Burdin-barrak irribarrez
2011 14 urtarrila
>> argia.com: Burdin-barrak irribarrez
Jon Torner
Preso nago. Mikel Orbegozo.
Ataramiñe (2010). 72 orrialde, koloretan.
Mikel Orbegozo donostiarra Mansillako espetxean dago preso, Leonen (Espainia). 2005eko otsailean atxilotu zuten, eta kartzeletako bizimodua ongi ezagutzen du, espainiarretakoa bereziki. Preso nago komikia bizimodu horren isla da. Barneko sentipenez mintzo da Orbegozo, ziega barruan beste dimentsio bat hartzen duten eguneroko kontu txikiez, presoen aurkako estrategia errepresiboaz… ironiaz eta umore puntuaz betiere, “ezkutatu nahi den errealitate gordin honen aurrean, bizitzari irrifar batekin aurre egiteak apur bat libreago bihurtzen gaituelakoâ€, berak dioen moduan.
Katxeoak, otorduak, ziega aldaketak, denboraren joan-etorri motela, eta kapitulu mardulagoetan, funtzionarioek Madrildik jasotzen dituzten agindu “berriakâ€, euskal preso politikoen aurkako “fotofobia†eta euren senideek jasan beharreko ukimen bidezko miaketak dituzte ardatz Orbegozoren istorio laburrek. Hizpide dituen gaiak delikatuak dira, baina ia beti lortzen du irribarretxoa sortzea. Barre algararik ez, baina irri txikia bai. Horren adibide ditugu errepresioaz mintzo zaion Txapitas lagunari erreflexioaren aldeko mezuarekin erantzuten dioneko pasartea, eta atxilotuen argazkiak telebistan ikusi eta haserretu egin den ertzainarena, berak gogor lan egin duelako argazkiak txosna eta kale kantoietatik kentzen.
Ilustrazioak, komikiaren osagai potenteenak ez izan arren, txukunak dira, eta zertzelada politekoak: aho eta begi keinu adierazkorrak, mugimenduak, paisaiak… Presondegiak ilun imajinatzen ditugu guk, baina Orbegozoren marrazkiak alai eta koloretsuak dira; tonu beltz eta grisak apenas ikusten dira. Gainera, ez ditu pertsonaiak karikaturizatzen. Aurpegi igualak dituzte kartzeletako funtzionarioek eta presoek, borobil borobilak. Sor daitekeen tentsioa arintzen du horrek, egoera goxotu, eta hasiera batean behintzat, pertsonaia guztiak maila berean jarri.
Beste kontutxo bat. Ataramiñek copyleft lizentziarekin argitaratu du komikia: “Bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen den bitarteanâ€.
Patxiku Gimonen margolanak ikusgai Baionan
2011 10 urtarrila
>> kazeta.info: Espetxeko iluntasunatik bizitzaren kolore anitzetara, Patxiku Gimonen margolanak ikusgai Baionan
>> argazkiak: bat, bi, hiru, lau.
“Euskal Boteroa ote?”. Galdera pausatzen du Baionako Kalostrape ostatuan ikusgai diren margoak behatzen dituen lagunak. Patxiku Gimon hendaiarraren margolanak dira. Kartzelan igarotako urteetan eginiko gehienak, baina ziegaren iluntasunatik ihesi eginez kolore eta forma eskubalak eskeintzen ditu artistak. Ihauteriak, euskal dantzak, baserritarrak, baina baita emaztearen gorputzari begirada gurmanta zuzentzen dion gizon gaztea. Iragan asteburuan izan da otasilaren lehena arte zabalik den erakusketaren estreinaldia.
Lehen erakusketa zirrara berezia sortu behar duela zalantzarik ez da eta egun garrantzitsu horrendako urte askotan milaka kilometro egitera behartuak izan diren hurkoak ondo-ondoan izan ditu. Giro goxoan igaro da hendaiarrak osatu duen estreinezko erakusketaren aurkezpena.
Iragan urtarrilaren 4ean zintzilikatu zituen bere margoak Baionako Kalostrape ostatuaren paretetan eta bertara joanen direnek otsailaren 1arte parada ukanen dute hendaiarraren lanak behatzeko.
Adituen eramuan sartu nahi gabe, erakusketak sortu dizkigun sentimenduak islatuko ditugu lerro hauetan. Margo horiek bizitzaren poza pizten dutela erran behar da. Kolore eta forma eskuzabalak eskeintzen dutelako, sarritan irri�oa agertzen dutelako ezezagunak baino ezin hurbilago sentitzen ditugun pertsonaiek.
Baserritarrak, ihauterietako pertsonaiak, kirolariak, ziegan izarrei begira lo den presoa, emaztearen gorputz biluzik gurmantasunez behatzen duen gizon gaztea… Egilearen bizitzaren paisaia eta Euskal Herriko bisioa -tarteka erromantiko oso- partekatzen dira Gimonen obra.
Giltzapetik datozen gogoetak
2011 7 urtarrila
Presoek idatzitako testuekin errezitaldia emango dute gaur Lasarten, Xirimiri elkartean, 19:30ean
>> berria.info: Giltzapetik datozen gogoetak
Maite Alustiza
Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik jasotako hitzak lelopean, saio berezia eskainiko dute gaur Lasarten (Gipuzkoa) 30 bat lagunek. Xirimiri elkartean izango da emanaldia, 19:30etik aurrera.
Poesia, eskutitzak, bertsoak, kontakizun musikatuak… Horiek guztiak entzuteko aukera izango da, ziegetatik jasotako olerki nahiz gogoetak. Gainera, gaurko saioa grabatu eta DVDan banatuko dute, eta testu gehiago jasotzean beste ekitaldi bat egiteko asmotan dabiltza.
Antolatzaileek adierazi dutenez, preso dauden herritarren berri ahoz aho jasotzen dute gehienetan; oraingoan, berriz, paper batean giltzapetuta geratu dira haien bizipenak. Hamaika istorio kontatzen dituzte presoek kartzelan idatzitako testuek: nola dauden, zerekin aurkitzen diren, nola aurre egiten dioten egunerokoari… Horiek herritarrekin partekatu nahi izan dituzte gaurko antolatutako ekimenean.
Errezitaldiaren ondoren, afaria antolatu dute Lasarteko presoen senide eta lagunek. Txartelak aldez aurretik eros daitezke Xirimirin bertan, Ilargin eta Artizarren.
‘HARRESI GUZTIEN GAINETIK, SARRAILA GUZTIEN AZPITIK JASOTAKO HITZAK’
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Xirimiri elkartean.
Oier Gonzalez: Lagun izoztua
2011 5 urtarrila
Joseba Sarrionandiaren liburuaren irakurtaldia. Villefranche sur Saôneko espetxean grabatua [zuzeu.com].
>> Oier Gonzalez: Zithal lili
2010eko azaroak 26.
Aupa, Espetxea oso errealitate zurruna bada ere, aldiro, tolesdura txikiekin topo egin liteke, marra horizontal eta bertikalez gainezka dagoen paisaia hausten duten tarteak. Tolesdura horietako batean osatu ahal izan nuen honoko bideo hau… eta beste moeta bateko tolesduretan gordeta zuongana abiatu da. Gune literario baterako irakurketa literario bat; literatura, naufragoak oratzen duen azken ohola lez bizi duen irakurle baten eskutik. Espetxea, zerbait izatekotan, naufragio erabatekoaren txokoa baita. Lehenik eta behin gizarte naufragatu baten adierazle, gero naufragio indibidualen bilgune eta bukatzeko, gu, euskal presook, pirata naufragatuen koadrila edo azken mohikano naufragatuen asanblada edo Robinson postmoderno taldea behin galdu genuen irla haren bila edo… Dagoeneko ohartuko zinatenez, Sarriren “Lagun izoztua†da esku artean dudan liburua. Argitaratua izan zen garaitxo hartan ni sasian nengoen eta sasian igaro dudan denboran makutoan gordea eraman dudan testu bat izan da. Orduko nere egunerokoaren oihartzunak edozein orrialdetan aurki nitzakeen, oso esperientzia berezia da norbere errealitatearekin fikzio batean topo egitea. Antzeko zerbait gertatu zitzaidan behin Pariseko liburu denda anglofono batean saltseatzen nenbilela, liburu bat eskuan hartu eta bizkar aldetik dendariaren iruzkina: “bai bai ETAko militante baten bizipenak aipatzen dituen polar interesgarria duzu horiâ€. Ez zen nere susto aurpegiaz ohartu, glups! Irakurtzen dudan atal hori bereziki maite dut eta irakurtzen dudan aldiro zirraraz betetzen nau, zirrara hori da bideoaren bidez partekatu nahiko nukeena. Bon ez naiz gehiago luzatuko idazlea baino irakurlea bait naiz, baina bukatu aurretik Anjel Lertxundiren hitz parea opari: “Errealitate literarioak errealitate erreala du iturri, baina, aldez edo moldez, erreala baino iradokitzaileagoa da errealitate literarioaâ€â€¦ edo ez. Besarkada bat.
Oier Gonzalez Bilbatua, Villefranche sur Saôneko espetxetik.
Joseba Sarrionandia “Zalantzan ipini nahi dut normalizazioaren ideia”
2011 3 urtarrila
Joseba Sarrionandia “Zalantzan ipini nahi dut normalizazioaren ideia”
Mixel Etcheverry
>> argia.com
Ez da poemarik, ez ipuinik, ez nobelarik, baina orotarik badu Joseba Sarrionandiaren (Iurreta, Bizkaia, 1959) lan berriak. Guziarekin ere, eta egileak genero haietarik guzietarik edan baldin badu ere, batik bat pentsamendu eta gogoeta baliatu ditu zazpi ehun hosto badituen saiakera gaitzean. Galto bat bada ageri liburuaren izenean, Moroak gara laino artean?, eta arrapostua ziurra ez deino, irakurtzaileak du gibel-solasa izkiribaturen…
Sei-zazpi urte dituzu eginak liburu honen egiten, baina duela hiru urte ere bazenuen testu bat, izenburu berean, liburu hau egina zitekeena. Nola agitu da oraiko lan honen –hots, bigarren liburuaren–, prozesua?
Lehenengo bertsio hartan historia ahaztu hori ikertzen zen, gramatika haren erreferentziarekin, Leopoldo O’Donnellen tropek Tetuan konkistatu zutenetik 1859ko kanpainan Maroko independentea egin eta Ifniko gerlara arte. Ehun urteko kolonialismoa. Baina, “gramatika†esaten duzu eta ematen du badakizula zertaz ari zaren, edo “fraideâ€, edo “enpresario†esaten duzunean, edo “nazioâ€, edo “ejertzitoâ€. Baina, nire ustez, misterio handiak dira. Teologia harrigarria bada, are arraroagoa da zelan moldatu den herri osoen bizimodua erlijio baten arabera. Beste misterio handi bat da boterea, nola erabakitzen duen pertsona batek besteak baino gehiago dela, eta besteen nagusi izan daitekeela. Arraroa da, zeren bestea zapaltzea deserosoa izan behar da, ezta? Hori, pertsonen artean ez ezik, nazio-estatuen artean gertatzen bada, kaltea handiagoa da. Beste misterio handi bat dirua da, teologiarako bezainbesteko sineskortasuna behar da ekonomia finantzarioan sinesteko. Hala ere, diru irabaziei begira antolatzen da jendearen bizimodua. Lokarri ezagun eta aldi berean ezezagun horietan harrapaturik bizi gara, armiarma sarean bezala. Gizakiaren askatasuna oso baldintzaturik dago. Botereari eta giza askatasun debekatuari buruzko erreflexioa da liburua hasieratik amaierara lotzen duen haria.
Ohituak gintuzun ipuin, poema eta gisakoetara, baina ez tamainako saiakera baten irakurtzera. Zerk eragin du zure baitako idazlearen mudatzea? Segurki, irakurtzaileak ez du honelako lanik zuregandik espero…
Beste liburu batzuetan ere saiatu naiz botere sistemen kritika egiten, baina aspektu partzialak aipatuz, modu intuitiboagoan. Oraingoan, nagusi den pentsamendu bakar horrekin, horretara modu zabalago batean bueltatzeko beharra sentitu dut. Goikoen eta behekoen arteko betiko aldea harrigarria da gaur egun, telebistatik demokraziaz eta zorionaz mintzo zaizkigun artean. Gaur eguneko egitura ekonomiko eta militarrak, politikoak eta kulturalak ez dira txarrak feudalismokoekin erkatzeko. Esaten zaigu sistema hau ezinbestekoa dela, baina ezinbestekotasun hori totalitarismo seinale larria da. Poemak eta literatura berez oso manipulagarriak dira, intraszendenteak izateaz gainera. Idazleak ere bere papera betetzen du espektakuluan. Gure sistema politiko, ekonomiko, kulturala, dena erabakita dagoela ematen du, bakoitzak bere papera bete besterik ez dagoela. Historia errepasatu eta gure antzerki hori zertan den analizatzen ahalegindu naiz.
Liburua Pedro Hilarionen lanaren berri kondatzeko zelakoan ginen, hots, amazig hizkuntzen gainean eginiko gramatika hartzaz. Baina aunitzez harago ere badoa… Zer lan egin zuten Pedro Hilarionek eta Lertxundik, eta zenbat hizkuntza mintzatzen dituzte Marokon?
Arabiera arrunta hitz egiten dute gehienek. Eta hiru hizkuntza berbere egiten dira: tarifit Arrif aldean, tamazight Atlas aldean, eta taxelhit hegoaldean. Ez arabiera arrunta ez amazigera, ez dira ofizialak eta ez dira idazten. Lertxundik arabiera arruntaren gramatika, hiztegia eta abar egin zuen. Pedro Hilarion hizkuntza berbereei buruz lan berbera egiten ahalegindu zen. Marokon hizkuntza ofizialak minoritarioak dira, arabiera klasikoa eta frantsesa. Diglosia gogor horretan, gertatzen da askok esaldia arabiera arruntean hastea eta frantsesez amaitzea. ’arantzia deitzen diote hori egiteari. Euskaraz ere ohikoa da, ezta? Esaldiak euskaraz hasi eta erdaraz segitzea…
Bereberren hizkuntza ote duzu estakuru, eskuararen egoeraren aztertzeko? Gibel kapituluetan garbiki ageri da hori… Zein duzu liburuaren xedea?
Kosmobisio partzial eta okerrak ditugu denok, ezta? Zalantza hori agertzen da, azaltzen diren pertsonaiei begira. Jendea botereen artean bizi da, haietara moldaturik edo erresistentzia eginez, gezurrak esanez, disimulatuz. Euskaldunek arbola mailatuaren elezahar kontsolatzailea izan dute, euskaldunek ez zutela beste herririk menderatzen, legenda erromantiko eta demokrata-kristaua. Hori gezurra da eta, kasu batzuetan, fabularen tankerakoak dira biografiak. Kandido Sasetak esate baterako, euskaldun independentista, Arrifeko gerla osoa egin behar izan zuen ejertzito espainolean moroen kontra. Gero, Euzko Gudarosteko komandantea zela, Asturias defendatzen hil zen.
Hizkuntzaz eta estatuaz mintzo zara. Ba ote hizkuntzarik botere politikorik ukan ez duenik? Nahi bezainbat eta gehiago izkiribatu duzu liburuan gai horretaz…
Hizkuntza botere politikorik gabe izan daiteke, jakina. Baina boterea zer den argitu behar da. Bestearen askatasun aukera murrizteko ahalmentzat definitzen du boterea Niklas Luhmannek. Botere politikoa gauza guzietara sartzen da eta hizkuntza erlazioetara ere bai.
Alta, hizkuntza guziek badituzte beren eskubideak, baina, irautekotan, botere politikoaren beharra omen…
Ez dakit horrela plantea daitekeen. Hizkuntzek ez dute eskubiderik, ez bada agintzen duena etortzen lege batzuk erredaktatzera horretarako, euskarak eskubide batzuk ditu Ondarroan, eta zeharo desberdin batzuk Barkoxen, edo Tafallan. Dena dela, eskubideon subjektua pertsona da. Eta jendeak berez beharrak izaten ditu, ez eskubide batzuk, baizik betebehar batzuk. Eta eginbehar horien artekoa legeak aldatzea da, hau da, estatuak emandako eskubideen esparrua zabaltzea. Adibidez, autodeterminazio eskubidea, argi dago ez diola eskubide hori beste inork emango, nork bere burua autodeterminatu behar izaten dela.
El-Raisuni eta Abdelkrim ere azaltzen dira zure liburuan. Zer paper egiteko bazuten Marokoko gerlan?
Mohamed El-Raisuni bandoleroa izan zen, Jebalako jauntxoa, arabiarra. Oswald Spenglerrek idatzi zuen boterearen bidez bila daitekeela harrapakina, edota harrapakinaren bidez boterea. Mohamed El-Raisuni patxa izendatu behar izan zuten enpresaburu greziar-amerikarra bahitu zuenean. Bandolero erromantikoen jenerokoa izan zen, baina hori erresistentzia modu bat ere bazen Maroko kolonialean. Mohamed ben Abdelkrimen kasua oso bestelakoa da, amaziga zen, espainolen enplegatua baina Arrifen nazio-estatu moderno bat fundatzeko ideia izan zuen. Itzelezko botere erlijioso, militar eta ekonomikoen azpian zegoenez gero, haren jokabidea kontraesankorra izan zen. Pedro Hilarionen gramatika agertu zenean, amazigera irakasten hasi zen, Melillan, militar espainolei. Sei urte geroagoa Annualgo erasoa antolatu zuen, hamar milatik gora militar espainol hil ondoren, errepublika independente bat sortzeko Arrifen.
Espainol direnen aldetik, diozu Afrikako gerlak guztiz baldintzatu zuela geroko Espainiako Gerla Zibila.
Gerla Zibila Afrikako Ejertzito irabazle eta harropuztu hark probokatu zuen. Gerla zibila deitzen zaio… Klaro izan zela gerla zibila, gerla guziak dira zibilak, giza jendeak batak bestea hiltzen duelako! Behin gerla hasi eta, jendea multzo bitan banatu behar. Baina Arrifeko Gerla kolonialismo espainolak eragin zuen. Hori oso ondo aztertu du Sebastian Balfourrek…
Menderatuak, gaseztatuak eta errepresio bortitza jasan ondotik, beraz, marokoarrek zein gisaz zuten esku hartu Espainiako gerla “zibil†deitu horretan?
Manuel Aznarrek bere historian dakarrenez, 75.000 marokoarrek parte hartu zuten. David Seddon antropologoak Ulad Setut kabilakoak ikertu ondoren esan zuenez, mendeku kontzientziarekin ibili ziren Espainian barrena. Moro gaiztoen estereotipoa indartu zen, baina hor badago tranpa, estereotipo tranposo bat. Durango italiarrek bonbardatu zutela, Gernika alemaniarrek bonbardatu zutela, bortxaketak eta zakuratzeak moroen gauza zirela. Baina gerlako benetako eragileak beste batzuk ziren. Eragile haien ondokoek agintzen dute gaur egun ere Espainian. Arrifen bota ziren gasetako batzuk La Marañosa fabrikan egin ziren, esate baterako, eta arma fabrika hori martxan da oraindik. La Marañosan egiten diren armak non eta Afganistanen erabiltzen dira, edo Saharan, edonon.
Magrebtar herrialdeak independentzia erdietsi zutenez gero, zein izan da amazig horien egoera? Zer berri ekarri dute Frantziarako eta Espainiarako etorkinek?
Maroko estatu neokoloniala da, sultana “errege†deitzen da orain, eta hor dago Amerikako Estatu Batuen sostenguarekin, Frantzia eta Espainiaren laguntzarekin. Amazigei dagokienez, deskolonizazioarekin, bertako egitura tradizionalak hondaturik zeudenez gero, 60ko hamarkadatik aurrera behialako metropolietarako emigrazioa ohikoa bihurtu zen. Nik ez dakit zer berri ekartzen duen immigranteak, baina ia beti da “besteaâ€. Immigrantea arrotza da, eta agintzen ez duena, eta situazio irregularrean dagoena. Euskaldunek immigranteekin zerikusia dugula iruditzen zait, apur bat arrotzak garelako geure herrian, ez dugu agintzen eta, herri gisa, situazio nahiko irregularrean gaude. Euskaldunek erlazio eta zerikusi gehiago dugu immigrante amazig edo senegaldarrekin Espainiako bankariekin edo guardia zibilarekin baino. Besteetakoak gara, euskaldun garen aldetik behintzat.
Botere harremanez, Alter eta Ego aipatzen dituzu…
Luhmannek psikologiatik soziologiarako eramandako kontzeptua da, komunikazio sistema eta boterearen egitura azaltzeko: Alter, agintzen duena da, nagusi dena, eta Ego obeditu beharrean dagoena, menpekoa. Immigranteek eta euskaldunek suertea konpartitzen dugula argi ikusten da, esate baterako, epaitegietan. Esan, “euskaldun bat zegoen epaitegian†edo “immigrante bat zegoen epaitegianâ€, inork ez du pentsatuko juez zegoela. Moroak bezala. Baliteke epailea izatea euskalduna, Mohamed El-Mizian Galiziako kapitan jenerala izan zen frankismoaren denboran, baina, berez jende markatuaz espero dena kondenaren ertzean egotea da.
Euskara batua ere Alter bihur daitekeela aipatzen duzu lerro artean…
Ideia da, boterea edozein mailatan gertatzen dela. Ez da urruneko gauza zertan izan behar. Entzuten da batzuetan badugula hizkuntza normalizatu bat, badugula literatura normalizatu bat, homologagarria dela auzokoekin. Zalantzan ipini nahi dudana normalizazioaren ideia da. Bizi garen mundua normala dela pentsatzen dute batzuek. Esklabismoa, feudalismoa, absolutismoa, inperialismoa gainditu eta orain bai giro onean gaudela. Baina orduan ere gizarte normalean bizi zirela pentsatzen zuten, eta ez zegoela besterik, gainera. Gu bizi garen mundua oso arraroa da, ondo begiratzen badiozu. Amerikanoak ez dakit zer herri bonbardatzen eta, aldi berean, jendea telebistatik egon daiteke lasai espektakuluari begira. Oso arraroa da, zer zientzia-fikzio handiagoa bizi garen mundua baino!
Bizitzen ikasteko liburua. Joxemari Iturralde
2011 3 urtarrila
Moroak gara behelaino artean?
Joseba Sarrionandia
Pamiela, 2010
armiarma.com
Vademecum berezi bat da liburu hau, urte askoan erabiliko duguna. Balioko digu behin eta berriz irakurtzeko, hausnarketa sakona egiteko, geure buruari hainbeste galdera planteatzeko. Burua astindu eta martxan jartzeko motorra izango da obra hau, bertan begiratzeko ispilua, aurrera egiteko pizgarria eta mugitzen hasteko bultzagarria.
Hasten gara irakurtzen eta xelha gramatika egin zuen fraidearen biografiarekin egingo dugu topo, frai Pedro Hilarion Sarrionandia frantziskotarrarekin, Bizkaian jaioa, Garai herrian, eta arriferaren ikertzailea izan zena. Afrikako iparraldean dagoen Arrifeko errepublikaren historia kontatzen du Sarrionandia batek bestearen bizitza aintzat hartuta. Apaiz honen bizitza eta gorabeherak oso gustura irakurtzen dira, liburuaren hasiera honetan, nobela bat bailitzan, hain goxo eta erakargarri baitago idatzia.
Baina liburu sendo, trinko indartsu hau ez da hori bakarrik, inondik ere. Bertan irakurleak aurkituko du Joseba Sarrionandiaren jakintza eta ideien entziklopedia. Horrexegatik esan dut lehen liburu hau vademecum berezi bat dela. Dauzkan zazpiehun orrietan denetik aurki dezake irakurleak, horregatik ohartarazi behar zaio ez daukala zertan liburua modu lineal batean irakurri, badaukala edozein kapitulutik irakurtzen hastea lasai asko, irakurri, gozatuz, eta hausnarrean jarri gaiak horretarako bidea emango baitio.
Berrogei bat gai garrantzitsu eta ezin interesgarriago jartzen dizkigu liburu honen egileak begien aurrean, historia, filosofia, literatura, artea eta kultura orokorrean, politika, soziologia… Adibidez, inperialismoaren kritika zorrotza dator bertan; egileak esplikatuko digu nolaz egin duten porrot sozialismoak eta kapitalismoak, zergatik ailegatu garen egungo egoera honetaraino, non societé guztiz programmé batean murgilduta bizi garen, Alain Tourainen hitzak erabiltzearren, edota Monopolville batean, Manuel Castells pentsalariaren terminoa aipatuz. Liburutik tarte handi bat hartzen du amazigeraren edestiak edo historiak. Kasu honetan irakurleak jakin behar du ikusten zergatik eman dion idazleak halako garrantzi handia berbereen historiari. Ba ote du horrek zerikusirik Espainiaren eta Frantziaren mendean euskaldunek bizi duten egoerak? Halaxe uste du Sarrionandiak eta hitz egiten digu euskaldunek egin beharreko protestaz.
Jarraitzen du
Ataramiñe’10
2010 11 abendua
Ataramiñe’10
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
2010
Neurriak: 15 x 21 zm.
154 orrialde.
Azaleko irudia: Joseba Galarraga Arrona
>> PDF formatoan
Ataramiñe’12an parte hartu dute
Hitzaurrea Jon Etxeandia oroimenean
Eñaut Aiartzaguena Brabo Denboraren ur tantak eta beste
Gorka Lupiañez Mintegi Marrazkiak
Ibon Meñika Orue-Etxebarria Marmotaren eguna
Fernando Alonso Reivindicación temeraria
Olatz Lasagabaster Anza Testua
Iñaki Gonzalo Casal Kitxu Bilal Bakaliren ametsa
Josu Bravo Maestrojuan Olerkiak
Teresa Toda Iglesias Nieblas eta Ukitu gabeko aurrez aurrekoa
Galder Cornago Arnaez Olerkiak
Urtzi Gainza Salinas Gaurkoan be, aita. Mugaz bestaldeko irria eta beste
Jokin Urain Larrinaga Bernard Etxepare, Joan Amendux eta beste
Oier Gonzalez Bilbatua I have a dreamm…, Denbora eta beste
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta Olerkiak
Oier Andueza Antxia Fotomarrazkiak
Joxe Karlos Apeztegia Jaka Abenduaren 24a eta beste
Xabier Aranburu Muguruza Pederastia agertu eta beste
Itziar Plaza Fernandez Marrazkiak
Aitor Agirrebarrena Beldarrain Pintura eta eskultura
Amaia Elkano Garralda Margoak
Joseba Galarraga Arrona Margoak
Hitzaurrea
Jon Etxeandia gazterik hasi zen idazten. Borrokan ere gazterik hasi zen. Hogeita bat urte zituela, 1983an, espainiar Poliziak atxilotu zuenean, poemak kendu zizkion, kendu uste zion askatasunarekin batera. Modu bikainean gogoratuko zuen Jonek lapurreta hura: “Ene poemak/ poliziak kendu zizkidanean/ komisarioak esan zuen/ el cuaderno de las chorradas/ desartikulaturik zegoela”. Eta guk –eta Jonen idazlanak irakurri dituen edonor, haren ibilbidearen berri dakien edonor bat etorriko da gurekin– pentsatu izan dugunez, eskerrak buruan “txorakeria” asko gorde zituen. Izan ere, “Kartzelako lanak” eta beste idazlan batzuk ez ezik, Ataramiñe ere inongo
poliziak kendu ezin izan zizkion “txorakerietakoa” duzu, irakurle.Idazten gazterik hasi eta gazterik heldu zion zapalduen aldeko borrokari, edo alderantziz. Gazte hasi behar zuen, bere bizitza laburrean oso lanpetuta egongo zen eta. Hala ikusi izan dugu beti, Estatu espainoleko kartzela zuloetan bezala kalean ere. Hain lanpetuta non nekez hartzen zuen bere buruaz pentsatzeko astirik. “Presaka gabiltza/ eta bitartean/ buruari galdezka ze nolako poesia/ egin behar den une hauetan/ hiztegirik begiratzeke/ idatzi eta irakurtzeko modukoa?”. Haren kezka, egoerarik latzenean ere, lagunak ziren, barrukoak zein kalekoak. Herrerako bisita egunetan haren irribarreak ezin zuen bere begirada biziak adierazten zuena ezkutatu. Injustiziak eta larderiak kezkatzen zuten, baina kezkatu ez ezik, haien aurkako borrokak bere egiten zituen, handiak zein txikiak, harria zein hitza eskatzen dutenak, eta arma bakar laztana behar dutenak. Sumatu genion gizon lanpetuaren irudi hori ez zen irudi hutsa, ordea, eta horren jakitun, hobeto ulertuko dira kartzelatik atera ondorengo elkarrizketa batean esan zituen hitzok:
“Hortik, makinatik, igaro izana, hori ba, 30 urteko zigorra, imajinatu ere ez duzu egiten, eta hara, apurka egunak badoaz, buruz kokatuz zoaz, honi zentzu bat ematen, eta buelta ematea lortzen duzu eta azkenean bazatoz eta badiozu: atera gara eta hemen gara, ibilian jarraitzeko, geure ekarpena egiten jarraitzeko, baina duintasunetik”.
Duintasuna. Eta hitz potolo hori esateko lagun aproposa. Entzun edo irakurtzen dugun gehienetan hitz erretorikoa izaten da; horrenbestez, debaluazio horren ondorioz, Jon Etxeandiaren ahotan arrotz eman lezake, duintasuna ez da-eta betaurrekoak kentzeko modua, edo hilean behin afari bat antolatzen duen benefizentzia klub bateko bazkide izatea. Bizitza osoan duintasuna ordutegirik gabeko lanbide izan duenarentzat astuna behar du izan. Dena kendu diotenak badaki ezin diotela ezer kendu, eta biluztasun horretan duintasuna berokirik preziatuena da. Eta Jonek ez zuen behin ere erantzi. “Kartzelako patioan jaiotako/ landare bakartiek/ udaberria digute imajinarazi”.
Bere ekarpena egin zuen, egin zuenez, kartzelako urte luzeetan eta kalekoetan. Euskara, literatura, kultura, errepresioaren kontrako borroka, gizarte gaiak… eta, egia esateko, bere buruaz arduratzeko denbora pixka bat gehiago hartu beharko ez ote zukeen zalantza dugu.
Ataramiñe hau Jon Etxeandiaren parte-hartzerik gabeko lehen koadernoa dugu. Eta Jonena ez da edozelako parte-hartzea izan. Nolanahi ere, aurreko aleak bezala hau ere hari zor diogu hein handian. Editore lanetan sartu zenean, bazekien ez zela inongo negoziotan sartu. Izan ere, Ataramiñe ez da inoren poltsikoa gizentzeko bide aproposa, baten batzuen gogoa bete nahi lukeen arren. Eta, paradoxa paradoxaren gainean, ekoizpen literario gutxi bide dira munduan Ataramiñekoak bezain askeak. Aurreiritzietatik aske, zentsuratik aske… eta merkatutik aske. Horixe da literatura koaderno hauen balio nagusia, literatura, artea ezeren mendeko ez izatea. Errepresio guneetatik, erbeste urrunetik ihes egin eta testigantza, maitasuna, olgeta edo ametsa gai, merkatuaren eskakizunei muzin eginda, literatura “gariaren” zaindari faltsuen kritika interesdunen gainetik, hitz garbia, iraultzaren zerbitzuan, maitasunaren kantari zein egunerokotasunari begiratzeko modu zorrotz edo/eta ironikoa. Esan genezake Ataramiñe Jonen ibilbidearen ispilu dela.
Jon Etxeandia ez dago gure artean, eta aurtengo alean Jonen falta ahalik eta gutxien nabaritzea da gure konpromisoa. Ez da erronka makala baina, Jon gogoan dugula, negarrari eman barik, gure omenaldirik onena lanari ekitea izan litekeela uste dugu. Omenaldi xumea, jakina, bestela ez litzateke-eta haren gustukoa izango.
Lerrook bukatzeko, zer modu hobe haren hitzak ekarrita baino? Hona, bada, haren agurra, baina ez azken agurra, beraren irribarrea gogoan dugun artean behintzat:
“Besterik ez, aberkide maiteok. Preso guzti eta bakoitzari ene irribarre zintzoa eta besarkadarik beroena bidali nahi nizkizueke azken ziegaraino heltzeko asmoz, zuena beti izango den marinel ijito abertzale honen partetik, osasuna eta askatasuna”.
[bideoa] hamaika.tv: Ataramiñe’10 aurkezpena Durangon.
2010 9 abendua
>> hamaika.tv: Ataramiñe liburuaren aurkezpena
>> eitb nahieran: Ataramiñe Ahotsenean 2010
Joseba Sarrionandia: “Moroak gara behelaino artean?”
2010 4 abendua
Moroak gara behelaino artean?
Joseba Sarrionandia
Pamiela, 2010
712 orrialde, 200 argazki
ISBN: 978-84-7681-656-1
Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina duzu Moroak gara behelaino artean? hau. Bereber hizkuntzaren lehenetako gramatika egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiak piztutako jakin-minetik abiatuz, liburua saio-lan anitza eta sendoa da. Bertan aurkituko dituzu pertsonaia historikoak eta gerla kolonialei buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politikoak, biografia bitxiak eta pasadizo sinesgaitzak, hizkuntzei buruzko ideiak… Egileak berak hitzaurrean dioen moduan:
“Ni gramatika baten bila sartu nintzen kasba honetara. Gerla egitera ere bai, gerla hitzari Joannes Etcheberri Sarakoak eman zion zentzuan, non gerrak erran nahi duen inorantzia uxatzeko jarduna. Lauzpabost liburutan aurkez nezakeen: xelha gramatika egin zuen fraidearen biografia, Arrifeko errepublika artegaren historia, inperialismoaren kritika entsegua, amazigeraren edestia edota Espainiaren eta Frantziaren mendean euskaldunok egin beharreko protesta. Gaiak mugatuz gero akademikoagoa litzateke dena, elementu diskordanteak kanpoan geratuko lirateke, ordea.
Eta nik diskordantziei buruz idatzi nahi izan dut. Diskordantziek elkarri argi apur bat emateko, konstelazioetan izar batek bestea argitzen duen moduan…”
Joseba Sarrionandiaren “Moroak gara behelainoaren artean?” liburuaren aurkezpenaren kronika
2010 4 abendua
Joxemari Iturralde, Txomin Peillen eta Jose Angel Irigarai, Joseba Sarrionandiaren liburu berriaren aurkezpenean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
>> berria.info: Sarrionandia «eguneratua»
Juan Luis Zabala.
Gaur egun gai askoren inguruan duen pentsamoldea jaso du idazleak ‘Moroak gara behelaino artean?’ saiakeran
Kapitalismoa, kultura eta Euskal Herriaren etorkizuna daude gogoeta gaien artean
Haren azken urteetako argazkirik ezagutzen ez denez, zuri-beltzeko aspaldiko erretratuak erabiltzen dira Joseba Sarrionandiari buruzko berriak ilustratzeko. Moroak gara behelaino artean? (Pamiela) saiakerak, ordea, Sarrionandia «eguneratua» erakusten du, Joxemari Iturralde idazleak atzo, liburua aurkeztean, esan zuenez. «Gai askoren inguruan pentsatzen duena hemen dago: Nafarroaren egoera, egungo kazetaritza, sozialismoaren porrota, kapitalismoaren porrota, zer egin horren aurrean, nola bilakatu den kultura espektakulu huts, hizkuntzaren aurrean zer egin behar dugun… Euskaldunok Euskal Herria egin gabe daukagula dio, eta Euskal Herria izango dela guk nahi duguna. Eztabaidarako motor bat izan behar du liburu honek».
Zazpi urteko lanaren ondoren, 700 orrialdeko liburuaz erditu da Sarrionandia, orri azpiko 1.387 oharrez hornitua gainera, horietako batzuk aski luzeak. Ez dago zertan beldurtu, ordea, Iturralderen ustez. «Oso goxo idatzita dago eta oso erraz irakurtzen da». Liburua, izan ere, «bidaia bat» da.
Pedro Hilarion Sarrionandia fraide frantziskotarraren (Garai, Bizkaia, 1865-Zornotza, 1914) gorabeherak kontatzen ditu liburuak hasieran, «nobela batean bezala». Bizkaiko Garai herritik Afrika iparraldera joan, eta bereber hizkuntzaren lehen gramatika idatzi zuen han fraide hark. «Ondoren, Arrifeko errepublikaren barruko zenbait jende klaserekin lotzen du Joseba Sarrionandiak Pedro Hilarion Sarrionandiaren istorio hori, eta amazigeraren historia ere kontatzen du, oso modu erakargarrian. Ondoren, pixkana-pixkanaka, munduari pare bat buelta eman eta munduaren egungo egoera deskribatu ondoren, gaur egun Euskal Herria nola dagoen kontatzen du, Espainia eta Frantziaren mendean euskaldunok nola bizi garen eta zer protesta egin behar dugun».
Perlak historiaren zabortegian
Hannah Arendt filosofoaren ideia bat aipatzen da maiz liburuan: historia zabortegi bat dela dioena. Zabortegi horretan denetik dago, eta hondakinen artean, sarritan, harribitxiak, perlak. «Perla horiek berreskuratzen saiatu da Sarrionandia».
Liburuan «energia pila bat» dago. «Gaurko egoera penagarria bada ere, horren azpian optimismo handia ikusten da, bai liburuan eta bai egilearen jarreran. Askotan aipatzen du liburuan arabiarren esaldi bat: mektud. Hots, ‘dena idatzi dago’. Sarrionandiak dio dena dagoela idatzita baina guk gainetik idatzi behar dugula. Dena egiteko dagoela esaten digu, eta geuk egin behar dugula dena. Oso ideia baikorra iruditzen zait, positiboa».
Liburuak hausnarrerako eta eztabaidarako zabal ditzakeen ildoen lagin moduan, liburuko esaldi hauek irakurri zituen Iturraldek, azkenekoa nabarmenduz: «Komunitate batek independentzia nahi badu, horretarako eskubidea badu». «Nazio bat eraikitzeak ez dezala beste nazio bat ezabatu». «Euskal Herriaren inexistentzia da independentziaren aldeko arrazoirik behinena». «Euskal nazioa egiteko dago. Euskaldunak, besteak bezala, egiten dutena izango da». «Nazioa ez da lurra, baizik eta jendea, eta espazioa konpartitu egin daiteke».
Gai asko aztertzen ditu liburuak, «sakontasun handiz». Horietariko bakoitzak «ikastaro trinko baterako» emango luke. «Proposamen asko dago liburuan, hausnartzeko eta aintzat hartzeko edo ez hartzeko». Iturraldek ere proposamena egin zuen: «Herrietan eta kultur etxeetan irakurle taldeak sortzea liburua irakurri eta liburuaren inguruan eztabaidatzeko».
Unamunok idatzitako poema batean du jatorria liburuaren izenburuak, Jose Angel Irigarai Pamiela argitaletxeko ordezkariak azaldu zuenez, Unamunoren poema bateko lerroa da zehazki. «Moroa hameka aldiz aipatzen da liburuan zehar. Moroa beti bestea da, arbuiatu behar dena, konkistatu behar dena, menderatu behar dena».
Liburuari buruz duen iritzia emateko, pasarte bat hautatu zuen Irigaraik, pasarte horrek Sarrionandiaren jarrera laburbiltzen duelakoan: «Eta kasba eta behelaino artetik ekarri dudan bakarra gramatika hau da, esperantzaren gramatika moduko bat. Elkarrekin sortu zaizkigun desirei eta esperantzei forma ematen lagunduko duena».
Liburuak «gaur eskas dugun pentsamolde bat gaur egungo munduan kokatzen» laguntzen du, Irigarairen ustez, «balioetan eta beste zutabeetan oinarritutako mundu baten aldeko pentsamolde bat, ez itxia, irekia baizik. Berebiziko lana da, bai egilearentzat, bai Euskal Herriarentzat». Liburuaren lerroen atean, Sarrionandiak parte hartu nahi duela irakurri du Irigaraik.
«Historia praktikoa»
Nahiz eta Sarrionandiak ez idatzi historialari baten talaiatik, nahiz eta ez egin historia ofizialik, historiaren ikuspuntutik ere liburu aberatsa da, Txomin Peillenen ustez, Moroak gara behelaino artean? «Liburu hau ez da historia teorikoa, historia praktikoa baizik. Lekukotasunak eta dokumentuak ematen ditu, falta zaizkigun lekukotasunak eta dokumentuak. Gazteei euskaldunek Arrifeko gerra horretan nola parte hartu zuten irakasteko ere baliagarria da liburua, baita espainol militarismoak, aurretik Kuban hasirik, Afrikan zer jarraipen izan zuen ikusteko ere».
Jende askoren laguntza izan dute Sarrionandiak eta Pamielak, liburuak egilearen gogo-eskuetatik plazaraino egin duen bideko lanetan, baina modu berezian Iñigo Aranbarrirena eskertu zuen Irigaraik, Pamiela argitaletxearen izenean, hark egin baititu edizio lanak. «Labean sartzeko prestatu beharreko orea, azken uneko atonketa hori, bere eskuetan egon da bereziki, eta zor berezia dio liburuak».
[bideoa] preso nago ataramiñe 2010
2010 3 abendua
“Preso nago” komiki liburuaren aurkezpenaren kronikak
2010 3 abendua
Irribarrez libreago
>> berria.info: Irribarrez libreago
Iñigo Astiz
Kartzelako egunerokoa umorez kontatzen duen ‘Preso nago’ komiki liburua kaleratu du Mikel Orbegozok
Erresistentziarako arma da umorea; edo izan daiteke, behintzat. Hori da Mikel Orbegozo euskal presoak kaleratu duen komiki liburutik ondorioztatzen dena. Preso nago du izenburua Ataramiñe elkarteak argitaratutako lanak, eta Irribarrez pixka bat libreago azpi izenburua. Espetxeko bizimoduaren egunerokoa da Orbegozok erakusten duena, baina begirada bihurri, umoretsu eta ironikoz. Kolorez betetako marrazkiz dago osatua liburua, inguru eta errealitate ilun bat azaldu arren: bakartzea, errepresioa, gose grebak…
«Bizirik irauteko beharrezkoa du umorea Mikelek [Orbegozok]», azaldu du Maria Etxarri egilearen amak Iruñean izandako liburuaren aurkezpenean. Egilerik gabeko aurkezpena izan da, ezinbestean, sei urte baitira Orbegozo espetxeratu zutela. Leongo kartzelan dago egun, eta han egin ditu marrazkiak ere. Horregatik, ezkutuan atera behar izan dituzte bere lan guztiak kalera senide eta lagunek, eta hori dela eta hartu behar izan du bestek aurkezpenean haren liburua aurkezteko lana.
Patxi Huarte Zaldieroa komikigilea izan da haietako bat. Egoera gordinean ere errealitateari umorez begiratzeko duen gaitasuna aitortu dio liburuari. Gehiago ere bai: «Nire izenez sinatuko nuke haren marrazki bat baino gehiago, umorearen eta errealitatearen espektru berean gaudelako».
Euskara eta erdara nahasian
Euskaraz eta gaztelaniaz daude testuak, nahasian, espetxeko errealitatearen isla. Euskaraz mintzo dira presoak, eta gaztelaniaz, aldiz, kartzelako langile eta poliziak. Eta umorez marrazten du bereizketa hori ere Orbegozok.
Nahasian doaz ironia eta salaketa ere komikiko tira gehienetan; euskal presoen argazkien aurka hartutako neurriei eskainitakoetan, eta kartzelako buruek presoen aurka hartzen dituzten neurriei buruzkoetan, adibidez. Badira marrazki intimoagoak ere, ordea. Espetxe barruko amatasunari eta maitasunari buruzkoak, esaterako.
>> gara.net: Mikel Orbegozo publica “Preso Nago”, un cómic duro de trazo simple, pero cargado de ironÃa
>> argia.com: ‘Preso nago’ komiki liburua kaleratu du Mikel Orbegozok
Ataramiñe’10 aurkeztu dute Bilbon
2010 30 azaroa
Gaur goizean aurkeztu dute Ataramiñe’10 liburua Bilboko Kalderapekon preso ohi eta Ataramiñeko kide Amaia Urizar eta Mitxel Sarasketak.
Ataramiñe’10 liburu honek Jon Etxeandiaren omenezko hitzaurrea dakar, eta bere irudia mendia igotzen ageri da liburuan amaierako azalean. Ataramiñe sortu zenetik Jon Etxeandia gabe egin duten lehen aurkezpena dela azpimarratu eta haren izaera eta Ateramiñen egindako ibilbidea aipatu dituzte. Jon Etxeandia Ataramiñeko sortzaile eta sustatzaile nagusia izan da 2010eko urtarrilean hil arte. Haren bizitzak irakaspen ederrak utzi dizkiela esan dute, duintasunaren bila egindako borroka iraunkorra izan zela, eta ibilbide horretan Jonen konplizitatea burkide, kolega, bezala bizi izan dutela. Jonen omenez ez dutela minutu bateko isilunea eskatuko: bidean aurrera egitea eskatzen du Jonen oroimenak, gogoz egiteko ere eskatzen du Jonen irribarrearen oroimenak, eta liburuan jasotzen diren bere hitzak ekarri dituzte, burkidearen keinu konplize bezala: “Besterik ez, aberkide maiteok. Preso guzti eta bakoitzari ene irribarre zintzoa eta besarkadarik beroena bidali nahi nizkizueke azken ziegaraino heltzeko asmoz, zuena beti izango den marinel ijito abertzale honen partetik, osasuna eta askatasunaâ€.
Ataramiñe’10 liburuak Espainiako eta Frantziako hainbat espetxetan sakabanatutako 20 euskal preso politikoen lanak biltzen ditu: poemak, bertsoak, testu lauak eta irudiak.
Aurkezpenean Ataramiñe osatzeko izaten diren traba eta arazoak azpimarratu dituzte. Presoen idatziak askotan material deliktibo bezala hartzen dela salatu dute, espetxean askotan paperak kentzen zaizkie presoei eta kontrabandoan mugitu behar izaten dituzte handik hona. Kalean ere errepidetako kontroletan idatzien bila ibili izan zaizie poliziak, atxilotuei errekisatutako material zerrendetan presoek idatzitako gutunak ageri dira eta epaiketetako presoek idatzitakoak aurkezten dira froga bezala. Gezurra dirudien arren, esan dute, inoiz baino arazo gehiago izan dute aurten liburua osatzeko.
Liburuaren edukiaren barruan, bisitak eta komunikazioak aipatzen dituzten lan ugari daudela esan dute, eta horren harira bi hausnarketa bide izan dituztela: presoentzak komunikazioak duen garrantzia batetik, eta komunikazioak izateko ezarri zaizkien arazoak bestetik. Horrekin batera, gogora ekarri dute azken urtean euskal preso politikoen kolektiboak burutu duen txandakako burruka iraunkorrean inkomunikazio eta bakartzearen aurkako burruka hor egon dela, senideei bisitetan egiten zaizkien miaketak bisita ugari galtzea ekarri duela, eta alaba jaio-berria ikusi ahal izateko ere gose greba luzea ere egin beharrean direla euskal preso politikoak oraindik ere.
Horregatik guztiagatik, Ataramiñek izaera errebeindikatiboa ere baduela esan dute. Ataramiñen presoen gogoak eta ametsak beren egoera barruan islatzen direla, eta Jokin Urainek “Ez dago etxean” aipatu bezala, espetxetako egoera ezagutun nahi bada ere hor dagoela Ataramiñe, zer dagoen ikusteko. Kartzela eta kalea ez direla aparte dauden mundu bi esan dute, munduan zigorraren eremu bat sortu dutela, eta ate horren beste aldean presoak dauzkate, baina kaleko munduarekin batera bizi direla eta Ataramiñe ere lotura horren adierazle izateak garrantzi berezia ematen dioela alde horretatik.
Aurten euskal preso politikoek hainbat argitaletxetan argitaratutako lanak ere aipatu dituzte, eta argitaratu gabe gelditu den askorekin espetxetako irudi hori osatzen dela esan dute. Jokin Urainen “Ez nago etxean” liburuaren edukia ere nabarmendu nahi izan dute, espetxea eta literatura gai hartuta borobildutako lana delako.
Aurten Ataramiñek argitara emandako “PRESO NAGO” komiki liburua aipatu dute, ostegunean Iruñean aurkeztu egingo dela.
Liburu biak, Ataramiñe’10 eta Mikel Orbegozoren “PRESO NAGO” komikia salgai egongo dira Durangoko azokan, Ataramiñeren saltokian.
Durangoko azokan bertan Ataramiñek bere produktuen aurkezpena egingo du, abenduaren 6an, 10:30etan, aurkezpen ofizialak egiteko jarriko den bigarren karpan.
>> nontzeberri: Komunikazioa ardatz “Ataramiñe” bilduman
>> berria.info: Komunikazioa du gai nagusi aurten ‘Ataramiñe’ aldizkariak
>> etengabe: Iñaki Gonzalo Casal “Kitxuâ€ren “Bilal Bakaliren ametsa†idatzia Ataramiñe’10 bilduman
>> gara.net: Hogei preso politikoren literatura eta margolanak argitaratu ditu hamargarrengoz «Ataramiñe»k
Mikel Orbegozoren “Preso Nago” komiki liburua aurkeztuko du Ataramiñek abenduaren 2an Iruñean
2010 27 azaroa
Mikel Orbegozo euskal preso politiko donostiarrak eginiko PRESO NAGO komiki liburua aurkeztuko du Ataramiñek datorren ostegunean Iruñean.
Aurkezpena Iruñeko LA HORMIGA ATOMIKA liburudendan egingo da, 11:30etan.
Abiapuntua hori izanik burutu du Mikel Orbegozok komiki bilduma hau. Preso egoteak ez baitu esan nahi askatasuna lapurtu diotenik, ezta gutxiago ere; sormenaren bitartez eskuratzen du presoak bere askatasuna.
Komikigintzan autodidakta dugu Mikel Orbegozo eta lan honetan, aurretik egindako komikien isla ere sumatzen da, hori bere ingurukoek baino antzematen ez duten arren. Lan honekin saltoa eman eta bere sormena eta askatasun grina kolorez adierazten dio liburu honetara bere arreta zuzentzen duen orori.
Espetxeko bizimoduaz ari da, barneko sentipenetaz, gauza txikienetaz ere, baina baita espetxeetan isla duen gure herriaren aurkako estrategia errepresiboaz. Duintasuna kolpatua, elkartasuna zigortua eta maitasuna ere kriminalizatu nahi den garaiotan, Mikelek salaketa lana egiten du, ikuspuntu ironiko eta umore puntu batekin ondua.
Mikelek esaten duen moduan, ezkutatu nahi den errealitate gordin honen aurrean, bizitzari irrifar batekin aurre egiteak apur bat libreago bihurtzen gaitu.
Komikia salgai egongo da Durangoko liburu-azokan, Ataramiñeren saltokian.
Ataramiñe’10 aurkeztuko da azaroaren 30ean Bilbon
2010 27 azaroa
Astearte honetan, azaroak 30, aurkeztuko da Bilbon ATARAMIÑE’10 aurtengo euskal preso poltiko eta iheslarien literatura koaderno bilduma.
Aurkezpena Kalderapekon egingo da, 11:00etan.
Sarrera librea izango da.
Liburua salgai egongo da Durangoko liburu azokan, Ataramiñeren saltokian.
« Mezu berriagoak — Mezu zaharragoak »