurriak: 10,5 x 15 zm.
85 orrialde.

Azaleko irudia: Joseba Arregi Erostarbe

>> PDF formatoan

Juan Luis Mugertzak Jaen II espetxera egindako bidaiaren lekukotasuna utzi nahi izan digu liburu honetan, bizi izandakoa kontatu beharra ikusi zuelako. Liburu honetan, nobela izanik, pertsonaia guztien izenak, ordea, benetakoak dira. Errealitatea fikzioaren gainean idatzi da, eta tragedia modura aurkez zitekeena ipuin harrigarri bilakatu da Goiztiri, Kontxa, Gatza eta gainerako euskal preso politikoen eta euren senitarteko eta lagunen bizipenetan.

Share

Joseba Arregi, “Kartzelako leihotik”

2004 5 abendua

Kartzelako leihotik
Joseba Arregi Erostarbe
Ataramiñe, 2004.
Neurriak: 20 x 20 zm.
155 orrialde.

>> PDF formatoan

Ez zaigu erraza suertatu Joseba Arregiren Kartzelako leihotik lan bilduma honi izen bat ematea. Hau ez da katalogo edota bilduma soil bat, ez eta ere margo-liburu bat. Guzti hori izanik, zerbait gehiago da. Bere militantzia politikoa dela eta, preso dagoen herritar xume baten liburua da, non sarritan irudiak ainguratzeko hizkuntza piktorikoari errelatu literarioaren beharra uztartzen zaion, era apal baina sakonki urrunetik mintzatu eta bere erakusketara etortzeko ezindua dagoenaren hitzez.

Kartzelako leihotik.pdf

Share

Segapoto kolektiboa, “Gosea lagun, laguna”

2004 4 abendua

Gosea lagun, laguna
Segapoto kolektiboa
Ataramiñe, 2004.
Neurriak: 10,5 x 15 zm.
79 orrialde.

>> PDF formatoan

Eguneroko baten formarekin, eta bi presoren ekarpenak bata bestearen ostean tartekatuz, elkarrizketa sinboliko baten antzera, gose greba baten esperientzia eta bizipenak kontatzen zaizkigu liburu honetan, hausnarketa eta gertakizun ugariren bitartez:
“ Apirilak 15… 11. eguna
Ñ o, ederki hasi den eguna. Heldu dittun gosariarekin eta eztidan ba gartzeleroak hau esan:
Kartzelariak -¿No desayuna?
Nik –No.
Kartzelariak –Pero coma algo, hombre.
Nik –Que no.
Kartzelariak –Bueno, el ayuno debe de ser bueno, ¿no?
Nik –Sííí, una barbaridad. ¿Has probado alguna vez?
Kartzelariak –No, pero como por ahí se dice eso…
Nik –Fácil, pregunte a cualquier médico.
Kartzelariak –De todas formas debe de ser bueno, pues Gandi y Jesucristo lo hicieron.
Nik -¡¡¡¡¡Igual te crees que lo hicieron por afición o así!!!!!
Kartzelariak –La verdad no os entiendo. Es una postura dura, pero al final para nada.
Nik –Eso ya te contaré yo un poco más adelante.
Kafkianoa den, ezta? Eta tipoa guztiz irripartsu denbora guzian, etzanala pentsa. Beno, gutxinez patioan marmarka aritzeko gaia izan diñagu eta. Bihar gehio.”

Gosea lagun, laguna.pdf

Share

Joxe Blanco, “Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuinak”

2004 4 abendua

Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuinak
Joxe Blanco Gomez
Ataramiñe, 2004.
Neurriak: 18 x 18 zm.
77 orrialde.

>> PDF formatoan

Bost dira liburu honetan jasotzen diren ipuinak, haur txikiei zuzenduak denak, baina estilo eta marrazki mota ezberdinekin: “Marisorgina”, “Sagu zahar txikiaren istorioa”, “Honddarbiko familia ausarta”, “Mendizale apartak” eta “Artea, Iratiko sorgina” ditugu bost ipuinok. Edizio landua eta koloretsua da.

Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuina.pdf

Share

ATARAMIÑE’04

2004 4 abendua

Ataramiñe’04
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
Ataramiñe, 2004
Neurriak: 15 x 21 zm.
294 orrialde.

Azaleko irudia: Joseba Arregi Erostarbe

>> PDF formatoan

Gaur artean argitaratu den errepresaliatu politikoen ekarpenik mardulena eta ugariena dugu 2004an plazaratutako honako hau.

Parte hartzaileak

Joseba Arregi Erostarbe, Eustakio Mendizabal, Aitor Fresnedo, Angel Figueroa, Aratz Estonba, Iñaki Gonzalo Casal, Andoni Cabello, Igor Letona, Galder Bilbao, Xabier Aranburu, Ines del Rio, Iñaki Rekarte, Jokin Urain, Aritz Saez, German Urizar, Joseba Garmendia, Joxe Blanco, Julen Larrinaga, Karlos Apeztegia, Joel Sistiaga, Juan Ramon Rojo, Xabi Larrea Bolivar, Xabier Balerdi, Oskar Barreras, Josetxo Etxeberria, Peru Fdez. De Mendia, Xabier Lazkano, Joana Nuñez, Aitor Lorente, Manu Azkarate, Olatz Caminos, Naiara Maiabia, Sergio Garcia Razkin, Estanis Etxaburu. Sarrera Olatz Caminosen eskutik.


Ataramiñe 04.pdf

Share

Fernando Alonso, “El silencio del infierno”

2003 4 abendua

El silencio del infierno
Fernando Alonso
Ataramiñe, 2003.
102 orrialde.
Neurriak: 10,5 x 15 zm.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Liburu honetan Fernando Alonsok atxiloturik emandako egunen kontakizun garratza egiten digu. La risa sí que me ha sido fiel, dio Fernando Alonsok liburuaren amaieran. Ella no me ha abandonado. He regresado a Euskal Herria y vuelvo a tener mi risa. Y con ella, me rí­o del infierno y de su silencio.

Share

ATARAMIÑE’03

2003 4 abendua

Ataramiñe’03
Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak
Ataramiñe, 2003
Neurriak: 15 x 21 zm.
262 orrialde

>> PDF formatoan

Aurreko urteko esperientzia baikorrari jarraipena emanez, berriro ere, Ataramiñek, euskal preso zein iheslari politikoen sorkuntza lanak plazaratu zituen liburu honetan.

Parte hartzaileak: Aitor Lorente, Jon Gaztelumendi, Enrike Letona, Sergio Garcia Razkin, Iñaki Rekarte, Ines del Rio, Jon Mintegiaga, Olatz Caminos, Xabier Aranburu, Jokin Urain, Carmen Gisasola, Naiara Mallabia, Oskar Barreras, Igor Martinez de Osaba, Xabier Usandizaga, Unai Parot, Roberto Sainz, Karlos Apeztegia, Argi Perurena, Julen Larrinaga, Joseba Garmendia, German Urizar, Pello Mariñelarena, Enrike Alaña, Idoia Lopez, Joseba Arregi Erostarbe, Fernando Diez Torre. Sarrera Jokin Urainen eskutik.

Ataramiñe 03.pdf

Share

ATARAMIÑE’02

2002 4 abendua

Ataramiñe’02
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
Ataramiñe, 2002
Neurriak: 15 x 21 zm.
159 orrialde

>> PDF formatoan
>> susa-literatura Ataramiñe’02

2002. urtean, aurreneko aldiz plazaratu zen egun aski ezaguna dugun errepresaliatu politikoen literatura koadernoa. Ondorenean bezala, Ataramiñek euskal preso zein iheslari politikoen sorkuntza lanak plazaratu zituen liburu honetan.

Parte hartzaileak: Mikel Ayllon, Iñaki Ojeda, Jon Mirena San Pedro, Zorion Zamakola, Harriet Iragi, Jokin Urain, Carmen Gisasola, German Urizar, Joseba Arregi Erostarbe, Julen Larrinaga, Josu Ormaetxea, Joseba Garmendia, Idoia Lopez Riaño, Piston Turbinaga, Peru Alvarez, Jon Gaztelumendi, Enrike Letona Biteri, Iñaki Gonzalo Casal, Iñaki Rekarte eta Xanti Iparragirre. Sarrera Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”ren eskutik.

Ataramiñe 02.htm
Ataramiñe 02.pdf

Share

Jose Luis Otamendi | Espetxea eta literatura

2002 3 abendua

Jose Luis Otamendi idazleak 2002ko ATARAMIÑEren aurkezpenerako egindako saioa:

“Kartzelan literatura asko idazten da eta asko idatzi da baina, agerian dagoena oso gutxi da. Izeberg bati buruz ari gara.
Frankismoaren azken ostikoekin hasi, Xabier Amurizarekin, Jon Lariz-ekin, eta gaur egunekoak arte espetxean idatzitako literatura jo daiteke garaikide, eta ez ETAko presoek idatzia delako, ez baita beti horrela izan (errepresioak lehen bezala orain aurpegi asko baititu: intsumituak, gazte mugimenduko kideak, desobedientzia zibila, alderdi politikoak) Txiste errazegia da egunotan jazarpenaren marea beltza aipatzea; ezta?

Seguruena euskal preso politikoena izango da gure gizartean, kolektiborik idazletza eta irakurketari emanena, eta euskaldunduena ere bai bidenabar esanda.
Jarraitzen du

Share

[Gara 2002.12.01] Laura Mintegi “Ataramiñe liburu berria”

2002 1 abendua


Ataramiñe’02

→ gara.net: «Ataramiñe» liburu berria

«Ataramiñe» liburu berria
Laura Mintegi

Bihar liburu berri bat aurkeztuko da Bilbon. «Beste bat gehiago» pentsa lezake norbaitek, «Durangoko gerizpean loretutakoa». Liburu hau, ordea, ez da hazi Durangoko itzalpeari esker, bestelako itzalaren erruz baizik. Liburu honetako poemak eta ipuinak Espainia eta Frantzian sakabanaturik dauden kartzeletako ziegetan sortu dira, eta ez dira ariketa literario hutsa. Zapalkuntzari emandako erantzuna dira.

Kartzelan idazten den literaturak ez du, hasieran, asmo literario argirik. Idatzi, idazten da komunikatzearren, biziarekiko zilborra ez etetearren, ideiak eta sentipenak ordenatzearren, malkorik gabeko negarra arintzearren, errealitate gordinetik ihes egitearren. Literatura kartzelan, lehen instantzian, terapia da, adiskide baten belarri konfidentea, urrun daudenekiko zubiak eraikitzea, «bizirik nago» esateko beste modu bat.

Baina behin idazten hasiz gero, euskarri baino ez zen hura bizi-xede bihurtzen da apurka-apurka, esperientziak metabolizatu eta beste modu batera isurtzen dira, zigorrak eraginiko hausnarketak hazia aportatzen du, eta ordu luzetako egoteak hitzak ipintzen dizkio. Orduan, une horretan, literatura, eta soilik literatura, hasten da egiten, adjektiborik gabe, azpisailkapenik gabe. Literatura hutsa.

Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”k hitzaurrean dio, «liburu edo poema edo ipuin bat idatzi baino lehen esateko zerbait izan behar du kontalariak. Hain garrantzitsua den baldintza hau betetzen dugu preso gauden orok. Idazleak gara eta, aldi berean, preso. Kartzelan gatibu egon arren idazletzat jotzen dugu gure burua, esateko zerbait dugulako eta ahalmena eta baliabideak ditugulako kontatu nahi duguna nola edo hala kontatu ahal izateko».

«Hau honela izanda eta hain oinarrizkoa dirudien arren, ez dute beti hain argi ikusten askatasunean bizi direnek. Asko eta asko dira gaur egun Euskal Herrian presook preso izateagatik idazten dugula pentsatzen dutenak».

Preso izateagatik ez, Iñaki, baina bai esperientziak metatu, horien inguruan hausnarketa egin, eta gero papereratzeko aukera (oztopatua) izateagatik.

Edonola ere, literatura egiten dute. Entzun dezagun zer duten esateko, barnetik mintzo dabilkien ahotsak zer dioen, eta konturatuko gara, izuturik, kartzela ezagutu gabe guk ere ezagutzen dugula ahots hori, gutaz ari baitira, gure lurraz, gure gauzez. –

Share

Euskara ialgi dadila bere entzerrutik

1996 19 martxoa

→ Egin, 1996.03.19: Euskara ialgi dadila bere entzerrutik

Ziegaren ilunenean, presoak amets egiten du. Isolamenduaren gogorrenean, presoak ihes egiten du. Hitza asmatzen du, eta orduan literatura sortzen da.

Euskal literatura kartzelan hasi zen. Gure lehen idazlea kartzelan sortu zen. Kartzelak egin zuen Etxepare idazlea. Ilunaren ziegan, bakartasunaren ziegan, hika egiten dio bere buruari, beste ni bat sortzen du: presoak idazle bat sortzen du idatz dakion. Orduantxe sortu zen euskal literatura, Mosen Bernatek Bernat Etxepare idazlea sortu behar izan zuenean.

Mosen Barnat, iakin bahu gauza nola hinen zen,
Bearnora gabetarik egon ahal hintzaden.

Kantuia honekin amaitzen du Etxeparek bere liburua; hauxe da poema nagusien gailur bezala liburua zarratzen duen balantze mingarria. Injustizia egin zaio, bere eritzi politikoagatik sartu dute kartzelan. Bere buruarekin hizketan poemak sortzen ditu, eta behin eta berriz aditz bera datorkio gogora:

Iustizian entzun banintz, sarri ialgi ninzaten

Euskarari eskainitako bi kanta ospetsuenak, “Kontrapas” eta “Sautrela”, aditz honen inguruan sortu zituen. Ialgi, kartzelatuaren mina. Ialgi, euskararen lehen aditza. Mintzairari ere, Etxeparek hika egiten dio, bere buruaren luzapena balitz bezala, euskara bere bigarren ni-a balitz bezala. Kartzelatuak hizkuntza behar du. Kartzelan sortu ziren hizkuntzari eginiko poemarik ederrenak. Herrimina dimentsio berriak dauzka euskaldunarentzat. Herrimina bezalaxe sentitzen du kartzelatuak mintzamina. Urruntasunak dimentsio berriak dauzka euskaldunarentzat. Etxepare gure lehen sakabanatua izan genuen, dispersioaren lehen biktima izan zen gure idazle lehena. Ia bostehun urte geroago, ordukoak baino Biarno urrun eta gogorragoetan dago egun Etxepare.

Urhe unak behar dizi suian unsa purgatu

Euskal presoen inguruan gertatu eta gertatzen diren hainbat jipoi, sakabanaketa, lege-hauste eta eskubide-ukapen ugariei hizkuntza kentzea gaineratu zaie. Bere buruaren kantua egitea debekatu zaie gure Etxepare berriei. Euskal literatura kartzelan ere garatu da: Etxepare, Larralde, Etxahun, Iparragirre, Etxamendi, Iztueta eta ezin konta ahala autore anonimok literaturan aurkitu zuten bere maluren konsolagarri. Egun, Jokin Urain, Mitxel Sarasketa, Angel Rekalde, Karlos Gorrindo, Mikel Ibarguren, Xabier Izaga, Jon Tapia Irujo, eta beste askoren lanak gure kulturaren zati dira, eta idazleak diren neurrian euskal herri osoaren patrimonioa dira. Euskara debekatzen zaielarik, euskal literatura zigortzen da.

Libertatia nola baita gauzetako hobena,
gathibutan egoitia hala pena gaitzena.

Azpian sinatzen dugun idazleok, euskararen gatibutasuna salatu nahi dugu euskal literaturaren izenean, eta salatzeaz bat eskatu egiten dugu, euskara ialgi dadila bere entzerrutik, euskara ez dadila debekatua egon presoen ez harreman mintzatuetan, ez idatzietan.

Henriette Aire, Jokin Apalategi, Inigo Aranbarri, Jon Mikel Arano, Pako Aristi, Joxe Austin Arrieta, Joakin Balentzia, Garikoitz Berasaluze, Inaki Bernaola, Harkaitz Cano, Jean Louis Davant, Andolin Eguzkitza, Itxaro Borda, Juan Martin Elexpuru, Enaut Etxamendi, Luzien Etxezaharreta, Gotzon Garate, Tere Irastortza, Juan Mari Irigoien, Joxe Mari Iturralde, Koldo Izagirre, Paulo Izueta, Edorta Jimenez, Josu Landa, Emilio Lopez Adan, Laura Mintegi, Xabier Montoia, Luis Mari Mujika, Jose Luis Otamendi, Patziku Perurena, Fito Rodriguez, Pablo Sastre, Andoni Tolosa, Balentin Tramon, Mikel Urkola, Juan Luis Zabala, Patxi Zabaleta, Patxi Zubizarreta.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »