Mikel Orbegozoren PRESO NAGO 2 komikia osorik sarean

2014 5 otsaila

PRESO NAGO 2 Mikel Orbegozoren komikia osorik sarean duzue orain, PDF formatoan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatoetan deskargatzeko.

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

Preso Nago 2
2013
Neurriak: 17 x 24 zm.
89 orrialde.

> Mikel Orbegozo. Preso Nago

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“L´homme qui a vu l´homme”, Jon Anzaren desagerpena eta heriotzaz

2014 3 otsaila

→ argia.com: Jon Anzaren kasua fikziora eraman du Marin Ledun idazleak
→ kazeta.info: “Errebelatzailea izan da niretzat Jon Anzaren afera”, Marin Ledun idazlea


L´homme qui a vu l´homme
(Ombres Noires argitaletxea, 2014), Marin Ledun idazle frantziar ezagunaren azkeneko lana aurkeztu dute asteburuan Donibane Lohizunen. Nobelak, Jon Anzaren desagerpena eta heriotza du ardatz.

Ledun 2009an Ipar Euskal Herrian instalatu zen eta Jon Anzaren kasua -2009an desagertutako ETAko militantea, hamar hilabete geroago Okzitaniako Tolosako gorputegian agerturikoa- komunikabideetan azaldu zenean sortu zitzaion nobela idazteko ideia: “Jonen kasua ezagutu nuenetik nobela beltz baterako gaia neukala ohartu nintzen (eta ez nobela militantea)”.Jon Anzarekin gertatutakoaren eraginez sortutako “txokeak”, kasua fikziora eramatea bultzatu zuen Archèdeneko idazlea. Argi utzi du liburua ez dela gertatutakoari buruzko inbestigazio bat, “gizarte-kronikari buruzko nobela beltz bat” baizik.

Etorkizunera begira, bigarren nobela batekin segitzen du frantziarrak, eta liburuko tematikarekin segituko du ikerkuntzan. Euskal gaiak inguratzen dituen mekanika politiko eta juridikoak aztertzea da Ledunen intentzioa. L´homme qui a vu a l´homme, istorioaren lehen urratsa dela dio, bere esanetan, “asko idatzi izan da, baina hala ere, inoiz aski ez delarik”.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Peter Seeger, Josu Landak euskarari ekarria

2014 3 otsaila

Joan den ostegunean, otsailak 27, Pete Seeger kantaria hil zen.

Herri xehearekin lotura estua, konpromiso politikoa eta ekoizpen erraldoia dira ia ehun urteko bizitza horretako ezaugarri nagusiak; langile mugimendua, eskubide zibilak, Vietnamgo gerra… nondik norako horretako zenbait mugarri.

Pete Seegerren 13 kantu, Josu Landak euskarari ekarriak, literaturaren sarean armiarma.com bilgunearen eskutik.

Garaituko dugu → entzun

GARAITUKO DUGU
Pete Seeger

Garaituko dugu, garaituko dugu,
garaituko dugu, inoiz.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

Elkartuko gara, elkartuko gara,
elkartuko gara, inoiz.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

Bakez biziko gara, bakez biziko gara,
bakez biziko gara, inoiz.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

Libre izango gara, libre izango gara,
libre izango gara, inoiz.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

Ez gaude beldurrak, ez gaude beldurrak,
ez gaude beldurrak, egun.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

Garaituko dugu, garaituko dugu,
garaituko dugu, inoiz.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

    GARAITUKO DUGU
    MAILU BAT BANU
    LOREAK NORA DIRA?
    ZINTA BAT ORTZADAR
    JIRA, JIRA, JIRA
    NIRE URREZKO IBAIAN BEHERA
    BAKE LOREAK
    MUTILAK ETXERA
    LEPORAINO BIG MUDDYN
    BANDERA URRATUA
    ERREGEA BILUZIK DA GAUR, BAI!
    LUTHER KING-I IKASI
    JAINKOAK BEHAR NAU, JAINKOAK BEHAR HAU

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Oier Guillan: “Askatasunaren antza duen teatroa”. ARGIA 2400. alea

2014 23 urtarrila

> Oier Guillan. Askatasunaren antza duen teatroa. ARGIA 2400. alea. 2014.01.26

Urriak dira oso paperean argitaraturik iristen zaizkigun teatro-testuak. Pasa berri den Durangoko Azokari erreparatzen badiogu, sormen propioko bi lan eta itzulpen bat aurkitu ditugu: Mikel Antzaren argitaratu du Ataramiñek, Maiatz aldizkariak 57. alean Gerard Bagardie-ren Biarritzeko bainu begirale jaunak, Fito Rodriguezek itzulitako Juan Mayorgaren Azken lerroko mutila Artezblai argitaletxearen eskutik. Antzerkia izan gabe, Gizona ez da txoria antzezlanetik abiatuta sortu da Habiak izeneko komikia, Dejabu eta Maite Gurrutxagaren eskutik, Txalaparta argitaletxeak plazaratua. Uda aurretik Samara Velteren Eta Karmele? litzateke erreferentziarik berriena, Argitaletxea Edo!ren eskutik plazaratua.

Arte eszenikoetan bada nolabaiteko maitasun-gorroto harremana testu eszenikoaren eta literaturaren artean. Neurri handi batean, antzerki “post-dramatikoa” deitu izan den horren baitan testu eszenikoa ulertzeko zenbait modu eman direlako. Lan eszeniko garaikideetan ez da ukatzen testuaren erabilera, baina haren lanketa egitura dramatiko narratiboetatik aldentzen da. Horregatik da zaila testuaren kontzepzio hori (“kalitate” eta ezaugarri literarioak edukita ere) paperean jasotzea dramaturgiari loturiko beste azalpenik eman gabe, testu hauek talde lanean eta beste elementu eszenikoekin batera osatzen diren egitura poetikoen testuinguruan ulertu behar direlako.

Hori bera izan daiteke egun paperera iristen zaizkigun lanen urritasuna ulertzeko gako bat: teatroak euskaraz paperean berrasmatzeko duen beharraren ondorioz, iritsi iristen denean txikia da testu horrek irakurlegoarengan duen inpaktua. Nolanahi ere, literaturak behar du teatroa, arlo eszenikoak behar du papera; behar ditu halaber autore literarioak eta autore post-dramatikoak, haiekin guztiekin osatzen delako eszenaren paisaia. Oraingoz, egungo testugintzaren parte batek bere hautuetan agertzen duen askatasun formal eta poetikoa oso gutxitan jasotzen dugu paperean.

Zentzu horretan, oso aintzat hartzekoa da Mikel Antzak egin duen ahalegina, are gehiago jakinda zelako baldintzetan sortu duen. Aurretik Beteluko balnearioko mirakulua ezagutu genion Antzari, eta bere teatro zaletasunaren berri ere jaso genuen Atzerri nobelako lerro arteetan kasu, Kantor, Ionesco, Artaud, Brecht, Godoten esperoan han-hemen aipatzen zituelarik. Z² honetan egileak berak itzulitako Jean Genet-en Zaindaritza zorrotzaren antzezlanaren oihartzunak topatuko ditugu, tituluan bertan hasteko. Edukiari dagokionez, kontrazaleko berba hauek ezin hobeto azaltzen dute liburuaren funtsa: “Z²n espetxea ageri da, baina ez hori bakarrik. Preso dauzkaten gizona, emakumea eta baita gu ere, entzuleok, ikusleok, irakurleok, azaltzen gara. Beren, gure, gordinean”.

Egileak berak hitzaurrean azaltzen duen jarrerak egungo antzerkigintzako joera eta kezkei erantzuten die neurri handi batean: “Nik antzerkigileak taldearekin lanean irudikatu izan ditut beti (…). Idazkia oinarri bat da, nire ustez; oinarri horretatik abiatuta osatu beharko litzateke jendarteari eskainiko zaion emaitza. Edo beste oinarri bat aberasteko osagaitzat ere erabil daiteke. Zatiak kendu edo gehitu. Zati bat soilik erabili. Alegia, erabateko askatasuna duzuela nahi duzuena egiteko”.

Testuan bertan bide interesgarria hartu du Antzak, euskarazko sormen propioko testu argitaratuetan azkenaldi luzean iritsi zaizkigun lanen artean nolabaiteko erdibide bat topatuz. Ez ditu narratibatik datozen idazleek teatrogintzan ohi dituzten ajeak agertzen, alegia, ez da antzezteko baino irakurtzeko balio duen teatro horretan jausten; ez da ere beste muturrean kokatzen, poesiari loturiko esperimentazioan, edo hitza akzio fisikoaren makulu bilakatzen duten joeran. Hala ere badu bietatik zerbait. Mikel Antzak indar berezkoa duten eszenatan banatu du lana; egoera beti da bera –kartzela– baina eszena bakoitzak bere poetika propioa dauka. Dialogoetan minimora eraman ditu hitzak, balizko akzio fisikoak bilatuz haietan, dramaturgia baterako argibide eta intuizio interesgarriak proposatuz akotazioetan. Dialogoekin nahastuta datoz bakarrizketa uneak: haietako batzuk literatur kutsu horretara larregi gerturatzen badira ere, beste batzuek berebiziko erritmoa dute, egileak ondo darabilzki esaldi laburrak, erritmoa eta ahozkotasunaren elementuak. Bakarrizketa une horietako batzuek bere horretan pieza laburrak eginez esperimentatzeko bidea eman lezakete.

Egoerak berak lotzen du antzezlanaren haria, ez hainbeste tramak. Horrek egiten du erdibideko. Amaieran ere bada euskarri eta formatuen hertsitasuna gainditzeko borondate ageriko bat… baina ez dut nik lerro hauetan argibide gehiagorik emango, bila dezala irakurleak bere orrietan, edo ikus-entzuleak noizbait, agian, nork jakin, oholtzan.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“EPPK ilegala”, Mikel Orbegozo

2014 13 urtarrila

2013ko martxoan argitaratutako PRESO NAGO 2 komiki liburuan Mikel Orbegozok aurreratu egin zuen EPPKren ilegalizazioa eta horrek ekarriko zituen ondorioak azaltzeko biñeta batzuk egin zituen.

> EPPK ilegala!.pdf
> EPPK ilegala! ON LINE
> EPPK ilegala!. e-book eta beste formatu batzuetan

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik”, IV. errezitaldia Lasarten

2014 3 urtarrila

> berria.info: Elkartasun Eguberria Lasarten
> naiz.info: ‘Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik jasotako hitzak’, errezitaldia
> txintxari.info: Elkartasun hitzak
> naiz.info: Amagoia Mujika.Auzoko maindire famatuenak

Errezitala egingo dute gaur herriko hainbat taldek, sakabanaketaren ondorioak pairatzen dituztenen alde

Aurtengo emanaldia laugarrena izango da.

Herriko musika, dantza eta bestelako taldeak elkartuko dira gaur Lasarte-Oriako kultur etxean (Gipuzkoa), presoen sakabanaketa politikaren ondorioak pairatzen dituztenei elkartasuna agertzeko.

Maindire zuri batekin irudikatu dute Eguberrietako elkartasun ekitaldia, presoen gurasoek haiei asteroko bisitan oherako maindire garbiak eraman behar izateak egoeraren gordinaren adierazgarri delakoan. Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik jasotako hitzak errezitala izango da Manuel Lekuona kultur etxean. Poesia, antzerkia eta musika bilduko dituzte ikuskizunean. Presoek berek gutunen bidez bidalitako testuak izango dira protagonista. Horietan kontaturiko kartzela barruko hainbat bizipen antzeztuko dituzte. Errezitala elkarlanean sortu dute presoen lagun eta senideek. Duela lau urte hasi ziren Eguberri partean haien egoera gogoratzeko ekitaldia egiten. Aurtengo saioan Ibon Fernandez Iradi presoaren egoera nabarmenduko dutela adierazi dute antolatzaileek. Esklerosi anizkoitza du preso horrek, eta espetxeko estresak gaiztotu egiten du eritasuna. Baldintzapean uzteko eskatu du presoak. Horrez gain, Euskal Herritik ehunka kilometrora sakabanatuta dauzkaten herriko beste presoak gogoratuko dituzte.

ERREZITALA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Lasarte-Oriako kultur etxean.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“Zaindariak paper bila ari dira zeldetan”, Pasai Donibanen

2014 2 urtarrila

Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatuta, presoak eta literatura inguruko jardunaldiak egingo dira urtarrilaren 8 eta 10ean Pasai Donibanen:

urtarrilak 8, astezakena, 19:30, Victor Hugo:

Ataramiñe. Sorkuntza eta kartzela. Oier Gonzalez
Agurra eta Ohorea liburuaren aurkezpena. Jokin Urain.

urtarrilak 10, ostirala, 19:30, Herriko zinema:

Xabier Alegriak euskaratutako Eduardo Galdeanoren liburua oinarri hartuta ekimen berezia burutuko da Herriko zineman: zuzeneko musika, bertsoak, olerkiak, proiekzioa, testuen irakurketa…

Ataramiñe liburuak salgai izango dira bertan.

Orhiko bortutik Puertora bada bidea urratzeko!

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Ataramiñe :: katalogoa ::

2014 1 urtarrila


ATARAMIÑE’13
2013

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


AGURRA ETA OHOREA
Euskal militanteen heriotza kronika
Jokin Urain
2013

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk



Mikel Antza
Antzerkia
2013

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

PRESO NAGO 2
Mikel Orbegozo
komikia
2013

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


AMETSEN TXOKOAN
Musika CD
2012

mp3 formatuan deskargatzeko

01.Askatu barrura, barrutik mundura Mikel Arrieta.mp3
02.Mundu gaizto batean II Norman.mp3
03.Mundu gaizto batean I Eroa Nazan.mp3
04.Zalantza I Napoka Iria.mp3
05.Mundu gaizto batean VIII Ekinocio.mp3
06.Mundu gaizto batean III Mikel, Josu, Pulgi.mp3


ATARAMIÑE 12
2012


>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


FAKIN XOKONA
poemak
Oier Goitia
2012

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


SASIAN BARNA
nobela
Xabier Makazaga
2012

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


KANDELA BAT PIZTEKO BEHAR DENA
Testua: Mikel Antza
Irudiak: Iker Moreno
2012

>> PDF formatoan
>> ON LINE IRAKURTZEKO
>> beste formato batzuk


ATARAMIÑE 11
2011

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


ESPETXETIK AT
komikia
Borxa Urberuaga
2011

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


AMETSEN TXOKOAN BIZI NAIZ
Ibon Muñoa
2011

>> Ametsen txokoan bizi naiz.pdf (zuzendutako bertsioa)
>> Irakurri on-line
>> e-book eta beste formatu batzuetan


BAKARMORTUKO KRONIKAK
Mikel Antza
2011

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


ATARAMIÑE 10
2010


>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


PRESO NAGO
komikia
Mikel Orbegozo
2010

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


ATARAMIÑE 09
2009

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


PENUMBRAS DE UN AYER
Iñaki Ojeda
2009

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


ATARAMIÑE 08
2008

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


KARTZELAKO NEURRIAK
Urtzi Zubizarreta
2008

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


Mendian gora, mendian behera, Euskal Herrian zehar
mahai-jokoa
Zorion Zamakola
2008


ATARAMIÑE 07
2007

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


ZIMAREN ABENTURAK
Belen Gonzalez/Kepa Etxebarria
2007

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


CLAUDE GUEUX
Victor Hugo/Zorion Zamakola
2007

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk
>> armiarma.com euskarari ekarriak


ATARAMIÑE KANTUZ
Musika CD
2006


> 1. Sarrera (Xabier Silveira).mp3
> 2. Zuhaitzaren adarrak (Fernando Diez Torre / Alex Sardui).mp3
> 3. Erresistentzia.mp3
> 4. Epai aroa.mp3
> 5. Izango da.mp3
> 6. Bihotz iluna (Joseba Sarrionandia / Andoni Basterretxea – Francis Diez).mp3
> 7. Maldito encierro.mp3
> 8. Senideak.mp3
> 9. Gau ilargitsuetan.mp3
> 10. Katetan loturik.mp3
> 11. Gure eguna helduko da.mp3


ATARAMIÑE 06
2006

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


ATARAMIÑE 05
2005

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk


AZERI GOSETIA
Kepa Etxebarria
2005

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


LUNAREN GOIZTIRI
Juan Luis Mugertza
2005

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


ATARAMIÑE 04
2004


>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


SEINERI AURREZ AURRE KONTATURIKO IPUINA
Joxe Blanco
2004

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


GOSEA LAGUN, LAGUNA
Segapoto kolektiboa
2004

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


KARTZELAKO LEIHOTIK
Joseba Arregi
2004

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


ATARAMIÑE 03
2003

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


EL SILENCIO DEL INFIERNO
Fernando Alonso
2003

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk


ATARAMIÑE 02
2002

>> Ataramiñe 02.htm
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jokin Urain, “Agura eta Ohorea” liburuaren aurkezpenean esandakoak

2013 28 abendua


Jokin Urain Eibarren egindako aurkezpenean

AGURRA ETA OHOREA
Euskal militanteen heriotza kronika

Gure aurrekoen bizipenez eta historiaz kezkatu ohi gara sarritan; gure aurreko denboren jakimina izaten dugu. Eta, adinean apur bat aurrera egin ahala sortzen zaigu geure historia propioa, geure bizipenak, ondorengoei transmititu nahia. Gu geu hil eta gero ere bizitzen jarraitzeko modua da, nolabait, gure historia geure ondorengoei transmititzea. Guk gure aurrekoak gogoratzen ditugun bezalaxe nahi genuke ondoren datozenek gogora gaitzaten, memoria gorde dezaten. Gure aurrekoak gurtzea, borrokan erori direnak gogoratzea, haiei ez ezik geure giza izateari ohore egitea ere bai baita.

Aspalditxo honetan asko hitz egiten da memoriaz eta halako kontzeptuez, baina badirudi memoria hori batzuena bakarrik dela gorde beharrekoa, besteona ahanzturaren leizera jaurtitzera behartuz. Halaxe gertatu zen 1936-39ko gerra ostean ere, eta hortxe gabiltza oraindik, gerra eta gerraoste hartako hilak, isiltasunera eta ahanzturara kondenatuak guztiak, memoriara eta argitara ekarri ezinez. Era berean debekatu, isilarazi eta ahantzarazi nahi dituzte gure aldiko militanteen hiletak eta haien izena.

Liburu modu honek memoriarako, oroitzapenerako txatal bat izan nahi luke. Betirako joan diren haiek eta zehazki haien hileta-omenaldietan zer gertatu zen/den gogoratu eta ondorengoei transmititzeko memoria txatala izan nahi luke.

Antzinako garai basatietan eta garai haietako gerra eta gatazketan giza legeak zer taju zuen, abagune haietan hiletak-eta nola egiten ote zituzten, orduan ere gaur bezalako estatu polizialak eta arrazoi juridiko-polizial-totalitatioak funtzionatzen ote zuen jakin nahitik sortu zen liburu honen lehen asmo-ernamuina (Literatura klasikoa, baita Biblia bera ere, josita dago heriotzaz eta hiletaz).

Lehen asmo horrek ezinbestean ekarri zuen lekukotzak bildu beharra; etxekoen hiletetan halako egoera bizi izan dutenen testigantzak jaso beharra, alegia. Haien memoria idatzia uztea zen asmoa, maila xumean bada ere, eta ez autorearen literatura ederra edo dramatikoa egitea.

Hemezortzi-hogei testigantza dira guztira; nahiago nukeen ehun edo berrehun balira, guztiek merezi dutelako memoria eta gorazarrea eta guztiek jasan behar izan dutelako, neurri batean edo bestean, boterearen larderia etxeko hilari hiletak egiteko momentu latz horretan. Ez baitago, seguru asko, une saminagorik, inpotentzia gordinago azaltzen den unerik eta zauria irekiago den momenturik etxeko bat ehorzten ari garenean baino; areago ehorztera goazen burkidea borrokan eta era bortitzean hila denean. Eta, hain zuzen, une horixe baliatu izan du etsaiak hilaren familia eta komunitate afektiboa umiliatzen eta mintzen saiatzeko.

Nahiago nukeen testigantza gehiago izan balira hemen bilduak, baina lekukotza horien emaleekin zuzenean egon ezinak, harremanak, eskaerak eta galderak eskutitzez edo hirugarren pertsonen bitartez egin beharrak, militante hilen senideengana iristeko zailtasunek… erruz trabatzen dute honelako lan bat kartzelatik egitea. Barkatuko ahal didate testigantzak emateko prest egon arren aukerarik izan ez dutenek.

Honela dio liburuaren hitzaurretik hartu ditudan pasarte batzuetan:

“Hilei bakea, esan izan da. Horrela erakutsi ziguten. Ez da, noski, kontu berria. Antzinatetik dator hilekiko kezka, familiako edo tribuko hilei azken atsedenerako bidea egitea hileta errituen bitartez. Haitzuloetan, mendi gainetan… aurkitu dira antzinateko hileten aztarnak, urrutiago joan gabe geure herrian bertan.

“Hil den senide edo lagunari azken agurra eta omena egiten diogu hileten bitartez. Baina heriotza horrek inguruko biziongan uzten digun hutsunea eta eragiten digun samina osatzeko edo bideratzeko ere bada hileta errituala; bizion sentipenean hartzen du hilak atseden. Biziontzat dira hiletak….

“Hilarekiko azken agurra “zuzen” egitea beharrezkoa zaigu. Hala ez egiteak nolabaiteko profanazioa suposatzen du hileta erritualean edo omenaldian, eta batik bat senideen eta tribuaren –erkideen- sentimenduetan. Hilari azken bidaiarako edo azken atsedenerako “atarikoa” egiten diogunean, modu publikoan arren intimoan ari gara, geure samina eta maitasun urratua tolesgabe azalduz, eta, horrexetatik hain zuzen, iraina irainago eta saminago bihurtzen da –suminago ere bai- hiletak debekatzen dituztenean edo hileta omenaldira elkartu den jendea zafratu eta sakabanatzen dutenean indarrez eta harrokeriaz. Ondo dakigu, gainera, legearen eta agintearen totalitarismotik politikarien zinismoak eta epaile eta polizien indarkeriak mingarriago bilakatzen dituela horrelako egitateak.

“Gizaki legez geure buruarekiko kontzientzia hartzeari, eta heriotzaren kontzientziari bereziki, lotua dago, dirudienez, hileta erritualen sorrera. Eta hilobiak eta asabak gurtzea giza kulturaren ezaugarri antzinakoenetatik dator; ez da, beraz, harritzekoa, tamalez, boterearen aldeak, aginteak, hilekiko auzia baliatzea, hain zuzen, gatazka guneetan hilaren senide, tribu edo herriaren samina areagotzeko eta umiliaketa bilatzeko. Giza ezaugarritik urrun dauden jarrerak eta ekinbideak erabiltzea, alegia, eta gehien mindu gaitzaketenak, beraz, menperatu nahi dituzten herritarrak eraisteko eta haien arima zapaltzeko. Ondo ikasi dugu euskal militante abertzaleen hiletak eta hilobiak, oroitarriak eta omenaldiak jo puntu lehenetsiak direla espainiar agintari, polizia eta epaileentzat eta euskal kolaboratzaile suharrentzat…

“Madrilgo eta Pariseko aginteek, Gasteizko eta Iruñeko gobernarien esku serbitzalen laguntza zintzoarekin, beraien hilak eta oroitarriak sakratutzat dauzkaten bitartean, ahalegin sutsuan jarduten dira euskal militanteen hileta omenaldiak zafratzen, atxilotzen eta epaitegietara eramaten. Euskal militante abertzaleen oroitarriak kendu eta kendu arazten dituzte gaur ere, epaitegien mehatxupean edo beste aitzakiaren batekin. Indarrean eta agerian erauzten dituzte hilen oroitarriak, edo isilean eta ezkutuan apurtu.

“Memoriaren lekuak dira hilobiak, oroitarriak, hilerriak. Oroimen guneak dira. Senideak, lagunak… hilaren oroitzan eta omenean batzen direnen lekuak. Leku horietan datza borrokan eroriaren irudi fisiko edo izpirituzkoa.

“Sinestunentzat tenplua bezain kuttun eta ukiezina da, esango nuke, senide eta lagunentzat beraien hilaren hilobia eta oroitarria. Oroimenerakoak diren leku horietan elkartuta omentzen ditugu urtez urte, belaunaldiz belaunaldi, gure aurrekoak, gure tribukideak edo burkide hilak. Gogoratze eta omenaldi bakoitzean hila berpiztu egiten dugu nolabait; hark lagatako hutsunea osatu nahi dugu ekitaldi kolektibo horren bitartez, eta samina sendatzen dugu erritualean. Oroitzen dugun eta aipatzen dugun heinean gure artera ekartzen dugu senide edo burkide hila, eta oroitza-erritual horretan batu eta sendatu egiten gara biziok.”

Literatura klasikoan sarri aurkitzen ditugu gaur-gaurkoak diren bizipen eta dramen islak. Liburu honek jasotzen edo jaso nahi lukeen gaia ere ez da berria, eta esango nuke 17. Kapituluan datorren Sofoklesen Antigonaren tragedia dela adibide ezin argiagoa.

Antigonaren anaia biak hil dira gerran, Tebasen defentsan Eteokles eta erasoan Polinices.

-Gure anaietako bati hobiratze ohorea ematea eta besteari ukatzea erabaki du Kreontek- diotso Antigonak bere ahizpa Ismenari-. Eteokles hobiratzeko agindu ei du, hilek ohorez har dezaten lurpean. Baina Polinices zorigaiztokoari dagokionean, agindu bat atera duela diote, haren gorpuari lur ematea eta harengatik negar egitea ere debekatuz. Dolurik gabe, lurrik eman gabe laga behar dela…

Antigonak, baina, ez dio men egingo hiriko agintariaren aginduari eta bere anaia eroriari lur ematera joango da, ezarriko dioten zigorra gorabehera.

Gurean ere emakumeak dira gehienetan- amak, arrebak, ahizpak, emazteak, alabak, neska-lagunak…- halako uneetan indartsuen aurrera egiten dutenak. Eta emakumeak dira liburu honetarako testigantzak eman dituztenen artean ere gehiengoa, amak kasu batzuetan, arrebak besteetan… eta kontutan darabilzkigun gertaerak jazo zirenean artean ume ziren bi alaben testigantzak ere badaude. Gaur helduak diren arren bi alaba hauek, biek ere aitak hil zizkietenean ziren haur haien begietatik eta sentimendu urratuetatik ematen dute testigantza hori.

Testigantzak eman dituztenek batipak eta irakurleek orokorrean esan beharko dute liburuaren helburua zein neurritan lortu dugun eta memoriarako aletxoa noraino den emankor.

Joki Urain
Eibar, 2012.12.20

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“Hala Bazan” ekimena, liburua eta webgunea

2013 28 abendua

→ Hala Bazan webgunea: http://halabazan.com

> hirinet.net: Hala Bazan kultur ekimena aurkeztu du Arabako Tantak ekimenak
> berria.info: ‘Hala Bazan’, eskubide urraketei 34 begirada

Euskal preso politikoen giza eskubideen alde lan egiten duen Tantaz Tanta ekimenak Hala Bazan ekimena aurkeztu zuen abenduaren 22an Gasteizen.

Liburu bat aurkeztu dute, hamazazpi idatzi eta hamazazpi irudi, eskubide urraketen ikuspuntu ezberdinak eskaintzeko. Horrekin batera web orri bat sortu dute, eta bertan liburuko testuak eta irudiak sartuko dituzte astero-astero.

Gasteizko idazleak, bertsolaria, argazkilariak, irudigileak, margolariak eta eskultoreak aurkitzen dira parte-hartzaileen artean, baita kultur eragileak ere. Besteak beste, Patxi Zubizarreta, Juan Arrosagaray, Oihane Perea, Josu Díaz de Heredia, Juan Ibarrondo, Javier Hernandez de Landazabal , Iñaki Viñaspre, Ernesto Murillo “Simonides”, Karmele Jaio, Diana Pardo, Manex Agirre, Haizea Pastor, Kirmen Uribe, Carmelo Ortiz de Elguea, Amparo Lasheras, Juan Mieg, Asier Otamendi, Manu Atxaerandio, Xabier Izaga, Raúl Bogajo, Ruben Sanchez, Santos Iñurrieta, Rosa Plazaola , Alex Larretxi, Iban Zaldua, Alaitz Alberdi, Jagoba Apaolaza, Mundina, Jesús Valencia, Zirika, Ane Zelaia, Amets Martínez de Heredita, IndarRAP taldea eta Ojodekuervo.

HALA BAZAN

Presoen eskubideen aldeko sormen proiektua

Hala Bazan proiektua giza eskubideen urraketak kondaira bihurtzeko sortu dela esan dugu. Kondaira bihurtu eta lau haizetara zabaldu. Horretarako eskura ditugun bitarteko guztiak erabiltzeko asmoa dugu, eta nola ez, proiektu honen hastapeneko lanak LIBURU egin eta guztiontzat eskuragarri jarri nahi ditugu. Liburua laster baten argitaratuko badugu ere, bildutako idazlan eta irudi sortaren ingurukoak hementxe izango ditugu. Datozen hilabeteetan astero-astero idazlan eta irudi banaren berri izango dugu, guzti-guztien berri, bat bera ere gorde gabe.

Hortaz argi dago, asteroko hitzorduari ez hutsik egin!

Nor gara?

Hala bazan edo ez bazan… sar dadila kalabazan!! Eta ager dadila GASTEIZKO plazan. HALA BAZAN proiektua, giza eskubideen urraketak kondaira bihurtzeko gogoz jaiotzen da.

Espetxea, deserria, asteburuko bidai amaigabeak… sutondoko ipuin zahar izatea desio duen herria da gurea. Hamarkada luzeetan bizitakoak, iraganeko oroitzapen izateko irrika duena.
Jarraitzen du

Share

Ataramiñe13 aurkezpena Hernanin | A18, osteguna

2013 18 abendua

HITZALDIA

Karlos Apeztegiak Ataramiñe koadernoak zer diren azalduko du ostegunean, abenduak 18, 19:00etan hasita, Hernaniko Garin tabernan.

Karlosek espetxean idazten zuenaren inguruan ere hitz egingo du. Bukaeran galderak egiteko aukera izango da.

Ataramiñeren liburuak salgai izango dira bertan.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jokin Urainen “Agurra eta Ohorea” liburuaren aurkezpena Eibarren

2013 13 abendua

Agurra eta Ohorea”, Jokin Urainen liburu berria aurkeztuko dute Eibarren, abenduaren 20an, Kultu topalekuan, 19:30etan. Abenduaren 20tik 29ra presoen lanen erakusketa egingo da bertan: Mikel Zarraberen margoak, Ibon Muñoaren idatziak eta Ataramiñeren liburuak egongo dira erakusketan. Jokin Urainen aurkezpenarekin zabalduko da erakusketa.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“Angiolillo” liburuaren aurkezpenak

2013 11 abendua

Angiolillo liburua, Aitor Aranzabalek espetxean idatzitako liburua datorren larunbatean, abenduak 14, aurkeztuko dute Oñatiko Antixena gaztetxean, goizeko 11:00etatik aurrera. Ekitaldia Debagoieneko gaztetxeen arteko V. jardunaldien barnean burutuko dute. Oñatiko gaztetxeaz gain, Durangoko Azokan ere aurkeztu dute, eta beste hainbat lekutan ere.

Liburua Bergarako gaztetxean auzolanean muntatu eta ekainaren 14ean aurkeztu zuten bertan. Ondoko bideotan ikus daiteke aurkezpen hura:

[bideoa 4.40 m] “ANGIOLILLO” liburuaren aurkezpena 1- Hasiera


[bideoa 1.51 m] “ANGIOLILLO” liburuaren aurkezpena 2- Exekuzioa


[bideoa 30.12 m] “ANGIOLILLO” liburuaren aurkezpena 3- Koldo Izagirre, Aittor Arantzabal, Angiolillo liburutegia

[bideoa 15.15 m] “ANGIOLILLO” liburuaren aurkezpena 4- FLY SHIT (elektroakustikoa)

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jose Luis Otamendi, “AGURRA ETA OHOREA. EUSKAL MILITANTEEN HERIOTZA KRONIKA” liburuaren irakurketa bat

2013 10 abendua

AGURRA ETA OHOREA. Euskal militanteen heriotza kronika liburuaren irakurketa bat

(Durangoko Ahotsenean: 2013.12.08)

Gauza berrietara jarri beharrean gaude. Berezia da liburu honen aurkezpena, berezia eta ezohikoa. Ez baita batere ohikoa gurean kartzelan azken mende laurdenean literatur bide sendo eta oso pertsonala burutu duen idazlearen obra, bera libre dagoela aurkeztea.

Orain arte ohituta geunden Jokin Urainen liburuak Jokin Urainik gabe aurkezten. Izan ere, liburu honen egileak preso eman ditu hamar mila egunetik gora. Jakingo duzuenez, ordea, Urain libre dago joan den azaroaren 20az geroztik (18 egun daramatza libre horrenbestez), eta azkenean, noizbait beharko zuen eta, topo egin dute, bat egin dute kalean egileak eta bere herriak, egileak eta bere liburuek. Seguru hortik ere sortuko dela adiskidetze historia txiki eder bat baino gehiago. Egoera berrietara jarri beharrean baikaude. Eta beste gauza asko bezala, ikasiko dugu poza eta itxaropena ere lainezarik gabe gobernatzen.

Urainen ibilbide literarioa estu lotua dago gure herriaren gatazkarekin orokorrean, eta kartzelarekin eta errepresioarekin zehatzago esateko. Kartzelako euskal literatura ezagutu nahi duenarentzat Urainen lana nahitaezko mugarrietako bat delakoan nago.

Bere saiakera eta eleberriak; izan kronika, poemak edo ipuinetan espetxearen itzala ia beti ageri da, nahiz espetxeaz soilik ez idatzi inoiz. Espetxea jendarte bati eta bizitzea egokitu zaigun munduari ausarki begiratzeko itzalpeko kaiola minbera gertatu zaio Uraini. Hala jardun du gaur arteko lanetan, eta orain dakargun liburuak ere kartzela ageri agerian erakutsiagatik, ikus-eremu zabalago bati ere erreparatzen dio.

Hitzaurrea eta beste zenbait pasarte lagun hartuta, zertzelada nagusietako batzuk ematen saiatuko naiz, orri arte honetara hurbildu nahi duenak, gutxi-asko nora sartzera doan jakin dezan.

Hona hitz gutxitan liburuaren muina zertan den egilearen hitzetan:

Militante batzuen senideen testigantzak batuz, antzinako eta ez hain antzinako hiletei buruzko gogoetak gehituz osatua da liburu modu hau.

Hilobia edo oroitarria, batetik maite izan dugunaren pausalekua da, eta oroimenarentzat soroa eta ortua ere bada bestetik. Hau ere badio hitzaurreak: Memoriaren lekuak dira hilobiak, oroitarriak, hilerriak. Oroimen guneak dira. Senideak, lagunak … hilaren oroitzan eta omenean batzen direnen lekuak. Leku horietan datza borrokan eroriaren irudi fisiko edo izpirituzkoa.
Jarraitzen du

Share

Ahotseneatik zuzenean

2013 5 abendua

>> Goizeko 11:00tik gaueko 20:30tara, eitb.com seinalea
>> Ahotsenearen programazioa

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »