Sarriren mundua taula gainera

2010 11 urtarrila

elpais.com-etik

Kabia antzerki laborategiak ‘Euria esan eta euria erortzea’ obra estreinatu du – Joseba Sarrionandia idazlearen mundua taula gainera eraman dute

MIREN RUBIO

Antzezlan berria errun du Kabia antzerki laborategiak. Euria esan eta euria erortzea obra estreinekoz eskaini dute Durangoko San Agustin Kultur gunean. Bederatzi aktorek Joseba Sarrionandia idazlearen imaginarioa eraman dute taula gainera, zoriontasunaren inguruan aritzeko. Ia bi urte eman dituzte lan berri hau prestatzen, eta orain publikoarekin partekatzeko ordua iritsi da. Barakaldoko Antzokian izango da hurrengo hitzordua, ostiralean.

Lengoai ezberdinak uztartu dituzte, kantua edo clown eszenak, adibidez

Edozein etxebizitzako patio arrunt batean kokatu dute antzezlana. Hasieratik garbi zeukaten obra garatzeko leku aproposa zela, ikuspuntu bikoitza eskaini baitezake, Borja Ruiz aktore eta zuzendariaren hitzetan. “Patioak bi aurpegi eskaintzen ditu. Helduen ikuspuntutik begiratuta trantsizio leku bat da. Pertsonaiek modu oso normalean elkarri hitz egiten diete bertan, leku arrunta baita beraientzat. Baina haurren begiradatik patioa edozein leku bilakatu daiteke. Irudimenari esker basamortua, itsasoa edo basoa izan liteke”.
Jarraitzen du

Share

Oier Guillan | Lagun antzeztua

2010 9 urtarrila

argia.com-etik

Joseba Sarrionandia antzerkian

Azkenaldian Joseba Sarrionandiaren testuek hainbat proiekturen eskutik ezagutu dute oholtza eta herriz herriko publikoa. Poesia taularatu da batik bat, baina baita narraziogintzako testuak ere. Zer dute Joseba Sarrionandiaren lanek antzerkirako baliagarriak izateko?

Ez litzateke urrunera jo behar erantzuna topatzeko: hasteko eta behin kalitate literarioa, eta harekin batera belaunaldiz belaunaldi irakurria izatera eraman duen komunikatzeko gaitasuna. Zerrenda luzea osatu behar genuke Sarrionandiaren poemak musikatu dituzten bakarlari eta taldeak zenbatzeko, eta azkenaldian antzokietako ikuslegoa ere liluratu dute haren berbek.

Zabaldu berri dugun urte honetan beteko dira hogeita bost Joseba Sarrionandiak ihes egin zuenetik. Memoria kolektiboan iltzaturik gelditu den gertaerak luzez elikatu du haren izenaren itzala. Sarrionandia bere bide propioa aukeratuta bilakatu da irakurleon memoriaren maparen parte, horregatik itzultzen gara irakurleok, entzuleok, ikusleok behin eta berriz haren testuetara, guk ere nolabaiteko aukera eginez, gurea izan daitekeen haren bidean.
Jarraitzen du

Share

Elkarkidetasunerako deia

2010 7 urtarrila

berria.info-tik

‘Decir lluvia y que llueva’ Sarrionandiaren imaginarioan oinarrituriko obra estreinatuko du Gaitzerdiko Kabia taldeak etzi Durangon

«Zorionaren inguruko poema bisual, soinudun eta teatral bat» dela dio Borja Ruiz zuzendariak

Pertsonaia grisak hara-hona dabiltza, presak gain eginda, estresak bihotza hoztuta. Etxartea zeharkatzen dute abiada bizian, aldamenekoari erreparatu gabe, bizitzaren zurrunbilo zoroan galdurik. Etxartean jolasten dira patxadan, orobat, umeak. Eta etxartean solastatzen dira une batez gogoa umezaroan iltzatu duten heldu bi. «Eta zer da zoriona?», galdetu du batek. «Bada, euria esan eta euria erortzea», erantzun dio besteak.
Jarraitzen du

Share

Fernando Alonsoren “Una flor en el juzgado” liburua aurkeztuko dute Sestaon

2010 6 urtarrila

Urtarrilaren 8an, ostiralean, aurkeztuko dute Una flor en el juzgado liburua Sestaon. Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da, udal liburutegian, Txorromorro kultur elkarteak antolatuta.

Liburuaren aurkezpena egingo dute Nekane Jurado, Anjel Alkalde eta Mitxel Sarasketak.

Fernando Alonso

Fernando Alonso. 1961eko azaroaren 14an jaio zen, Sestaon. Kazetaritza ikasketak burutu zituen Leioan, eta 1984an lizentziatu zen. Urte hartan bertan Nikaraguara joan zen eta sandinistekin bizi izan zen Jinotecan, sasoi hartako eskualderik gatazkatsuenetakoan. Bertan egin zituen artikuluak eta argazkiak Punto y Hora aldizkarian eta Deia eta El Pais egunkarietan plazaratu ziren.
1992an Egin egunkarian hasi zen lanean, lehenik Ikerkuntza Taldean eta gero Euskadi sailean. 1996an, ordea, Guardia Zibilak Hernanin atxilotu zuen Andoni Murga lankidearekin batera, ETAkidea izatearen akusaziopean.

Honako liburuak argitaratu ditu: El Silencio de los infiernos (Ataramiñe, 2003), El Repartidor de sueños (Txalaparta), ¿Por qué luchamos los vascos? (Txalaparta) -liburu hau katalanez ere argitaratu du Txalapartak berak, eta Una flor en el juzgado (Hiru, 2009).

Share

Iñaki Ojeda, “Penumbras de un ayer. Poesia bilduma”

2010 2 urtarrila

Penumbras de un ayer. Poesia bilduma
Espetxean idatzitako poemak.
Iñaki Ojeda Martin de Bruton Txapel (Portugalete, 1964 – Barakaldo 1984)
Ataramiñe, 2009.
Neurriak: 15 x 21 zm.
117 orrialde.

>> PDF fomatoan

Iñaki Ojeda Martin de Bruton Txapel

Txapel langile familia baten baitan sortu zen Portugaleten; frankismo garaian murgilduta ziren artean. Ortuellan Lanbide Heziketako ikasketak burutu zituen, eta herri langile honetan hasi zen Txapelen militante politiko sena indartzen eta bere lehenengo manifestazio zein protestetan parte hartzen. 1977ko amnistiaren aldeko astea izan zen parte hartu zuen lehenengo ekimen horietako bat. Euskal Herriko semea zela eta agintean zegoen sistemak pertsona gisa garatzen ez ziola uzten, horiek izan ziren bere ibilbide politiko osoa gidatu zuten lehen funtsezko hausnarketak. Gero, Jarrai gazte antolakundean hasi zen militatzen. Urte batzuen buruan, zerbait gehiago egin beharra zegoela eta, ETA erakundeari babesa emateko talde bat sortu zuen beste gazte batzuekin batera. Haien artean ziren Jon Piriz “Mungi” eta Jon Gonzalez “Aitite” ere, Iñaki Ojeda hil zuteneko polizia operazioan zauritu zituzten beste bi militanteak. Talde honek sabotaje ekintza ugari burutu zituen Iberduero enpresaren kontra, Lemoizko zentral nuklearraren kontrako protesta gisa. Hainbeste eta hain eraginkorrak izan ziren gazte hauen sabotajeak, non, ETA erakundeak berak gutuna bidali baitzien inguruetako laguntzaileei sabotajeen egileak nortzuk ziren galdezka. Urte hartakoa da PCE-EPK-ko kide eta EE ohiaren bozeramaileetariko Roberto Lertxundiren bahiketa. Areetako txalet huts batean utzi zuten Lertxundi.
Jarraitzen du

Share

Ataramiñe 09

2010 2 urtarrila

Ataramiñe 09
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
2009
Neurriak: 15 x 21 zm.
192 orrialde.

Azaleko irudia: Oier Andueza

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

2009 urte osoan zehar euskal preso zein iheslariek idatzi edo ondutako sormen lanak jasotzen dira Ataramiñe’09 liburuxka honetan.

Parte hartzaileak: Aitzol Iriondo Iarza, ARanitz Gisasola Olaeta, Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”, Iurgi Garitagoitia Salegi, Naiara Mallabia Sanchez, Oier Gonzalez Bilbatua, Aitor Artetxe Rodriguez, Alfontso ETxegarai Artxirika, Maider Caminos Miranda, Patxi Urango Salbide, Ibon Meñika Orue-Etxebarria, Fernando Alonso Abad, Asier Kintana Zorrozua, Karlos Apeztegia Jaka, Bortxa Urberuaga Arano, Oier Andueza Antxia, Nanterreko Euskal Preso Politikoak, Jokin Urain Larrañaga, Haimar Altuna Ijurko, Xabier Aranburu Muguruza, Joseba Lerin Sanchez eta iheslariak. Hitzaurrea, Oskar Barreras Diazen eskutik.

Share

Ataramiñe 09ren aurkezpena

2009 30 abendua

Aurkezpenaren argazkiak hemen (((ukberri.net)))

ukberri.net

Eskualdeko hainbat errepresaliatu politikoren lanak irakur daitezke “Ataramiñe” berrian

“Ataramiñe 09” izenburuko liburua aurkeztu dute, gaur eguerdian, Bilboko Kalderapeko kulturgunean. Deportazioan, espetxean eta ihesean dauden 21 lagunen lanak bildu dituzte argitalpenean. Horretaz gain, Borxa Urberuaga gernikarraren komiki binetak ere aurki daitezke bertan. Izan ere, ekimenean parte hartzea erabaki zuenean, oraindik preso zegoen gaztea. Urriaren 23an askatu zuten. Besteak beste, Dueñas (Palentzia, Espainia) espetxean daukaten Itzubaltzeta / Romoko Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu” eta Frantzian preso dagoen Aitor Artetxe algortarraren idatziak jaso dituzte “Ataramiñe 09” alean, baita Sao Tomen deportatuta dagoen Alfontso Etxegarai plentziarraren kontakizuna ere. Bitartean, gainontzeko argitaletxeek ez bezala, euren bokazioa “liburu gehiagorik ez ateratzea” dela aipatu du, gaurko prentsaurrekoan, Mitxel Sarasketa Ataramiñe elkarteko kideak, euren nahia euskal presoak kalera ateratzea baita. “Ataramiñe 09” liburua Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan egongo da salgai, abenduaren 4tik 8ra bitartean, 18 eurotan.

Liburua osatzeko aurkitzen dituzten “zailtasun eta oztopoez” aritu da, lehenik eta behin, Zaloa Basabe Ataramiñeko kidea (mp3). Azaldu duenez, uda partean 700 eskutitz baino gehiago bidali zituzten espetxeetara, presoak idatzi edo marraztera anima zitezen. “Espero genuen arren, gero jakin genuen gutun gehienak erretenituak izan zirela”, salatu duenez. Baina, oztopoen gainetik, senide eta lagunen bitartez heldu zen ziegetara deialdia. “Lanak e-postaz jasotzeko aukerarik ere ez daukagu”, jarraitu du Ataramiñeko kideak. Hala ere, askotan “posta arruntez edota eskuz idatzita” baldin bada ere, heldu egiten dira. Basabek aipatu duenez, “hunkigarria izaten da senideak euren seme-alaben olerkian txukuntzen nola ahalegintzen diren”. Liburua ailegatzen denean konturatzen dira, lan horren atzean, parte hartu duten 22 errepresaliatu horiek baino jende gehiago dagoela. Oscar Barreras presoak idatzitako hitzaurrea parafraseatuz, “elkartasuna zigortzen den garai hauetan”, elkartasunak berak “oztopo eta zailtasun guztiak gainditzeko daukan indarra” azpimarratu du.

Presoen irudia islatuz

Ildo berean mintzatu da Mitxel Sarasketa (mp3). Berak ere komunikazio alorrean presoek izaten dituzten “murrizketak” aipatu ditu, idazteko, besteak beste. Azken aldian, aurrez aurreko bisitekin izaten ari diren gora beherak ere horren adibide bezala jarri ditu Ataramiñeko kideak. Hala ere, “kartzelan, jazarpen egoeran eta bizi diren zigor bizitza batean” egonda ere, “presoak bizirik” daudela adierazten du gaur aurkeztutako liburuak, Sarasketaren ustez. Bitartean, “Ataramiñe 09” irakurtzeko gonbitea luzatu die presoak “terrorista modura” hartzen dituzten horiei, “estereotipo gaizto horren atzean pertsona hauek daudela eta kartzelako mundu horretan zer dagoen ikus dezaten”. Azkenik, presoen argazkien aferaz ere hitz egin du Sarasketak. “Jazarpen horren gainetik euren irudia presente egongo da Durangon eta Euskal Herrian”, “Ataramiñe”-ren orrialdeetan, aipatu duenez.

Zaloa Basabe eta Mitxel Sarasketa Ataramiñeko kideez gain, Borxa Urberuaga eta Amaia Urizar preso ohiak ere izan dira gaurko prentsaurrekoan. Bilbotar neskak urtero parte hartu izan du “Ataramiñe” liburuan. Aurten, baina, urriaren 27an atera zen kalera. Urizarrek Naiara Mallabia preso bilbotarrak idatzitako olerkia irakurri du (mp3) gaurkoan. Urberuagak, berriz, espetxean idatzitako testutxoa irakurri du (mp3).

Ataramiñe Durangoko azokan, liburutegietan eta ohiko lekuetan egongo da salgai hurrengo egunotan

>> gara.net: Ziegetako paperak plazan haizatuko ditu «Ataramiñe» literatur kaierak
>> berria.info: Ahotsa, hatsa eta taupadak

Share

Burdinen arteko herria

2009 16 ekaina

Burdinen arteko herria. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2009. 339 orrialde. Euskara. Neurriak: 17 x 24 zm.

Egilea: auzolanean

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

2009ko ekainaren 15ean aurkeztu zen liburua, Donostiako Doka Kafe Antzokian.

«Amore ematen ez duen kolektiboaren historia» jaso du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Burdinen arteko herria liburuan. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) historia. «Odol eta sufrimenduaren historia». «Duintasunaren eta tinkotasunaren historia». Historia kontatu arren, oraina ere jasotzen duen liburu bat da: «Liburuan islatzen dena gaur egun espetxean bizi den errealitate gordina da». Auzolanean egin dute liburua, kartzeletatik eta kanpotik informazioa batuz, hark eta honek argazkiak utziz.

>> berria.info: «Duintasun eta tinkotasunaren» historia jaso dute liburu batean

Eskubideen aldeko borroka amaigabea

1959-1977

Aurreneko atxiloketak egin zituzten ETAko kide izatea leporatuta. Horrekin batera, estatus politikoa eskatzeko borrokaldiak hasi, eta amnistiaren aldeko gestorak osatu ziren. Urte gogorren ostean, Amnistiaren Legea onartu, eta euskal preso guztiak espetxetik atera ziren.
Jarraitzen du

Share

Mendian gora, ibaian behera, Euskal Herrian zehar

2008 5 abendua

Mendian gora, ibaian behera, Euskal Herrian zehar (mahai-jokoa)

Ataramiñe, 2008.

Egilea: Zorion Zamakola Ibaibarriaga.

Adina: 8 urtetik gorakoentzat.

Jokoaren dinamika: Mahai joko honen helburu nagusiena pedagogikoa izango da: jokalariek, tableroan zehar euskal geografia ikasiz gozatzeko aukera izango dute. Tableroa, txartelak, fitxak eta dadoak baliatuz, Euskal Herriko mendi eta ibai nagusienak ezagutzeko aukera ematen du joko honek. Jokoaren ezaugarri nagusienak: truke sistemak erabili eta ezagutu, naturarekiko harremana landu, Euskal Herriko orografia ezagutu, eta adin guztietako pertsonek (8 urtetik aurrera) elkarrekin jolasteko aukera luzatzen du.

Share

Kartzelako neurriak

2008 5 abendua

Kartzelako neurriak
Urtzi Zubizarreta Lizundia
Poemak
Ataramiñe, 2008
Neurriak: 10,5 x 15 zm.
78 orr.

Sar-hitza: Oier Goitia
Hitzaurrea: Haimar Altuna

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

Urtzi Zubizarretaren lehen poesia liburu honetan, espetxearen hertsitasun inposatuan nekez kabitzen den pertsona bizi eta emankor baten isla aurkituko du irakurleak. Ziega arrotz hutsak, bakartasun ezin saihestuak, borrokarekiko konpromisoa, kidetasunaren garrantzia… Naturatik at dagoen zementuzko mundu irreal horretan, ezer ez da kalearen pare, berdin: kartzela den mundu surrealistako neurriak, gatibuarentzat ikasi beharrekoak izango dira biziraun nahi badu, eta irakurleari transmititzen saiatuko da Urtzi liburu honen bitartez.

Share

Ataramiñe 08

2008 4 abendua

Ataramiñe 08
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
2008
Neurriak: 15 x 21 zm.
293 orrialde.

Azaleko irudia: Oier Andueza

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

Orain artean argitaratu den errepresaliatu politikoen literatura koadernorik mardulenetakoa eta osatuena dugu hau. Deportazioan, espetxean eta ihesean aurkitzen diren ia 30 idazlez osaturik, Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoa azalean jasaten duen hainbat eta hainbat lagunen testigantza aurkituko dugu liburu honetan. Poesia, bertsoak, ipuinak, kronikak, margoak zein marrazkiak jasotzen ditu. Adierazpen artistiko horien bidez, mundu erreal gordin eta ankerraren ondoan, mundu irreal, oniriko eta amestuak aurkituko ditugu bata besteari kontrajarriz eta osatuz.

Atramiñe 08an parte hartu dute: Naiara Mallabia, Aitor Arantzabal, Alfontso Etxegarai, Ibon Elorrieta, Joseba Artola, German Urizar, Oier Andueza, Amaia Urizar, Idoia Lopez, Zorion Zamakola, Oskar Barreras, Josu Bravo, Oier Goitia, Joxe Karlos Apeztegia, Henry Bengoa, Unai Parot, Sergio Garcia, Ibon Meñika, Agustin Figal, Jon Markel Ormazabal, Asier Kintana, Iñaki Gonzalo, Jokin Uriain, Mikel Albisu Antza, Maritxu Uzkudun, Xabier Aranburu, Iheslaria, Ana Lopez, Asier Aranguren, Fernando Alonso.

Share

Gorka Arrese | Beste Ivan Denisovitx batzuen egunak

2008 5 abuztua

bazka.info-tik

Bihar ehortziko dute Alexandr Soljenitsin.

Presaka bizi garenez, eta presondegiko kontuez aspertuta, ez dizkiot inori gomendatuko Gulag artxipielagoa edo Minbizidunen Eritegia mardulak, gomendatuko diot laburra: Egun bat Ivan Denisovitxen bizitzan. Joan deneko hogei urte honetan eskuraezina izan den liburu hauxe erakustegi guztietan edukiko duzue laster (horrelakoak gara editoreak).

Bihar Alexandr Soljenitsin ehortziko dute, gaur Marina Petrella libre uzteko eskatuko dio Frantziako Justizia Ministerioari fiskaltzak.

Ez abokatuak, fiskaltzak baizik.

Hiltzeko arriskuan dago. Marinak berak esana du ez dutela Italiara bizirik eramango.

Bi idazleren artean Marina Petrella: honi zer egiten ote dioten adi Cesare Battisti.
Jarraitzen du

Share

Claude Gueux

2007 5 abendua

Claude Gueux
Egilea: Victor Hugo.
Itzultzailea, Zorion Zamakola Ibaibarriaga.
Ataramiñe, 2007.
77 orrialde.
Neurriak: 10,5 x 15 zm.

Hitzaurrea: Angel Zelaieta
Azaleko irudia: Joseba Arregi Erostarbe

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk
>> armiarma.com euskarari ekarriak

“Begira iezaiozue Claude Gueuxi. Adimen onekoa, bihotz onekoa, zalantza barik. Baina patuak hain txarto egindako gizartean jarri du, ezen azkenean lapurretan egin baitu. Gizarteak hain txarto egindako espetxean sartu du, non azkenean hil egin baitu.”

“Nor da benetan erruduna? Bera da? Geu gara?” Hona hemen Victor Hugok liburu honetan luzatzen dizkigun galderak. Bere garaiko sistema sozial, judizial eta penalaren kritika zorrotz eta argi honetan galdera horien erantzuna emango digu modu sotil bezain tinko batean.

Share

Ataramiñe kantuz

2007 4 abendua

Ataramiñe kantuz (musika CDa)
Hitzak: presoek eta iheslariek.
Musika: hainbat abeslarik.
Ataramiñe, 2006

Euskal preso eta iheslarik idatzitako poemez osatutako diskoa. Hamaika poema horiekin eginiko abestiak 40 musikarik egin dituzte. Euren artean dira, besteak beste, Alex Sardui, Enrique Villarreal Drogas, Francis Diez, Iñigo Muguruza eta Xabier Silveira bertsolaria.

Promozio bideoa

CDaren kantak

> zuzenean entzun


> deskargatu mp3 formatuan
> 1. Sarrera (Xabier Silveira).mp3
> 2. Zuhaitzaren adarrak (Fernando Diez Torre / Alex Sardui).mp3
> 3. Erresistentzia.mp3
> 4. Epai aroa.mp3
> 5. Izango da.mp3
> 6. Bihotz iluna (Joseba Sarrionandia / Andoni Basterretxea – Francis Diez).mp3
> 7. Maldito encierro.mp3
> 8. Senideak.mp3
> 9. Gau ilargitsuetan.mp3
> 10. Katetan loturik.mp3
> 11. Gure eguna helduko da.mp3

Koadernoa (handiago ikusteko sakatu irudiaren gainean)


> 1. Sarrera (Xabier Silveira).mp3


> 2. Zuhaitzaren adarrak (Fernando Diez Torre / Alex Sardui).mp3


> 3. Erresistentzia.mp3


> 4. Epai aroa.mp3


> 5. Izango da.mp3


> 6. Bihotz iluna (Joseba Sarrionandia / Andoni Basterretxea – Francis Diez).mp3


> 7. Maldito encierro.mp3


> 8. Senideak.mp3


> 9. Gau ilargitsuetan.mp3


> 10. Katetan loturik.mp3


> 11. Gure eguna helduko da.mp3

Share

Belen Gonzalez, “Zimaren abenturak”

2007 4 abendua

Zimaren abenturak.
Belen Gonzalez Peñalva
Irudiak: Kepa Etxebarria Sagarzazu
Ataramiñe, 2007.
Neurriak: 18 x 18 zm.
120 orrialde

>> PDF formatoan

Haurrei zuzendutako liburu honetan, Zimak itsasoa hasi eta zerua amaitzen den lurraldeetan egindako ibilerak kontatzen dizkigu egileak.

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »