Josu Landa Literaturian: Ospitalekoak
2010 5 ekaina
2010eko ekainaren 5ean, Larrabetzun, Literaturia 1011 jardunaldietan Mikel Antzaren OSPITALEKOAK nobela aurkeztu zuen Josu Landak
Itxaropenari eginiko harbidea
2010 4 ekaina
Jokin Urain idazle presoak kartzelako literaturaren historia eta sorkuntza lana uztartu ditu ‘Ez dago etxean’ liburuan
Narrazio laburrak dira, eta literatura eta ihes egiteko nahiari buruzko gogoetak dakartza
Gorka Erostarbe
«Ba ote da, izan ere, ihesen baten bila ez dabilenik? Bere baitatik egin nahi du batek ihes, dagoen lekutik besteak, denborari ihes egin nahi dio harakoak. Zinezkoa ezin duenak, balizkoa bilatzen du ihesa… Batzuetan zinezkoak asmatzeko kontatzen ditugu balizkoak, zinezkoak estaltzeko beste batzuetan. Baina kontatu behintzat, edo-nola ere». Ihesaren ametsa eta kontatzeko apeta, bi-biak barrenean, bi-biak motore, nola bizitzarenak hala sorkuntzarenak. Eta, edonola ere, edo ahal bezala, kontatu egin du Jokin Urainek (Mendaro, Gipuzkoa, 1959).
Kontatu egin du. 1986tik Espainiako kartzeletan preso egonik, ihesaren desirak sorturiko gogoetak kontatu ditu. Kartzelan sorturiko literaturaz arduraturik, 1937tik 2009ra bitartean euskal presoek sorturiko literaturaren kontaketa egin du. Bilketa lana eta sorkuntza lana uztarri berean batu ditu. Espetxeko bizimoduak zedarrituriko ihes asmoko literatura ondu du Ez dago etxean liburu berrian (Susa). «Ihesa eta kartzela, espetxea eta literatura, giltzapeko bizimodua. Horiek dira esku artean dituzun testu hauen zutarriak. Eta ihesaldi eta kartzelako literatura modernoa lehenetsi dira, modernotzat hartuz, Espainiako Gerra Zibil garaitik honako euskal presoen historia eta testu produkzioa», dio Urainek berak liburuari sarbidea ematen dion Jalhi hadi kanpora izeneko lehen testu txatalean.
Modu fragmentarioan, zatiz zati, txatalez txatal, 65 orotara, osaturiko lana da. Urainen bosgarren liburua da. Preso egonik liburu gehien argitaratu duen euskal idazlea da. Izaina (Amnistiaren Batzordeak, 1990) eta Adlotse (Txalaparta, 1992) nobelak, Gatibu sortu nintzen kronika liburua (Susa, 2000) eta Errotarria saiakera (Susa, 2006) idatziak zituen aurrez.
Metafora handi baten gisan eraturiko saiakera da Ez dago etxean ere. Idazleak La Moraleja espetxetik (Palentzia, Espainia) zorrotz begiratzen dio munduari: «Oso arrazoiketa gihartsuz emana dago testua. Goi mailako saiakerak bere-berea duen eitea hartzen du», dio Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak. Hark egin ditu editore lanak, eta hark pairatu ditu harreman editorial horren ondorioak, oraingoz preso dagoen idazleari bisita gehiago egiteko baimena debekatu baitiote.
Otamendik argi dauka: «Kartzelako euskal literaturaz idatzi den liburu osatuena da». «Literatura bada errealitatea ezagutzeko eta aztertzeko tresna ederzalea. Eta, jakina, beste aukera askoren artean, bizitzaren eta errealitatearen muin-muinera iristeko bidea ematen digu, baina, aldi berean, zenbait errealitatetatik alde egiteko modua eskaintzen du. Ondo ulertu behar da hori. Ez baita ebasio literatura, edo literatura eskapista. Horixe da saiakera liburu hau ez dena».
Ebasiorako literatura ez, baina ihesa beti amets. Literaturak, ihesak eta gatibutzako bizimoduak, liburuko hiru ardatz nagusiek, bide ematen diote Jokin Uraini hainbat eta hainbat gogoeta mamitzeko, baina ihesa da, zentzu zabalean, liburuaren akuilu nagusia. Honela dio egileak liburuan: «Ihesa da presoaren ametsa. Hemen gaudenontzat, sinonimo dira itxaropena eta ihesa. Eta idazten duen presoaren itxaropena ere ihesa da. Literatura amaituko balitz, ihesak jarraitu egingo luke. Idaztea itxaropenari letraz letra egiten zaion harbidea da. Liburu honek bereziki horretaz ari nahi izan du, ihesari buruz: egiazko eta alegiazko ihesaldiak, burutuak eta zapuztuak, amestuak eta amesgaiztotuak».
Itxaropenari egiten zaion harbide hori askoren arteko lana da, Otamendiren hitzetan, «bakardadea eta urruntasuna ez baitira bikiak». Ez dago etxean liburua idatzi ahal izateko, jende askoren laguntza izan du Urainek. Senide eta adiskideen laguntza ezinbestekoa izan du liburuan dagoen informazioaren bilketa egiteko, baita preso egondako beste hainbatena eta zenbait idazle adiskiderena ere. Bere galbahetik igarotako gogoetek eta sorkuntza literarioek osatzen dute liburuaren zaina, baina Espainiako gerratik gaurdainoko kartzelako literaturaren entziklopedia txiki bat ere bada, nahiz eta «batere asmo akademikorik gabekoa» izan. Idazle presoen eta preso idazleen lanen berri zehatza dakar, hala aldizkarietan nola genero guztietako liburuetan argitara emandakoaren entziklopedia txiki bat, hain zuzen ere.
Beste idazleen lan horien berri ez du ez generoka ez ordena kronologikoan ematen, sorkuntzarekiko eta barne bulkadarekiko fideltasuna baitu gidari, baina ezin konta ahala erreferentzia eta aipu historiko nahiz garaikide dakartza. Hasi Lauaxeta, Jose Markiegi, Aitzol, Jean Saint-Pierre, Salvador Zapirain, Nemesio Etxaniz, Txomin Garmendia eta gerra garaiko eta gerra osteko enparauen aipamenekin, segi 1960 eta 1970eko hamarkadetako urriagoekin -Gotzon Aleman, Xabier Amuriza, Mario Onaindia, Julen Kaltzada- eta azken 30 urteetan ugaldu diren izenekin amaitu -Sarrionandia, Sarasketa, Izaga, Lopez Riaño…-.
Idazleen aipamenak, gogoetak eta ihesaldien kronikak, nahiz ihesaldi balizkoenak izan, «dena da erreala» liburuan, Otamendik dioenez, baina literaturak badu «akats bat», Otamendiren iritziz. «Nahi duena mamitzeko, edo egia bihurtzeko beti-beti ez dela gai izaten. Literaturaren magiak ere badu bere herrena. Hori ikusteko, liburuaren azalari erreparatzea besterik ez dago». Hanka bat falta duen aulki bat ageri da harresi handi baten aurka. Lander Garrok egina da azaleko argazkia.
Jokin Urainen lan guztia «kezka zibil» batean errotua dagoela uste du Otamendik. «Historia hauek guztiak eta ondare hau guztia berak jaso ezean ahanzturaren ezerezean gal daitezkeela eta, horregatik, nahitaezko lekukoaren lana egiten du egileak, ardura horren jakitun izanik».
Liburuaren helburuetako bat bilketa eta zabaltze lana da, baina sorkuntza lan izateari utzi gabe. «Kartzelako literaturaren historiaren inguruko lan zabala da, baina, era berean, kartzelako literatura lan bikaina ere bada. Egia da literatura, batzuetan, ihes ia-ia perfektua izan daitekeela, baina azken batean literatura besterik ez da. Letrak amets bihurtuak. Urainek ederki zedarritzen du ametsen ahala eta indarra zenbaterainokoa den. Liburuan dio: ‘Ihesa amets, baina gehienetan ametsek egiten dute ihes, goizean esnatzean presoak kartzelan utzita’».
Eta literatura beti izango da garai zailetarako aterpea.
Sarean irakurgarri dago “EZ DAGO ETXEAN”, Jokin Urainen liburu berria
2010 27 maiatza
Ez dago etxean, Jokin Urainen saiakera liburu berria, irakurgarri dago sarean, osorik, susa-literatura webgunean.
Ez dago etxean liburua Jose Luis Otamendik aurkeztuko du ekainaren 3an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Jalgi hadi kanpora
Norenak ziren ikasi aurretik abestu edo lardaskatu ohi genituen Kontrapas eta Sautrela: «Euskara da kanpora eta goazen oro dantzara!».
Geroago, plazara eta dantzara jalgi eta ibili eta apur bat sosegatu ginenean, orduan jakin genuen Bernat Etxeparerenak zirela bertsoak. Laurehun urte pasa lehenago idatziak, gainera. Jakingura pizteko lain bazen!
Baina ez zen dena kanta eta dantza; penak ere bazituen antzinako olerkariak. Tenebrosotzat begiz jota epaitegira dei egin zioten, eta, hara joan zenean xalo-xalo, barrura.
Ia bostehun urte eta, ura bere bidean!
1545ean argitaratuta euskarazko lehen liburua bada Linguae Vasconum Primitiae, kartzelan euskaraz idatzitako lehen bertso sorta da, nik uste, Mosen Bernat Etxepareren kantuia. Ez dakit zenbat denbora egin zuen preso; argiari miraz itxaroteko beste bai dena dela. Hori ematen du behintzat. Itxaronaldi horretan zer egin zuen, zer esan zuen edo leihotik nora begiratzen zuen asmatzea, ezina izango da. Baina ezbairik gabe esango nuke kartzelan zegoen denboran idatzi zuela.
Etxeparerenek, aurrenekoak izateaz gain, itzalpean bere buruari begira jarrita idatzi izanaren merezimendua daukatelakoan nago. Herri bakoitzak dauka bere doinua, bere kantatzeko era, oso litekeena da Etxeparek «Libertatia nola baita gauzetako hobena / Gatibutan egoitia hala pena gaitzena» idatzi zuenean hastea euskaldunok espetxeko literaturaren ondare unibertsalari geure ekarpena egiten.
Ohore zaigu eta gutartzat aldarrikatu nahi dut Etxepare, guztietan aurrena, zeren «bertze jendek uste zuten / ezin eskriba zaiteien» (eta gaur ere hamaikak «estimatze gutitan» daukate), baina ekin egin zion hala ere, espetxean euskaraz idatzi dugunon komunsailean.
Jarraitzen du
Kartzelako literaturaz Larrabetzun
2010 4 maiatza
Kartzelako literaturaz mintzatuko dira Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa maiatzaren 6an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, literaturaz berbetan irakurzaleen biltokian.
Eguerdiko kafetxoaren mingotsa
2010 25 apirila
OSPITALEKOAK
Egilea: Mikel Antza
Argitaletxea: Susa
Beñat Sarasola
Literaturarako talentu fina erakutsi zuen Mikel Antzak duela hogei urte baino gehiago. Pare bat ipuin liburu eta antzerki obra bat idatzi zituen orduan hogeitahamar urte ere ez zen gazteak. Askok egiten genuen galdera zen ea sasian emandako urte luzeetan literaturarako gaitasun hori herdoildu ote zitzaion. Erantzunaren zati bat, hasierako partea, espero dezagun, Ospitalekoak nobelarekin etorri zaigu. Ezetz, ez dariola herdoilik Antzaren idazkerari.
Mikel izeneko euskal presoa kartzela-ospitalera eraman dute, eta handik idazten dio neska-lagunari gertatzen ari zaionaz, iraganaz, etorkizunaz. Irakurlea, beraz, bien artean kokatzen den kuxkuxeroa da, nolabait, eta momenturen batean kartzelazain konplexua sartu zaidala ezin dut ukatu, bi presoen arteko korrespondentzia kontrolatzen ari denaren konplexua, alegia. Ez dut uste, gainera, sentimendu hori kasualitatea denik, Antzak azpimarratzen duen gauzetako bat baita gizarte ustez modernoetako miseria eta kontraesanen erdigune dela kartzela, eta, hala, kanpokook (ere) bagarela barruan gertatzen denaren erantzule. Ez da kasualitatea, alde horretatik, Michel Foucaulten aipu batek irekitzea liburua.
Izan ere, momentu askotan Ospitalekoak ez da batere irakurtzeko liburu erosoa. Ez estilo edo idazkerarengatik, zeina, bidenabar, bikaina baita; baizik eta kartzelako funtzionamendu eta jazoerak deskribatzen dituenekoak barrua iraultzen duelako. Kartzelan sortzen diren botere harreman, hierarkia eta interes zitalek giza kondizioaren alderdi makurrena gogorarazten diote «egunero La Coupole-n, Boulevard-ean edo Zazpi Kaleetako edozein tabernatan eguerdiko kafetxoa hartzeko ohitura duen hiritar» arruntari. Bereziki da gogorra kartzelako suizidioei buruzko zatia, Primo Leviren lanen gordinera gerturatzen dena. Iruditu zait momentu horietan jotzen duela goia nobelak.
Dena den, badaude beste zati batzuk ondo gogoan hartzekoak direnak, orobat. Idaztearen inguruan egiten dituen hausnarketak edo ñoñostiar kultureta progretzat hartuko ote duten beldurrak eragiten dion zama moralaren ingurukoak, esaterako. Parrafo hunkigarriak ere badira. Haren haurtzaro eta gaztaroari dagozkionak fintasun eta sentiberatasun handiz osatuak daude, eta nobelaren amaiera ere beste horrenbeste. Euskal gatazkaren inguruan egiten dituen gogoetaren bat edo bestek moldarazi dit niri, txarrerako, irakurketa. Hainbat oposizio sobera zurrunek (etsaia/eusko gudaria) eta historiaren interpretazio niretzat behartuegiak (Xabierren belaunaldikoen porrotaren osteko erreboltariok itzultzen garenean sendatuko dun zauria, hartuko diten atseden hildakoek, lurperatuko ditinagu gorrotoa eta mendeku gogoa) liburuari literarioki kalte egiten diotelakoan nago, akaso gertutasun handiegiaz eta odol mikatzegiaz idatziak daudelako. Jakina, esan gabe doa, eguerdiko kafetxoa hartzeko aukera dugunok distantziaz mintzatzea erraz dugu, baina egiazki, eremu horietan Antzaren literaturak galtzeko irabazteko baino gehiago duela uste dut.
Edonola ere, nobelan halako momentuak bakanak dira eta arestian aipatutako dohainak nabarmen nagusitzen dira. Fikzioa eta errealitatearen arteko mugaren urratzea ere, egungo literaturan hain presente dagoena, maisutasunez lantzen den kontua da, pertsonaien marrazketa (Dimitri, Xabier agirretara, Veronique, Cristophe…) bezalaxe. Zenbaitek aurreritziz erraiteraino irakurriko dute nobela, edo zuzenean ez dute irakurriko; Antzaren kalterako izango da, baina batez ere, esango nuke, beren kalterako.
Kartzelatik, fikzioarekiko pasioz
2010 23 apirila
Mikel Antzak ‘Ospitalekoak’ kaleratu du, bere lehen nobela, azken hiru urteetan espetxean idatzia
Juan Luis Zabala.
Idazle gisa 80ko hamarkadan erakutsi zituen dohain guztiei sendo eusteaz gain -«irudimena, pertsonaiak eraikitzeko abilidadea, argumentuak korapilatzeko maisutasuna eta fikzio hutsa traszenditzeko gaitasuna»-, «eboluzioa izan du Mikel Antzak» -sortzez, Mikel Albisu-, eta «idazkera helduagoa» erakutsi du, «estilo umotua», Ospitalekoak «eleberri ederrean», Josu Landaren iritziz.
Susa argitaletxeak kaleratu du Ospitalekoak, Antzaren aurreneko eleberria, eta Josu Landa eta Gorka Arrese editoreek egin zuten atzo liburuaren aurkezpena, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Egilea Fresnesko kartzelan dago preso, Frantzian, eta han idatzi du nobela, 2007ko uztailetik 2010eko otsailaren bitartean. Antzaren senitartekoekin batera, idazle eta itzultzaile ezagunak bildu zituen ekitaldiak; Iñigo Aranbarri, Eneko Olasagasti, Mikel Elorza, Eduardo Matauko eta Petra Elser, beste batzuen artean.
«Mikel Antza, idazle gisa, fikzioaren maitalea da, gauza guztien gainetik», Landaren iritziz. «Fikzioarekiko pasioa du, eta pasio hori irakurleak ere goza dezan ahalegintzen da».
Egileak bezala, Mikel izena du liburuko pertsonaia nagusiak, eta Donostian, 1961eko ekainean, jaioa da; egilea bezala, Frantziako kartzela batean preso dago. Beste xehetasun askotan ere bat datoz egilea eta pertsonaia nagusia, baina bada biak bereizten dituen ezaugarri garrantzitsu bat: liburuko Mikel, Mikel Antza ez bezala, kartzelako ospitalean dago, gerritik behera ezindua, eta maiteari idatziz azaltzen dio egoera makur horretara nola iritsi den. Kartzelako bizimoduaren berri ematen du nobelak, zehaztasun handiz eta ikuspegi kitikoz, baina beste gai askoren inguruko gogoetarik ere bada liburuan: gizarte harremanak, adiskidetasuna, maitasuna, familia, osasuna, literatura bera…
Tipularen antzekoa
«Nobelaren hari nagusia zein den ikusita, Ospitalekoak errealismo gordineko nobela dela pentsa badaiteke ere, ez da inondik ere hala», Landaren ustez. «Fikzioaren eraginez edo fikzioari esker».
Literatura onak tipularen antza duela diotenekin ados dago Landa. «Tipulak azala du, eta azalaren azpian geruza bat; geruza horren azpian, beste geruza bat, eta gero beste bat… Irakurketak aukera ematen du geruza horiek pixkanaka kendu eta dimentsio berriak deskubritzen joateko, gauzak traszenditzeko modu berriak deskubritzen joateko. Fikzioaren baliabide zoragarri hori erabiltzen, Antza maisua da».
Alor ugaritan aplikatzen du Antzak baliabide hori. «Hasteko, bere buruarekin. Argi dago liburuan Mikel protagonistak kontatzen dituen hainbat bizipen eta oroitzapen Mikel Antzari berari gertatutakoak direla. Baina hasieratik esaten da liburuko Mikel -Mikel Antza ez bezala, zorionez- gurpil aulki bati lotuta bizi dela, gerritik behera ezinduta dagoelako. Zertarako? Pena emateko? Errukia sortzeko? Berez gogorra den egoera gogorrago bihurtzeko? Ez. Hori egiten du, nire ustez, fikzioari bide emateko. Pertsonaia gurpil aulkian ezarri ez balu, ezin izango zituzkeelako modu sinesgarrian kontatu gero kontatzen dituen hainbat istorio, korapilo eta amarru».
Mikel Antzak nobelako bigarren mailako pertsonaiei emandako tratamendua ere oso gustuko du Landak. «Nik maite ditudan nobeletan bigarren mailako pertsonaiak ez dira gehigarri edo atrezzo hutsak, eta pisu erabakigarria dute nobelaren barruan. Ospitalekoak nobelan badira lau edo bost pertsonaia, protagonistaz aparte, funtsezkoak direnak nobela ulertzeko, edo gozatzeko gutxienez. Nik horri meritu handia ematen diot».
Inoiz gertatu gabekoari eta are ezinekoari «egiantzekotasuna ematea» da fikzioaren erronkarik zailenetakoa. «Horretan Mikel Antzak mago baten antzera jokatzen du, trebe eta arrakastaz». Xabier izeneko pertsonaia da horren adibidea: 36ko gerran gudari ibilitakoa da, eta kartzela-ospitaleko ziega batean agertzen da XXI. mendeko lehen hamarkadako azken urteetan, 70 bat urte geroago. «Garbi dago hori ezinezkoa dela, baina nobelan horrela ageri da irakurleari inolako hots kirrinkaririk sortu gabe».
«Intriga kate bat»
Thriller-a ez izan arren, «intriga kate bat» du Ospitalekoak nobelak, Landaren ustez. «Zati batzuetan hariak berak eraman nau».
Izenburuak, liburuaren azaleko irudiak -gizonezko bat ageri da, gurpil aulki batean eserita, eskailera batzuen aurrean- eta gertakarien kokapen nagusi eta ia bakarra kartzela-ospitalea izateak hala uste izatera bultza badezake ere, «Ospitalekoak ez da inondik ere nobela tristea», Landaren iritziz. «Umore zipriztinez josita dago. Ez da umore irrigilea, ez da komedia. Baina umore irribera du. Ez du malkorik sortzen; sortzekotan, samurtasunez, maitagarritasunez sortzen du malkoa; ez errukiz, penaz edo gauza gogorren salaketaren ondorioz».
Bere aurreneko eleberrian erakutsi duen estilo umotua aintzat hartuta, Antza azkeneko 23 urteetan «idatzi eta idatzi» aritu delakoan dago Landa, nahiz eta tarte horretan libururik ez argitaratu. «Zaila egiten zait beste hipotesirik bururatzea».
«Niretzat plazer handia da Mikel Antza oraindik ere literaturaren plaza honetan aritzea eta hain sasoitsu dagoela ikustea», esan zuen Landak bere agerraldiaren amaieran.
Aurreko liburuak
NARRAZIOAK
‘Lehen bilduma 82-84‘ (Susa, 1985).
‘Odolaren usaina‘ (Susa, 1987).
ANTZERKIA
‘Beteluko balnearioko mirakulua‘ (Susa, 1985).
ITZULPENAK
Jean Geneten ‘Zaindaritza zorrotza / Lau orduz Xatila-n’ (Susa, 1991).
Sarean irakurgarri dago Ospitalekoak, Mikel Antzaren nobela berria
2010 19 apirila
Ospitalekoak, Mikel Antzaren nobela berria, irakurgarri dago sarean, osorik, susa-literatura webgunean.
Liburua Creative Commons Aitortu Partekatu lizentziapean argitaratuta dago.
Maite Iriarte Vicario
eta
Rafa Albisu Ezenarro
gurasoei,
zuengandik
naiz,
zuei esker
ere
gara
Maixoli,
berriro ibiltzen hasteko
adorea emateagatik
Ez da harritzekoa espetxeek lantegi,
eskola, kaserna eta ospitaleen antza izatea,
horiek denak espetxeak bezalakoak baitira.
Michel Foucault
Oraindik ez zarenean zutitu bizitzeko,
alferrikakoa da esertzea idazteko.
Henry David Thoreau
Mikel Antzak eta Zubietak elkar topatu zutenekoa
2010 15 apirila
Mikel Antza, argazki zahar batean
Gorka Bereziartua
Bazebilen zurrumurrua, bageneukan jakin-mina eta badator notizia: apirilaren 22an aurkeztuko du Susak Mikel Antzaren liburu berria, Ospitalekoak nobela. Hiru urtez aritu da donostiarra aurreneko eleberria idazten.
Gaian ni baino jantziago dagoen batek esan beharko du liburu hau kokatzen denentz autofikzioaren esparruan. Gauza bat argi dago: baduela zer edo zer autobiografikotik. Mikel Antza preso dago, Fresnesko espetxean izkiriatu du Ospitalekoak. Mikel izeneko euskal preso politikoa da nobelako protagonista eta narratzailea ere. Kartzelako ospitalera eraman dute, puskatutako atzamarra birgaitzeko. Baina ospitalean dena okertuko da, eta gurpildun aulkian bukatuko du; ezinduta idazteaz aparteko zeregin guztietarako.
Hori nola gertatu den jakin bitartean, beste istorio batzuk harilkatzen joango dira: arrebaren mutil-laguna hiltzeagatik kartzelan sartu duten Dimitrirena; 1936ko Gerran gudari ibilitako Xabierrena; eta, batez ere, Mikelen beraren iragana. Narratzailearen pentsamenduek ematen diete lotura istorio guztiei.
Teknikoki ondo soluzionatutako lana da, egitura zirkularrekoa, zabaltzen dituen hariak behar den momentuan josten dakiena; eta, topos nagusia ospitale bat izanda kontrakoa pentsa bazitekeen ere, erritmo azkarrekoa. Horrek harritzen du gehien lehen irakurrian: nobela non kokatuta zegoen jakinda adagio bat espero bazitekeen ere, bizia dela Ospitalekoaken tempoa.
Bigarren irakurketa baterako berriz, ariketa posible bat: nobela hau irakurtzen duenak Raul Zeliken Lagun armatua (Txalaparta, 2009) ere leitu badu, konparazio interesgarri bat egiteko aukera izango du. Zergatik? Zeliken eleberriko pertsonaietako bat, Zubieta izeneko etakidea, Mikel Antzaren trasuntua delako. Beraz, tarte laburrean, pertsonaia bihurtuta irakurri dugu idazlea, eta idazleak bere buruarekin zerikusia duen pertsonaia idatzi du. Biak alderatzea tentazio handia da.
Egia: Lagun armatuako Zubieta aske dago, sasian; eta Ospitalekoakeko Mikel, kartzelan. Egoerak baldintzatzen du pertsonaien izaera. Baina hala ere, biek badute puntu amankomun bat: literaturarekiko jarrera. Nobela bietan azaltzen da idaztearen eta borrokaren artean hautatu beharra. “Ez al duk antzerki lan gehiago idazten?†galdetzen dio Zeliken nobelako protagonistak Zubietari; eta aurrerago, talentua alferrik galtzen ari dela esaten dio. “Seguru ez zela hainbesteko talentua†erantzuten du Zubietak. Ez da gaiaz gehiago hitz egiten. Ez da horretarako momentua. Ospitalekoaken dator arrapostu zabalagoa. “Halako batean jabetu nintzen idatzizko munduak gugan sortzen dituen hunkiduren katea ez dela benetako bizitzakoen oihartzun apal bat bainoâ€. Hau da, “idazteko, bizi behar da†eta “bizitzeko, idatzi behar da†formulazioen artean, lehenengoaren aldeko hautua egiten du narratzaileak. Ipar bera seinalatzen du nobelaren hasierako zita batek: “Oraindik ez zarenean zutitu bizitzeko, alferrikakoa da esertzea idazteko†(Henry David Thoreau).
Gainontzean, antz handirik ez: Zeliken ekintzaile hotza, pertsonaia barnerakoi eta bukaerarako gozo bihurtuta aurkitzen dugu Ospitalekoaken.
Urte askoren buruan donostiarrak erakutsi du badakiela oraindik nola kontatu. Zer kontatua ez zaio falta. Hurrengoaren zain gaude.
Zilar astea 2010: Joseba Sarrionandia Sarrionandiaren sorterriko oroitzapenez «akordatzen»
2010 29 martxoa
Durangoko Plateruenak ekimen berezi batekin eman zion amaiera Joseba Sarrionandiari eskainitako lehenengo Zilar Asteari. Ehundik gora lagunek ibilaldi bat egin zuten «Sarri»ren memoriaren mapan. 2004an argitaratutako «Akordatzen» liburuko pasarteak oinarritzat hartuta, Iurretan barrena egin zuten txangoa 1980az geroztik bertan ez dagoen idazlearen oroitzapenei irudia jartzeko. Mitotik etxeko izatera pasa zen askorentzat, «beste Joseba bat».
«Ez da Danubio deitzen, ez da Mississipia» Durango eta Iurreta banatzen dituen ibaia, baina aldea egon badago ibaiertz batetik bestera. Joseba Sarrionandia Iurretan jaio zen 1958ko apirilaren 13an eta han hazi zen, «Igorretako plazan ahari topekak» ikusiz, «domeka arratsaldetan Etxeberrira joaten» telebista ikustera, «Montequemadon» lehenengo zigarroak errez… Garaizarrekoa zuen ama eta, bertatik bertara, Goiuria aldekoa aita, errekaz beste aldekoak biak ere.
2004an ezagutarazi zituen txikitako eta gaztetako oroitzapen haiek «Akordatzen» (Txalaparta) saiakera liburuan. Atzokoa, paperean idatzitakoari irudia, leku konkretuak, errealitatea lotzeko eguna izan zen. Akordatzeko, batzuentzat; ezagutzeko, beste askorentzat. Mito, jainko edo sinbolotzat daukagun Sarri, bertako, auzokide edo, zergatik ez, etxeko sentitzeko parada izan zen. «Beste Joseba bat» ezagutzeko aukera ezin hobea.
Lehenengo aldiz antolatu du Durangoko Plateruenak Zilar Astea deituriko aste monografikoa. Joseba Sarrionandia izan da aurtengo protagonista, eta «Ibilaldi bat memoriaren mapan» ekitaldi bereziarekin eman zioten amaiera atzo. Plateruenako presidente Alberto Erraztik gidatuta eta udaberriko giro paregabea lagun, ehundik gora pertsona -orduak aurrera joan ahala mardulduz joan zen «mendizale» koadrila- bildu ziren goizeko hamarretan Durangoko kafe antzokiaren kanpoaldean. Handik abiatu zen martxa Iurreta aldera.
Ibaia zeharkatu, autobide azpitik pasa eta, lehenengo geldialdia, Iurretako Aita San Miguel plazan. Orain urte gutxira arte ahari-topekak jokatzen ziren bertan, gaur egun debekatuak. Sarriren bertako gogoetak irakurri zituen urte askotan antolatzaile lanetan ibilitako Mari Tere iurretarrak. «Igorretako plazan ahari topekak izaten zirela akordatzen naiz, eta jendea inguruan biltzen zen ikusteko. Aharitoak ederrak ziren eta bata bestearen kontrako kolpeak itzelak».
Garaizar aldean, jaiotetxea
Plazatik gorantz abiatuta, metro gutxitara dago Josebaren jaiotetxea. Bertan egin zuten ibilaldiko bigarren geldialdia eta «Akordatzen» lanak aipatzen duen inguru hartako beste pasarte bat irakurri zuten bertan. «Etxean ez zegoen telebistarik. Domeka arratsaldeetan Etxeberrira joaten ginela akordatzen naiz telebista ikusteko. Garaizarrera bideko Etxeberri barreneko putzuko igelen kantuaz akordatzen naiz. Goiko aldapa Barranku deitzen zela akordatzen naiz. Igorretako baserri bat Toledo deitzen zela eta Goiuriko azkena Luku».
Igelen kantuak aipatzeak memoriaren makinaren herdoilak astindu zizkien inguruko helduenei eta bidean aurrera joan ahala, «akordatzen» jarraitu zuten, bakoitzak bere umetako istorioak gogoratuz. Sarrik idatzitakoak ume garaikoak direla azaldu zuen Erraztik, izan ere, autobideak inguru hartan utzi duen ondorioetako bat Etxeberri baserriaren desagertzea izan da. Bestalde, Toledo baserriaren izena «dolare» hitzetik ote datorren airean gelditu zen.
Belardi zabal baterantz abiatu zen lagun taldea ondoren, Bereziganera. Aurrean, Anboto mendilerroa eta Durangoko herria parez pare. «Bereziganeri Durangon `Montequemado’ deitzen zitzaiola akordatzen naiz -irakurri zuen pasartea Erraztik-. Eta hantxe gainean jartzen zutela Espainiako bandera liberazioaren egunean. Iluntze aurreko oskorria Bilboko labe handiengatik zela pentsatzen genuela akordatzen naiz. Mendi haren bestaldekoa nintzen eta han bestaldean, Garaizarren, ez naiz akordatzen gerraren aipamenik entzun nuenik egundo. Zigarroak erretzeko, celtas filtrogabeak, komunean ezkutatzen ginela akordatzen naiz. Edo Bereziganeraino joaten ginela, Harriputzuetatik gora, Berezigane barrenean sugegorriak ugari omen zeuden arren, eta handik gainetik libre eta eder ikusten zela ibar guztia». «Montequemado» deitzen omen zioten, bai, mendiari. Antzinako trena, Zumarragara zihoana, ondotik pasatzen baitzen eta ikatzaren txinpartek mendi bazterrak sarri kiskaltzen zituzten. Hala ere, Garaizar aldean, gerra aipamenik ez.
Garaizarren bertan egin zuten laugarren irakurraldia, San Mames ermitaren atarian, leihotik begira santuaren bakardadeaz nola aritzen ziren gogoratuz. «Garaizarkoa naizela akordatzen naiz. Baina nor ez da, ba, Garaizarkoa? Urrun eta antzina, itsumutila izan nintzela akordatzen naiz. Itsuneskak eta itsumutilak ginela auzoko neskamutilak. Patxi, Osteko itsua, aittitteren anaia, aulkian eserita egoten zena, solo ertzeraino eramaten genuen, artoa zenbat hazi zen jakin nahi izaten zuelako. Ermita zaharrean San Mames zegoela akordatzen naiz. Baina urtean behin besterik ez zen ermitaren ate zaharra zabaltzen, San Mames egunean. Guk horma igo eta leiho estutik begiratzen genuen eta sentimendua ematen zigun, ermita barru ilun eta umelean, egurrezko sainduaren bakardadeak».
Militantziako oroitzapenak
Helduxeagoa zeneko istorioak ere biltzen ditu «Akordatzen» liburuak. Horren adibide dira autobidearen azpietan egindako pintadei buruzko hurrengo lerroak. «Halako arrats batean, Goiurirako bideko autopistapeko zubian Jesusmari Eizmendik eta biok egin genuen pintadaz akordatzen naiz. Gorria ala beltza idatziko genuen zalantzan, Guardia Zibila agertu orduko Gora Euskadi Gorribeltza idatzi genuela».
Pelegrinazioan gorantz eta gorantz jarraitu zuen ibilaldiak, Goiuriraino iritsi arte. Musikaz lagunduta heldu ziren azkenak eta bertan Sarriri, Josebari, Joseri, Martin Larralderi… Iurretako semeari omenaldi xume bat egin ziotenn. Plateruenatik abiatu zirenez gain, jende gehiago ere hurbildu zen bertara, tartean, omenduaren gurasoak.
Zarrabeitia ahizpek Ruper Ordorikak musikatutako «Ibaia» jo zuten biolin pareaz. Peru Madalena idazleak, berriz, bildutakoen izenean, eskutitz bat igorri zion: «Zu ere hori zara gugan, bakoitzak sentitzen zaituen moduan zara», esan zion eta filosofia bitxi, kutsakor baina eder batekin amaitu zuen, «beti dena da hobeto»: «Hemen ez zaudela? Hobeto, paraje ederragoetan egongo zara ziur. Hemen ez zaudela? Hobeto, ez dituzu hemengo agintari eta poliziak aguantatu beharko…». Ekitaldia bukatzeko, Gotzon Barandiaranek eta Igor Elortzak «Baltsean» abestu zuten bildutako guztiekin batera.
Eguneko argazkia aterata, amaiera Plateruenan berriro, kantuan hor ere. Josu Zabala eta Alex Ruiz de Azuak Ruperren «Ibaia», Laboaren «Sorterriko koblak» eta Karlos Gimenezen «Oroimeneko portua» eskaini zituzten. Egun borobila eta Joseba Sarrionandia «hobeto» ezagutu izanaren irudipenarekin, guztiak pozik etxera.
Goiurian omenaldi xume bat egin zioten. Zarrabeitia ahizpek biolinarekin Ruper Ordorikak musikatutako «Ibaia» jo zuten eta Peru Madalena idazleak, bertan bildutakoen izenean, tartean Sarrionandiaren beraren gurasoak, eskutitz bat igorri zion.
Alberto Errazti: «Listoia oso goian jarri dugu datorren urteko Zilar asterako»
Oso pozik eta izandako arrakastarekin nolabait harrituta zegoela aitortu zuen Alberto Errazti, Plateruenako presidenteak. Lehenengo aldiz antolatu dute Zilar Astea Durangon, aurrerantzean urtero egiteko asmoa duten aste monografikoa. Joseba Sarrionandia izan da aurten aukeratutako gaia edo pertsonaia. Motiborik ez zen falta. Aurten beteko dira 30 urte espetxeratu zutenetik, eta 25 urte, ihes eginda, Euskal Herritik kanpo bizi denetik. Haren idazle senak oraindik ere bizi-bizirik dirau, ordea, eta aurkezpen ekitaldian Igor Elortzak azaldu zuen moduan, «Gurean kantura eta antzerkira gehien eraman den sortzaileen artean da Sarri».
Astean zehar hainbat ekitaldi burutu dira. Pasa den asteazken eta ostegunean, «Koblakariak behar ditugu» ikuskizunaren estreinaldiarekin eman zioten hasiera Asteari. Diziplina anitzeko ikuskizuna da, Gotzon Barandiaran, Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Eñaut Elorrieta eta Karrika antzerki taldeak osatua.
Durangaldeko ikastetxeetako 300 gaztetxo inguru bildu ziren Plateruenan, eta «harrigarria izan zen nola egon ziren ikasle guztiak, isil-isilik», gogoratu zuen Erraztik.
Ostiralean, berriz, Le Petit Theatre de Pain antzerki konpainiak «Aulki Hutsa» lana eskaini zuen. Sarrionandiaren testua ardatz duen antzezlanak Ander Lipus markinar antzerkigilea du zuzendari eta antzezle lanetan, Manex Fuchs ikusi ahal izan zen taula gainean, eta musikari, berriz, Battitt Elissalde, Jean Christian Xanki Irigoyenek sortutako doinuak joz. Hitz hauekin aurkezten du Le Petit Theatre taldeak berak sortutako obra: «Erbestetik itzuli ezina den gizon batek, tragoa eskaintzen digu. Eta beste bat, bakartasuna traitzeko estakuruarekin. Eta azkena bideko. Musikari batek dantzari bihurtzen du edalearen egonezina, bere iritzi eta asmoek kantu debekatuen hitzak diruditela. Desterruan ondu den arnoa edateko gomita bat».
Larunbatean, Xabier Mendiguren Elizegi iurretarraren ipuingintzaz aritu zen Udal Liburutegian emandako Literatura Eskolan.
Atzo egindako txangoarekin itxi zen lehenengo Zilar Astea. «Listoia oso goian jarri dugu datorren urterako baina jendearen erantzunak indarra ematen digu lanean jarraitzeko», esan zuen Erraztik.
«Sarrionandiak finkatu zuen egun normaltzat dugun literatur hizkera»
2010 28 martxoa
berria
Literatur eredu propioa ere asmatu eta garatu duela azaldu du Xabier Mendigurenek idazleari eskainiriko Zilar Astean
«Gaur egun normaltzat jotzen dugun literatur hizkera Joseba Sarrionandiak finkatu zuen». Argi dauka Xabier Mendiguren Elizegik. «Ez zuen berak asmatu baina berak ezarri zuen, eta lortu zuen nolabaiteko lilura piztea euskarazko irakurleen artean, eta horrekin batera erakutsi zuen euskara gai zela testu estetikoak sortzeko, benetako literatura egiteko, plazer literario eta linguistikoa emateko, testu iradokitzaile eta esanguratsuak osatzeko…». Joseba Sarrionandiari eskainitako Zilar Astearen barruan mintzatu zen atzo Mendiguren, Durangon, Literatura Eskolaren hil honetako saioan.
Sarrionandiaren ipuingintza aztertu zuen, eta esan zuen Sarrionandiak «bere testuinguruan, bere hizkera asmatu» zuela, «eta hizkera hori finkatu» eta «ondorengo idazleengana ere iritsi» zela.
Horri dagokionez, Sarrionandiak «jarraitzaile estuak» izan zituela gogora ekarri zuen Mendigurenek, hala nola Luis Berrizbeitia -entzuleen artean zegoen atzo- eta Luigi Anselmi -Luis Gutierrez, sortzez-. «Jarraitzaile zabal, onuradun eta zordunak, berriz, den-denak izan gara».
Izan ere, «80ko hamarkadaren hasieran nora ezean zebiltzan idazleak», Mendigurenek azaldu duenez. «Testu benetan zailak idazten zituzten». Eta, adibide gisara, Iñaki Garmendiaren eta Ander Iturriotzen 1982ko testu bi leitu zituen, biak ere «oso korapilatsuak eta ia ulertezinak». «Jendeak pentsatuko zuen: ‘hau da idatzi behar dena eta ulertzen ez badut izango da ez dudala euskara behar den moduan menderatzen’». Mendigurenen arabera, «Atxagari otu zitzaion literatur hizkera etxeko euskaran oinarritzea». 1988ko ipuin bat da erabaki horren adibide garbia, Camilo Lizardi erretorearen etxean aurkituriko ipuinaren azalpena. Lan horrekin «gipuzkera berrasmatu» zuela esana du Joseba Gabilondok. Eta, Mendigurenek dioenez, «bide horrek arrakasta izan zuen, batez ere, Gipuzkoan. Askok edan zuten iturri horretatik».
Ordea, «Sarrionandiak beste bide bat hartu zuen, euskalki guztietatik edanez». Lehendabiziko ipuinetako batean, Maggie, indazu kamamila-n (Xaguxarra aldizkaria, 1980) ezarri zituen Sarrionandiak nolabait literatur hizkera berri horren oinarriak.
Literatur hizkerak idazlearen nortasunarekin harremana ere baduela uste du Gotzon Barandiaranek, Literatura Eskolako kideak. «Zuberoarekiko lilurak bultzatuta garatu du; ez du aukeratu Bizkaiko eredu klasikoa, ez du aukeratu Mogel». Horren harira, Mendigurenek akordura ekarri zuen Sarrionandiak erabakia hartu zuela umetan ikasitako euskara lantzeko eta hobetzeko. «Azkueren hiztegia oso-osorik irakurri zuen, literaturarako gustuko zituen hitzak hartuz. Halako lan erraldoirik ez dugu egin behar izan geroztiko idazleek». Sarrionandiaren obran Iparraldeko idazle, pertsonaia eta tokiak ageri dira nonahi. «Horren arrazoiak? Izan daitezke estetikoak, ideologikoak… Baina ez zuen aurreko eredurik hartu, asmatu egin zuen berea».
Idazlearen memoriaren mapa osatuz amaituko dute gaur Zilar Astea
Iurreta eta Durango artean egingo dute ibilbidea, hartara, Joseba Sarrionandiaren (Iurreta, 1958) umetako eta gaztetako memoriaren mapa osatuz. Durangoko Plateruenatik irtengo dira 10:00etan, eta bidean, Akordatzen liburuxkan (Txalaparta, 2004) idazleak eginiko gogoetak errezitatuko dituzte Peru Magdalenak eta beste zenbaitek. 13:00 aldera Plateruenara itzuli, eta Sarrionandiaren letrekin hainbat musikarik eginiko abesti ezagunak kantatuko dituzte, Josu Zabala, Alex Ruiz de Azua eta Iñigo Larregoiti musikariekin.
Mikel Antzak aurreneko nobela kaleratuko du
2010 24 martxoa
Egilea: Mikel Antza
Izenburua: ‘Ospitalekoak’.
Generoa: nobela.
Argitaletxea: Susa 2010
Espetxean idatzi du, eta kartzela-ospitale batean dagoen preso bati gertatutakoak ditu kontagai nagusi
Odolaren usaina ipuin liburua argitaratu zuenetik 23 urtera, euskal letren plazara itzuliko da hilabete barru Mikel Antza idazlea (Donostia, 1961), Susa argitaletxeak apirilaren 22an aurkeztuko duen Ospitalekoak nobelarekin. Fresnesko espetxean dago, Parisen, egun preso Antza -sortzez, Mikel Albisu-, ETAko kide izateagatik, eta han idatzi du Ospitalekoak, aurreneko nobela, 2007ko uztaila eta 2010eko otsaila bitartean.
Egilea bezala, preso dago nobelako pertsonaia nagusia. Neska-lagunari idazten ari zaio kartzela-ospitaletik, hain egoera makurrera nola iritsi den azaltzeko asmoz. Eskuko hezur baten hausturaren ondorengo berreziketa egiteko besterik ez zuten eraman kartzelatik ospitalera, baina elbarri dago, gurpil aulkiari lotuta.
Aurrera egin ahala, gertakari bitxi eta ezustekoen katea bihurtuko da narrazioa. Presoa tinko lotuko zaio idazteari; horixe izango du bizirik irauteko arrazoi bakar.
Susa aldizkariaren eta izen bereko argitaletxearen sorreran parte hartu zuen 80ko hamarkadaren hasieran, Josu Landa, Iñaki Uria, Xabier Montoia, Mikel Hernandez Abaitua, Eneko Olasagasti, Pablo Sastre, Maripi Solbes, Joxerra Utretx eta beste hainbatekin batera.
Hainbat ipuin sariketa garrantzitsu irabazi zituen garai hartan, eta bi ipuin liburu kaleratu zituen: Lehen bilduma 82-84 (Susa, 1985) eta Odolaren usaina (Susa, 1987). Antzerki lan bat ere argitaratu zuen: Beteluko balnearioko mirakulua (Iñaki Uriarekin elkarlanean idatzia eta Susak 1985ean argitaratua).
Jean Geneten itzultzaile
Horretaz gain, Jean Geneten Zaindaritza zorrotza antzerki lana eta Lau orduz Xatilan kronika liburua euskaratu zituen Antzak; biak Susak kaleratu zituen, 1991n. Peter Handke, Daniil Kharms eta Paul Eluard-en hainbat lan ere euskaratu zituen Susa aldizkarirako.
1985eko uztailean Joseba Sarrionandiari Martuteneko espetxetik (Donostia) ihes egiten lagundu zion, eta harrezkero sasian bizi izan zen, harik eta 2004ko urrian Saliesen (Frantzia) atxilotu zuten arte.
Cómo no quererte, Alba
2010 19 martxoa
¡Cómo no quererte, Alba!
Iñaki Gonzalo, Kitxu
Txalaparta 2010
Biografia
1990eko irailaren 10ean Gareseko mediku gaztea, Begoña GarcÃa Arandigoyen, Alba, tiroz zauritu zuten El Salvadorren jazotako liskar batean; herrialdeko indar armatuen eta ERP Herriaren Armada Iraultzailearen gerrilla zutabe baten -FMLN Nazio Askapenerako Farabundo Martà Frontearena- arteko istiluak izan ziren. Bertsio ofizialak aditzera eman zuenez, bi taldeek egindako tiroen ondorioz hil zen brigadetan joandako euskalduna. Ez zen hori izan, ordea, benetan gertatutakoa: militarrek Alba zauritu eta bahitu egin zuten. Ondoren, bortxatu, torturatu eta garondoan emandako tiro batez hil. Santa Anako sumendi-hegaleko kafe-soroetan tirokatutako gaztea gerrilla zutabearen osasun-lantaldeko partaide zen.
Obra hau izan zitekeenaren historia da, emakume aparta baten biografia, noizbehinka asmatutakoa, noizbehinka benetakoa. Iraultzaile duina etxetik milaka kilometrotara hil zen, bere egin zuen injustiziaren aurkako guda batean. Albak bi herriren artean banatu zuen maitasuna, hots, baztertutakoen artean; berak zioen moduan, borrokak ez baitu mugarik ezagutzen.
Iñaki Gonzalo Casal, Kitxu, euskal preso politikoa Algortan jaio zen, 1964. urtean. Kazetaritzan lizentziatua, gaur egun espetxean Filosofia egiten ari da. Kazetari lanetan, Punto y Hora aldizkarian jardun zuen, gero Getxo Irratian (Getxoko Udal irratia) eta Egin egunkarian ere lan egingo zuen, 1994ean Espainiako poliziak atxilotu zuenean. Espetxean zegoela, Getxoko zinegotzi aukeratu zuten. Hainbat espetxetatik pasa da, eta 1998tik hona Duenas-eko (Palentzia) espetxean dago.
Hauxe da Kitxuk argitaratu duen azken liburua. Baina sakabanaketako ziegetan beste bost liburu ere argitaratu ditu: Carta a un fantasma, Nadine, La barca de AmÃn eta El niño de Maguey Txalaparta etxean, eta Hace frÃo aquà en España, Hiru etxean.
Ataramiñe bildumetan ere hainbat idatzi argitaratu ditu.
Behin zergatik idazten zuen galdetu eta honela erantzun zuen: “idazteko grina barru-barruan dudalako eta egunero bizi behar izaten dudan errealitate beltz eta ilun honetatik ihes egiteko ez dudalako orain arte beste era hobeagorik aurkitu”.
Desde mi zulo
El habitáculo donde permanezco veinte horas al dÃa mide tres metros de largo por 1,80 de ancho. Consta de: un camastro de hierro, un taburete clavado al suelo, una mesa de madera de 80 cm. de largo y 40 de ancho,dos baldas de piedra, un retrete y el lavabo. Las paredes se cubren de humedad en invierno y se descon chan durante el verano. En la parte inferior de la puerta dispongo de un parapeto de periódicos y bolsas de basura, y en el agujero del retrete de una botella de plástico para que las ratas no entren por la noche.
Se nos sirven tres raciones al dÃa en bandejas de metal. Durante los chapeos permanezco 24 horas al dÃa en un espacio inferior a seis metros cuadrados; en los periodos de cumplimiento de sanciones, 22 horas diarias. No tengo acceso a ninguna actividad del centro, ni a la biblioteca, ni al cine, ni al salón de actos, ni al campo de futbol, ni a talleres. Durante los traslados nos encierran en jaulas de chapa metálica de un metro de l argo por 50 cm. de ancho. Su única ventilación consiste en una abertura en la parte inferior de la puerta. La estancia en estas jaulas se prolonga en ocasion es durente 10, 12 o14 horas. Con frecuencia el olor a vómitos es tan insoportabl e, sobre todo en verano, cuando las conejeras se convierten en autenticos hornos.
Recurro a una imagen gráfica: los vagones donde los nazis trasladaban a los judÃos a los campos de exterminio. Los habitáculos donde 562 ciudadanos vascos permanecemos secuestrados están l ocalizados, aunque su acceso es complicado. El mÃo se encuentra en el número 4 de la calle Mártires de la ciudad de Ocaña, a 450 kilómetros de mi lugar habitual de residencia. Los interesados pueden dirigirse también al km. 72 de la carretera de Ayora, en Albacete, o al km.7 de la carretera de Olivenza, en Badajoz, o al punto kilométrico 10 de la carretera de Madrid a Jaén, o a Palma de Mallorca, o a Cádiz, o a Gran Canaria, o a Ceuta o a ParÃs. Propongo también que los interesados conozcan por dentro cualquiera de los 44 zulos del celular, sito en la localidad madrileña de Navalcarnero, o que se en trevisten con los ciudadanos vascos que llevan 7000 dÃas encerrados en habitácul os de tres metros de largo por 1,80 de ancho. Durante mi estancia en prisión he sido testigo directo de ahorcamientos, intentos de suicidio, apaleamientos a presos sociales y del colectivo, vejaciones, cacheos humillantes, defunciones por enfermedad, episodios de una crueldad dificil de explicar e imposible de imaginar. Las huelgas de hambre, los txapeos, el enfrentamiento directo, la tensión, la soledad, el aislamiento, la rabia, la impotencia… son el contrapunto a los derechos que los chacales de la información aseguran disfrutamos los presos pol Ãticos vascos en el interior de los habitáculos donde nos mantienen secuestrados.
Iñaki Gonzalo Casal Kitxu (Egin, 1997.07.14)
Sarrionandiak landu «zilarra»ren distira plazara dakar Plateruenak
2010 19 martxoa
Durangoko zilar astea
Sarrionandiak landu «zilarra»ren distira plazara dakar Plateruenak
Durangoko estreinako Zilar Astea ekimenak Joseba Sarrionandia izango du ardatz, eta idazle miretsiaren obra ezagutaraztea helburu. Horretarako, Mendiguren editorea iurretarraren ipuingintzaz mintzatuko da; Le Petit Theatre de Pain lapurtar taldeak «Aulki hutsa» antzeztuko du; eta ekimenerako propio sortu «Koblakariak behar ditugu» ikuskizuna taularatuko dute. Eta bukatzeko, txango bat antolatu dute, «Sarriren memoriaren mapa» osatzeko asmoz.
Orain bost urte Landako plazan sortu zen Plateruena, eta Juan Cruz eta Antonio De la Fuente anaiei sor die izena. XVIII. mendeko zilargin edo plateruei buruz ari gara, lanbideagatik baino, euren kulturzaletasun eta euskalzaletasunagatik ezagunagoak baziren ere. Igor Elortza bertsolari ezagunaren esanetan, «txistulari, bertso eta doinu egile… herri kulturgileak ziren eta antzokiari espiritu horren aldarrikapenez jarri genion Plateruena». Eta aretoak orain Zilar Astea ekimena aurkeztu du, urteetan landuriko metal distiratsua plazara aterata.
Aste tematikoa da Zilar Astea, urtero eman nahi dutena aurrerantzean, «udaberri hasiera bueltan». Eta aurten, estreinakoaren ardatz, Joseba Sarrionandia idazlea hartu dute.
Joseba Sarrionandia aski idazle oparo eta ezaguna da gure artean, kantura eta antzerkira eraman diren sortzaileetan garrantzitsuenetarikoa. Eta 1985ean kartzelatik ihes egin geroztik, deserrian bizi da. Aurtengo San Fermin egunean, beraz, 25 urte beteko dira Sarri Euskal Herritik landa joan zitzaigunetik, eta 30 espetxeratu zutenetik.
Iurretarrari eskainiriko Zilar Astea datorren astean jorratuko da, martxoaren 24an eta 25ean, ekimen horretarako beren-beregi sorturiko «Koblakariak behar ditugu» ikuskizunaren estreinaldiarekin hasi, eta martxoaren 28an burutuko den «Ibilbide bat Sarriren memoriaren mapan» txangoarekin bukatu. Tartean, Le Petit Theatre de Pain taldeak «Aulki Hutsa» antzezlana emango du martxoaren 26an, eta Xabier Mendiguren Elizegi editorea iurretarraren ipuingintzaz arituko da larunbatean, hilaren 27an.
Ekimena itxiko duen ibilaldiko gidaria Alberto Errazti izango da -Plateruenako lehendakaria da egun-. Txangoa Landako plazatik abiatu (igandean, 10.00etan) eta Sarriren familia ardatz hartuta, Garaizar -aitaren aldeko jatorria- eta Goiuri inguruan -amaren aldeko jatorria- burutuko da. Eta tartean geldiuneak egingo dituzte, iurretarraren testuak irakurri eta oroimenak plazaratzeko (Aita San Migel plazan, San Mames ermitan, Axkorran edo Ertzilgo garaian, esaterako). Guztira, «ia aldaparik gabe» eta edonorentzat aproposa den hiru ordu inguruko ibilian, kontu-kontari eta kantari. Bueltan, akaso, «kopauren bat ere izango dugu Plateruenan».
Elkarlanean eta herritarren partaidetzarekin antolatu astean, San Agustin kulturguneak ere bere ekarria egingo du, eta «Aulki hutsa» antzezlana aurkeztu, martxoaren 26an (ostiralean, 22.00etan eta 5 euroren truke).
Sarrionandiaren testua ardatz duen «Aulki hutsa» antzezlana Le Petit Theatre de Pain taldearen sorkuntza bat da, eta Ander Lipus markinar antzerkigilea du zuzendari. Antzezle lanetan Manex Fuchs izango da, argiztapenaren arduradun Josep Duhau eta musikari Battitt Elissalde, Jean Christian Xanki Irigoyenek sortu duen musika joz.
Lapurtar taldeak webgunean honakoa dio antzezlanari buruz: «Erbestetik itzuli ezina den gizon batek, tragoa eskaintzen digu. Eta beste bat, bakartasuna traitzeko estakuruarekin. Eta azkena bideko. Musikari batek dantzari bihurtzen du edalearen egonezina, bere iritzi eta asmoek kantu debekatuen hitzak diruditela. Desterruan ondu den arnoa edateko gomita bat».
Denbora eta espazioa
Beste bi ekimen ditugu oraindik aipatzeke, modu batean edo bestean Literatura Eskolarekin loturikoak. Martxoaren 27an, larunbata, Joseba Sarrionandiaren ipuingintzaz berbaldia izango da iurretarraren editore lanak egin dituen Xabier Mendiguren Elizegirekin (10.00etan eta Udal Liburutegian).
Mendigurenek dioenez, eta Sarrionandiaren obra zabalaren barruan, hiru dira ipuin liburutzat hartu ohi direnak. Elkar argitaletxean plazaratu 1983ko «Narrazioak, 1985eko «Atabala eta euria» eta 1990eko «Ifar aldeko orduak». Eta aipatu liburuen aurretik eta ondotik ere emanak ditu ipuin batzuk han-hemenka, tartean «Enperadore eroa», «Maggie, indazu kamamila», «Denbora presentea eta denbora pasatua». Baita mikroipuinez osatu beste hiru liburu ere, «Ez gara gure baitakoak» (Pamiela, 1989), «Han izanik hona naiz» (Elkar, 1992) eta «Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk» (Erein, 1995).
Gaia zedarritzea komeni denez, mikroipuinak alde batera utzi eta lehenengo aipatu hiru lanak izango ditu Mendigurenek abiapuntu. Batetik, «apunte batzuk egin nahi nituzke Sarrionandiaren idazkeraz, garaiko beste idazlan batzuekiko testuinguruan, haren ekarpena zelakoa izan zen hobeki hautemateko». Eta bestetik, «ipuinetan zehar behin baino gehiagotan agertzen den gai bat aztertu nahi nuke: denboraren kontzepzioa -historiaren jarraipenaren linealtasuna versus betiereko itzuleraren mitoa-». Izan ere, aipatu gaia «inportantea iruditzen zait egilea ulertzeko, horren eskutik beste hainbat puntutara irits gaitezkeelakoan: patuaren indarra, heroiaren figura, amodioaren ikuspegia, engaiamenduaren zergatia…». Horra larunbat goizerako gidoia, eguerdian parte hartzaileen arteko bazkaria egiteko, Plateruenan bertan.
Zilar Astea irekiko duen «Koblakariak behar ditugu» ekimena bukaerarako utzi dugu, Plateruenak antolatu ekimenerako beren-beregi sortua baita. (Martxoaren 24an ikastetxeentzako emango dute Plateruenan, eta biharamunean ekitaldi zabalean, 20.00etan eta doan).
Diziplina anitzeko ikuskizuna da «Koblakariak behar ditugu», Gotzon Barandiaran, Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Karrika antzerki taldea elkarlanean bildu duena.
Gotzon Barandiaran kulturgileak eman digu ikuskizunaren berri. «Plateruena Durango mailako kulturgintza sortu nahian zebilen, eragile ezberdinen artean». Literaturaren inguruan, «ikuskizun berri bat sortzea otu zitzaigun, Sarriren testuetan oinarritua eta haren obra ezagutaraztea helburu zuena». Eta orain urte batzuk, Iñigo Aranbarrirekin Literatura Eskolan landu «denbora eta espazioa» kontzeptuak hartu dituzte ardatz, iurretarraren ezaugarri nagusi direlakoan.
«Sarrionandiak bertso moldean eman ditu poema asko, eta antzerkiari ere garrantzia eman dio. Gainera oso kantatua izan da» eta ikuskizunak aipatu euskarri guztiak uztartu ditu, «koblakariak behar ditugula iritzita, lehengo zentzuan, herritik sortu eta herriaren ahots zirenekoa -Sarri bera izan daitekeena, bere deserritik Euskal Herrira begira-. Kultura herritik sortzea, azken batean, Plateruenak daraman ildoarekin guztiz bat datorrena, kulturgintza egitea».
Ruper Ordorikak «Martin Larralde» kantuan, eta Sarriren hitzetan, «inork ere ez du koblakaririk behar» kantatzen du, hain zuzen, behar direla esateko. Eta guztiz ados gaude, dio «Koblakariak behar ditugu» ikuskizuneko kide Gotzon Barandiaranek.
Garaizarretik Goiurira, «Memoriaren mapa»
Zilar Astea martxoaren 28an itxiko dute, igandean, ekimen xume bezain bereziarekin. Plateruenako lehendakari Alberto Erraztik gidatuta, txango bat egiteko aukera izango da, Sarrionandiaren gurasoen jaioterrietan zehar. Plateruenatik abiatuta, eta aitaren aldetik, Garaizar aldera egingo du lehenengo ibilbideak, eta amaren aldera, Goiurira joko du gero, berriro Landako plazan bukatu eta kopaua egiteko. Tartean geldialdiak egin eta Joseba haur edo gazte zeneko oroitzapenak, «Akordatzen» (Txalaparta, 2004) liburuan idatzi zituenak, irakurriko dituzte, azalpenak ematearekin batera -toponimiaz eta beste-. Bukatu aurretik oparitxo bat ere izango da, Josu Zabala eta Alex Ruiz de Azua musikariek, Zarrabeitia ahizpen trikitixak eta Peru Madalena idazleak emana.
>> berria.info: Sarrionandiaren mundu ikuskerarentzat, aste bat
>> anboto.org: zilar astea. Joseba Sarrionandiaren inguruko aste tematikoa aurkeztu dute
>> plateruena.net: LITERATUR IKUSKIZUNA: KOBLAKARIAK BEHAR DITUGU
>> plateruena.net: zilara astea 2010. Joseba Sarrionandia
>> plateruena.net: ZILAR ASTEA martxoak24-28
Jon Etxeandia, “Kartzelako lanak”
2010 22 otsaila
Kartzelako lanak
Jon Etxeandia
Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2001
Neurriak: 15 x 20 zm.
136 orrialde.
Sarrera: Julen Larrinaga
Irudiak: Juan Antonio Olagorta Txonta
Liburuak Jon Etxeandiak eta Juan Antonio Olagortak espetxean egindako lanak biltzen ditu: poemak, kartzelako pasarteak, errelatuak eta irudiak. Izan ere, Etxeandiak 18 urte eta Olagortak 21 urte egin zituzten preso Espainiako kartzeletan.
>> Ekintza Zuzena 29. zkia.: LA CÃRCEL ES PARA LOS POBRES Y PARA LOS REBELDES Entrevista a dos presos de ETA
Jon Etxeandia, gure artera
2010 10 otsaila
Jon Etxeandia Zorroza gure artera bildu da. Hemendik aurrera ez du garagardorik edango. Ez du maitasunik egingo. Ez du konspirazioan jarraituko. Ez du hitz egingo. Ez du idatziko. Ez du agitazio eta propagandan arituko. Liburuak ez ditu irakurriko. Ez du kartzelaz eta literaturaz jardungo. Atzo hil zen. Hemendik aurrera ezingo du bere kabuz jarraitu, eta, hartara, gurekin ibiliko da, garagardoak edaten, maitasuna egiten, konspirazioan, hitz egiten, idazten, kartzelaz eta literaturaz, preso eta iheslariekin arduratzen, agit-prop egiten, irakurtzen… elkarrekin ehundutako bizitzaren jarioan.
Jon Etxeandia
Jon Etxeandia 1962. urtean jaio zen Bilbon. Gaztetan, Komunisten Batasuneko gazterian militatu ondoren ETA erakundean sartu zen. 1983. urtean, 21 urte zituela, atxilotu egin zuten, torturatu eta espetxera bidali.
Lapurketa
Zilegitzat nuen poemak idaztea,
baina mundu hau
ez dago kontu askotarako.Ene poemak
poliziak kendu zizkidanean
komisarioak esan zuen
el cuaderno de las chorradas
desartikulaturik zegoela
Espetxean idazten jarraitu zuen. Poemak, gutunak, idatziak… Pabel Ortzantza izenarekin sinatzen zituen han eta hemen argitaratutakoak, Sobieten Iraultza eta jatorria bilduaz (Ikusi Susa 23-24 Itzalpeko ahotsak). Antzerki antzezpenak antolatzen ezagutu genuen espetxean. Kazetaritza ikasi zuen, artean UPVn ikastea zegoenean. Ibilbide aldapatsua egin behar izan zuen espetxean: Salto del Negro, Melilla, Malaga, Alicante… tratu txarrak, jipoiak, gose grebak, arazo psikologikoak (desoreka bipolarra diagnostikatu zioten), arazoak medikazioarekin… Azkenean, 18 urte eta hilabete baten ostean kalera irten zen berriro.
Kalean Amnistiaren Aldeko Mugimenduan jardun zuen, espetxeetako zigorrari ihes egin ezinean. Euskarazko eskolak ematen. Betiko lagunekin eta gazteekin. Borroka sozialean. “Kartzelako lanak” liburuan bildu zituen kartzelan egindako poema eta idatzi batzuk.
Besterik ez, aberkide maitekok. Preso guzti eta bakoitzari ene irripar zintzoa eta besarkadarik beroena bidali nahi nizkuzueke, azken ziegaraino heltzeko asmoz. Zuena beti izango den marinel ijito abertzale honen partetik, osasuna eta askatasuna.
Ataramiñe elkarteko sortzaile eta partaide izan dugu Jon. Berak eraman du elkarte honen ardura hainbat urtetan. “Gosea lagun, laguna” liburuan ere badira bere espetxeko hainbat kontu. Kalean bizimodu gorabeheratsua ere izan du hainbatetan, baina gaixotasunaren eta tratamenduaren artean, Jon elementu bizkorra gailendu da beti.
Beti gure artean, Jon!
Psicosis (1996)
(A Juantxo Muiños, Txuri y demás compas que le apoyaron)Alguien, hace años, le envenenó. El resto fue cuestión de tiempo, de acoso y fermento. No pudo más. Se sintió llamado, como si alguien le anduviese probando y pensó que había llegado su hora, el tiempo de ser libre, de ofrecer su fruto o abonar la tierra con su cuerpo. Sus viejas heridas se le habían hecho insoportable. Necesitaba vomitar todo aquello. Estalló.
Una mañana se levantó transformado en un arrano y quiso volar hacia el sol. Decía que iba a reunirse con Joxi y Josean: “son mis testigos”, clamaba, pese a que nunca llegó a conocertlos. En su delirio quiso abrir, desde dentro, los portones de las cárceles. Hablaba con los gorriones aunque no lo acababa de tener del todo claro con las palomas que, ante sus ojos, picoteban con avidez trozos de carne.
Se sentía poderoso y transcendente, “un animal de galaxia”. Quiso dejar tras de sí mundos más humanos. Y ya, en lo que se le antojó un gesto de amor y pensando que aquellos eran sus últimos instantes en el planeta, se le ocurrió enviar a su nave a un “travieso” que rulaba por allí, como si en el/ella residiese, antes incluso de en el simio, alguna inspiración que aclarase el orgien de la especia. En el patio se armó la runga.
Nadie bajó del cielo. Su extravagante comportamiento no pasó desapercibido a sus guardianes que, desde hacía ya algunos días, habían instalado en torno a él toda una tela de araña que aumentaba su confusión. “Algo ha sucedido, -pensó-, debo quedarme, morir aquí”. Cuando le preguntaron no supo decir el año en que vivía, ni siguiera la fecha exacta de su nacimiento. Aquella noche durmió atiborrado de pastillas: “Te vas a enterar ahora”, habian susurrado. creyo que tomaba la cicuta y lo hizo sin oponer resistencia, aceptando docilmente su destino. Pensaba que si él había fracasado alguien vendría por detrás. Eso le tranquilizaba.
Al día siguiente se despertó vivo y continuó caminando en la canción. Los murmullos que acompañaban sus pasos apenas le moletaban. Las leyes del mundo que hasta entonces había conocido no le decían gran cosa sobre la nueva realidad. Las viejas canciones le parecían escritas para él. Todo se había vuelto intrincado, subliminal, críptico, mágico y terrible. La muerte le rondaba en cualquier descuido. Se hizo consciente de su debilidad, tuvo miedo y alguna noche lloró pensándose repudiado. El respeto se lo tuvo que ganar a fuerza de hacerse gato y dormir despierto.
Se creyó portador de algún misterio que explicaba su supervivencia. No entendía de franteras entre la vida y la muerte, charlaba con aRgala y Roque Dalton. Peleaba por la libertad de Euskal Herria, la justicia y la paz. A los civiles llegó hasta a cantarles canciones de la Revolución de los Claveles. Compadreó con bandidos buenos y hasta con un gitano legítimo que, en realidad, era un confidente de la Guardia Civil. Quiso endulzar la vida de los enfermos terminales y postular una pedagogía del oprimido que brotase de los departamentos celulares. En el psiquiatrico, le dijeron que su locura no era común.
En la prisión, ya de vuelta, no sabían ni que hacer con él. Se había declarado insumiso a la medicación y su actitud quijotesca se les hizo insoportable. De poco valía con seguirle la corriente, embozarse tras su puerta gritando viva España o aplicarle a la fuerza la camisa química. Hubo incluso un médico que intentó embaucar a un preso para que hiciese de manporrero.
Ni los amigos podían ya pararle. El continuaba hablando de la luna, atraía la lluvia a su capricho y bailaba en el patio extrañas danzas. Los carceleros se decidieron por el mate y una mañana, cuando más tranquli estaba, pusieron la megafonía a todo volumen. Los demás presos mascullaban juramentos. El saltó. La cosa acabó muy malamente: le hicieron andar “los 50 metros hsotia”, nueva modalidad olímpica, aunque no calló en todo el camino diciendo algo de un hermano suyo que venía por detrás. Cuando se quiso dar cuenta yacía en un camastro de la enfermería, redrogado por un mengele que no quiso entender sus razones y rematado por los carceleros.
Han pasado ya algunos meses. Viajó de cárcel en cárcel. Vinieron nuevamente l@s amig@s y, con afecto y paciencia, propiciaron su retorno. Durante un tiempo anduvo medio muerto, acobardado. Pero ahora ha vuelto a sonreir y escribe un relato autobiográfico en tercera persona que, asegura, “es como lavarse”. Me lo encontré ayer paseando por el patio. Seguía soñando caminos. Me encargó que mandase recuerdos a la peña.
Apirilak 26… 22. eguna:
Grebaren azken eguna. Banekien lorik ez nuela ondo egingo. Egunsentiko argi printzek leihotik begira harrapatu naute ordurako hiru bat zigarro erreta nituela.
– Egun on, Arrano Luma.
Sekulako eguna dator. Hodeiertzerantz begiratu eta, ukabila altxatuz, landa guztia agurtu dut, nonbait indiar ohiturak ikasita edo. Sirenak jo baino lehen, isiltasuna lagun, gose grebalari ororen figurak zeru altutik pasatzen ikustatu ditugu Arrano Luma eta biok. Une bateko kontua izan da, lilurapen bat. Eta segituan boligrafoa hartu eta nire bihotzeko anai handi bati telegramatxo hau idatzi diot:
“Gabon zahar egunean antzemandakoaren antzera, udaberriak horma bat eskalatzen, lan bat bukatzen, itsasontzia porturatzen harrapatu gaitu. Ondo errekuperatu eta “Otsoekin dantzan” ozen eta libertario batez… Euskadi ta askatasuna. Jhony”.
ESTERMINIOEspainiako demokratek
ozenki dinote:
aquí no hay pena de muerte
Eta bitartean
kartzelako medikuek
mila kolorezko pastilez
preso gaisoak dituzte asetzen
…eta isolamendua
eta urrunera
eta gosea
eta ur hotza
eta munstroaren eskuetan
gaudela jakitea…
Gaur goizean zeldak irekitzean
sei urte zeraman preso
lagun baten gorpua
aurkitu dute.
>> Wikipedian: Jon Etxeandia
>> Ekintza Zuzena 29. zkia.: LA CÁRCEL ES PARA LOS POBRES Y PARA LOS REBELDES Entrevista a dos presos de ETA
>> Xabier Izaga Pare bat topiko Jon Etxeandiarentzat
>> Antton Azkargorta eta Jose Luis Herrero Jon Etxeandia, beti gogoan