[bideoak] Idazle Espetxeratuen Nazioarteko Eguna 2012 Donostia

2012 19 azaroa

Idazle Espetxeratuen Nazioarteko Egunean, azaroak 15, Donostian egindako irakurraldiaren bideoak ekarri ditugu hona. Zoritxarrez parte hartu zuten batzuen bideoak falta dira, arazo teknikoak izan genituelako (grabatu beharrean argazkia egin, memoria amaitu…).

> [bideoa] Martxelo Otamendi. EGIN auzia
> [bideoa] Gorka Landaburu. Ricardo Gonzalez
> [bideoa] Martin Anso. Teresa Toda
> [bideoa] Eider Rodriguez. Mikel Ibarguren
> [bideoa] Maite Bidarte. Joseba Sarrionandia
> [bideoa] Juan Carlos Izagirre. Lauaxeta
> [bideoa] Lander Garro. Xabier Izaga
> [bideoa] Anna Kordsaia (Georgia) Mikheil Djavakhishvili
> [argazkia] Petra Elser. Bertold Bretch
> [bideoa] Fito Rodriguez. Mikel Antza
> [bideoa] Gari Berasaluze. Mikel Antza
> [bideoa] Laura Mintegi. «Azadija welat» egunkari kurdoaren langileak
> [bideoa] Iñaki Egaña. Matalaz/Monzon/Txikia
> [bideoa] Mitxel Sarasketa. Aratz Estonba
> [argazkia] Lander Arbelaitz. Bobby Sands
> [bideoa] Koldo Izagirre. Oscar Wilde
> [bideoa] Marian Bilbatua. Oier Gonzalez
> [ — ] Karlos Zurutuza. Poeta kurdoak
> [ — ] Fermin Munarriz. Xabier Salutregi/Teresa Toda

> [bideoa] Preso diren idazle eta kazetariak omendu dituzte, Donostian eitb.com

Share

Aulki hutsen samina irudikatzeko ikuskizun kartsu eta hunkigarria

2012 19 azaroa

>> KRONIKA | «Herrira noa» Gernikan | Aulki hutsen samina irudikatzeko ikuskizun kartsu eta hunkigarria gara.net

Datorren urtarrilaren 12an burutuko den manifestazioari begira, ekitaldi sorta baten lehendabiziko kapitulua idatzi zuten atzo Gernikan euskal preso eta musikariek. Poesia eta doinuak ederki uztartu zituzten protagonistek oraindik ehunka ohe huts daudela gogoratzeko.

Mikel PASTOR

Agertokiaren erdian, hutsik, aulki bat, urrun daudenen presentzia, Gernikako Jai Alai frontoiko izkina guztietara zabaldu zen presentzia. Izan ere, aulkia izan zen protagonista nagusia atzo. Aulki hutsa. Euskal preso eta errefuxiatuen sinboloa. Inguruan, iluntasuna, giro intimoan. Argi bakan batzuen argia baino ez, esperantzaren irudi.

Agertoki horretan, ikuskizun ederra marraztu zuen Herrirak. Oso ederra. Zenbait preso politikoren poema eta gutunak euskal talde ezagunen saioekin uztartu zituzten, neurri ederrean. Ez zen ezer faltan bota, ez zen ezer soberan izan. Horren froga nabarmenena, gerturatukoen zirrara aurpegi disimulaezina. Malko batzuk agertu ziren baita, bikote baten begi ninietan, Mikel Antzak bere familiari bidalitako gutuna Gotzon Barandiaranek irakurri zuenean.

Atzoko ekitaldia, «Herrira Noa» izena izan zuena, atzotik datorren urtarrilera burutuko diren ekitaldi sortaren lehendabizikoa izan zen. Antolatzaileek argitu bezala, artisten izenak ez ziren aurretik aditzera eman, eta, hortaz, hauen agerpena ikusminez espero zen publikoan.

Bi ordutan zehar, protagonista ezberdinek euren ahotsa eta soinuak presoen euskal herriratzearen alde jarri zituzten. Mekanismoa sinplea zen: presoen poema eta gutunak irakurtzen zituzten, eta, ostean, momentu horretara arte ilunpetan ziren musikarien abestiek hartzen zuten protagonismoa. Txandakatze horrekin, monotonia ekiditea lortu zuten Herrirako kideek, eta, bide batez, publikoaren arreta momentu oro piztuta mantentzea.

Sarrionaindia, Gernikan

Estatu espainiarreko kartzeletan edo atzerrian dauden iheslarien gutunen artean, Joseba Sarrionandiaren presentzia oso garrantzitsua izan zen. Idazle iurretarrak, betiko pluma fin eta dotorearekin, etxetik, senideetatik, lagunetatik urrun egotearen agonia ederki marraztu zuen bi gutunetan. Iheslariaren bakardadea, eguneroko beldurrak, gaueko mamuak, oroitzapenak eta gehiago ikusiko ez den aberriaren premia eta falta larria hizpide hartuta, bildutakoen bihotzak hunkitzea lortu zuen.

Emozio eta sentimenduen koktel horretan, Mikel Urdangarinek bere hitz goxoen nektarra eskaini zien bildutakoei. Zornotzarrak Unai Iturriagaren eta Xabier Amurizaren letrak ederki asko kantatu zituen.

Aipatu bezala, Sarrionaindiak bikain nabarmendu zuen bakardadea, baina beste hainbat preso politiko eta iheslari ere ez ziren atzean geratu. Mikel Antza, Oier Goitia edo Jokin Urainek euren drama pertsonalaren irudia Gernikara eraman zuten tintaz.

Tartean, gitarra akordeak gernikarren erraietan barrena murgildu ziren, ez daudenen oroimenez egindako kantuen bidez. Lopetegi kantautoreak eta Xabi Solanok bikain burutu zuten eginbehar hori. Esne Beltza taldeko abeslariak garai zaharretako letrak armairutik atera eta Etzakit bere talde ohiaren «Urrun izan arren» abestia kantatu zuen. Hori bai, DJ batek lagunduta. Garai berrien sintoma.

Anje Duhalde, zirrara eraginez

Euskal Herriko kultura eta musikaren adierazle nabarmenenak bildu ziren atzo Gernikan. Espero dezagun hurrengo ekitaldietarako izen potenteak gordetzea, atzokoa gainditzea oso gatza izango delako Herrira mugimenduarentzako. Inplikatuta egin zuten kantu, gainera, non zeuden ondo jakinda eta egitasmoa ahots irmoz defendatuz.

Hutsa eta Doblea bikoteak Mikel Intxaurragaren poemari musika jarri zion, Maria Riveroren ahots ederraz lagunduta. Bide Ertzean taldeak ere ekarpen bikaina egin zion ekitaldiari. Bereziki txalotua izan zen Deabruak Teilatuan taldearen «Zuentzat» abestia, Naroa Gaintza Amaiur eta Sokaide taldeetako abeslariarekin batera emana. Keu Agirretxe kantautorea ere elkartasunaren itsasargi bihurtu zen Jai Alai frontoiko iluntasun beltzean.

Baina, duda barik, hunkigarritasunaren eta zirraren klimaxa Anje Duhaldek ekarri zuen Gernikara. Arrangoitzeko artistaren ahots sakona euskal presoen senide eta lagunen bihotzetara heldu zen. «Amnistiaren dema» frontoian bildutako guztien eztarrietatik entzutea bizitzan ahazten ez den momentu horietakoa izan zen. Zahar, gazte, ume, emakume zein gizon, denak elkartasunaren ikur bihurtu ziren.

Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko liderrak eman zion ikuskizunari behar zuen amaiera apal eta ederra. Artea, etorkizunean aulki huts gehiago egon ez daitezen.

Share

Liburu berria: “ATARAMIÑE’12”

2012 18 azaroa

ATARAMIÑE’12. Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak 2012. Ataramiñe.

Azaroaren 27an aurkeztuko da Bilbon.

Durangoko Liburu eta Disko Azokan salgai izango da Ataramiñeren saltokian.

Share

Liburu berria: “FAKIN XOKONA” Oier Goitia

2012 18 azaroa

FAKIN XOKONA. Poemak. Oier Goitia. Ataramiñe.

Azaroaren 27an aurkeztuko da Bilbon.

Durangoko Liburu eta Disko Azokan salgai izango da Ataramiñeren saltokian.

Share

Liburu berria: “SASIAN BARNA” Xabier Makazaga

2012 18 azaroa

SASIAN BARNA. Nobela. Xabier Makazaga. Ataramiñe.

Azaroaren 27an aurkeztuko da Bilbon.

Durangoko Liburu eta Disko Azokan salgai izango da Ataramiñeren saltokian.

Share

Liburu berria: “KANDELA BAT PIZTEKO BEHAR DENA” Mikel Antza / Iker Moreno

2012 18 azaroa

KANDELA BAT PIZTEKO BEHAR DENA. Testua: Mikel Antza. Irudiak: Iker Moreno. Ataramiñe.

Azaroaren 27an aurkeztuko da Bilbon.

Durangoko Liburu eta Disko Azokan salgai izango da Ataramiñeren saltokian.

Share

[audioa] Oier Gonzalez: “Euskal presoen sorkuntza oso oparoa da”

2012 16 azaroa

Idazle Espetxeratuen Eguna dela eta, euskal preso politikoen sorkuntzaz Oier Gonzalez, Ataramiñe elkarteko kideari INFO7 irratian egindako elkarrizketa.

>> Info7: ENTZUN ZUZENEAN.mp3 / INFO7tik

Share

Boulebardeko ziegatik

2012 16 azaroa


Argazkia: Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS

Idazle Espetxeratuen Egunean, Donostian, arratsaldeko 18:00etan abiatuta, 19 kazetari eta idazlek irakurraldia abiatu dute ziega bilakatu duten Donostiako Bulebarrean. Bertan izan dira, Martxelo Otamendi, Gorka Landaburu, Martin Anso, Eider Rodriguez, Maite Bidarte, Juan Karlos Izagirre, Lander Garro, Anna Kordsaia (georgiarra), Petra Elser, Fito Rodriguez, Gari Berasaluze, Laura Mintegi, Iñaki Egaña, Mitxel Sarasketa, Lander Arbelaitz, Koldo Izagirre, Marian Bilbatua, Karlos Zurutuza eta Fermin Munarriz

Idazle Espetxeratuen Egunean aipamen berezia izan dute oraindik espetxean dauden ‘Egin’ egunkariko langileek eta, nazioarte mailara begira, baita gose greban dauden kurduek eta Gaza jasaten ari den erasoak ere.

Jardunaldia Laura Mintegik, Fermin Munarrizek eta Mitxel Sarasketak ‘Espetxeaz eta sorkuntzaz bi hitz’ izenburupean zuzendutako mahai inguruarekin amaitu da.

>> INFO7 :: Zebrabidea :: Oier Gonzalez – Urtzi Urrutikoetxea.mp3

>> Barroteek isilarazi ezin dituzten hitzak ahots ozenez gara.net
>> Ziega bat bulebarrean naiz.info
>> IDAZLE PRESOAK GOGOAN IZAN DITUZTE berria.info

>> [bideoak] Idazle Espetxeratuen Nazioarteko Eguna 2012 Donostia

Share

Azaroak 18 “Herrira noa” Gernikan

2012 12 azaroa

Azaroaren 18an, “Herrira Noa” ekimen kulturalaren lehenengo hitzordua Gernikan. Euskal eszena musikaleko hainbat izen oso ezagun bertan izango dira Jai Alai Pilotalekuan 18:00tatik aurrera.

>> Gernikako musikariek “Sarri, Sarri” abesti mitikoa moldatu dute Herrira Noa ekimenean parte hartzera gonbidatu asmoz herrira.org

Share

Azaroak 15 “Idazle Presoaren Nazioarteko Eguna” Donostian

2012 9 azaroa

1980. urtean izendatu zuen Nazioarteko PEN Klubak azaroaren 15a Idazle Presoen Nazioarteko Eguna, eta harrezkero, azaroaren 15ean urtero egin dituzte mundu osoan ekitaldiak idazle preso eta jazarrien eskubideak aldarrikatu eta defenditzeko.

Euskal Pen Klubak eta Ataramiñek elkarlanean antolaltutako bi ekitaldi egingo dira azaroaren 15ean Donostian:

> 18:00-19:00 Boulevardean. LETRAK GILTZAPETIK. Gaur egun preso dauden idazleen lanak eta kartzelan nahiz erbestean idatzitako testuen irakurraldi kolektiboa.
> 19:30 Udal Liburutegiko sotoan. Mahai-inguru solasaldia. Euskal Pren Klubeko lehendakari Laura Mintegi, EGIN eunkariko ordezkari Fermin Munarriz eta Ataramiñeko ordezkari Mitxel Sarasketarekin. Moderadorea, Urtzi Urtizberea izango da.

Idazteagatik espetxean

Idazle presoen kontuez arduratzeko batzordea du Nazioarteko PEN Klubak (Writers in Prison Committee). Idazle Presoen Nazioarteko Egunari begira, bost kasu hautatzen ditu urtero Nazioarteko PEN Klubak, kasu horien berri ahalik eta modurik sakonenean eman eta zabaltzeko. 2012an Shiva Nazar Ahari (Iran), Ericson Acosta (Filipinak), Regina Martinez (Mexiko), Muharrem Erbey (Turkia) eta Eskinder Nega (Etiopia) nabarmendu ditu.

Euskal Herrian EGIN egunkariko sortzaile, kontseilari eta kazetari presoak ere ekarri nahi ditugu gogora: Jose Luis Elkoro (etxean preso), Patxo Murga, Isidro Murga, Pablo Gorostiaga, Jexusmari Zalakain, Karlos Trenor, Xabier Salutregi, Teresa Toda, Manuel Intxauspe eta Xabier Alegria eta beraiekin batera, EGIN egunkaria eta horren itxieran prozesatu eta zigortutako guztiak.

Euskal Herrian bezala beste hainbat lekutan ere egingo dira Idazle Presoen egoera salatzeko ekitaldiak nazioartean.

> Idazle espetxeratuen nazioarteko egunak bere oihartzuna izango du lehen aldiz Donostian gara.net
> Donostia aukeratu dute idazle espetxeratuen eguna ospatzeko naiz.info
> Etzi nazioarteko idazle espetxeratuen aldeko eguna ospatuko da Donostian berria.info
> Idazle Espetxeratuen Nazioarteko Eguna gogoratuko da donostian datorren ostegunean ekintza sinboliko baten bidez donostia.org

Share

Joseba Sarrionandia: “Lainoa nahinora doa, baina gu, baina gu herrira goaz.”

2012 31 urria

Herrira mugimenduak urtarrilaren 12an Bilbon egingo duen mobilizazioak herritar, eragile, sektore, profesional eta norbanako ezberdinen ekarpen ugari jasoko ditu. Horiek horrela, gaurkoan Unai Iturriaga bertsolariak egindako kartela eta Joseba Sarrionandiak beren beregi sortutako poema aurkeztu ditu Herrira Mugimenduak Bilboko Kafe Antzokian.

>> Urtarrilaren 12ko mobilizazio erraldoiak lehen ekarpenak jaso ditu

Share

[audioa] Mikel Antza, “Atzerri” nobela berriaz

2012 31 urria

Mikel Antzaren Atzerri nobela aurkeztu zuen atzo Donostian Susa argitaletxeak. Aurkezpen ekitaldian, Gorka Arrese eta Harkaitz Canorekin batera, liburu berriaz jardun zuen Mikel Antzak berak ere grabazio baten bitartez.

Mikel Antza entzuteko

Aurkezpenaren kronika eta kritika batzuk

>> GARA: Mikel Antzaren «atzerriaren mikatza eta idaztearen gozoa» Ane ARRUTI
>> BERRIA: Atzerantz urratu, ihes egiteko Igor Susaeta
>> naiz.info: Kartzela, klandestinitatea eta ihesa ditu hizpide Mikel Antzak bere bigarren nobelan Ane ARRUTI
>> zuzeu.com: Harkaitz Cano: “Idazle hau izateko Mikel Antzak bizi behar izan du bizi izan duen bizitza, eta ez beste bat”
>> irutxuloko hitza: Klandestinitateari buruz hitz egin du Mikel Antzak ‘Atzerri’ nobelan Nerea Lizarralde
>> separata: Atzerri -Mikel Antza- Beñat Sarasola

Susa argitaletxeak Atzerri nobela osorik eskaintzen dizu sarean

> Atzerri nobela osorik.htm

Share

Bakarturiko presoen artelanak

2012 25 urria

Presoen lanak bakartzeko erregimena bultzatu zuen politikariari etxera bidaltzen dizkio lanak Guellek

Nuria Guell artistak eta Amadeu Casellas preso ohiak bakartzeko politikaren aurkako arte egitasmoa azalduko dute

> Bakarturiko presoen artelanak. Berria 2012.10.25
> kartzela barruko espetxea.pdf Berria 2012.11.04

Espainiako espetxeetan hainbat presori ezartzen dieten bakartze erregimenaren inguruko arte egitasmo bat aurkeztuko dute gaur, Donostian, Nuria Guell artistak eta Amadeu Casellasek, erregimen hori urte luzez pairatu duen preso ohiak.

Aplicación legal desplazada #3 F.I.E.S. egitasmoko protagonistak presoak berak dira. Izan ere, haiek kartzeletatik bidalitako irudi eta testuekin osatuko dute lana.

Egitasmoaren bultzatzaileek Espainiako kartzeletan presoei ezartzen dieten «tortura instituzionalizatua» salatu nahi dute. Presoak bakartzeko politika legez kontrakoa dela deritzote, eta presoak hori dela-eta babesik gabe daudela nabarmentzen dute, salaketak salaturiko erakundeak berak ikertu behar bailituzke.

Legearen mugak jorratzen ditu Guellek bere lanean. Bartzelonako Unibertsitatean ikasi zuen artea, eta, besteak beste, Habana, Liverpool, Paris, New York eta Chicagon erakutsi du bere lana.

Casellas ekintzaile anarkista da, eta dozenaka banku lapurtu zituen 1970eko hamarkadan. Espetxean izan zuten 1979tik 2010. urtera arte. Kartzela erregimenaren aurkako bi gose greba egin zituen, 80 egunekoa lehena eta 99 egunekoa bigarrena.

Non. Kaxilda liburu dendan, Donostian.

Share

“Atzerri”, Mikel Antza

2012 24 urria

Atzerri
Mikel Antza
Susa, 2012

Idazle batek beste bati kartzelatik ihes egiten lagundu dionez geroztik atzerrian bizi da, lanbiderik gabe, herritik urrun, lehen jori sortzen zitzaizkion istorioak asmatzeko ezindurik. Mikel Antzaren Atzerri nobela berriak literatura, kartzela, ihesa, exilioa, klandestinitatea eta amodioa ditu ardatz nagusiak. Bigarren nobela honetan Mikel Antzak idazle berri bat deskubrituko du: bere baitan isil eta gordean ibilitakoa, behinola ihes egin zuena eta ordutik itzultzeko ahaleginean ari dena.

Susa argitaletxeak osorik eskaintzen dizu sarean.

> Atzerri nobela osorik.htm

Share

“Gaur zortzi”, Carmen Gisasola

2012 24 urria

Gaur zortzi
Carmen Gisasola Solozabal
Alberdania, 2012

Andoni preso dago Kordobako espetxean. Gaur, beste hainbat gutunekin batera, ezezagunen batek bidalitako gutun luze bat jaso du. Emakume batek sinatuta dator. Gaur zortzi, gutuna idazten duen emakume horren alabak ihes egin du organizazio armatu batean militatzeko. Andreak luze kontatzen dio gutunean zehar organizazio horretan militatzen duen preso horri beraren eta alabaren arteko harremana, konpromiso politikoari konpromiso pertsonala aurrez aurre jarririk.

> Lehenengo kapitulua.pdf
> Sufrimenduaz gogoeta egitea bultzatu nahi du lehen nobelan Carmen Gisasolak. Berria 2012.10.24

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »