Barrutik. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria. 5. zkia. 1993ko maiatza
2014 17 apirila
Barrutik
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
5. zkia.
1993ko maiatza
67 orr.
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Barrutik. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria. 4. zkia. 1991eko abendua
2014 16 apirila
Barrutik
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
4. zkia.
1991ko abendua
56 orr.
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Barrutik. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria. 3. zkia. 1991ko urtarrila
2014 15 apirila
Barrutik
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
3. zkia.
1991ko urtarrila
52 orr.
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Barrutik. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria. 2. zkia. 1990eko urria
2014 14 apirila
Barrutik
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
2. zkia.
1990eko urria
52 orr.
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Barrutik. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria. 1. zkia. 1990eko urtarrila
2014 11 apirila
Barrutik
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
1. zkia.
1990eko urtarrila
56 orr.
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Barrutik. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria. 0 zkia. 1989ko abuztua
2014 10 apirila
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Barrutik aldizkaria kaleratu zuen 1989 eta 1995. urteen artean. Guztira 6 ale. Eskaneatu ahala sarean jarriko ditugu guztiak, irakurtzeko eta deskargatzeko formatutan.
Barrutik
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
0 zkia.
1989ko abuztua
56 orr.
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Jon Tapiaren “Gartzelatik -poema eta berso bilduma-” liburua osorik sarean
2014 8 apirila
Gartzelatik – poema eta berso bilduma –
Egilea: Jon Tapia
Irudiak: Mikel Egibar
Amnistiaren Aldeko Batzordeak, 1999
83 or.
>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk
Jon Tapia sarean
→ tolosaldeko hitza: Aske utzi dute Jon Tapia preso zizurdildarra, 22 urte kartzelan izan ostean
→ berria.info: Jon Tapia aske gelditu da, azken 22 urteak preso egon eta gero
→ literaturakoadernoak.org: Jon Tapia, “Kartzelatik erbestera”
→ armaiarma.com -bertso eta olerkien hemeroteka-: Jon Tapia Irujo
→ bertsolari.net: jon tapia “Ezarri diguten urruntasun lazgarria nolabait gainditzeko modu bat da bertsoak jartzea” / testua
→ youtube: Anje Duhalde. Espetxetik
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Iratxe Retolaza, “Espetxealdiaren kartografiak”
2014 7 apirila
→ Espetxealdiaren kartografiak
Iratxe Retolaza
→ Liburu gomendagarria. Espetxealdiaren kartografiak. Iratxe Retolaza.pdf
→ Gure Liburuak 41. 2014, udaberria.pdf
Markel Ormazabalen kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu: Hemen naiz, ez gelditzeko baina. Musika-oihartzunez josita dago kronika, atalez atal, izenburuz izenburu. Kartzela-kronika honek musika-egile, musika-talde eta kantu zenbait ditu geltoki nagusi: Ama Say, Anestesia, Dut, Hertzainak, Inoren Ero ni, Mikel Laboa, Xabier Lete, Ruper Ordorika, Willis Drummond…. Horietan zehar eginiko ibilbide pertsonala proposatzen digu Markel Ormazabalek.
Kantuak ditu akuilu kartzelako hots errepikakor eta izugarriei aurre egiteko. Kantua, bada, disidentziarako espazio bihurturik dugu kronika honetan, kartzelaren erritmoa eta espetxealdiaren melodia hausteko bitarteko, ihes egiteko ahalegin. Intsumisio-ekintza, nortasuna eraikitzeko bide. Aldi berean, musikak kultur komunitate baten kide egiten du presoa, nortasun kolektiboa eraikitzeko bidean. Gainera, kantuak kronika honetan ez dira soilik ihesbiderako melodia, gogoeta-leku ere badira, pentsamendua garatzeko espazio.
Izan ere, kantu-bilduma hori iparrorratz hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea. Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu, eta arnasbideak bilatzen ditu geografia herstuan zein itogarrian, kartzelak pertsona irentsi ez dezan. Horretarako, kartzelaren geografia du hizpide nagusi, espazio horren askotariko ertzak aipatuz: leihoak, ziega, patioa, komunikazio-gelak, galeriak, hormak… Espazioaren inguruko erreferentziez josita dago testua, baina, kronika-egileak ez digu espazio pertsonalaz hitz egiten, ez digu esperientzia fisiko pertsonal hori kontatzen. Ez da lekukotza-ekintza hutsa, areago doa. Kronika itxialdi horri eta itotze pertsonal horri aurre egiteko bidea du, baina, baita ere espetxealdiaren izugarrikeria ulertzeko ahalegin. Kartzelaren logikaz jabetu nahi du, ez jakina logika horrekin bat egiteko, logika krudel hori salatzeko baizik, eta baita logika horri aurre egiteko baliabideak izateko ere. Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu nahi du, harrapaturik duen geografia ankerraz jabetzeko-edo. Mamutzarrari buruz buru begiratzeko adorea izateko.
Horretarako, ez du egiten kartzelaren espazioaren deskribapenik, baizik eta kartzela-geografiaren askotariko diskurtsoak biltzen ditu: arkitektura, hizkuntza, espazioen inguruko eraikuntza sinbolikoak… Horretarako, kartzelaz jardun duten idazle, pentsalari edota presoen ahotsak josten ditu: lekukotzak, historian zehar kartzelari buruz eraikitako diskurtsoak, munduko kartzela batzuetan gertaturiko pasadizo gogoangarriak… Modu horretara, bere esperientzia pertsonalaz haratago jotzen du, esperientzia pertsonal hori bizipen kolektibo ere irudikatzeko. Kartografo honek, beraz, kartzelaren geografiak irudikatuz, kartzelaren mapak bestelakotu nahi ditu, bere kokapenaz beste egin nahi du. Azken batean, kantuen eta gogoeten bidez, zauri-mapa bat egin du, baina, batez ere zauri-mapa horri aurre egiteko afektu-mapa eraiki du kronika-egileak. Afektu-mapa hori askotariko keinuekin osatu du: kantuak, kideen lekukotasunak, pentsalarien gogoetak…
Kartzela-kronika genero literario berezitua dugu, eta euskal literaturan badu gainera ibilbide propio bat. Kartzela-kronikek, baina, badute bestelako kronika-moldeen oihartzunik. Bazterturiko ahotsek, isilduriko ahotsek diskurtso autobiografikoetara jo ohi dute ukaturiko nortasun hori gorpuzteko. Kartzela-kronikaren bidez ere presoak ahotsa gorpuztea du helburu, gizarteak eta espetxeak ukatu dion hitza eta nortasuna aldarrikatzea. Hemen naiz, ez gelditzeko baina kronikak ere premia horri erantzuten dio. Baina, aipatu bezala, badu kronika honek ezaugarri berezi bat: denbora bainoago, ardatz kronologikoa bainoago, geografiak ditu zutabe nagusi. Kartzelaren logika geografia-logika bat delako, espazio egituraketa bat, gizarte-eraikuntza bat. Heterotopia, Michel Foucaulten hitzetan. Kronos ere badugu kartzela, baina batez ere topos krudel eta ikaragarria dugu.✱
→ txalaparta.com: Hemen naiz, ez gelditzeko baina. Markel Ormazabal
→ Liburu gomendagarria. Espetxealdiaren kartografiak. Iratxe Retolaza.pdf
→ Gure Liburuak 41. 2014, udaberria.pdf
→ Gure Liburuak. Aldizkariaren bilduma.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Markel Ormazabal, “Hemen naiz, ez gelditzeko baina”
2014 7 apirila
HEMEN NAIZ, EZ GELDITZEKO BAINA
Markel Ormazabal
Txalaparta, 2014
Kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu, musika-oihartzunez zipriztinduta baitaude orriok. Eta kantu-bilduma hori iparrorratz hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea.
Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu eta espazio herstuan arnasbideen xerka abiatzen da. Bilaketa horretan geografia du hizpide nagusi eta lekuaren askotariko ertzak aipatzen ditu: leihoak, ziega, galeriak, hormak… Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu nahi du, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko.
Kartografo honek, beraz, geografiak irudikatuz, mapak bestelakotu nahi ditu, bere kokapenaz beste egiteko. Kronos baitugu kartzela baina, batez ere, topos krudel eta ikaragarria.
Jon Markel Ormazabal Gaztañaga (Donostia, 1982). Gazte mugimenduaren hainbat alorretan lan egina, 2002an atxilotu eta kartzelaratu zuten lehen aldiz, kale borroka talde batean aritzea egotzita. Jarrai-Haika-Segi sumarioan auzipetua, 2007an bigarrenez atxilotu zuten Bilboko Esperantza frontoian, Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako sei urteko kartzela zigorra betetzeko. Kartzela denboran Soziologia ikasketak egin, eta egun alor horretan lanean ari da. Irutxuloko Hitza eta Info7 hedabideetako kolaboratzaile, musikazale porrokatua eta hainbat musika taldetan saiatua. Hau da bere lehen liburua.
→ txalaparta.com: Hemen naiz, ez gelditzeko baina. Markel Ormazabal
→ Liburu gomendagarria. Espetxealdiaren kartografiak. Iratxe Retolaza.pdf
→ Gure Liburuak 41. 2014, udaberria.pdf
→ Gure Liburuak. Aldizkariaren bilduma.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Kartzelatik bertsotan
2014 3 apirila
Kartzelatik bertsotan
Txaber Larreategi
Bertsolari aldizkaria 70. alea, 2008
Kartzelatik bertsotan
Euskal Herrian bada dohainik emigratzeko modu bat oso garesti irteten dena: kartzela. Peru Aranburu, Tasio Erkizia eta Galder Bilbao, Txapi, dira honen adibide: eskuburdinen eta furgoi blindatuen indarrez emigratutako hiru txori. Ibilbide eta bizitza esperientzia ezberdinak izanagatik kartzelak eta bertsoak batzen ditu.
“M30 eta M40 / Txabola, etxea, txaleta / Eta gartzelak Euskal Herriko / seme-alabez beteta”. Hala dio Igor Elortzaren koplak. 2008ko maiatzeko datuek diotenez, 742 euskal preso politiko daude hiru estatutako hamaika kartzelatan sakabanatuta. 742 euskal herritar beren etxetik 636 kilometrora, batez beste, eskuburdinen eta furgoi blindatuen indarrez emigratuta. 742 laguneko hutsunea Euskal Herriko plazetako bertso saioetan, hala publikoaren artean nola tabladuan.
BAT, BI ETA HIRU
Peru Aranburu lekeitiarra OcañaI (Toledo) espetxean dago preso, bere etxe tik 500 kilometro inguru hegoaldera. 2003ko apirilaren 1ean atxilotu zuten Garzonen aginduz, Susperren balizko zerrendan oinarrituta. 2006ko azaro aren 7an aske geratu zen, sententzia itxaroten, baina handik gutxira sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Hala, 2007ko azaroaren 21ean berri ro eraman zuten preso. Peru ikastolan egin zen bertsozale eta Lekeitioko bertso eskolan bertsolari.
Galder Bilbao, Txapi, 2003ko urriaren 8an kartzelaratu zuten, hau ere zerrenda famatua tarteko, eta 2006ko ekainaren 24a arte egon zen giltza pean. Egun horretatik baldintzapeko askatasunean dago, epaiketaren zain. “Nik ere abestu nahi dut, gauzak esan nahi ditut” pentsatzen zuen Fredi Paia bere laguna tabladuan ikusita. Irrika horrek bultzatuta hasi zen bertsotan 24-25 urte zituela.
1997ko otsailaren 6an kartzelaratu zuten Tasio Erkizia, Herri Batasunako Mahai Nazionalaren aurkako operazioan. 1999an irten zen kartzelatik, uztailaren 20an Epaitegi Konstituzionalak Gorenaren sententzia baliogabe tu ondoren. Tasio betidanik izan da bertsozalea, baina zaletasun hori gauzatzen 80ko hamarkadan hasi zen. Irakaslea zen ikastolan, eta 13-14 urteko neska-mutilekin bertsolaritza lantzen hasi zen, batez ere, gaztetxoengan bertsozaletasuna sortzeko helburuarekin.
Txuriya, “Kartzelan”
2014 26 otsaila
→ txuriya.com: Kartzelan
Kartzelan
Ziegan sartzeko tenorea da, eta egunero bezala, eman dute azken abisua galerian. Arratseko zortziak dira, eta ateak itxi aitzin ondoko ziegako kidearekin azken hitzak trukatu ditu, bihar, patiora ateratzean, kirol pixka bat egin behar dutela oroitarazi dio; denborari joaten uzteko modu bat da izerditzearena, eta denborak urrea balio du kartzelan. Eskua luzatu dio kideak agurtzeko, eta berak besarkada batekin erantzun dio. Ziegan sartu, eta ohitura bilakatu zaizkion egitekoei eutsi die; arropak erantzi, eta dutxatu egin da. Neguan, presondegiko hoditeriak ez dakar ur berorik, udan bai aldiz; freskoa behar den garaian beroa heldu ohi da, mundu bat aldrebes, azken batean, hori baita kartzela. Fruitu lehor batzuk ahoratu, eta hala nola eskuratu dituen barazki batzuekin entsalada eder bat egin du, esku batean plastikozko sardexka hartu du eta bestean atzo jaso zituen hiru gutunetatik bat, dagoeneko irakurria du hirutan, baina laugarren aldi bateko irakurketa ukaiten du kartzelan jasotzen den gutun bakoitzak. Afalostean erantzungo dio gutunari, eta berarenganako akordua eskertuko dio jaioterriko lagunari, eta kartzelako muxuak igorriko dizkio, desberdinak direla. Giltza puntarekin atea joz kartzelariek azken zenbaketa egin dute, ea preso guztiak hor diren eta bizirik ote dauden jakiteko, hilik ala bizirik atzeman haiek berdin kobratuko dute soldata. Orain, deskantsurako garaia da, eta bere sareetan oraino harrapatu ez duen liburua hartu eta koltxoi mehean etzango da azkenik, ziegari begira lokartzeko, bere gorputzaren parte bilakatu den tokia utzi, eta loaren ametsekin libre izateko asmoz.
Goizeko txirrinak jo du, pasa dira kartzelariak zenbaketarekin, eta patio ordua hasi da, eguneko lehen gauza etxera telefonoz deitzea izan da. Amarekin hitz egin du, eta zer moduz dagoen galdegin dio hark, `ondo, beti bezala’, erantzun dio berak; berri txar bat duela erran dio amak, Andaluziako kartzela batean Elorrioko Arkaitz hilik agertu dela, ez dakitela ezer gehiago. Telefonoa eskegi, eta amorruak hartu dio gaina, negarrak, saminak. Ziegako paretan duen olerkia oroitu du gero:«Familia baten mina,
lagunena,
herri batena,
aberriarena,
hori da kartzela».
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Jexuxmari Zalakain, “Kartzelako kronikak”
2014 17 otsaila
Jexuxmari Zalakain euskal preso politikoak Espetxeko Kronikak argitaratzen ohi ditu Herria 2000 Eliza aldizkarian espetxeratu zutenetik hona. 246. zenbakian IX. kronika argitara eman badu ere, oraingoz ale hori Interneten irakurgarri ez dago eta, aurrekoak ekarri ditugu hona. Argazkia: wikipedia
→ Kartzelako kronikak (VIII)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 244. zk. 2013Irakurle hori, agur t’erdi: Beste behin zuregana zuzendu nahi dut hemengo leku, jende eta zerari buruzko berri emateko asmoz. Oraingo honetan Herria 2000 Eliza-ri zorionak emanaz abiatuko dut Kronika hau. Izan ere, 35 urte bete(ko) ditugu ekainean, eta bada meritua honaino iristea; beraz, nire zorionik beroenak une honetan aldizkaria egin, banatu eta irakurtzen duzuen guztioi. Bide batez hona ekarri ninduenetik zendu diren lau eragile-sustatzaile gogoratu nahi ditut: Joseba Goñi, Jesus Lezaun, Josu Goldaraz eta Felix Bergara. Nire kezka bakarra, lau gizon handi horiek ezin ordezkatzea, ta horrek pentsaraztera narama, baina hori belarrira kontatuko dizuet hurrengo batean. Bitartean, TOPA honaino iristeagatik. Hemen barruan badago gure aldizkaria irakurtzen duenik, baina jakizue askok porroak erretzeko kokilak egiteko darabiltzatela orriak…
Nire kartzelaldiari dagokionez, beheranzko bidean noa; izan ere, bost urte t’erdi eginak, bi herenak gaindituta dauzkat. Egoera normal batean bizi eta preso normal bat banintz, kalea bisitatzeko aukeran negoke, baina oraindik ez omen gaude tenore horretan.
Beheranzko bidean kaskarrekorik ez hartzea espero dut. Badaezpada neurriak hartzen hasita nago, besteak beste, nire etorkizun hurbila prestatzen: U.P.V-ko ateak irekita dauzkadala gaztigatu didate, eta sartzea erabaki dut, 70 urte bete arte. Ate zaharra erroetatik mugitu eta konturatu naiz karranka dezente egiten duela, armiarma-sarez eta hautsez estalita topatu dut, eta oharturik nago berez ez dela aise irekiko, nire bultzada sendoa beharko duela, alegia… Beno, irakurle, zuzenago mintzatuko natzaizu, hautsa eta armiarma-sareak nire burmuinean daude eta dagokidan denboran horiek erretiratu eta txukuntzen arituko naiz, guztion hobebeharrez: nire hobebeharrez eta balizko ikasleen hobebeharrez. Neska-mutil horiekin ametsetan nabil, nire trakeskeriak kalte ez ditzan. Edozein moduz esku-liburuetan murgildu ahala, gero eta ezagunagoa egiten ari zait nire antzinako lan bikoitza: kazetaritza eta irakasketa. Indarrez sentitzen naiz, alafede, berriro ofizioarekin konpontzeko, berraztertu eta besteengana txukun eta taxuz hurbiltzeko. Beraz baztertu ditut itzulpenak eta bestelako gutiziak ostera langintzan saiatzeko. Hona ekarri nindutenean lan arauturik ez nuela egingo deliberatu nuen, baina lan arautura itzuli naiz, nire buruarekin erronka zahar-berrituan.
Ez naiz lehengoa, urteak ez dira doan pasatzen, hainbat aldetatik begiratuta arrakalatu eta higatu naiz, baina eskarmentuan ere irabazi dut; gutxienez burua ez zait herdoildu, inoiz baino arinago eta zorrotzago dabilkit, beraz, utikan erostak!
Haluzinatzen ala higatzen
Existitzen ez garen arren preso politikook kezka berezia daukagu gaixoekin: hemen ez dadila inor hil edo erremediorik gabe herbaldu. Larrien daudenen izenak ezagutzen dira, baina asko daude handik edo hemendik ukituta. Bizitzaren legea da gorputzak ahultzea, ez dago horri itzurtzerik, baina baldintza txarretan biziz gero azkarrago higatzen da gorputza. Eta kartzela ez da baldintza egokienak batzen dituen tokia; kasurik onenean ere ez. Gehienetan arazoa ez da zer gaitz daukazun, baizik aurre nola egiten diozun, eta hor norberaren izaera eta baliabideak sartzen dira jokoan: ahalmenak, indarra, jarrera eta determinazioa. Eta zer diren gauzak, bat makaltzen hasten denean errazago ohartzen da aldamenekoei gertatzen zaienaz.
• H. algeriarra da. Ez du inorekin hitz egiten. Luze-luze etzanda pasatzen ditu egunak patioko bazter batean, kapusaia sudurreraino jaitsita, eguzkitan zein euritan. Albotik pasatuz gero, marmar etengabean sumatuko duzu.
• A. bizirik dago, batek daki nola; birika bakarra dauka, gibela, giltzurrunak, pankreas seko izorratuta; makina bat behar izaten du arnasa hartzeko. Bihotzetik operatuta dago, nekez ikusten du, eta hor dago nora ezean.
• D. ere isil-isila da; katu batek baino zarata gutxiago egiten du ohiz. Loto-jarreran eseri eta ekialdeari begira egon ohi da. Biagotik jaikita, zeuzkan traste guztiak atera ditu galeriara: koltxoia, arropa, oinetakoak, poltsak eta funtzionarioari oldartu zaio garrasika. Dozenaka igo eta buruz behera eraman dute, gu guztion oihuen artean. Ez daukat zalantzarik kartzelak eragin haluzinagarriak dauzkala. Kartzelak eta kontsumitzen diren produktuak, jakina. Ohikoa da jendea elkar-joka ibiltzea, baina orain arte ikusi gabea nintzen musulman batek besteari “moro de mierda” esanaz labana astintzea; edo errusiarren kontra gerra egindako afganiarra errusiar batekin xake-jokoan aritzea, lasai asko.
• N. ijito kastakoa da. Biblia irakurtzen jarduten du eguna, ahal badu ozen, denon aurrean, begiak zuri. Aurreko batean, jendea futbolean ari zelarik, erdi-erdian paratu eta garrasika hasi zen, pasarte batzuk errezitatuz, jokoa galaraziz. Eskolan geundela, xalo-xalo hurbildu zait: “Begira, Jainkoaren mandatua betetzen ari naiz, dei bat egin behar dut, txartela utziko bazenit …” Zeukan arropa guztia bota du zaramara: “Jainkoaren esana betetzen ari naiz”… eta hola.
• B. borrokatu egin da eta zigor-ziegara bidali dute: “Bi egun eman ditu, ohean, uhalez lotuta, buruz behera, janaririk eta edaririk gabe, garrasika, pixa eta kaka gainean eginez”.
• K. izututa bizi da. Bostak aldera esnatu eta jan tzi egiten da. Nahita ere ez dauka sosegurik hori egin gabe. “Altxatu beharra daukat, norbait sartuko zaidan beldurrez. Batzuetan lo geratzen naiz, baina badaezpada ere”… Oraindik ere ez zaio ahaztu gazte txoa zelarik, funtzionarioak sartu eta egurtu zuten garaia.
Etab.
Ni neu ere tirriki-tarraka nabil, aldakako minez, belauneko minez, ibili ezinik. Gaitz erdi, burura igotzen ez zaidan bitartean. Aspaldiko adiskide batek idatzi dit, esanaz: “Giltzadurak oro minduta dauzkazunean, ukalondoak, eskumuturrak, belaunak eta aldakak… orduan zaude helduta”. Hara, bada, holako zerbait.
Albo-alboan ere izan dugu gaitzik: kide bati buruko pantaila itzali zaio, punba, bat-batean, eta asteak behar izan ditu ostera pizteko. Berriro onik dago, eta gu pozik.
Beno baina jendeak herri-harresiak eraikitzeari ekin dio, desobeditzeko gai dela erakutsi nahi du, beste justizia-molde bat sortzeko bidean eta guri, harresi arrotz hauen barruan bizi garenoi, zirrara berezia egiten digu jendea amore emateko ez dagoela prest ikusteak, eta irudimenak ez daukala mugarik. Eta pentsarazten digu, niri bederen, non jarri beharko dudan nire alea. Irtendakoan, alegia.
→ Kartzelako kronikak (VII)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 240. zk. 2012
→ Kartzelako kronikak (VI)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 237. zk. 2012
→ Kartzelako kronikak (V)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 233. zk. 2011
→ Kartzelako kronikak (IV)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 227. zk. 2010
→ Kartzelako kronikak (III)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 224. zk. 2010
→ Gutuna
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 219. zk. 2009
→ Kartzelako kronikak (II)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 218. zk. 2009
→ Kartzelako kronikak
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 215. zk. 2008
Ale bereziak
→ Espetxe suntsitzailea
Herria 2000 Eliza 233. zk. 2011
→ Biktima isilduak
Herria 2000 Eliza 220. zk. 2009
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Ataramiñe, literatura&kartzela “GURE LIBURUAK” katalogoan
2014 16 otsaila
.
.
gureliburuak.com: katalogoen bilduma
gureliburuak.com: ataramiñe
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Mikel Antzaren “Z²” antzerki lana osorik sarean
2014 12 otsaila
Z² Mikel Antzaren antzerki lana osorik sarean duzue orain, PDF formatoan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatoetan deskargatzeko.
>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk
Z²
2013
Neurriak: 15 x 21 zm.
88 orrialde.
Azaleko irudia: Mikel Zarrabe
> Mikel Antza: Bakarmortuko kronikak / Kandela Bat Pizteko Behar Dena
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
Iñaki de Juana, “524. eguna”
2014 7 otsaila
→ Iñaki de Juana: Egunak
524. eguna
Kartzela hotz bateko pasilo hotzean, lur hotzetik gertu, etzanik, ikurrinarekin estalita, hor dago gure kidearen hilotza. Agerkera baretua du ohatilan, zeregina bete duenaren lasaitasunarekin jantzia. Indartsua zirudien, gaztea zen, kirola egiten zuen eta, inork espero ez zuela, hilik datza orain. Infartua izan omen da. Hala agertuko da autopsian, hala artxibatuko du Administrazioak txostena. Baina guk ederki dakigu ez dela bihotza izan. Kartzela izan da, eta kartzelak ederki bete du gaur beste euskal preso politiko bat akabatzearen helburua.
Gau txarra pasa omen zuen, gaixorik, ondoezik, baina kartzeleroek goizeko zenbaketa egin arte itxoitea nahiago izan zuen, agidanez. Lehenago deitu arren, gaizki zegoela esan arren, ez zioten deus konponduko. Betikoa esango zioten, goizean sendagilea etorri arte zain egon behar dela, alegia. Oinazetan, mina jasatea nahiago izan zuen, kartzeleroak agertu arte.
Zortzietan, «ez nago ongi, deitu sendagileari» esan zien. Kartzeleroen erantzuna: «Sendagilea oraindik ez da etorri». Bederatzietan heldu zen sendagilea, eta erizaindegira eraman zuten gure laguna. Okerretik okerragora zihoan. Ez zuten ospitalera eraman: segurtasun-arazoak, baimenik eza, eta abar, eta abar, argudiatu zuten. Erlojua aurrera, osasuna amildegian behera. Anbulantzia medikalizatua eskatu dute, baina urruti-urrutitik dator, kartzela basamortuaren erdian baitago. Anbulantzia ez dator. Egon. Itxaron. Zain. Orain bai, orain ba omen dator, baina mutilaren bihotza etsipenak emana dago. Gelditu egin da. Anbulantzia, azkenean, iritsi da; baina bihotza ezin susper daiteke. Hilik datza. Eguartea da. Anbulantzia lehentxeago etorri balitz… Ospitalera eraman balute… Sendagilea bertan izan balitz… Zorioneko segurtasun-arazoak argudiatu ez balituzte…
Balizko errotak irinik ez.
Horrela gertatuz gero, gure laguna ez zatekeen kartzelan eta kartzelak ezin izan zukeen beste preso bat akabatu. Baina horixe du kartzelak helburua.
Azken agurra egitea baimendu digute. Banan-banan, lagun guztiok, moduluz modulu, hil osteko omenaldia egin diogu. Negarra begietan. Isiltasun erabatekoa. Kartzeleroak atezuan, begira. Badakigu zer daukaten buruan. Badakite zer daukagun buruan.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
« Mezu berriagoak — Mezu zaharragoak »