Aitor Aranzabalen “Angiolillo” liburua auzolanean montatuko dute larunbatean Bergarako gaztetxean

2013 7 maiatza

Bergarako Gaztetxean deialdia egin dute datorren maiatzaren 11n, larunbata, denon artean auzolanean Aitor Arantzabalek kartzelan idatzitako “Angiolillo” liburua “montatzeko”. Hitzordua, Bergarako Gaztetxean 16:00tik aurrera, liburua auzolanean “montatzera”.

>> Deialdia facebook-en


Aitor Arantzabal (argazkia: goiena.net)

>> goiena.net: Aitor Arantzabal: “Gure mugimenduek badute parekotasunik: duintasuna, konpromisoa… Libre izan nahi eta preso bukatu”

Arritxu Barruso

Aitor Arantzabalek Michele Angiolilloren gaineko liburua idatzi zuen espetxean egon zen denboran. Orain liburua inprimatu eta kaleratuko du Angiolillo Liburutegiaren laguntzarekin. Auzolanean egingo dute hori. Zapatuan, maiatzak 11, Bergarako gaztetxean elkartuko dira bertara gerturatzen diren herritarren artean liburuak muntatzeko, gero inprentara bidali ahal izateko. Hasiera-hasieratik auzolanean egindako liburua dela kontatu digu Aranzabalek eta proiektuaren nondik norakoak ere kontatu dizkigu.

Nolatan Angiolilloren gaineko liburua egiten?

Orain dela hamabost bat urte beste lau gazterekin batera informazioa batu eta Angiolilloren inguruko liburuxka bat idatzi behar genuela pentsatu genuen. Koldo Izagirrerekin egon ginen, orduan idatzi berri zuen Nik ere germinal! Egin gura nuen aldarri eleberri zoragarria. Bergarako gaztetxera etorri zen, eta poltsa handi batean Angiolilloren inguruko material piloa ekarri zigun. Momentu horretan ez genuen fundamentu handirik atera eta proiektua hor gelditu zen. 2008ko otsailean nire jarduera eta lan politikoarengatik kartzelaratua izan nintzen. Denbora asko nuela-eta garai batean utzi nuen egin behar horri heldu nion.

Zergatik Angiolillo?

Michele Angiolillo anarkista italiarra , ahaztutako pertsonaia garrantzitsua da. Angiolillo moduko pertsonei tarte txikia eskainiko die historiak, nahiz eta bere ekintzarekin historiaren norabidea nabarmen aldatu. Zor pertsonala nuela uste nuen. Kultura politiko desberdinetatik gatoz, baina gure mugimenduek badute parekotasunik: duintasuna, konpromisoa… libre izan nahi eta preso bukatu.

Zer topatuko dugu liburuan?

Saiakera da, ez ikerketa sakona egin dudalako; alderantziz, saiakera da asko saiatu naizelako.Liburuxka hau ez da eleberri on bat; ez naiz idazlea. Akatsak bilatuko dituzu, idazle bezala trasgresio ugari aurkituko dituzu, lizentzia bereziak hartu ditut. Zer aurkitzea nahi dudan? Militante kontsekuente baten nondik norakoak. Jendarte eredu aske bat eraikitzea nahi zuen ameslari baten azken estazioa. Utopia egingarria dela aldarrikatzea.

Informazioa nondik jaso duzu?

Iturri nagusiena Koldo Izagirrek eman zigun poltsakada paperak osatu dute. Kanpotik neska lagunak, Maittanek, eta beste lagun batzuk bildutako informazioa. Liburuan bibliografia aipatzen dugu, liburu asko irakurri ditut; web gune askotik ateratako informazioa sartu zidaten espetxera.Atal honetan geldi unetxo bat egitea merezi du. Euskal preso politiko guztiek komunikazioak interbenituta dauzkate, paketetan fotokopiatutako apunteak eta materialak debekatuta daude, hilean behin aurrez aurreko bisitak aprobetxatzen genituen materialak sartu eta ateratzeko, ezkutuan eta harrapatu ezkero zigorra jasotzearen mehatxupean –isolamendua, sei hilabete aurrez aurreko gabe, espetxe aldaketa–. Baldintza horretan idatzi genuen liburuxka.

Nola deskribatuko zenuke Angiolillo eta nola bere bizitza?

Angiolillo ekintzale anarkista erromantikoa eta oso balore eta printzipio sakonekoa zela esango nuke. Bere bizitza oso laburra izan zen, 26 urterekin hil zuten. Azkar eta oso modu intentsoan bizi izan zituen.

Angiolilloren bizitzan zerk harritu zaitu gehien?

Atxilotzeari, epaiketari, espetxeari, zigorrari eta azkenik urkamendiari nolako heldutasun eta osotasunarekin aurre egin zien. Ihes egiterik bazuen, erruki eskatzea ere bai, baina dotoretasuna, duintasuna eta konpromisoa azken momentu arte aldamenean izan zituen. Ideia anarkistengatik borrokatu zuen azken hatsa eman arte.

Zer izan da liburua idazterakoan gehien kostatu zaizuna?

Hasteko egoera bera: kartzelan egotea, kanpoek materiala lortu, sartu, eskuz idatzi, atera, ordenagailura pasa, zuzendu… lan ikaragrria suposatu zuen. Baina honen gainetik gehien kostatu zaidana idaztea izan da. Ez naiz idazle jaioa eta zailtasunez beteriko jarduna izan da.

Pozik emaitzarekin?

Oso pozik. Hasieran niretzako lan bat zen, hamar ale atera eta zenbait lagunei eman nizkien. Horietako bat gaztetxera eraman eta beraien esku utzi nuen. Internet bitartez zabaldu zuten, gerora etorri da liburuxka inprimatzeraen ideia. Denon ondasuna izan behar da gure herriko historia, eta lantxo honekin ekarpen xumea egitea nahi dugu.

Uste duzu bergararrek ezagutzen dutela Angiolillo eta bere historia?

Orokorrean izenez eta ekintzaez ezagutzen dela esango nuke; bere historia aldiz oso alboratuta egon da. Historia letra handiz boteredunek idatzi dute, Angiolillo moduko pertsonaiei bizkarra ematen zaie. Ez dugu bere bizitza eta hstoria ezagutzen merezi duen bezala.

Auzolanean egindako liburua da.

Hemen protagonista bakarra dago: Angiolillo. Guk errazena egin dugu, hark egindakoa jarraitu eta paperean batu. Auzolanean egin dugu, bai. Elkarrizketan zehar aipatu ditut, hasieran ernamuina izan ziren lau gazteak, Koldo Izagirre, gaztetxea, neska laguna, koadrila eta familia, baita despistatuko funtzionarioa ere, zergatik ez, Angiolillo Liburutegia… Inprimatu eta muntatu ere oso modu xumean, auzolanean egingo dugu.

Nola egingo duzue?

Liburuak 112 orrialde ditu, bi aldetan idatzita, beraz, 56 orrialde dira. Auzolanean egingo duguna honakoa izango da: 56 orrialdetatik, bakoitzak bat hartuko dugu, eta liburua montatuko dugu. 

Inprimazioa, Gasteizko Irrintzi inprimategian egingo dugu. Kolektibo ezberdinei liburuak ateratzen diezkiete guk erabiliko dugun sistema bera erabiliz. Beraz, haiek inprimatu egingo dute, baina guk muntatu. Gaur egungo egoera ekonomikoa ikusita, merkeago ateratzen da eta horrez gain gure benetako nahia da, herriak auzolanean egitea liburu hau. Zergatik? Uste dugulako Bergarako herriak zor bat daukala Angiolillorekin.

Zapatuan, maiatzak 11, izango da hori, ezta?

Bai. Halaxe da. Zapatuan 12:00etan hasiko gara lanean. Herritar guztiak gonbidatuta daude Bergarako gaztetxera etortzera. Liburua, azken egunak pasatu zituen ziegaren ondoan muntatuko dugu, gaur egun Angiolillo liburutegia kokatuta dagoen ziegan.

Liburuaren aurkezpena noiz egingo duzue?

Aurkezpena ekainaren 14an izango da, egubakoitza, 18:00etatik aurrera. Ekitaldia Bergarako gaztetxeko 13. urteurrenaren barruan kokatu nahi da. Gaztetxeko urteurrena, ekainak 7tik 16ra bitartean ospatuko da. Aurkezpen ekitaldia antolatzen gabiltza oraindik, baina gure nahia da Angiolillori buruz idatzi duen beste idazle bat ekartzea gonbidatzea. Musika pixkat ere egongo da, eta luntxa, nola ez. Dena dela, lehen esan bezala, oraindik egitaua lantzen gabiltza.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“Kandela bat pizteko behar dena” liburua sarean

2013 6 maiatza

Mikel Antzak eta Iker Morenok umeentzat onduriko Kandela bat pizteko behar dena liburua osorik sarean duzue orain, PDF formatoan, ON LINE irakurtzeko zein e-book formatoetan deskargatzeko.

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> beste formato batzuk

Kandela bat pizteko behar dena
Testua: Mikel Antza
Irudiak: Iker Moreno
Haur literatura.
Ataramiñe 2012
Neurriak: 18 x 18 zm.
28 orrialde

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Mikel Orbegozoren “Preso Nago 2”, Berria egunkarian

2013 2 maiatza


Oier Gonzalez, komikiarekin, eta Orbegozoren gurasoak. / IDOIA ZABALETA / ARP

>> berria.info: Mikel Orbegozo euskal preso politikoak ‘Preso nago 2’ komiki sorta argitaratu du

Espetxeko errealitateari begirada «argitsua eta umoretsua» egin diola esan du Oier Gonzalez Ataramiñeko kideak

Odei Irigoien Aizpitarte

Bere egunerokoa izan liteke Mikel Orbegozo preso politikoak argitaratu duen Preso nago 2 komiki bilduma, Oier Gonzalez Ataramiñe argitaletxeko kideak azaldu duenez: «Aske gaudenontzat hain izaera negatiboa izan dezakeen instituzio batetik, horri buelta eman, eta komiki umoretsu bat plazaratu du Mikelek. Ez dago ikuspegi ilun batetik egina. Oso argitsua eta erakargarria da, positiboa». Espetxeari buruzko Orbegozoren bigarren komiki sorta da —lehena, Preso nago, 2010ean kaleratu zuen—, eta hiru ataletan daude banatuta istorioak. Lehena eta mardulena «umorez tindatutako espetxe kronika bat da», Gonzalezen ustez: «Garaiaren erretratu, bigarren azpiatala Gaixo larriak askatu! da, Iosu Uribetxeberria askatu aurreko garaian kokatzen dena». Izan ere, biak espetxe berean egondakoak dira, eta elkar ezagutzen dute. Azkeneko atala EPPK ilegala da.

Ainara Aspiazu Axpi marrazkilariak bere iritzia eman du Orbegozoren lanaz. Teknika aldetik «hobetu» egin duela esan du, kontuan izanda «autodidakta» dela Orbegozo. «Meritu handia dauka gai berari helduta beste 87 orrialde osatzeak. Gai bat erabiliz eta erabiliz, gastatzea erraza da». Orrialde bat edo biko istorio laburrak dira liburua osatzen dutenak. «Irudien bidez, kontaktuan jartzen gaitu kartzelako errealitatearekin, ikus dezakegu barrutik nolakoa den. Hori garrantzitsua iruditzen zait», azaldu du Axpik.

«Paper gehiegi dauzkazu»

Kartzelan komikiak egiteko ezartzen dizkioten trabak salatu dituzte presoaren gurasoek: «Zaindariak erregistroetan ziegara sartzen dira, eta paperak bilatzen dituzte», adierazi du Marian Etxarri amak. «Sartzen dira, eta esaten diote paper gehiegi dauzkala, marrazki gehiegi», gaineratu du German Orbegozo aitak. Adibide modura, errotuladore bat sartzen badiote espetxera beste bat aterarazten diotela salatu dute gurasoek: «Beti dago mugatua. Horrela dira gauzak, funtzionarioen arbitrariotasunaren arabera». Kartzelatik liburua atera, atera dela nabarmendu dute, baina ez dela sartuko presoak bere lana ikus dezan: «Beste kartzelatan, seguru asko, bai, baina honetan ez. Berak uste du ezetz», azaldu du amak.

2005ean atxilotu zuten Orbegozo, eta geroztik lau espetxetan izan da; orain, Badajozen dago. «Liburua argitaratu eta gero, ez dakigu nora bidaliko diguten», esan du Etxarrik. Arratsaldeak ziegan pasa behar dituela azaldu du aitak, eta tarte horietan marrazten duela: «Ihesbide bat da harentzat».

www.herriradenda.net webgunean eta hiriburuetako hainbat liburu dendatan jarri du salgai liburua Ataramiñek. «Ezohiko argitaletxea gara; desagertzeko bokazioarekin sortu ginen», Gonzalez kidearen arabera.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Mikel Orbegozoren “Preso Nago 2” komikiaren aurkezpena

2013 2 maiatza


Mikel Orbegozo preso donostiarraren ‘Preso nago 2’ liburuaren aurkezpena. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

>> irutxulo.hitza.info: Mikel Orbegozo preso donostiarrak bere bigarren komiki liburua argitaratu du: ‘Preso Nago 2′

Agurtzane Altuna

Mikel Orbegozo (Intxaurrondo, 1979) presoa 2005. urtean atxilotu zuten, eta hainbat kartzelatan egon ondoren, Badajozen dago orain. Preso sartu zutenean, kartzelako egonaldia arintze aldera hasi zen marrazten. Lehendik ez zuen halako trebetasunik, baina ederki hartu dio tamaina. Izan ere, Preso nago 2 komiki liburua argitaratu du Ataramiñe argitaletxearen eskutik.

Oier Gonzalez, Ataramiñe argitaletxeko kidea, Ainara Azpiazu ‘Axpi’ komikigilea eta ilustratzailea eta Mikel Orbegozoren gurasoak izan dira liburuaren aurkezpean. Gauza bera egon da guztien ahotan: Orbegozok gaurkotasunarekin duen lotura estua, eta krudelak izanda ere, gaiei ematen dien umore puntua. German Orbegozo, presoaren aitaren arabera, “Mikelentzat ihesbide bat da marraztea; kanpora ateratzen da bere marrazki bakoitzarekin”.

Orbegozoren lehen komikiak ikusgai egon dira Parte Zaharreko Rekalde tabernan.Euskal presoen sormen lana kanpora ateratzeko lan horretan dihardu Ataramiñe argitaletxeak ere. “Presoen sorkuntzak oso ugariak dira, gehiago egingo genituzke, baina urtean hiru edo lau argitalpen egiten ditugu”, esan du Oier Gonzalezek.

Ainara Azpiazu ilustratzailearen ustez, berriz, “oso komiki onak dira Orbegozorenak. Oso pertsonaia ea marrazki xumeak dira, baina oso agerikoa dute mezua; gutxirekin asko adierazte dute”

Gutxirekin asko adierazten dute, Orbegozok bere marrazkiak egiteko dituen baliabideak oso urriak direlako. Kontuan izan behar da, bere erara ikasi duela komikiak egiten. Guraso eta lagunek material sartzen diote, baina asko mugatzen dute. Orbegozoren amaren arabera, “Badajozen oso gauza gutxi edukitzen uzten diote, baina ahal den moduan moldatzen da”.

Esker ona eta poza adierazi dute preso donostiarraren gurasoek, semearen lana kaleratzeko egiten den ahaleginagatik. 2010. urtean Preso nago liburua argitaratu zuten, eta orain bigarrena. Preso nago 2 Herriradenda.com webgunean eta, Donostian, Hontza liburudendan eta Rekalde tabernan eros daiteke, 15 euroan.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Mikel Orbegozoren “Preso nago 2” komikia aurkeztuko dugu Donostian maiatzaren 2an

2013 29 apirila

Preso nago” ostean “Preso nago 2” kaleratu du Mikel Orbegozo euskal preso politikoak.

Preso nago 2” komikiaren aurkezpena maiatzaren 2an, osteguna, egingo da, goizeko 11:00etan, Donostiako alde zaharrean dagoen udal sotoan.

Argitalpenaren berri eman eta nondik norakoez jarduteko Mikelen senide zein Ataramiñeko kideoz gain, Ainara Azpiazu “Axpi” komikigile eta ilustratzailea lagun izango dugu.

Aurkezpena berez prentsari begira egingo badugu ere, sarrera librea da bertara joan nahi duen guztientzat.

“Preso nago 2” > liburuaren azala eta liburuaren kontrazala.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Koldo Izagirre, “Agirre zaharraren kartzelaldi berriak”

2013 25 apirila

Agirre zaharraren kartzelaldi berriak
Koldo Izagirre
Elkar, 1999

—4—

Ürrüxtoitik 785 kilometrora

Dolare makurrera azaldu naizela gaztigatu didate jaulierrek. «Damurik» gaineratzen dute, nire adur beltza deitoratuz. Hemen politiko bakarra naiz agi denez, ziegetatik atera nautenerako eramanak zeuzkaten nire grilulagun guztiak giltza galdu zen beste leku aunitzetara. Hemen ez dudala lagunik topatuko, hemen ez zaidala inor urrikalduko, hemen dena elbarriz josia daukatela esan didate giltzadunek, tamalgarria dela ohartaraztea atzendu gabe.
—Ohoinak eta trafikatzaileak besterik ez dituzu topatuko, ez ezazula elkartasunik espero. Hemen ezin duzu motinik antolatu.
Baina ez didate luzaz patiora besteekin utzi, ez prebentiboekin ez zamatutakoekin. Hauxe da esaten didaten hori gezurra delako froga, beraiek konturatzen ez diren arren. Kartzela hau politikoz betea dagoela esaten diedanean uzker urtika egiten dute barre ni baino lotuago dauden ergel hauek. Alabaina, bakarrik omen nagoelako horrek gaztiguak eta iragarpenak baino froga gogorragoak behar izan ditu neure adorea hondatzeko, eta sartualdiak egiten uzten hasi zaizkit, apurka izan bada ere, dolareko patsa bertatik bertara ezagut dezadan. Ez nago bakarrik, ehundaka begik barrandatzen naute.
Libutegian, burua esku artean daukadala:
—Iñaki, hil eginen haut!
Dutxetarako bidean, ziega baten ate ostetik:
—Nire anaia hil zenuten zuek, Iparraldean. Ziegan, uraren kainutik:
—Hobe duk ziegatik irten gabe, Iñaki!
Eta giltzadunen betiko irriño zinikoa buldara zabaltzerakoan gutuna jasotzerakoan lokutoriora deitzerakoan. Armada oso bat daukate jaulierrek patioan beren zerbitzura: droga garesti dago, eta gorputzak behar du… Auzojanean behar gaituzte. Egon izan dira erasoak, baina presoen arteko elkartasuna handiagoa da, haatik, jaulierrek lor dezaketen menpekotasuna baino, badakizue bideak eta presondegiak adiskidantzak egiteko lekurik egokienak direla, ezkutatu behar ez nukeen arren presoen arteko aliantza horretan ez dutela garrantzi makala ukaiten latzean behin antzara karrankariei egin ohi zaizkien kontu kitatze odoltsuek.
—Hi, Iñaki, zenbat marantu dituk?
—Hori bera galdetu zidaan fiskalak azken epaiketan!
—Lasai, Iñaki, ni ere euskalduna nauk, konfiantzakoa… !
—Ez nekien, barka.
—Bai, Etxeberria diat abizen bat.
—Abizen euskalduna duk, arrazoi duk.
—Zer esan nahi dik?
—Ba… horixe, etxe berria.
—To, halako abizena duk egokiena guretzat. Gu beti gabiltzak txabolaz txabola eta! Nekez ukanen diagu guk etxe zaharrik! Beti berrian, ja, ja, ja!
Jarraitzen du

Share

Sarrionandia, haurrei azaldua

2013 23 apirila

>> berria.info: Sarrionandia, haurrei azaldua

Idazlearen ipuinetan oinarrituriko ikuskizun pedagogikoa taularatuko dute Donostian

Pentsamendu kritikoa bultzatzeko asmoa du antzezlanak.

Joseba Sarrionandiak 2010. urtean argitaratu zuen Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako ipuin liburua, eta horretan oinarritu dira Artedrama eta Dejabu konpainiak lehen hezkuntzako ikasleei ipuin kontaketa dramatizatu bat prestatzeko. Horrela sortu zuten Idazlea zeu zara antzezlana. Eta Ander Lipusek, Miren Tirapuk, Urko Rekondok eta Ainara Gurrutxagak taularatuko dute lana. Gaur Donostian aurkeztuko dute.

Hik Hasi pedagogia elkarteak eskatuta sortu zuten antzezlana. Ikasleengan pentsamendu kritikoa eragitea, irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta antzerkia eskoletara eramatea da proiektuaren asmoa. Izan ere, Sarrionandiaren librua ipuin laburrez osatuta dago, eta «pentsamendu autonomoa, dibergentea eta kritikoa ahalbidetzen duten proposamen literarioz betetako narrazioak dira», pedagogoen arabera. Ipuin horien bidez, haurrek elkarrekin bizitzen ikas dezakete, komunikatzen, pentsatzen eta norbera izaten.

6 urtetik 12 urte bitarteko haurrentzako lana da, eta 45-50 minutu inguru irauten du. Adin tartekoen saio bakoitzean bi aktore aritzen dira.

Lan horretan oinarritu dira aurten Biba zorrien izurritea antzezlana sortzeko, Ander Lipus beraren gidaritzapean.

‘IDAZLEA ZEU ZARA’ ANTZEZLANA
Noiz. Gaur, 18:00etan.
Non. Lugaritz kultur etxean, Donostian.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Txikiaren bertso eta poemak sarean

2013 20 apirila


HITZ ETENA. Eustakio Mendizabal “Txikia”ren okerkiak
Jon Arano
Susa, 1992

>> literatur emailuak: Txikiaren bertso eta poemak

Gaur 40 urte dira Eustakio Mendizabal ‘Txikia’ tiroz hil zutela Algortan. Itsasondon jaio zen 1944n eta 28 urte zituela hil zuten 1973ko apirilaren 19an. Galduta ez dauden Txikiaren bertso eta olerkiak bildu zituen Jon Arano poetak 1992an eta Hitz etena liburuan argitaratu zituen, hitzaurre argigarri batekin. Bilduma hura osorik paratu dugu orain sarean. Baina tamalez, Txikiak klandestinitatean idatzitako poema guztiak aurkitzeko lana oraindik betetzeko dago.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Mikel Orbegozoren komikiak ikusgai

2013 15 apirila

irutxulo.hitza.info: Kartzelan marraztutako begiradak
Agurtzane Altuna

Mikel Orbegozo preso donostiarrak kartzelan egindako komikiak ikusgai daude Donostiako Rekalde tabernan.

Mikel Orbegozo (Intxaurrondo, 1979) Badajozen dago preso. 2005. urtean atxilotu zuten, eta Leonen egon da, iaz lekuz aldatu zuten arte. Bistan da marrazteko trebetasun handia duela, «sormen handiko mutila» dela diote bere lagunek, baina preso hartu zuten arte ez zion bere gaitasunari formarik eman.

Poliki-poliki bere zaletasunak komiki itxura hartu du, eta marrazki ugari sortu ditu. 2010. urtean Preso nago komiki liburua argitaratu zuen. Kartzelako bizimodua, egoera edo sentipenak erakusten ditu liburuko marrazkien bidez. Gainera, bere sormenak ez du etenik, eta apirilean bigarren liburu bat, Preso nago II argitaratuko du Ataramiñe argitaletxearen eskutik.

Kartzelako ikuspegia

Ironia eta umore puntu bat erabiltzen ditu normalean Mikel Orbegozok bere marrazkietan, baina begirada zorrotza du, eta preso egon arren, gertu gertutik jarraitzen ditu kalean puri purian dauden gaiak, eta halaxe ikus daiteke bere komikietan. Langabezia, ustelkeria, banketxeak, etxebizitza, hezkuntza lege berria… Asko dira jorratzen dituen gaiak.

Liburuaz gain, Gallina Vasca eta Herria 2000 aldizkarietan ere argitaratzen dituzte bere lanak. Horietako batzuk Parte Zaharreko Rekalde tabernan daude orain ikusgai. Mikel Orbegozoren kuadrillakoek egin dioten keinu bat da, bere lana goraipatu, eta jendeak bere egoera ezagutzea nahi baitute. Denboralditxo batez egongo dira Mikel Orbegozoren berrogei bat komiki Rekalde tabernan erakusgai. Gainera, preso donostiarrak egindako marrazki batekin egindako txapak ere egongo dira salgai, eta Preso nago, komiki liburua ere bai, noski.

Bere irudia duen pertsonaia bat asmatu du Orbegozok, eta askotan ageri da bere marrazkietan. Ez dira marrazki soilak, aldarrikapen bat erakusten baitu bakoitzak. Ilusio handiz hartu zuen Orbegozok Rekalde tabernako erakusketaren berri. Zailtasunak izan ohi ditu bere lanak egiteko edo kanporatzeko, baina izugarrizko poza sentitzen omen du, komikien bidez, bere zatitxo bat ere kaleratzen duelako.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“Ataramiñe”ren inguruko elkarrizketa, “hirinet.net” webgunean

2013 12 apirila

> hirinet.net: Ataramiñe proiektu berria

Ataramiñe proiektuko arduraduna dugu Oier Gonzalez Bilbatua. Kartzelako sorkuntza lanak sustatu eta argitaratzearekin batera, Ataramiñek euskal preso, iheslari zein deportatu politikoen gogoetak, sentimenduak edo bizipenak lau haizetara hedatzea du xede. Gaur, arratsaldeko 20:00etan Zapateneo Kultur Gunean proiektua beraren aurkezpena izango da, olerki musikatuen laguntzaz.

Zergatik eta nola jaio zen Ataramiñe proiektua?

Literaturaren eskutik errealitatearen ertz ezberdinak antzeman ditzakegu. Espetxea Euskal Herriko errealitatearen parte izan badenez, ez da harritzekoa gaiaren inguruko material mordoxka aurkitzea. Garai eta testuinguru ezberdinetan argitaratu baziren ere adibideak ez dira falta (Mikel Antzaren “Bakarmortuko Kronikak”, Filipe Bidarten “Isolamenduaz bi hitz”, Joseba Sarrionandiaren “Kartzelako poemak” edo Anjel Rekalden “Herrera prisión de guerra”).

Ataramiñe elkartea bera sortu aurretik, euskal presoek espetxeari buruz osatutako hamaika argitalpen ezagun ditugu. Hasi lan kolektiboekin eta bukatu norbanakoen lanekin. 1983an, adibidez, Puerto de Santa Marían “Intxaur azal baten barruan”, aldizkari eta bilduma argitaratu zuten. Susa argitaletxeak ere, “Itzalpeko ahotsak” bilduma argitaratu zuen 1989an.

2001ean, Jon Etxeandiak (besteren artean, Ataramiñe elkartearen sortzailetariko batek), “Kartzelako lanak” olerki bilduma plazaratu zuen. Ataramiñeren aurrekari izan litekeen liburua. Bertako poema batean Jonek, atxilo-aldian jasandakoari beste buelta bat ematen dio. Poliziaren komisarioa irudikatzen du bertan, Jonen olerki zirriborroak eskuetan “ya hemos desarticulado tu cuaderno de las chorradas” esaka. Jonek eta beste zenbaitek beren torturatzaileari emandako erantzuna ere bada Ataramiñe. Liburua menosten duen poliziari argitaletxea antolatuz emandako erantzuna.

2002an Amnistiaren Aldeko Mugimenduak proposamen bat eratu zuen. Durangoko Liburu Azokan presentzia bermatze aldera, preso kideen lanak plazaratuko lituzkeen argitaletxea antolatzea, hain zuzen. Hastapenetako ideiari, planteamenduaren ingurumarietan kokatzen zen SUSA argitaletxeak beste buelta bat eman zion. Toki konkretu batean presentzia bermatzeaz gainera, euskal preso politikoen artean literatura eta literatur sorkuntza sustatzeko balio behar lukeen elkartea sortu beharra zegoen. Euskal presoen lanak zabaldu, sakabanatutako testuak bildu eta espetxea ikuspegi ezberdin batetik landuko lukeen egitura bat antolatzeko aukera ireki zen, beraz.

“Ataramiñe” izena aukeratu izana, kasualitate hutsa ez zen izango, ezta?

Kasualitate gutxi izenak aukeratzean, egon edo izatekotan kausalitateak egoten dira normalean. “Ataramiñe” izena, Xanti Iparragirre euskal errefuxiatuaren bertso batetik aterata da. Gainera, Ataramiñek badu espetxea den egitura siniestro horri umorez aurre egitearen zentzu bat ere. Hain zuzen, irrifar egitea letaginak erakusteko beste manera bat baita, izan.

Jarraitzen du

Share

Mikel Antzaren elkarrizketa ARGIA aldizkarian

2013 11 apirila

> argia.com: Mikel Antza: “Hizkiz hizki porlana zulatzeko grinak eraman ninduen idaztera”

Atzerri liburua argitaratzear zela jo genuen Xabier Montoiarengana. Idazle eta musikari kasketa erantzi eta kazetariarena jantzi zezan eskatu genion, aspaldiko lagunari galdeketa zorrotza egin ziezaion. Bide luzea egin zuen gestioak, gorabehera handiak izan ziren, baina hementxe duzu azkenean.

Xabier Montoia
2364. alea
2013-04-14

Zerk eraman zaitu Atzerri idaztera?

Halabeharrak eta baldintzapen askok bat egiteari esker sortu da Atzerri. Egoera politikoa izan da baldintzapen horietako bat. Bat-batean atzera begiratzeko posturan aurkitu nuen nire burua. Gure herria askatzeko borroka beste aro batean sartu berritan, nire engaiamendua nola gertatu zen, zer nintzen edo zer izan nahi nuen begiratzen jarri nintzen. Garaitsu horretan berrartu nuen Eneko Olasagastirekiko harremana ere, Barrura begiratzeko leihoak proiektua zela eta. Iraganari behako bat ematera jarri eta hara!, zurrunbiloak hartu ninduen. Hizkiz hizki porlana zulatzen aritzeko grinak ere eraman ninduen idaztera. Ihesaldi literatura, kasu honetan ez errealitatetik at, baizik eta jendartera murgil egiteko. Ingurune antzu eta irentzaile honetatik zerbait eder eskaintzeko beharrez.

Zein izan da Atzerri idaztearen prozesua?

Prozesu gozatsua izan da. Ia berez sortu zaidan liburua. Kontakizuna, egitura, idazkera, abentura eder bat izan dira niretzat, baita inguruan izan ditudanentzat ere. Oraindik ere bada plazer iturri, irakurleen berriak jasotzen ditudan bakoitzean. Aise aritu naiz idazten, kontatu nahi nuenaren mugarriak finkatu ostean, askatasun erabatekoa eman diot nire buruari. Idazketan sufritzen hasten nintzen bakoitzean banekien oker nenbilela, eta bertan behera uzten nuen. Ez dut esan nahi liburua erditu bitartean tinta izerditu ez dudanik.

Zenbaterainoko garrantzia izan zuen egiazki Iban Zalduaren aipuak liburua abiarazteko orduan?

Aipu hori Istripu atalaren iturburuan dago. Eta liburuaren baitan Istripu-k garrantzia handia du kontakizunaren hari-mutur nagusia baita. Aipu horrek eramaten nau atzera begiratzera. Iraganarekin elikatzen dugu gure oraina. Idazle izan nahi nuen nerabezaroan, idazle izan nintzen gaztaroan eta gero idazteari utzi nion. Hori nola gertatu zen begiratu nahi izan dut liburu honetan. Euskal Herriaren askapen borrokaren ahalegin kolektibo horretarainoko nire ibilbidea berrikusi, aztertu eta eskaini. Murgil egin nuen uneraino. Zipriztin batzuek ere busti dituzte orriak. Eta amaitzeko, aipu horren galderari erantzun moduko bat, ezin dugu jakin zer izanen zatekeen euskal literatura Mikel Antza sasian desagertu ez balitz, bizitza orainaldian dago, etorkizunera begira, gertatutakoak gertatuta, igarotako denbora igarota, beste galdera bat da Atzerri, ezer ahantzi gabe: izan al naiteke oraindik izan nahi izan nuen idazle hori? Ba al dut zer eskaini euskal literaturari? Merezi ote ahaleginak?

Jarraitzen du

Share

Ataramiñe Gasteizko ZAPateneoan

2013 4 apirila

> zapateneo.net

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Fernando Alonsoren “Al margen de la izquierda” aurkeztu du Txalapartak

2013 28 martxoa

Al margen de la izquierda
Fernando Alonso
Txalaparta, 2013

> gara.net: «Al margen de la izquierda», un thriller político de Fernando Alonso en verde y negro

Editada por Txalaparta, la última novela del periodista de «Egin» y preso político sestaoarra Fernando Alonso Abad, se retrotrae a la tensa situación política y social de Euskal Herria en los noventa.

Alvaro HILARIO

Ya está a la venta «Al margen de la izquierda» (Txalaparta), la última novela del periodista, escritor y preso político Fernando Alonso. En palabras de la periodista Begoña Kapape, esta obra de Alonso es una «peculiar combinación de periodismo y ficción e incluso con algún retazo de novela negra». Podríamos decir -haciendo referencia a los colores con los que los sestaoarras se identifican- que es un thriller en verde y negro.

El libro se presentó hace unos días en una abarrotada Biblioteca de Sestao, localidad natal de Fernando y escenario de algunos de los hechos que han inspirado el relato. En la presentación participaron el expreso y miembro del colectivo literario Ataramiñe, Mitxel Sarasketa; Iratxe Alonso, hermana del autor; Begoña Kapape, periodista del antiguo equipo de investigación de «Egin»; y Ahostar Zelaieta como representante de la asociación Pepe Rei.

Mafias y corrupción

El alcalde de Sestao (PSOE) se dispone a salir de su casa para asistir al pleno que se va a celebrar poco más tarde, cuando recibe una llamada que hace que, de repente, todos sus planes cambien. Ante el retraso del primer edil, se encienden todas las alarmas: ¿Será un secuestro? La historia esta situada en la década de los noventa, cuando Euskal Herria se encontraba inmersa en una tensa situación política y social a la que Sestao y toda su comarca, la Margen Izquierda, no eran ajenas. Bajo el paraguas de la defensa de la «democracia» y de la política «antiterrorista», determinadas mafias políticas aprovecharon para hacer sus negocios.

Estas tramas de corrupción y clientelismo político que en su día fueron denunciadas por el autor en el diario «Egin», y se archivaron sin ninguna consecuencia judicial, son el punto de partida de «Al margen de la izquierda».

Desde Alama

En 1984, recién terminados los estudios de Periodismo, Alonso viajó a Nicaragua, conviviendo en Jinotega con los sandinistas. Las crónicas que desde allí envió se publicaron en «Punto y Hora», «Deia» y «El País».

En 1992, entró en «Egin», primero en el equipo de investigación y, después, en la sección de Euskal Herria. En agosto de 1996 fue detenido por la Guardia Civil en Hernani, acusado de pertenencia a ETA. Actualmente se encuentra recluído en A Lama, Pontevedra.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Joseba Sarrionandia, “Gure aberria”

2013 27 martxoa

Marginalia
Joseba Sarrionandia
Elkar, 1988

Gure aberria

Batzutan, manerarik dorpeenean, aberria beste herriekiko desberdintasunean bilatzen da, hau da, arrotz erizten denarekiko erreakzioan… Beste batzutan sorterriko geometria humanizatuaren imajina batzu dira, sorterritik hurrintzen denak bere baitan loturik nahinora daraman paisaia sentimentala… Aberria mintzo garen hizkuntza eta jaso dugun kultura ere bada, norbere formazioaren erdigunea eta gizarte komunikabidea… Aberria, halaber, borondate soziopolitikoa da, kontzientzia nazional eta sozialaren bilakaeran eta herri independiente sozialista baten aldeko burruka libertarioan… Pierre de Lancre inkisidoreak esaten omen zuen euskaldunak ez zirela ez frantsesak ez espainolak sentitzen, ez zutela, beraz, aberririk. Eta oraindik ere egia da. Gure aberria, bete behar dugun hutsune hori da.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Mikel Ibarguren, “Sar nazazu zeure pentsamenduan”

2013 26 martxoa

Hemen gauak lau ertz ditu
Mikel Ibarguren
Susa, 1996

Sar nazazu zeure pentsamenduan
Eta utzidazu zugan ostatu hartzen
Zure etxe hutsa habitatzen
Eraman nazazu zeure barnera
Eta bila nazazu zeure baitan
Zatoz, zatoz eta eraman nazazu
Hitz minduak urtzen diren lekura
Amodioak sinatzen diren ezpainetara
Leiho ondoan naukazu
Morroiloek ene auhena hertsi dutenean
Ez zait ezer gelditzen ukamena ez bada
Eta gauak eskutik ihes egin dit
Eldarnioka ihes
Eta zure izena lau ertz dituen gela isila da

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »