Nankichi Niimi, “Eskularruak Erostera” (2007)

2014 11 ekaina

Urko Labeaga Algortako preso politikoak espetxean japonieratik zuzenean euskaratu zuen Nankichi Niimiren Tebukuro wo Kaini japonierazko haur literaturako klasikoa. 2007ko abenduan argitaratu zuen Hondarribiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak euskaraz eta japonierazko edizioan. Orain Eskularruak Erostera / Tebukuro wo Kaini liburu hori eskaneatu eta sarean jarri dugu, PDF formatuan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatuetan deskargatzeko.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Azeriak ziega utzi du Gotzon Hermosilla. Berria, 2008.01.13
Salamancako Topas kartzelatik Japoniara, «eskularruak erostera» Anartz Bilbao. Gara, 2008.01.13
Urko Labeagak japonierazko ipuin liburu bat euskaratu du Etengabe, 2008.01.07

Eskularruak erostera / Tebukuro wo Kaini
Edizio elebiduna: euskara / japoniera
Egilea: Niimi Nankichi
Irudiak: Ken Kuroi
Euskaratzailea: Urko Labeaga
Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2007
34 orr.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“Askatasunaren Ibilaldia” liburua (1978), mobilizazio historikoaren kronika xehea

2014 4 ekaina

Amnistia eta Askatasunaren alde Euskal Herrian zehar 1977an buruturiko mobilizazio historikoaren kronika xehea egiten duen Askatasunaren Ibilaldia liburua (1978) eskaneatu eta sarean jarri dugu, PDF formatuan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatuetan deskargatzeko.

> [bideoa] IKUSKA 20 urte Askatasunaren Ibilaldian 1977/1997

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Askatasunaren Ibilaldia
Koordinazioa: Jokin Apalategi
Azaleko iridua: Nestor eta Txabi Basterretxea
Elkar, 1978
27,5 x 20,5 cm.
312 orr.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Amnistiaren Aldeko Batzordeen Aldizkaria: “15 urtez estatuaren gatibu” (1993).

2014 29 maiatza

Euskadiko Amnistiaren Aldeko Batzordearen 15 urtez estatuaren gabitu 1993 abenduan argitaratutako aldizkaria eskaneatu eta sarean jarri dugu, PDF formatuan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatuetan deskargatzeko.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

15 urtez estatuaren gatibu
Euskadiko Amnistiaren Aldeko Batzordearen aldizkaria
1993ko abendua
60 orr.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Julen Agirre, “PRISION DE SEGOVIA. El por qué, el cómo y el después de un tunel que se hundió” (1976) liburua sarean

2014 28 maiatza

Prisión de Segovia 1976an argitaratutako liburua eskaneatu eta sarean jarri dugu, PDF formatuan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatuetan deskargatzeko.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

PRISION DE SEGOVIA. El por qué, el cómo y el después de un tunel que se hundió
Julen Agirre
Editions Mugalde. Hendaia, 1976
120 orr.

1975eko uztailean preso batzuk zulo batetik kaleraino atera ziren Segoviako espetxean. Zuloan kanpoko ETAko komandoko kideekin elkartu ziren. Ihesaldi masibo baten azken prestaketak ziren. Baina uztailaren 30ean komandoko hainbat kide atxilotuko zituen poliziak Madrilen. Harrapatutako dokumentazioari jarraiki eta egun batzuetako miaketa intentsiboen ondoren, abuztuaren 2an aurkitu zuten zuloa.

Segoviako espetxean gelditu ziren ETAko presoek idatzi zuten liburua (hainbat lekutan egilea Eva Forest izan zela aipatzen da, ziurrenik berak idatzitako “Operación Ogro” ere Julen Agirreren izenpean argitaratu zelako). Angel Amigok “Operación Poncho” liburuan argitu zuen egileen nortasuna.

Los presos escriben un libro

(…) La oficina de makos pidió a sus militantes de Segovia que elaborasen rápidamente un trabajo sobre la fuga. Los que estaban fuera de celdas decidieron que un primer borrador lo elaborase “Intxixu” (Bixente Serrano Izko) y fuera supervisado por los demás. El problema que se creaba al estar “Intxixu” y la mayorí­a en celdas, fue el de la circulación de textos y crí­ticas escritas. Se solucionó con los repartos de comidas. (…) Luego, una vez en el patio, como se salí­a por grupos una hora diaria, se volví­an a intercambiar los textos. Así­ se hizo con varias entregas. El libro se elaboró como si hubiese estado escrito desde fuera con los informes enviados por los presos. Se añadió un anexo en el que se explicaba la situación en que había quedado la cárcel tras la caí­da y huelga de hambre y numerosos croquis y dibujos. (…) Poco después, estos materiales eran ordenados y trabajados bajo el pseudónimo de Julen Agirre, y saldrían como libro en enero del 76.
Angel Amigo, “Operación Poncho. Las fugas de Segovia“, Hordago, Donostia, 1978. 112-115 orr.

> Segoviako ihesa: liburu bi eta film bat

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Eva Forest-en “Diez años de tortura y democracia” (1987) liburua sarean

2014 19 maiatza

> Libre, tropikala eta feminista: Homenaje a Eva Forest: Nuestra querida Antígona-Amazona

Diez años de tortura y democracia Eva Forestek 1987an argitaratutako liburua eskaneatu eta sarean jarri dugu, PDF formatuan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatuetan deskargatzeko.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Diez 10 años de tortura y democracia
Eva Forest
Gestoras pro-Amnistia de Euskadi, 1987
272 orrialde.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Eva Forest-en “Testimonios de lucha y resistencia” (1977) liburua sarean

2014 7 maiatza

Testimonios de lucha y resistencia Eva Forestek 1977an argitaratutako liburua eskaneatu eta sarean jarri dugu, PDF formatuan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatuetan deskargatzeko.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

“INFORMACION 179” (En la Prisión de Yeserías)
Testimonios de lucha y resistencia
Eva Forest
Ediciones Mugalde, 1977
256 orrialde.

Epilogoa: Alfonso Sastre

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jexuxmari Zalakain, “Kartzelako kronikak IX”

2014 5 maiatza

Jexuxmari Zalakain euskal preso politikoak Espetxeko Kronikak argitaratzen ohi ditu Herria 2000 Eliza aldizkarian espetxeratu zutenetik hona. IX. kronika hau 246. zenbakian argitaratu zuen. Argazkia: Wikipedia

→ Kartzelako kronikak IX
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
(Dueñas)
Herria 2000 Eliza 246. zk. 2013

Irakurle hori, agur t’erdi: herri-harresien aipamena eginez bukatu nuen nire azken kronika, zortzigarrena. Orduz geroztik beste batzuk sortu dira: Ondarroan eta Iruñean, eta dirudienez jendea prest dago han-hemenka, premiaren arabera, beste hainbat eraikitzeko, harriz harri, adreiluz adreilu. Ez dakigu zein den irudirik egokiena lortu nahi duguna deskribatzeko, izan ere tantaz tanta ere saiatu behar omen dugu, eta beraz, auskalo. Kontua da, nire azkenengoan nioena errepikatuz, jendea ez dagoela amore emateko prest, eta irudimenak ez dauka mugarik. Tantaz tanta olatua gauzatuz edo harriz harri hesia eraikiz estatuaren zitalkeriari erantzun beharra dago. Okerrena da antzematea zenbat energia xahutu behar dugun jada aspaldi gaindituta egon beharko luketen zenbait gai oztopatzeko: atxiloketak, epaiketak, eta oro har errepresioarekin lotuta dagoen guztia. Argi dago gure erritmoa ez dela estatuena: gurea azkarra, eurena motela.

Nire kronika ez zuten irakurriko epaileek eta a txilo gaituzten erakundeko arduradunek, baina opariz edo, Donostiako Bulebarrean sortutako Askegunean harrapatutako gazte bat bidali digute: Oier Lorente, eta hiruzpalau hilabeteotan gurekin dago, 11. moduluan, bere bizitza egiten, gurea alaitzen eta elkarrekin gogoetak egiten, ofizialki geratzen zaizkion 4 urteak betetzeko. Xapo, Luis eta Urtza ere hor nonbait egongo dira, egoera bertsuan, euren herrietako irmotasun-erakustaldietan parte hartu ondoren.

Bat sartu, bestea irten

Holaxe gabiltza errotarrian, horixe da nire esperientzia. Nire moduluan 7 bat lagun ikusi ditut kaleko atea hartzen, eta kronika hau argitaratzen denerako, Mikel Vargas Olasolo ere Amaran izango da, bere gurasoekin, arrebarekin eta hainbeste maite duen koadrilarekin. Agur, adiskide! Irten baino lehen esan diot faltan hartuko dudala, berak badaki.

… Agian besteren batek ere berehala utziko gaitu, hemen ere bai baitago 197/2006 doktrina ezarri ziotenetako bat: Raul Ibañez. Pozez hartu dugu Estrasburgen emandako epaia, behingoz gure alde. Beste hainbat konponbide batzuei buruz ezkorragoa naiz, baina honetan ez dut zalantzarik eduki. Apustu guztiak irabazi ditut. Ahal izan dugun erara ospatu dugu: eguerdian gazta, txorizoa, urdaiazpikoa, garagardoa eta zuku batzuk hartuz, eta afalorduan tarta bat dastatuz.

Omenaldi xumea bezain beroa zigorra propina eta guzti bete duten kideentzat. Ez al dira biktimak umiliatuta sentituko! Ez dago ukatzerik doktrina hori Espainiako kartzela-sistemaren koroako harribitxia izan dela, eta gabe geratu direla, inpunitatez eta bidegabeki aritzeagatik. Nik neuk nolabaiteko mendekuren bat espero dut: atxiloketa sonatu batzuk, bahituon kontrako neurri ziztrinen bat, zeozer. Ala ez, batek daki; baina argi ibili. Hurrengoan mintzatuko natzaizue, hurrengo kronikan.

Pasa den gabonetatik hona txabolo-aldaketa nozitzen ari gara: gure poltsak, arropak eta tresnak hartu, koltxoia barne, eta haruntzago edo honantzago dagoen ziegara aldatzen gaituzte. Jar gaitezen positibo: hori ez da ezer kalean hainbat familiak jasan behar izaten duen etxegabetzerekin, zer arraio! Ez da ezer hainbat kidek urtetan ezagutu duten modulu- eta espetxe-aldaketarekin. Hala ere amorragarria izan ohi da ahalik eta erosoen instalatu zarenean, espazio zabal samarrak ikusi ordez zure begiek aurreko paretan jotzearekin konformatu zarenean, berriro poltsak bete, liburuak batu eta arropa tolestu behar izatea, beste txabolo batera joateko, berdintsua zorionez, askotan beste kide batek erabili duelako, izan bai baitira zeharo zikin eta zahartuta daudenak, garbitu, desinfektatu, txukundu, atondu eta egokitu behar izaten direnak. Azken aldaketa Herrira-ren aurkako sarekadaren biharamunean izan da (kointziden tzia hori ere?). Oraingo honetan aukera dut ostera landak ikusteko, zuhaitzak, mendi-muinoak, eta urrunago, haize-errota industrialak, Cerrato eskualdeko haizeak biraka … Zerbait da!

Ama Mesedeetakoaren egunean izan zen. Egun hori a txilo gaudenon egun seinalatua da egutegian, eta kartzela-sistemak otordu bereziak prestatzen ditu guretzat. Ez da beste munduko oturuntzarik, baina, tira, beste zapore batzuk gogoratzeko balio izaten du: langostinoak, piper beteak, ardi zahar kiskalia, izozkia, arrainen bat, kafea. Hainbatek, festaeguna behar bezala ospatu behar delakoan,, pattarra prestatzeko erabili ohi dute, oso modu harrigarrian hartzituta. Eta jakina, gero ondorioak etortzen dira: borroka bat izan ahal da, katxeo orokor bat alkoholaren peskizan, edo auskalo zer. Aurten talde bat oilartu egin da, siesta ondoren, flamenkoa ikustera joateko eskubidea zutela eta ez zutela. Oilartu bai, eta gandorrean jaso ere bai. Bizkarra ondo berotuta atera dituzte modulutik isolamendura -bidean, eta gero bestelako zigorrak helduko zaizkie, mutin-saiakera egin dutelakoan, oihu malapartatu eta inozoak besterik izan ez direnak. Hau horrelakoa da, autoritarismo gordinaren erresuma: adibide bikaina indar, lotsagabekeria, lapurreta, trapitxeoa eta marginazioan bizi izan direnentzat, legea eta arauak errespetatzen irakasteko saio baldarra …

Tarragonako martiriak

Urrian idazten ari naiz, eta urrian ehunka fraile eta lekaime dohatsu izendatu ditu eliza katolikoak Tarragonan. Horren harira nire haurtzaroko anekdota bat kontatu nahi dizuet. Hamar bat urterekin seminariora sartu nintzenean, haiek ziren gure heroiak, martiriak. Gorriek garbitu zituzten, 36-39ko gerra zibilean, eta asko eta asko, berrehun bat, gureak ziren, gure kongregaziokoak, klaretarrak. Kontatzen zigutenez, eta halaxe gertatuko zen, gehienak seminarioan bertan akabatu zituzten gazte haiek, Alagonen eta Cerveran, hantxe ikasten bai tzuten, edo irakasten jadanik apaiztuek. Beste batzuek, aldiz, ihes egitea lortu zuten eta masiatan ezkutatuta edo mozorroturik ibili ziren, gorriek atzeman eta garbitu zituzten arte. Buruz genekizkien haien izen-abizenak, ezkutatzeko erabilitako etxe eta bordak, alderari gurutzatu zituzten herrixkak, gehienak Herrialde Katalanetan; non jaio ziren, zenbat urte zituzten, zer nahi zuten bizitzan, eta haien ereduarekin edoski gintuzten, haiek bezala izateko hezi ginen. Gero, denborak aurrera egin ahala, jakin genuen ez zirela gerra garaian eraildako bakarrak; “nazionalek” (alegia kristauek, urdinek) garbitutako apaizak ez ziren gutxi izan, gure kongregaziokoak ere bai, adibidez Jose Zabala Arana nabarniztarra; edo Aitzol, Ariztimuño tolosarra, eta beste hainbat. Eta … eta … antza denez, azken horiek ez ziren martiriak izan, horiek ez zituzten kanposantuko hormaren kontra fusilatu; beraz, ez dute merezi gaur egungo kristauek gogoratzea, imitatzea eta loriatzea, horiek ez baitaude Eliza katolikoaren dohatsuen artean. Ai ama maitea, non ote zaude!

Errenka, pazientziaz

Behar bada, irakurle, jakin nahiko duzu nire osasunaren berri, eta beste era batera adierazterik ez daukadanez, lerro hauetan azalduko dizut. Aurreko kronikan, 8.ean, aurreratu nuen tirriki-tarraka nenbilela, belauneko minez, aldakako minez. Eta halaxe jarraitzen dut, hobeto ez. Orain badakit diagnostikoa: meniskoa puskatuta belaunean, eta trokanteritis aldakan. Ospitalean esan didatenez, belauna operatzea ez du oraindik merezi, handitzen ez zaidan bitartean, eta bijilatzeko; aldakari dagokionez, bi aldiz egin didate infiltrazioa, hanpadura jaisteko, harrapatuta daukadan tendoia libratzeko. Aldaketa handirik ez dut nabaritzen. Luzerako dela esan didate eta pazientziaz hartu beharko dut patioan ordu laurden bat baino gehiago jarraian ezin ibiltzea, eskailerak eskudelari oratuz igotzea, ohean etzanda min sorra sentitzea. Pazientziaz. Nire zine-zuzendariak, Enarak, esan dit emozioak kontrolatzeko, beti eragin txarra izan dutelako norberaren puntu ahuletan, negatiboak edo bortitzegiak direnean. Aholku jakintsua! Hemendik irtenda mendian eta hondartzan ibiltzea nuen amets. Ez dakit ba … Et, et, et, horiek gogoeta negatiboak dira; ez da hala, Enara?

→ Jexusmari Zalakainen aurreko kronikak

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Xabier Izaga “Munduari heltzeko pribilegioa”

2014 5 maiatza


Euskal preso politikoak Puerto I espetxeko patioan batzarrean bilduta, 1983. urtean (Argazkia: Burdinen arteko herria)

→ naiz.info: Xabier Izaga. Munduari heltzeko pribilegioa

Mila bederatziehun eta laurogeita bateko uztailean, ehunetik gora euskal preso Puerto de Santa Mariako kartzela eraiki berrira (Gaur egun Puerto I) eraman zituzten. Han bizi-baldintza latzak topatu zituzten: kartzeleroen jarrera erasokorra, erregimen militarizatua eta murrizketak arlo guztietan. Debekua arau. Izan ere, errepresio hark, zentzugabekeria haiek guztiek azalpen berbera zuten: arauak. Baina arau haiek ez ziren zentzugabekoak. Baina haien zentzua ez zen segurtasuna, presoen hondamena baizik. Horren maiz entzuten den «sarraski kartzela» adierazpidea ez da neurriz gainekoa.

Debekuak dutxetan kantatzetik patioan besoak ezin erakustera zabaltzen ziren, eta batzuk bereziki esanguratsuak ziren. Esate baterako, txistua edukitzea, bai ziegan bai «eskolan» -egunean pare bat orduz zabaltzen zuten gela bat- debekatuta zegoen. Urte hartan, «Txistulari» aldizkariak debeku hura salatzen zuen preso nafar baten gutuna argitaratu zuen. Beste preso batek kartzelako biltegiren batean atxikita zuen txistua bere familiari emateko eskatu zuen, eta anaia bisitan joan zitzaionean, kartzeleroei eskatzeko esan zion. Hala egin zuen anaiak bisita ostean, eta txistua apurtuta eman zioten. Azalpenak eskatu zizkienean, kaleko jantzitako polizia batek lepotik heldu eta egundoko mehatxuak egin zizkion.

Etengabeko jarrera eskas haren logikan, ulergarriak ziren halako zekenkeriak. Baina beharbada esanguratsuagoa zen beste debeku bat: preso bakoitzak ezin zuen ziegan bi baino liburu gehiago eduki. Hiztegi bat zuenak, beraz, beste liburu bat baino ezin zuen eduki, eta ikasketa arautuak egiten zituenak onenean irakasgai bateko liburuak baino ez zituen eskura. Preso bat zigor ziegetara eramaten zutenean, ez zuen aldean libururik -ezta tabakorik, irratirik… ere- eramateko aukerarik.

Puerton ez ezik, ondoren ere aurre egin beharko zioten euskal presoek debeku bitxi baina batere lañoa ez zen hari; esate baterako, Herrera de la Manchan eta, sakabanaketaz geroztik, beste kartzela batzuetan. Aurre egin eta, lorpen guztiek eskatzen duten moduan, borroka gogorrak eginda gaindituz joan.

Larderia haren guztiaren testuinguruan, liburu kopurua mugatzeak huskeria eman lezake; giltzapean denak, ordea, ondo asko daki liburu bat denbora-pasa baino askoz gehiago dela. Preso guztiek ez dute irakurtzen, baina bai askok, literatura lanik arinenetik saiakera burutsuenera. Euskal presoen artean -eta ez da inondik inora erdeinuzko iruzkina, egia baizik- irakurtzea ohiko jarduera da. Zaletasuna alde bat utzita, osasun fisiko eta psikikoari eustea oso garrantzitsua da halako leku batean, kartzelak presoaren hondamen fisiko eta psikikoa baitu xede, hain zuzen. Hortaz, kirola edo ariketa fisikoa bezala, irakurtzea jardun ezin garrantzitsuagoa da.

Liburua leiho bat da, munduari, beste mundu batzuei heltzeko modua. Diskurtsoak diskurtso, kartzelak antzinako funtzio zigortzailea du, traba egiten duena gizartetik, mundutik kanpo ezartzeko lekua da. Kanpotik ikusita, ez-lekua. Eta «ez dagoenak» munduari azkazalez heltzen saiatzen da, egon nahi du. Imajina ezazu leiho hori kentzea zer den. Imajinatu harresia, porlana baino erakusten ez dion leihoa -batzuetan burdin sarez estalia- besterik ez izatea.

Esanguratsua, izan ere, kartzeletan liburuak debekatzea, debekatzailearen izaeraren berri ematen baitu. Esanguratsua, liburua presoen pribilegio gisa aurkeztea. Esanguratsua, bankujabeen eta gainerako handikien zerbitzuko estatuak pribilegio bila mundutik kanpora, kartzelara, jotzea.

→ naiz.info: Arrecian las críticas ante las duras restricciones en cárceles británicas

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Teresa Toda “Liburuak presoentzat”

2014 4 maiatza

Teresa Todak English PENen Books for Prisoners (Liburuak presoentzat) kanpainarako idatzitako artikulua.

→ englishpen.org: Books for Prisoners – Teresa Toda

→ euskalpen.org: Teresa Toda: Liburuak presoentzat

Teresa Toda: Liburuak presoentzat

Idaztea eta irakurtzea gizateriaren bi lorpen garrantzitsuenetakoak dira, mintzatutako hizkuntzak asmatzeari jarraian. Komunikazio abstraktuak egiten gaitu gizaki, gure alde instintiboenaren oinarrizko beharretatik harago eramaten gaitu.

Irakurtzea eta idaztea oinarrizkoak dira garapen pertsonalerako, gizon-emakumeentzat, zahar eta gazteentzat, eta baitezpadakoa da haien ongizate materialerako. Horregatik mundu osoko gobernuak, erakundeak, elkarteak, mota guztietako taldeak saiatzen dira ez dakienari irakurtzen eta idazten irakasten.

Noski, idaztea eta irakurtzea arriskutsua izan daiteke… ezarritako zenbait botererentzat. Idatzitako hitzak tresna indartsuak dira, eta askapen-arma bihur daitezke, pobreziatik, ezjakintasunetik, indarkeria sexistatik, espetxe handi zein txikietatik, bai diktaduretan bai ustez demokratikoak diren gobernuetan. Agian horregatik dute nahiago boterean direnek presoek egunkari sentsazionalistak irakurtzea edo telebistan reality-ak ikustea… munduarekiko ikuspegi kritikoa daukaten pertsona eta herritar hobeak bihurtzeko erabil dezaketen denbora hori gal dezatela.

Irakurtzeak pertsona bezala hazten laguntzen die presoei. Espazio berriak, ikuspegi zabalagoak eta ideia berriak irekitzen ditu. Gure irudimena suspertzen du. Neuk bizita dakit hori, sei urte eman baititut espetxean kazetari gisa egindako lanagatik, Espainiako gobernuak itxitako euskal egunkari independente batean. Azaroan irten nintzen, zigorra azken eguneraino beteta.

Zenbait gauza positibo egin nituen espetxean, baimendutako aukeren eremu estu horretan. “Kanpoan” ere irakurriko nituzkeen liburuak irakurri nituen, baita halako baldintza murriztailean egon ezean, irakurtzeko denbora gehiagorekin, ezagutuko ez nituzkeenak ere. Saiakerak irakurri nituen, historia-liburua, hainbat motatako eleberriak… lagunei eta familiari eskatzen nizkien egunkari edo aldizkarietan aipatuta irakurri nituen liburuak, eta irrikaz egoten nintzen zain. Batzuk betetzen zuten espero nuena, beste batzuk kale egiten zidaten… baina denez gozatu nuen, denek ekarri zidaten zerbait.

Kalean jendeak uste du liburuek bizi duten errealitate gogorretik ihes egiten ahalbidetzen dietela presoei. Nire ustez, neurri baten baino ez da egia: batzuetan hala izan liteke, baina gehienetan hori baino gehiago da. Liburuetatik ikasi egin dezakezu, estudiatu, eta berriz irakurri, deigarri egin zaizun hori bereziki . Irakurtzen ari zaren istorioei jarraitu ahal diezu patioan ibilian edo isolamendu ziegako bakardadean jaten ari zarela. Eta gizartean gertatzen denarekin harremanetan egon zaitezke nobela edo saio garaikideak irakurriz.

Ez hori bakarrik, noski. Beren istorio pertsonal gogorragatik edo bazterketa sozialagatik espetxean daudenei lagundu egiten die beren burua hobetzen, irteten diren unerako hobeto prestatzen, etengabe aldatzen ari den eta lekua bermatzeko asko eskatuko dien gizarte horretarako.

Espetxean dagoen jendeari liburuen emaria mugatzea onartezina da ikuspuntu demokratiko batetik. Giza-eskubideen aurkako delitua da, eskubideok zabaltzen behar luketen garaian eta ez murrizten, pertsona guztientzat, libre zein espetxeratu.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jokin Urainek 1990ean argitaratutako “Izaina” nobela osorik sarean

2014 30 apirila

Izaina Jokin Urainek 1990ean argitaratutako nobela osorik sarean jarri dugu, PDF formatuan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatuetan deskargatzeko.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Izaina
Jokin Urain
Amnistiaren Aldeko Batzordeak, 1990
120 orrialde.

Azaleko irudia: Txomin Troitiño
Aitzin solasa: Fernando Arburua

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Mumia Abu Jamal “Ahots librea ez da isildu”

2014 27 apirila



Mumia Abu Jamal. Preso daramatzan 32 urteetan zazpi liburu idatzi ditu, eta urteak dira astero bere zutabea irrati bidez edo Internetez zabaltzen duela.

Euskal Herriko Mumiaren lagunak

Ahots librea ez da isildu
Berria. Igandean 2014.04.27
Ainhoa Sarasola

Kazetari zela atxilotu zuten Mumia Abu Jamal, eta horretan dihardu espetxetik, 32 urteren ondoren.‘Ahotsik gabekoen ahotsa’ mundu osoan gogoratu dute.

Borrokan 30 urte daramatza, epaitegiz epaitegi, eta sekula ez du epaiketa inpartziala izan». Mumia Abu Jamali buruz ari da Andrea Heuschmid, Euskal Herriko Mumiaren Lagunak taldeko kidea. Bizi erdia baino gehiago, 32 urte daramatza preso Abu Jamalek. Polizia bat hil izana egotzi zioten 1982an, baina bere errugabetasuna defendatu izan du beti. 60 urte bete ditu asteon, eta urtebetetzea aitzakiatzat hartuta, haren kasua eta lana gogora ekarri ditu mundu osoan haren alde zabaldutako elkartasun mugimenduak, baita Euskal Herrian ere. «Mumia espetxetik ateratzeko eskatzen dugu, eta beste epaiketa bat egin diezaiotela, inpartziala», dio Heuschmidek.

Taldea eratu, eta Abu Jamalen bizitza azaltzen duen On Prison My Whole Life (Nire bizi osoa espetxean) dokumentalari azpidatziak jartzea izan zen Euskal Herriko Mumiaren Lagunen lehen lana, Eguzki Bideoak-ekin elkarlanean. Beste hainbat ekinbide ere egin ditu taldeak, tartean, Bilboko Erriberako zubiari sinbolikoki Mumia Abu Jamal izena jartzea. Asteon elkarretaratzea egin dute bertan, kasua gogorarazteko.

AEBetako justizia eta espetxe sistema «beti Mumiaren oso aurkakoak» izan direla dio Heusghmidek. Izan ere, haren kasuan 32 urte atzera eginez gero, ilunak gehiago dira argiak baino. Horretan zerikusi handia izan du haren ibilbide eta pentsaera politikoak.

Wesley Cook du jatorri izena, eta 1954ko apirilaren 24an jaio zen, Filadelfian (Pennsylvania, AEBak); oso gazterik engaiatu zen beltzen eskubideen aldeko borrokan. 14 urterekin Pantera Beltzak ezkerreko alderdiarekin bat egin zuen, kazetari gisa jardunez. Gero, Move taldearen lagun egin zen. FBIren jomugan egon ziren bi mugimenduak, eta jazarpen gogorra jasan zuten, legez kanpoko baliabideak erabilita maiz; garai hartan, hainbat eraso jasan eta kide ugari hil zituzten.

Abu Jamal 1981eko abenduaren 9an atxilotu zuten, inoiz argitu ez diren gertakari batzuen harira. Kazetari lana ez ezik, taxilari lana ere egiten zuen garai hartan, diru apur bat lortzeko, eta taxian zihoala ikusi zuen nola polizia bat William Cook anaia atxilotzen saiatzen ari zen, autotik atera eta jotzen zuen bitartean. Hurbildu, eta istiluak sortu ziren. Daniel Faulkner polizia hilik suertatu zen, eta Abu Jamal, tiroz zauritua. Hura jo zuten poliziaren hiltzailetzat, eta atxilotuta eraman zuten.
Jarraitzen du

Share

“Ataramiñe 13” liburua osorik sarean

2014 24 apirila

Ataramiñe 13 2013ko bilduma osorik sarean duzue orain, PDF formatuan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatuetan deskargatzeko.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Ataramiñe’13
Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak
2013
Neurriak: 15 x 21 zm.
202 orrialde.

Azaleko irudia: Mikel Zarrabe Elkoroiribe

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jokin Urainen “Agurra eta Ohorea” liburua osorik sarean

2014 22 apirila

Agurra eta Ohorea Jokin Urainen lana osorik sarean duzue orain, PDF formatuan, ON LINE irakurtzeko zein e-book eta beste formatuetan deskargatzeko.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Agurra eta Ohorea
Euskal militanteen heriotza kronika
Jokin Urain
Ataramiñe, 2013
Neurriak: 15 x 21 zm.
187 orrialde.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jon Etxabe Garitazelaia, “Zamorako landan”

2014 20 apirila

ZAMORAKO LANDAN
Jon Etxabe Garitazelaia
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
2014ko apirila

Jon Etxabek (Elgoibar, 1933) 70eko hamarkadan Zamorako (Espainia) kartzelan preso eman zituen zazpi urteetako oroitzapenak berritu ditu liburu honetan. Kartzela «filosofia ororen gaindiko errealitate gordina» eta «lotura eta ezin guztien paradigma» dela dio egileak liburuaren hasieran.

→ berria.info: Literatura. ‘ZAMORAKO LANDAN’

→ intxorta.org/denda: zamorako landan – jon etxabe


Jon Etxabek liburuaren nondik norakoak azaldu zituen eta argi utzi nahi izan zuen, bere oroitzapen propioak direla eta liburuak ez duela inondik inora Zamorari buruzko saiakera izan, pertsona baten bizipenen oroitzapenak besterik ez direla. Honez gain argi utzi zuen baita Zamora izan zela Francoren garaian Estatuak eta Elizak eduki zuten kartzela bakarra (intxorta.org).

→ intxorta.org: Intxorta 1937 Kultur Elkarteak azken liburu bat argitaratu berri du: ZAMORAKO LANDAN. Egilea, JON ETXABE GARITAZELAIA

→ berria.info: JON ETXABE “Atakan jarri behar da Madril; Zamorako kartzela borrokarengatik desegin zen”

→ etakitto.com: Jon Etxabek ondo gogoan dituenak (Zamoran bizitakoa ez ahazteko)

→ txalaparta.com: Zamorako apaiz-kartzela

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Barrutik aldizkaria: bilduma osoa

2014 18 apirila

BARRUTIK 0
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
0 zkia.
1989ko abuztua.
56 orr.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk








BARRUTIK 1
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
1 zkia.
1990eko urtarrila.
64 orr.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk








BARRUTIK 2
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
2 zkia.
1990eko urria.
52 orr.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk








BARRUTIK 3
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
3 zkia.
1991ko urtarrila.
52 orr.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk








BARRUTIK -gehigarria-
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
1991eko apirila.
4 orr.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk








BARRUTIK 4
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
4 zkia.
1991ko urtarrila.
56 orr.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk








BARRUTIK 5
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
5 zkia.
1993ko maiatza.
68 orr.

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk








/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »