Presoen ihesaldien gaineko liburua idatziko du Josu Martinezek
2013 24 urtarrila
Segoviako espetxeko estolda. Bertatik ihes egin zuten presoek 1976eko apirilaren 5ean. El Norte de Castilla
>> Wikipedia: Segoviako Ihesa
>> elkar.com: Josu Martinezek irabazi du Tene Mujika Saria
Josu Martinez zinemagile, idazle eta musikari bilbotarrak irabazi du aurtengo Tene Saria, “Presoaren betebeharra†izeneko proiektuarekin, non Euskal Herrian edo euskal presoek azken 50 urteetan kartzelatik egindako ihesak edo ihesaldi-saiakerak kontatuko diren.
“Papillon†eleberri autobiografiko ospetsuan Henri Charierek botatako esaldi batetik dator izenburua: “Preso ororen lehen betebeharra ihes egitea daâ€. Martinezek umetan irakurritako liburu horrekiko lilura adierazten du, eta ez abentura zirraragarria bakarrik miresten zuena: baita injustiziaren salaketa, ausardia, inkonformismoa, bizitzeko grina… Presoak bere kemen eta irudimen guztia erabili behar du horrelako saialdi batean, eta, egileak dioenez, horrek benetako arte-lan bihurtzen ditu hainbat ihesaldi, guztiongan sinpatia bat-batekoa sortzen duena gainera: abenturazko ekintzagatik, batetik, eta, bestetik, boterearen eskumakila itsusiena diren kartzeleroak barregarri uzten dituelako eta ekintzarik zailena ere posible dela erakusten digulako. Amets egiten jarraitzeko bidea ematen digulako, hitz batean.
Gure historia hurbilean izan diren ihesaldietako batzuek duten indarra ikusita, nolatan ez den horien berri hobeto jaso harritu izan da Martinez; horregatik erabaki du hamar ihesaldi kontatzea: batzuk ondo amaitu zirenak, beste batzuk ez; batzuk ezagunak, beste batzuk aski ezezagunak. Erreportaje literarioaren teknikak erabiliz, historia bakoitza bertan protagonista izan zirenetako baten ahotik kontatuta: batzuetan iheslaria, besteetan kanpoko laguntzailea, edo biktima suertatu den funtzionarioa. Egileak ohartarazten duenez, garai politiko berriak errazago egiten du gauza hauetaz askatasunez hitz egitea; posible ez ezik, baita komenigarria ere. Urtebete du Martinezek lana amaitzeko, eta ondo bidean, 2014ko udaberrian kaleratuko da.
Hamar istorio
Kontatuko diren hamar historiak hauexek dira, labur azalduta:
– IK-ko Maddi Hegi eta Gabi Mouescaren ihesa, Paueko espetxetik
– Joxemari Sagardui “Gatzaâ€k Granadak saiatu zuen ihesaldia: gaizki atera, eta horren ondorioz luzatu zioten kondena, Europan giltzapean denbora gehien eman zuen presoa bihurtzeraino.
– Joxeantonio eta Ismael Berasategi anaiek egindako balentria: bata La Santen zegoela, bestea bisitan joan eta beren tokiak trukatu zituzten.
– Iñaki Pikabeak eta Joseba Sarrionandiak Martutenetik Imanolen bafleetan ezkutaturik alde egin zutenekoa.
– Helikoptero bidezko ihesaldi-saiakera batzuk, denak huts eginak.
– Iñaki Etxarteren hiru ihesak: kartzelatik behin, Cabo Verdeko deportaziotik Kubara beste behin, eta Kubatik balsero moduan azkenik.
– Kartzelara baino lehen, atxiloturik zeudeneko komisariatik edo ospitaletik egindako ihesak.
– Basauriko ihesa, preso politikoak eta sozialak elkartu zituena.
– Segoviako ihes ospetsua, euskaldunekin batean ihes egin zuen katalan baten ikuspuntutik kontatua.
– Eta azkenik, Eugen Beihl alemaniar kontsula, ETAko kideek bahiturik eduki zutena Burgosko prozesua nazioartean salatzeko, eta ihes egiten saiatu zena.
Egilearen berri
Josu Martinez (Bilbo, 1986) Ikus-entzunezko komunikazio eta Antropologia ikasketak egina da, eta une honetan, “Euskal? Zinema? Nazionala?†izeneko doktore tesia burutzen ari da. 2006tik 2012ra asteroko kolaborazio bat burutu zuen Euskadi Irratiko “Arratsaldekoa†saioan eta lan horregatik, “Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Berezia†jaso zuen 2008an. Horrez gain, hainbat kolaborazio burutu ditut prentsa idatzian, eta 2009-2012 bitartean Bertsolari aldizkariaren zuzendaria izan da.
Zinemaren arloan, Euskal Herriko historia hurbilean kokatutako hiru dokumental burutu ditu orain arte. “Itsasoaren alaba†(2009), “Sagarren Denbora†(2010) eta “Prohibido Recordar†(2010). Hirurak, Donostiako zinemaldian estreinatu ziren. Bere azken lana “Barrura Begiratzeko Leihoak†(2012) dokumental kolektiboa izan da; euskal presoei buruzkoa. Bertan, film laburretako bat eta proiektu osoaren koordinaketa burutu ditu.
Bestalde, 2011n Hitzezko txalupak liburua publikatu zuen, Alfonso Etxegarai deportatuarekin izandako gutun trukean oinarritua.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Oier Gonzalez, “Permanent Marker”
2013 23 urtarrila
Oier Gonzalez preso politiko ohiak Villefranche sur Saône espetxean egindako bideo – poema (fr).
Permanent Marker
“La vie un vide immense a recenser” Rene Char
Papera.
Tinta ixurtzen duen luma.
Berandu da eta lanpara pizturik dago.
Paperaren gainean dantzan ari den lumaren doinu arraroa.
Esaldi bat.
Urtea hasi berri da.
Iragan urteko eta iragan urtearen aurreko urteko hasieran izandako sentimendu berbera.
Gutun azal bat, zigilua.
Tantaz-tanta iristen diren albisteak.
Lagun parranderoa aita izan berri da.
Eskolako desastrea, alkatearen ondoko bilakatu da.
Gutun bat, argazki bat.
Denboran zehar bidaiatu duen usaina, berarekin doan irrifarra.
Urrutiko xamurtasuna.
Laister arte. Laister arte?
Mugitzen den esku, malko bat.
Noiz arte?
Leihoaren markoa gurutzatzen duen ilargia.
Papera hitzez gainezka, gaua ehunka laukitxotan zatiturik, izarrak, pareta zatiak, alanbrada.
Haizea.
Alanbradan eskegita dauden plastikozko zatiak astinduz, gauaren erdian mugimenduan diren mamutxoak.
Ohe bat.
Erdia hutsik edo erdi beteta.
Faltan botatzen zaitut.
Izarren antzera zatituta dauden hodei kuadrikulatuak.
Bihar euria eginen ote du?
Tinta ez nahikoa.
Laztan baten berotasuna ezin ordezka liteke.
Astiro doan denbora.
Ordu beteak 60 minutu ditu, nire bihotza minutuko 60 pultsazioetan taupaka.
Lumak bere bidea darrai, hodeiak, izarrak, lehioa bezala kuadrikulatuta dagoen paper orrian barna.
Lumaren atzean ni, badoan hori, mundu kuadrikulatu horren baitara.
Ihes betea.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Presoaren eskutitza
2013 20 urtarrila
Presoaren eskutitza
Hitzak eta Musika: Xabier Lete (1977)
Gabon ama, bi hitz bakarrik
berri on bat zuri emateko;
bukatzen da gure gau luzea
laister nauzu anaien ondoan,
etxe zarrera berriro itzuliz
lehengo kaletan borrokatzeko!Esaiezu nere lagunei
ez noala esku hutsikan:
Maitatu dut gure aberria,
sufritu dut kate lazgarria,
bainan hargatik etsipen beltzean,
noraezean ez naiz erori!Ez nuke nahi ilunpe hontan
anai bakar bat lotuta utzi!
Eska zaiezu aberkide guztiei
indar guztiz oihu egin dezaten!
Denok batera atera gaitezen
Zulo hontatik libre izateko!
Sortuko dira besteak
Xabier Lete gogoan kantaldia
Mungia – Bizkaia – 2012.01.14 – Olalde Aretoa
Alex Sardui: Ahotsa
Joxan Goikoetxea: Teklatuak eta moldaketak
Txema Garcés: Baxua
Xanet Arozena: Kitarra elektrikoa
Luis Fernández: Biolontxeloa
Miren Zeberio: Biolina
Joxean Ezeiza: Audio teknikaria
Iñigo Bardisa: Argi teknikaria
Dani Blanco: Bideo errealizazioa
Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzaz hitz bi eta tesi bat
2013 18 urtarrila
Aiora Jakak Bilbon aurkeztu zuen, atzo, Joseba Sarrionandiaren itzulpenei buruzko tesia. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
>> Aiora Jakaren tesiaren laburpena, 28 orr. (Senez 43. 2012) ::: “Dena da funtsean translazioaâ€: Joseba Sarrionandia eta itzulpena”.pdf
“Dena da funtsean translazioaâ€: Joseba Sarrionandia eta itzulpena – Aiora Jaka Irizar (UPV/EHU)
Artikulu honetan, nire doktore-tesiaren laburpen moduko bat eskainiko dut, tesian aztertutako gaiak aurkeztuz eta ateratako ondorio nagusien berri emanez. Tesiaren helburua Joseba Sarrionandiaren (Iurreta, 1958- ) itzulpengintza aztertzea izan da. Izan ere, idazle bizkaitarraren obra aztertzeko egindako saioak ugariak izan arren, apenas egin da hark itzulitako lanak aztertzeko saiakerarik, edo hark garatutako itzulpengintzaren inguruko gogoetan sakontzeko ahaleginik. Badirudi jende gehienak idazle eta batez ere poeta gisa ezagutzen duela Sarrionandia, eta gutxi direla Sarrionandia itzultzailea ezagutzen dutenak. Hala ere, Sarrionandiaren bibliografia osatzen duten hogeita hamarren bat liburuen artetik, itzulpenak dira laurdena inguru. Eta itzulpengintzaren inguruko tratatu edo lan monografikorik idatzi ez duen arren, lan askotan dihardu Sarrionandiak itzulpengintzaren (eta literaturaren) inguruan.
>> berria.info: Sarrionandiaren estrategiak
Idazlearentzat itzulpena «sorkuntzarako beste baliabide bat» dela azaltzen duen tesia aurkeztu du Aiora Jakak
Irune Berro Urrizelki Bilbo
Joseba Sarrionandiak euskal literaturara «itzulpena ulertzeko, definitzeko eta gauzatzeko modu berritzaile bat» ekarri duela erakutsi du Aiora Jakak, Euskaltzaindiaren Iker bildumaren barruan argitara emandako liburuan, hots, Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan obra mardulean.
Jakak esan duenez, sorkuntzarako beste baliabide bat da Sarrionandiarentzat itzulpena. «Behin eta berriz azpimarratu du fideltasuna ez dela bere irizpide nagusia, uste duelako ezinezkoa dela testu batekiko fidela izatea. Hala, testu bat itzultzean, nahitaez gai berberari buruzko testu desberdin bi izango ditugula uste du».
Aldiz, Sarrionandia baino lehenagoko itzultzaile gehienek oso bestela pentsatzen zutela gogorarazi du Jakak. «Itzultzea zen erreproduzitzea, eduki finko eta aldaezin bat beste hizkuntza batera transferitzea. Fideltasuna zen haien irizpide nagusia».
Sarrionandiak diskurtso hori eten zuela esplikatu du Jakak, ia 500 orrialdeko tesian. Literatur ikerlariaren iritziz, Sarrionandia berritzailea da ez soilik itzulpena ulertzeko moduan. «Itzuliko duen obra aukeratzeko baliatzen duen irizpidea ere apurtzailea da», Jakaren arabera. «Haren aurrekoek, erlijio testuez gain, Mendebaldeko tradizioko testu kanonikoak itzuli zituzten, batez ere. Sarrionandia Europako zirkulu itxi horretatik atera da. Eta bost kontinenteetara joan da testuen bila». Horrenbestez, «literatura handietan ezagunak diren autoreekin batera, literatura txiki eta ezezagunetako testu anonimoak nahiz autore madarikatu eta bazterrekoak itzuli ditu».
Jakak argi du: «Munduko literaturaren beste bertsio bat eskaini nahi die Sarrionandiak euskal irakurleei».
Itzulpena egiteko Sarrionandiak baliatzen duen modua, halaber, «berritzailea» dela azaldu du Jakak: «Apokrifoen erabilera da horren adibidea. Hau da, bere itzulpen antologietan berak sortutako testuak tartekatzen ditu. Horrelako estrategiekin saiatzen da erakusten testu itzuliek eta sorkuntzazkoek antzeko ezaugarriak dituztela». Autore-itzultzaile bereizketa zurruna higatzeko xedea du idazleak.
>> idazten.com: UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa “Sarrionandiaren beste sormen-lanak”
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Joseba Sarrionandiaren “Gartzelako poemak” larunbatean Bilbon
2013 8 urtarrila
>> komiteinternazionalistak.org: Sarrionandiaren poesia munduko preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko
BILBO. Poesia saioa: Joseba Sarrionandia: “Gartzelako poemak” 7Katu Gaztetxean. Urtarrilak 12, larunbata, eguerdiko 13:00etan
Urtarrilaren 12an, Euskal Preso Politikoen defentsan antolatua dagoen manifestazioaren aurretik, eguerdiko 13:00etan, Joseba Sarrionandiaren “Gartzelako Poemak” liburuarekin errezitaldia izango da Bilboko 7Katu Gaztetxean. Askapena, Herrira eta Komite Internazionalistak antolatutako ekimen honetan, gogoan izango ditugu gure lagunak diren munduan zehar barreiatuta dauden preso politikoak.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
“Fakin xokona” liburuaren aurkezpena ostiralean Gernikan
2013 7 urtarrila
Gernikako Herrira Bilguneak antolaturik, Gernikako herriko semea den Oier Goitia euskal preso politikoaren FAKIN XOKONA poema liburua aurkeztuko du Ataramiñek urtarrilaren 11n, barikua, Gernikako Elai Alai aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Eduardo Galeano, “Txori debekatuak”
2013 2 urtarrila
>> adima.armiarma.com: vladimir
Preso politiko uruguaitarrek ezin dute baimenik gabe hitz egin, txistua jo, irribarre egin, abestu, azkar ibili eta beste preso bat agurtu. Ezin dituzte margotu, ezta jaso ere, emakume haurdunen, bikoteen, tximeleten, izarren eta txorien marrazkiak.
Didasko Perezek, eskolako maisuak, torturatua eta ideia ideologikoak izateagatik preso dagoenak, igande batean bost urteko Milay bere alabaren bisita du. Alabak txorien marrazki bat dakarkio. Zentsoreek kartzelaren sarreran hausten diote.
Hurrengo igandean, Milayk zuhaitzen marrazki bat dakarkio. Zuhaitzak ez daude debekatuak eta marrazkiak aurrera egiten du. Didaskok lana goraipatzen dio eta zuhaitzen hostoetan agertzen diren koloretako zirkuluetaz galdegiten, arramen arteko zirkulu txiki ugari horietaz:
—Laranjak al dira? Zer fruta dira?
Haurrak isilarazi egiten du.
—Ssssshhhh.
Eta sekretuan azaltzen dio:
—Babua, Ez al duzu ikusten begiak direla? Izkutaturik ekarri dizkizudan txorien begiak.
Eduardo Galeano
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Xabier Izagaren poema
2012 29 abendua
>> urtarrilak12.com: Xabier Izagaren poema
Ez da goiz eder batean hil behar
Dena emateko prest daudenak
Txindor baten txinten gozotan hil ez daitezen
Ez da erlatibitatearen teoria birformulatu behar
Dena emateko zeregin astuna dutenak
Lupuak jo ez ditzan
Ez da elur lorerik batu behar
Ia dena eman dutenek
Dena eman ez dezaten
Nahikoa da paper bat margotzea haiei
Debekatutako loreak helarazteko
Nahikoa da haizearen abiadura erregulatzea
Itsaso barea harroarazteko
Nahikoa da Martin Larralderekin bazkaltzea
Kantua ozentzeko
Nahikoa da beharbada urtarrileko egun batean
Denon taupadak sinkronizatzea
Herri honen bihotzean daudenak
Bihotz honen herrira etor daitezen
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Ataramiñeren aurkezpenetik, “PERMANENT MARKER”
2012 29 abendua
>> JANTZI BURUBEROKIAK!!! Izaro Glez. Ieregi: PERMANENT MARKER
2012 Abenduak 22
Pertsona orok sortzeko beharra dauka, kartzela barrukoak are gehiago.
Ataramiñe.
Euskal errepresaliatu politikoen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, sortutako argitaletxea.
Erreminta honekin kartzela barruan ematen diren sortze prozesuak gure egin ahal ditugu.Gaur solasaldia egon da Algortan, Ataramiñe proiektua herriratzeko asmoz, bertan egon dira Oier Gonzalez preso politiko ohia eta Bruselan errefuxiatu dagoen Xabier Makazaga, bideokonferentziaz.
Michael Foucault teoriko frantsesaren esaldi batekin hasi da hizketaldia.
“Ez da harritzekoa espetxeek lantegi,/ eskola, kaserna eta ospitaleen antza izatea, /horiek denak espetxeak bezalakoak baitiraâ€
Mikel Antzaren “Ospitalekoak†nobelan idatzitakoa.
Harrigarria da, esaldi soil baten ostean, nola bertan geunden oro parekatu egin garen, kartzela barrutik bizi izan dutenak eta ustez libre garen izakiak, hitzen indarrez leku berean posizionatu gara.
Zergatik sortzen du kartzela barrukoak?
Oierrek kartzela barruan bizi dena kanpora ateratzeko beharraz hitzegin digu, eta egin ere. Bere kartzelaldiak zirauen bitartean eginiko bideo-sormen hau proiektatuz.
Ez du azalpen beharrik, poesia kartzelako debekuengatik frantseses errezitatua baldin badago ere, kontextua ondo ezagutu barik, bideoak bere helburua betetzen du, bere barrenean sartu gara eta kanpoan gaudenon denboraren ulerkera aldatu digu.
Xabierrek balio beraz hitzegin digu, barrenak sendatzeko balio izan diola sorkuntzak. Nahiz eta bera eraikita zegoen historia ofizialaren kontra bere historioa propia idazteko beharragatik hasi idazten.
Baina azpirramatu nahiko nukeena sorkuntza bere disziplina guztietan borroka tresna bezala kokatu dela.
Euskal Herriak bizi dugun garai honetan sorkuntza tresna garrantzitsua dugu; Xabierrek itxaropentsu esan du badagoela herri hontan sorkuntzarako grina.Molde berriak eraikiz, balio digunaz jabetu, mito zaharrak suntsitu, finean eraiki dezagun herri berri bat.
Hasierako Foucault-en esaldira bueltatuz, lantegiak, eskolak, kaserna eta ospitaleak espetxeak bezalakoak baldin badira, bertan gaudenok sortzeko behar berdina daukagu, hartu dezagun bada bi aho dituen aizkora hori, batek barrenak askatzen ditu, besteak herria askatzen du: sorkuntza.P.D: Neguko solztizio den honetan, ilargiak bere lana egin duela dirudi, etxera heldu eta espetxean dagoen lagun baten gutuna jaso baitut; estimulo berriak sortuz gutuna idazten iragan duen denbora eta nik irakurtzen pasa dudan denbora tarte horretan mundu paralelo bat sortu dugu, sortzen darraigu.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
“Gogor” diskoa. Gogorkeriaren aurkako lekukotasun zuzena.
2012 20 abendua
>> Gogorkeriaren aurkako lekukotasun zuzena Berria 2012.12.20
Xabier Amuriza apezen Zamorako presondegian, itxialditik laster. / BERRIA
• Diskoa. ‘Gogor’.
• Diskoetxea. Agorila.
• Noiz. 1969an jatorrikoa; aurten, CDan berrargitaratua.
• Kantuak. Hamalau. Autoreak: herriko eta elizako kantuak, Xabier Amuriza, Julen Lekuona, Jon Lopategi.
Eliza pobre bat eta Euskal Herri libre bat aldarrikatu zuten Derioko seminarioan apezek egin itxialditik grabatu ‘Gogor’ diskoan. Berrargitaratu berri dute
Nora Arbelbide Baiona
Ezkutuan baina etxe anitzetan zabaldu zen Gogor diskoa. Taldeko eta diskoko protagonistetako bat izan zen Xabier Amuriza, eta gogoan du bera preso zela iritsi zela grabaketa Hego Euskal Herrira. Kartzelatik ateratakoan ohartu zen haren eraginaz. «Gu apaiz egon ginen herrietan eta beste inguruko herri askotan jende askok, baseko kristau elkarteek, disko hori entzunez egiten zuten beren igandeko meza».
Garai baten lekuko zuzena da; Agorila Baionako diskoetxeak argitaratu zuen orduan, binilo gisa, eta berriki CD moldean berrargitaratu du, dokumentu historiko bezala, a cappella kantuz ari diren ahotsek orduko girora zuzenean eramaten dutela.
1968a zen. Urte haiek «arorik bizi edo indartsuenetako bat» izan zirela dio Amurizak. 60ko urteen hasieretatik hamar bat urtez, Burgosko epaiketa inguru arte Hego Euskal Herrian: «Gerra ondo iluna eta beltza izan eta uhin handi bat zetorren gorantz. Gazteria piztu, sutu zen. Labegerieren kantek ere garai hori adierazten dute. Gu gira Euskadiko gazteri berria…». Testuinguru horretan, 60 bat apezek Gogor izeneko taldea osatu zuten. «Gogorkeriaren aurka, gogortasuna» zuten lelotik laburbildua. Horietako bat zen Amuriza.
Talde «erradikala» zen, nahiz eta «garai hartan erradikala izateko ez zen gauza handirik behar». «Diktaduraren aurka» izatea aski zen. Ekintza anitz izaten ziren. Grebak lantokietan. Ekintza politikoak. Eta apezak tarteko. «Gogoratzen naiz manifestazioak sotana eta guzti egina naizela». Apezek, gainera, bazuten halako inpunitate bat. Konkordatua izeneko lege bati esker, babes ofizial bat. Poliziak ezin zuen sartu ez elizetan, ez apaiz etxeetan gotzainaren baimen gabe. Eta apezek hori baliatu. «Premia zeukatenei uzteko tokiak, lokalak, behar zena, geneukan guztia».
Ekintza horien guztien artean bat izan zen famatua. Derioko seminarioan (Bizkaia) egin itxialdia. 60 bat apez eta fraide han egon ziren, 25 egunez. «Gau eta egun poliziek inguraturik». Prentsan oihartzun handia izan zuen. Itxialdikoek ordezkariak bidali zituzten Parisera, Madrilera, Erromara.
Bozgorailua hauek aldarrikatzeko erabili zuten: «Euskal Herriaren eskubide politikoak, zibilak, hizkuntzarenak, kulturalak, oinarrizkoak», eta baita Elizak estatuarekin zuen jarrera konplizea salatzeko. «Gaur egun, badirudi kontu normalak direla, baina orduan oso debekatuak ziren, oso pertsegituak», beti Amurizaren hitzetan.
Diskoa han gertatuei buruz zerbait uzteko ideiarekin hasi zen, itxialdian egin mezetako bat grabatuz. «Lekukotasun zuzen bat. Parte hartzaileek zuzenki egindakoa. Geure korua, geure ahotsak entzuten dira hor». Eta baita, bide batez, aldarriari hats berri bat ematea. «Mezua zabal zedila. Orduan gauza asko eta asko egin genituen, hots handia atera zutenak, baina ez genuen inolako idatzirik utzi. Itxialdian horixe egin ez bagenu, hemeroteka bat izango zen. Zorionez, egin genuen. Zoritxarrez, beste asko ez genituen egin».
Ideia praktikan jartzeko, kantatzen zekien talde bat osatu zuten. Baina grabaketa bera ez zuten itxialdi garaian egin ahal izan: «Ezin zen horrelako koru bat bildu, kantatzeko, probak egiteko, errepikatzeko. Nahiko ardura eta lan genuen eguneroko tentsio horretan. Seminarioan ere tirabirak sortzen ziren». Baina «bertan egin bagenu bezala bildu ginen». Lekuan izandako intentsitatea badu diskoak. Itxialdia azaroan bururatu zen, eta diskoa urteberri hasieran grabatu zuten. Zornotzan grabatu zuten. Larreko karmeldarren komentuan ala ikastolan izan zen, hortaz ez da gehiago oroit Amuriza.
Mugan, teatro pixka bat
Behin grabaketa egin eta, ordea, grabaketa disko bilakatzea ez zuten lan erraza, debekatua baitzen. Amuriza izan zen muga pasatu eta grabaketa Ipar Euskal Herrira ekarri zutenetako bat. Telesforo Monzonen etxera ekartzea zuten eginbeharra. Muga pasatu zuten eguna oraindik gogoan du Amurizak. Anekdota bat buruan du oraino. Mugaren zeharkatzea errazteko, Claudio Gallastegi ekarri zuten beraiekin, Bilboko pertsonarik popularrenetako bat. «Efektiboa izan zen. Jendarmeek gelditu gintuzten. Kotxea txikia zen. Mini Maurice bat. Eta jendarmeek ikusi zutenean halako gizon puska… 160 kilo bazituen gizon bat sotana eta guzti kotxe ñimiño hartatik irteten, harriturik gelditu ziren». Teatro pixka bat egin, eta segitu zuten aitzina. «Eta gu pozik. Merkantzia hori isilekoa, klandestinoa eta ilegala izango zen bestela». Iritsi zen Agorilara, eta hortik berriz Hego Euskal Herrira. Hor ere gordeka, baina orduko preso zen Amuriza.
«Gure euzko erri langillea zenbateraiño zapalduta dagoan ikus daiten»
Diskoa laguntzen duen edukia itxialdiaren nondik norakoa esplikatzeko euskarri gisa erabili zuten, ekintza azalduz: «Gure euzko erri langillea zenbateraiño zapalduta dagoan ikus daiten». Eliza pobre, askatasundun, bizi eta bertako bat aldarrikatzen dute bertan. Kantu aldetik, Ez Dok Amairukoenak badira, herrian anitz kantatzen ziren bezala itxialdian ere kantatzen zituztenak. Julen Lekuonarenak direnak Ez ez dut nai , Iltzaille bat bezela, Eleiza pobrea. Badira Amurizak egokituak; Egun da Santimamine , Inok nai ba’dau edo Aita Jainkoa, adibidez. Badira, halaber, elizkizunetako zenbait erreferentzia, moldatuak.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Joxemari Olarra Agiriano (euskal preso politikoa): “Corruptos, bajo el fango de la rÃa”
2012 20 abendua
>> Joxemari Olarra Agiriano (euskal preso politikoa): “Corruptos, bajo el fango de la rÃa”. Gure Liburuak 36 zkia.pdf
✱ Debo reconocer que lo primero que me llamó la atención de la novela de Fernando Alonso fue el manuscrito. Los avatares carcelarios nos acababan de reunir en la prisión gallega de A Lama, después de demasiados años de no habernos podido encontrar personalmente aunque mantuviéramos un fluÃdo contacto epistolar.
Me comentó que tenÃa bastante material literario inédito escrito durante su estancia en la cárcel de Villena, y me ofrecà gustoso a leerlo. Entonces fue que apareció en mi celda con un montón de folios escritos a mano, con correcciones que se observaban hechas con goma de borrar y un ancho margen derecho con anotaciones y comentarios. El impacto visual resultaba absolutamente anacrónico al encontrarnos en los albores del segundo decenio del siglo xxi. Pero es que las autoridades penitenciarias y sus monosabios judiciales hacÃa casi diez años que le habÃan prohibido el uso del ordenandor, por lo que llevaba todo un tiempo escribiendo a lapicero para facilitar las correcciones. Asà son las cosas en las cárceles, donde no solo hay muros de hormigón para aislar a los prisioneros de la sociedad a la que pertenecen.
Si, como he dicho, el primer impacto fue el formato en el que presentaba su trabajo, la lectura del manuscrito fue introduciéndome de forma sorprendente en una serie de temas que, aunque estuvieran datados unos veinte años atrás, son de una actualidad tan candente que sus brasas aún queman cuando se lee.
Por mucho que la lÃnea principal argumental de la novela sea la corrupción polÃtica, a lo largo de todo su desarrollo van apareciendo una serie de asuntos colaterales que, en su trenzado global, muestran un retrato muy fiel de la sociedad vasca de aquel momento –incluso de este– y de la interacción de sus diferentes agentes en el marco de nuestra Euskal Herria.
Algunas historias que recoge la novela son ficción, pero podrÃa ponerse perfectamente la etiqueta de «basado en hechos reales», pues los intrÃngulis de la trama, asà como la práctica totalidad de sus mecanismos de funcionamiento para perpetrar los sucios negocios a cuenta del dinero público son tan auténticos y vigentes, que incluso resultan idénticos a los de una red de corrupción municipal recientemente intervenida en Galiza.
Pueden llamar la atención algunos extremos de la acción en común entre partidos de muy diferente filiación, pero no está de más recordar que la base sobre la que se va engranando el relato son los trabajos llevados a cabo por el Equipo de Investigación de Egin, capitaneado por Pepe Rei y del que Fernando Alonso formó parte a comienzos de los años 90. Las tramas de corrupción a las que se refiere la novela fueron denunciadas en su dÃa y algunas llegaron a los tribunales, aunque todo quedó posteriormente disuelto en la nada judicial.
Con su peculiar combinación de estilo periodÃstico y literario, pues no podemos olvidar que Fernando Alonso es periodista, el autor entra de lleno en temas controvertidos, algunos de los cuales dan para reflexionar profundamente por lo que suponen de instantáneas de nuestra sociedad.
El final es de los que le gustan al autor, un ámplio pórtico por el que el lector puede pasar y continuar la historia con su propia imaginación.
Nos encontramos ante el quinto libro de Fernando Alonso publicado desde que se encuentra en prisión por su militancia en ETA. Y quiero destacar en este punto el compromiso militante en el desarrollo de su tarea, lo mismo durante el tiempo en que fue periodista que, posteriormente, como escritor desde prisión. En todos sus trabajos siempre ha estado de manera sustancial la realidad de Euskal Herria en todas sus expresiones; siempre aparecen, de alguna manera, reflejos de la causa vasca.
Asà sucede, por ejemplo, en su primer libro, El repartidor de sueños (Txalaparta, 2000), una colección de cuentos en las que se encuentra desde delicado romanticismo hasta refrescante ironÃa. El silencio del infierno (Ataramiñe, 2003) es una estremecedora novela corta sobre torturas que, me consta, ha habido personas que no han sido capaces de acabar de leer por su dureza. En 2004 publicó en Txalaparta Por qué luchamos los vascos un libro que venÃa a actualizar el conocido La razón vasca, de Luis Nuñez. Por último, Una flor en el juzgado (Hiru, 2009) en el que se afronta el tema de los tribunales, la incomunicación, la tortura…
A pesar de tratarse de un manuscrito hecho a lapicero, disfruté de la lectura de esta última novela de Fernando Alonso y me pareció necesaria para introducirse en las alcantarillas de la corrupción que se desarrolla a eso que podrÃamos decir «nivel de calle». Ahora volveré a leerla en formato libro.✱
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
“Al margen de la izquierda”, Fernando Alonsoren nobela berria
2012 19 abendua
“Al margen de la izquierda“, Fernando Alonso euskal preso politikoaren nobela berria argitaratuko du Txalaparta etxeak. Liburuak 250 orrialde izango ditu eta 2013ko martxorako kaleratuko dela iragarri du Txalapartak.
Al margen de la izquierda
Sestaoko PSOEko alkatea etxetik ateratzear da, handik gutxira eginen den osoko bilkurara joateko asmoz, baina orduan, bat-batean, bere asmo guztiak aldarazten dituen dei bat jasotzen du. Alkatea heltzen ez dela ikusita, alarma guztiak pizten dira udaletxean: bahiketa bat?
Laurogeita hamarreko hamarkadan gaude, Euskal Herriak egoera politiko eta sozial latza bizi zuen garaian, baita Bizkaiko Ezkerraldean ere, jakina. Inguru horretan, “demokraziaren†eta politika “antiterroristaren†alde egiteko aitzakiaz, mafia politiko jakin batzuek bere negozioa egiteko aprobetxatu zuten egoera.
Ustelkeria eta babes politikoa ardatz duten bilbe horiek, garaian autoreak Egin kazetan salatu eta ezerez judizialean desegin zirenak, kazetaritza eta fikzioa uztartzen dituen liburu berezi honetako ardatz dira.
Fernando Alonso
Fernando Alonso Abad (Sestao) kazetaritza ikasketak burutu zituen Leioan, 1984an. Urte horretan bertan Nikaraguara joan zen, eta sandinistekin bizi izan zen Jinotegan, orduko ingurunerik gatazkatsuenetarikoa zena. Herrialde hartako egoerari buruz idatzi zituen artikulu eta argazki-erreportajeak Punto y Hora, Deia eta El PaÃs egunkaritan argitaratu zituzten.
1992an Egin argitalpenean hasi zen lanean, hasieran ikerketa taldean eta Euskadi atalean ondoren; 1996ko abuztura arte jardun zuen, alegia, ETAko kide izateaz akusatuta Guardia Zibilak Hernanin atxilotu zuen arte. Ordutik Espainiako hainbat kartzelatan izan da. Txalaparta argitaletxean hauek kaleratu ditu: El repartidor de sueños (2000) ipuin-bilduma, ¿Por qué luchamos los vascos? (2004) saiakera eta horren katalanezko bertsioa Per qué lluitem els bascos? (2007). Hiru etxean, Una flor en el Juzgado nobela argitaratu du. Ataramiñen, El Silencio del Infierno nobela laburra argitaratu zuen, 2003an.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Espetxe politikaren inguruko komiki eta argazki erakusketa
2012 19 abendua
>> Salbuespeneko espetxe politika 59 komikitan ikusgai
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Ataramiñe liburuak HERRIRADENDA.NET webgunean salgai
2012 12 abendua
Herrira elkarteak sortutako herriradenda.net Internet bidezko dendan, beste produktuekin batera, Ataramiñeren liburuak ere eros daitezke.
Sartu herriadenda.net eta liburuak atalean aurkituko duzu Ataramiñek argitaratutako azken liburuak erosteko aukera.
Salbuespeneko espetxe politika 59 komikitan ikusgai
2012 12 abendua
> urtarrilak12.com: Komiki erakusketa bikaina datorren astelehenetik aurrera!
Urtarrilaren 12ko manifestazioaren atarian, Herrira mugimenduak komiki erakusketa bat antolatu du 18 artistaren lanekin.
Urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorra arlo guztietatik datozen ekarpenekin janzten ari da. Oraingo honetan, 18 marrazkilarik beren lanak eman dituzte presoei eta espetxe politikari buruzko talde erakusketa batean ikusgai jartzeko.
Erakusketa Zabaldin jarriko da (Nabarreria 25, Iruñea), abenduaren 17tik 31 arte, 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:30etara. Abenduaren 17an, astelehena, 19:30ean, aurkezpen ekitaldia eginen da, eta egileetako batzuk bertan izanen dira. Ondoren otamena eginen da.
Erakusketan, marrazkigile hauen lanak egonen dira: Abarrots, Adur Larrea, Alatz Lopez, Amaia Ballesteros, Asisko Urmeneta, Axpi, Dani Fano, Exprai, Iñaki Holgado, Jokin Larrea, Joseba Larratxe, Kako, Lope, Martintxo Altzueta, Mattin, Tasio, Zaldi Eroa eta Mikel Orbegozo; azken honek, jatorriz Donostiako Intxaurrondo auzokoa eta gaur egun espetxean dagoenak, “Preso nago†izeneko komikia argitaratu zuen 2010eko abenduan, Ataramiñeren eskutik; lan horren zenbait pasarte ere ikusgai egonen dira.
Erakusketa birtuala, irekia aportazioak jasotzeko:
Komikien erakusketa manifestazioaren webgunean sartuz ere bisitatu daiteke (www.urtarrilak12.com), abenduaren 18az geroztik. Herrira mugimenduak marrazkilari eta irudigile guztiak animatzen ditu erakusketa honetarako aportazioak egitera. Nahi izanez gero, beraz, webgunean ageri den helbidera bidali behar dira lanak, urtarrilaren 12a baino lehen.
« Mezu berriagoak — Mezu zaharragoak »