[Argazkiak] Jon Etxeandia gogoan

2015 9 otsaila

Jon Etxeandia gogoan
Bizkargi – Larrabetzu
2015.02.08

Jon Etxeandia gogoan
Gara egunkariko gutuna

Bizkargiko bertsoak. Etxahun Lekue

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

[Gara] Jon Etxeandia gogoan

2015 7 otsaila


→ naiz.eus: Jon Etxeandia gogoan

Jon Etxeandia gogoan
Mitxel Sarasketa eta Oier Gonzalez
Ataramiñe

Bihar omenaldi moduko bat egingo diogu Jon Etxeandiari Bizkargin eta Larrabetzun. Bizkargi tontorrean, eguerdian, ekitaldi xume bat, gure ohiko estiloan. Badakizu: Jonen bizitza eta gorabeherak errepasatu, kartzelako kontuak, poemaren bat, hitz batzuk, bertsoak, Eusko Gudariak… Bizkargiko sinbologia guztiarekin. Burkideak, lagunak, etxekoak, Jon inoiz ezagutu ez edo hari buruz orain arte ezer entzun ez dutenak hainbat. Jon 2010eko otsailean hil zen, orain bost urte, errautsak Bizkargin bertan eta Albertian zabaldu genituen, eta ez dugu zalantzarik izan ekitaldia non egin erabakitzeko. Elurraz zurituta egongo da, gainera. Elkarrekin bazkaldu eta arratsaldean Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean Ataramiñez arituko gara, eta Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalekin batera ekitaldi musiko-poetikoa izango dugu bertan.

Folleto bat egin dugu Wikipediatik hartutako Jonen biografia eta bere poema eta testu labur batzuekin. Sarriren «Zuek lore paper ederreko logelan» poema sartu dugu hor. Bizitzaren ikuspegi burgesaren kontra oldartzen zenean Jonek poema horren azken lerroak errezitatzen zituen haserre antzean: «Bizitza zuen moduko jendeagatik eman! Hobe gau-egunak edozein putaetxetan limonada zerbitzen pasatzea».

Roque Daltonen «Hora de la ceniza» poema ere jaso dugu programan. Lagun baten heriotzaren ingurukoa da. Jonen poetarik gustukoena izango zen ziurrenik. Atzera egin eta ematen du Jon bera ari zaigula bizien argietatik. Edo Roque gu garela eta Jon dugula gogoan: «Ahora llueve de nuevo. Nunca ha sido tan tarde a las siete menos cuarto como hoy. Siento deseos de reír o de matarme».

Omenaldia dela esango dugu, baina iruditzen zaigu Jon Etxeandia gogoan hartzen dugunean gehiago dela burkide eta lagun hilaren begietatik geure bizitzari begiratzea, geure oroimenak, desioak eta ametsak Jonen aurrean jartzea haren begietatik geure burua ikusteko.

Ataramiñe proiektua bera sendotzeko ideia ere badago Jonen omenaldiaren baitan. Elkarrekin egon, hitz egin, proiektuak mahai gainean ipini, harremanak zabaldu, zuekin jardun… Emankorra da espetxeko literatura. Igual gero beste gauzetan ere ibiliko gara, baina horretan ere Jonek markatuta utzi zigun bidea. Bide hori jarraitzeko ekarriko dugu gogora. Zuek ere, lau pareta arteko lagunok, gogora ekartzen zaituztegun bezala, etxera ekarriko zaituztegun egunari begira.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jon Etxeandia gogoan

2015 7 otsaila


Jon Etxeandiak gauza asko egin zituen bere bizitzan. Horien artean Ataramiñe sortu eta bideratu… 2010eko otsailaren 9ra arte. Aurten omenaldi xume bat egingo diogu, otsailaren 8an, haren heriotzaren urteurrenean.

Aitxaki bat ere bada, Jonen lagunak, burkideak eta etxekoak Ataramiñeren inguruan bildu eta Jon gogoratuz geure ibilibideaz jarduteko.

Hartara, 12:00etan batzar orokorrean besarkatuko dugu elkar Bizkargiko tontorrean. Haren figuraz, borrokaz, espetxeaz, literaturaz, elkartasunaz, geure bizitzaz jardungo dugu, bakoitzak dakien eran. Poemak errezitatu, batailak kontatu, kantatu, entzun, inguruari begiratu, gogoeta egin… Jon Etxeandia gogoan.

Bazkaria antolatu nahi dugu Larrabetzun, elkarrekin bazkaltzeko. Izena emateko epea: otsailaren 2ra arte, ataraliteratura@gmail.com helbidean. Bestela ere Larrabetzun egongo da non bazkaldu.

Eta 19:00etan Larrabetzuko HORI BAI gaztetxean, Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalek gartzelari buruzko gogoeta musikatua eskainiko diote: BURDIN HARIAK ETA PLASTIKOZKO KOILARAK (MAITASUN LUBRIKATUA).

Hautatutako testu, kantu eta irudien bitartez kartzelako erloju-goilare-izararte-izaretatik bidaia egitea proposatzen dizuegu solasaldi musikatu eta gogoeta partekatu honen bitartez“.

> Foileto hau deskargatzeko: Jon Etxeandia gogoan.pdf

> Ataramiñe: Jon Etxeandia, gure artera
> Wikipedia: Jon Etxeandia Zorroza

> Kartzelako lanak. Jon Etxeandia & Juan Antonio Olagorta
> Gosea lagun, laguna. Jon Etxeandia & Xabier Beloki [Segapoto Kolektiboa]
> Itzalpeko ahotsak. Askoren artean. Jon Etxeandia [Pabel Ortzantza]

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

[Urola Kostako HITZA] Ekaitz Sirvent, elkarrizketa

2015 4 otsaila

→ Urola Kostako HITZA: Ekaitz Sirvent: “Espainiara eramateak geure eskubideak are gehiago urratzea ekarriko du”

→ literaturakoadernoak.org: Jon Benito: Preso politiko oro Nelson Mandela bat da bere hersturan

Ekaitz Sirvent: “Espainiara eramateak geure eskubideak are gehiago urratzea ekarriko du”
Amaia Ventas Aldabaldetreku
2015.02.04

«Indefinizio egoeran» dago Ekaitz Sirvent zarauztarra, Frantzian epaituak izan diren gainontzeko euskal presoak bezala. Izan ere, Espainiako kartzeletara eramateko «mehatxuaren» aurrean, euskal presoen zein haien senide eta lagunen eskubideak are gehiago urratzea ekarriko duela uste du Sirventek. Besteak beste, azaldu du agian ez dizkietela kontuan hartuko Frantziako kartzeletan betetako zigorrak, eta etxetik are gehiago urrunduko dituztela.

18 urteko espetxe zigorra ari da betetzen Tarasconen. Kartzela batetik bestera lekualdatu dute urteotan, berak euskaratu berri duen autobiografia baten pasarte bateko protagonista bezala: Nelson Mandela. Urte ilunak atala euskaratu du, eta horrek nolabait kartzela batetik bestera salto eginarazi diola esan du, «La Santetik Robben irlakora zein Pollsmoorrekora». Bere burua Mandelarekin lotuta ikusten du, gainera. «Bere herriaren askatasunaren aldeko borrokak, eta bereziki, preso egon izanak» lotzen du, «eskubide urraketak nozitu eta hauei oldartzeak».

Frantzian ari zara betetzen 18 urteko espetxe zigorra. Presoak Espainiaratzeko prozesuaren barruan, zein egoeratan dago zure kasua?

Frantzian jada epaituak izan garenon kasu berean: indefinizio egoeran. Hedabideek zabaldu dute balizko Espainiaratzearen berria, baina judizialki ez dago ezer martxan oraindik. Edonola, Espainiara eramateko mehatxua egin zaigu, eta ziur gaude ez dela euskal presoon zein gure senide eta lagunen eskubideak bermatzeko mugimendua izango.

Zer dakar presoak Espainiara eramateak?

Espainiara eramateak gure eskubideen urraketan sakontzea ekarriko du: etxetik urrunduko gaituzte; isolamendu moduluetan itxiko gaituzte; agian espetxe frantsesetan egindako urteak ez zaizkigu kontuan hartuko; unibertsitate ikasketak egiteko eskubidea eragotziko zaigu; gure postak eta telefono deiek murrizpenak jasango dituzte; bisita baimenak mugatuko zaizkigu; preso dauden bikoteak, ezkonduak edota seme-alabekin, banandu egingo dituzte…

Neurri hauek guztiek gure interesak kaltetuko dituzte eta, gainera, Espainiak indarrean jarri nahi duen lege europarraren izpirituaren aurkakoak dira.

Zer dio lege horrek?

Legeak dio «bergizarteratzeari» begira gauzatu behar direla xedapenok. Horregatik guztiagatik, Frantziako Justizia ministroari gutuna bidali genion iazko azaroaren 24an gure Espainiaratzeari erabateko errefusa adieraziz. Lehenago, gainera, Euskal Herriratzeko norbanako eskaera formalak aurkeztu genituela oroitu behar da.

Frantziako eta Espainiako gobernuen jarrerak nola ikusten dituzu?

Espainiak eta Frantziak uko egiten diote gatazka politikoaren konponbideari, Aieteko Adierazpenetik eta ETAk bere jardun armatua utzi zuenetik hiru urte pasatu diren arren. Badakite jakin konpondu gabeko gatazkaren isla garela, ukatu nahi duten gatazka politikoaren gordintasunaren erakusle. Baina bi gobernuek, bereziki Espainiakoak, denbora irabaztea dute helburu. Eta ondorioen arloa erabiltzen dabiltza, hain zuzen, Euskal Herrian Kataluniakoaren pareko prozesu independentista piztea ekidin nahi dutelako. Bortizkeria beharrezko zaielako herri honi hitza eta erabakia ukatzeko.

Presoen egoera aldatzeko urratsak areagotuko direla uste al duzu? Nola ikusten duzu euskal gizartearen erantzuna horren aurrean?

Ez da nire egitekoa euskal jendartea epaitzea. Alabaina, euskal preso politikook herritarrengandik jasotzen dugun elkartasuna eta maitasuna handia dela esan dezaket. Euskal Herriak bere preso eta iheslariak ahaztu ez eta betidanik babestu ditu.

Nelson Mandelaren autobiografiako Urte ilunak atala itzuli duzu liburu baterako. Zergatik liburu hori eta, zehatzago, atal hori?

Liburu hori aukeratu nuen Madiba erreferentzia politiko indartsua eta saihestezina delako askatasunaren alde borrokatzen duten mundu osoko herri zapalduentzat. Euskal presook asko estimatzen ditugu gure heziketa politikoa eta ideologikoa aberasten duten liburuak eta, zentzu horretan, Long walk to Freedom ezinbesteko liburu horietako bat da. Ezagun da gutxiengo zuriak ezarritako erregimen arrazistaren aurka borrokatzeagatik 27 urte igaro zituela apartheid-aren kartzeletan. Presoaldi hori guztia xehetasun handiz kontatzen du liburuan, 1964an Robben irlan kartzeleratu zutenetik 1990ean askatu zuten arte. Atal horiek euskaratzea erabaki nuen, lehen eskuko testigantza politiko eta historiko interesgarria delako.

Zer esanahi zuen liburu horrek zuretzat itzultzen hasi aurretik? Itzuli eta gero, aurretiko sentsazioak areagotu al zaizkizu?

Iraultzaile peto-peto baten lekukotasuna jasotzen du liburuak, eta hori da niretzako bere esanahia: Madibaren etsenplua. Bere bizitza helburu politiko baten aldeko konpromisoari eskaini zion: justizia sozialean oinarritutako Hegoafrika demokratiko, arraza anitz eta batuaren aldeko ahaleginari. Hasi Umkhonto we Sizwe (MK Nazioaren Lantza) erakundearen gudari eta gidari izatetik eta Hegoafrikako presidente izateraino. Igaro urte ilunetatik eta mendetako argia uzteraino. Itzulpenaren lehen zirriborroa amaitu ostean gertatu zen bere heriotza, eta egia bada ere lehengo sentipenek beste oihartzun zabalago bat izan zutela nire baitan, funtsean liburuak esanahi bera izaten jarraitzen du niretzat: bere testamentu politikoa da.

Zeure burua islatuta ikusi al duzu Mandelaren testuotan?

Bere herriaren askatasunaren aldeko borrokak eta, bereziki, preso egon izanak hurbiltzen nau harengana. Eskubide urraketak nozitu eta hauei oldartzeak. Guk ere, euskal presook, badakigulako zer diren urte luzeetako zigorrak. Badakigu zer den kideak kartzelan galtzea. Ezagutzen ditugu isolamendua eta zigor ziegak. Badakigu zer diren komunikazioen murrizpena eta ikasketak egiteko eragozpenak. Kartzelazain batzuen jarrera oldarkorra ere ezagun dugu. Baina, gure aurkako eskubide urraketek baino gehiago kezkatzen gaitu gure senitarteko eta lagunekin egiten ari direnak. Ezin da ahaztu sakabanaketa mendekuzko tresna politikoa dela, gure senide eta hurkoei sufrimendu handia eragiten die, baita batzuetan heriotza ere. Zentzu horretan, preso zegoela ama hil zitzaionean Mandelak buruan bueltaka izan zuen galdera korapilatsu hark euskal preso gehienon barruan inoiz habia egin duela esatera ausartuko nintzateke: zuzen egin ote genuen gure herria familiaren kaltetan lehenesten? Baiezkoan nago, noski, baina nire kasuan, nire familiak nahi eta desiratu gabe hartu nuen konpromisoa, eta nire erabakiak eragina izan du haiengan ere.

Lehendik ezagutuko zenuen autografia liburua, baina nola sortu zen itzulpen lanari heltzeko borondatea, gogoa?

Etxekoek sartu zidaten liburua La Santeko bisita batean. Maritxu Muruak argitaratua zuen Mandelaren biografia euskaraz, baina ez zegoen Mandelaren beraren lanik itzulita. Liburua irakurtzen amaitu aurretik erabaki nuen lan horretara jarriko nintzela.

Bulkada batetik abiatu nintzen, bada: kartzelako ordu grisen erdian Hegoafrikako ortzadarra nola sortu zen euskaratu nahi izatetik.

Itzulpen prozesua nola joan da? Oro har, zer baliabide izan dituzu?

Nire lanabesak ordenagailua eta hiztegi bat izan dira. Gaztelaniazko ediziotik itzultzen hasi eta bost hilabeteren buruan, 2012ko abendutik 2013ko apirilera, lehen zirriborroa amaitu nuen. Gainbegiratzeko hainbat kideri utzi nien testua. Eta haien ekarpenak jaso ostean, lagun dudan Jon Benitori atera nion. Bera arduratu da zuzenketa eta orrazketa lan nagusiez, Ataramiñeko lagunen esku utzi aurretik.
Bitartean, epaiketa izan zenuen.

La Santetik lekualdatu ninduten, Reau-ko espetxetik igaro ondoren Marseillako Les Baumettes-era berraldatu ninduten. Marseillan kideok bertatik lekualdatuak izan gintezen eskatzeko borrokaldi bati ekin genion, eta zigor ziegetan 56 eguneko egonaldia egin ostean irailean ekarri gintuzten Tarasconera. Espetxeratze baldintzotan, beraz, itzulpena aurrera atera izanak asko zor dio Joni.

Espetxealdiko egunerokotasunari ihes egiteko bidea izan al da?

Nire kasuan, paradoxikoki, ez da ihes betea izan. Kartzela batetik bestera egiten bainuen ihes, La Santetik Robben irlakora edo Pollsmoorrekora. Horrek halako herstura bat sortzen zidan. Baina, hala ere, nire ziegako egun beti berdinen monotonia eteteko modua izan da eta, era berean, borrokalari hegoafrikarren duintasun eta erabakitasun politikoaren lekuko isil izatea ohoragarria eta suspergarria izan zait.

Liburuaren hitzaurreak zera dio: “Mandelaren espetxealdia gure eskuetan ezarriz, Ekaitzen beraren espetxealdia gure esku ezartzeko. Ispilu joko bat, eta ertz batean gu geu, ikusle bezain partaide”. Ispilu joko horren ikusle bihurtu nahi al duzu irakurlea liburuarekin?

Irakurle bakoitza libre da ikusle edo partaide izan nahi duen erabakitzeko. Ez dagokit niri irakurlea ezertan «bihurtzea». Mandelak apartheid-aren kartzelen izugarrikeria azaltzeko asmoz idatzi zuen liburua, eta nik euskaratu besterik ez dut egin; nahiz eta itzulpen politiko bat den derrigorrez, euskal presook apartheid-aren kartzelak ez eta deportazio eta sakabanaketaren kartzelak ezagutzen baititugu.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jexuxmari Zalakain, “Kartzelako kronikak XI”

2015 27 urtarrila

Jexuxmari Zalakain euskal preso politikoak Espetxeko Kronikak argitaratzen ohi ditu Herria 2000 Eliza aldizkarian espetxeratu zutenetik hona. XI. kronika hau 252. zenbakian argitaratu zuen. Argazkia: Wikipedia

→ Kartzelako kronikak (XI)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 252. zk. 2014

Irakurle hori, agur t’erdi

Askotan galdetzen didate adiskideek noiz aterako naizen, zulo hau behingoz utzita. Bada, zehazki ez dakit. Zortzi urteko kondena ipini zidan Auzitegi Gorenak, Angela Murillo buru zuen Epaimahiari bat kenduta, eta aritmetikaren arabera 2015eko azaroan atera beharko nuke (26an uste dut), baina, antza, pixka bat lehenago izango da. Izan ere, dirudienez, espetxera sartu aurretik A.N.k jarri zizkigun neurri kautelarrak kontuan hartzen ari omen dira. Gure kasuan astero sinatzea izan zen neurria. Eta adierazi zaigunez hamar sinadura bakoitzeko kartzela-egun bana kenduko digute. Zenbat kenduko didaten ez dakit zehazki. Dakidana da (ia) zortzi urte joan zirela EGIN itxi zutenetik epaiketa hasi zenera arte. Beraz, litekeena da 2015eko urrian kalean egotea. Besterik ezin dut esan. Idatzi diet abokatuei nire egoera aztertzen hasteko. Hortik aurrera, itxaron. Nolanahi ere den, hurrengo kronika azkena izango da.

Nonbait ez naiz oso preso txukuna izan. Sei hilabetean behin egiten diguten azterketaren (!) arabera ez naiz kartzelako bizitzara egokitu eta, beraz, nire kalifikazioa da “deficiente adaptación penitenciaria“. Lehen begiratura, gogora dirudi kalifikazioa. Barruko araudia ezagutzen ez duen edonork esango luke portaera bihurria daukadala kideekin, kartzelazainekin eta araudiarekin oro har. Ez zaude, bada, horretarako adinean, esango didate; ez da, irakurle? Beharbada ez zaizu arrazoirik faltako. Aurreko kronikan “zigortuta” nengoela idatzi nizun. Beharbada harrituko zinen. Behin baino gehiagotan idatzi dut desobedientziaz; praktikatu ere bai, zertxobait.

Galdetzera sartu nai Hezitzailearen bulegora, paperen bat eman behar zidala eta haren deia aprobetxatuz.

• Mesedez, andrea, zer esan nahi du “deficiente adaptación penitenciaria“?
• ?
• Ez da zure kontrako ezer, baina kuriositatea daukat, kalifikazioa gogor samarra iruditu baitzait.
• Ez dakit, testuingurua ikusi beharko litzateke.
• Zerorrek jakin beharko zenuke. Zuk ekarri didazu papera. Zure egitekoa da.
• Begiratuko dut testuingurua … Halere aurreratuko dizut guk ezin dugula zure merituak baloratu.
• Bada, ez baloratu. “Deficiente adaptación” ipini didazue. Hori balorazio borobila eta negatiboa da.
• Kontua da zuk ez daukazula punturik gure taulan.
• Zein taulan?
• Araudizko taulan. Kartzelak eskaintzen dizun ezertan ez duzu parte hartzen (garbiketan, taillerretan, ikasketa-programetan), beraz ezin zaitugu baloratu.
• Ados, baina orduan ez baloratu. Edozein moduz ni ez nago ezer egin gabe. Horri buruzko informerik baduzue.
• Ze informe?
• Moduluko funtzionarioek egunero osatzen dute txosena nire mugimenduekin. Ondotxo dakite non nagoen, zer ikasten dudan, zenbat ordu egiten ditudan eskolan, norekin nabilen, eserita nagoen ala patioari itzuliak kentzen…
• Horri buruz nik ez dakit ezer.
• Zu zara hezitzailea, eta emaitzak ekartzen dizkidazu.
• Begiratuko dut testuingurua.

Elkarrizketa dirudien baino lasaiagoa izan zen, patxadatsua. Ez nuen “parteri” jaso atrebentziagatik. Hurrengo egunean eman zidan azalpena. Nonbait kezkatuta joan zen andrea.

• Zure txostenean dio zure parteak kitatu gabe daudela (parte bat bete ondoren 6 hilabete joaten dira haren efektuak kitatzeko), abendura arte.
• Mila esker zure arduragatik, andrea.

Edozein moduz beharbada nire izen onerako itsusiegia zateke ipintzea: “muy buena adaptación penitenciaria“. Utikan.

Zaballarako ezgai

Dakizuenez, Zaballara lekualdatuak izateko gogoa adierazi dugu EPPKko kideok. Eta (orain bai) legezko araudia betez egin dugu eskaria, kartzela bakoitzeko Tratamedu Batzordean. Azken egunotan (azaroan idazten ari naiz) iritsi zait erantzuna:

“Valorada la carta presentada de petición de traslado se informa desfavorable por cumplir dondena por delitos relacionados con organización terrorista no disuelta y de la qaue no consta que Ud. se haya desvinculado ni haya dado muestras en ese sentido”.

Bingo! Demagun egia dela hor esandakoa. Kartzelako araudian ez dago inon baldintza hori lekualdaketak eskatzeko (ez eta emateko). Sakabanaketak ez ditu Europako estandarrak betetzen, eta eskubidea daukat / daukagu etxetik hurbilago egoteko, edozein izanda nire / gure delitua. Irakurle zorrotz hori: testuinguruari erreparatu eta garbi edukiko duzu erantzuna. Epaitegietara joteko erabakia hartu dugu, Estrasburgoraino iristeko prest. Bide luzea inondik ere. Baina bidea. Ari gara eskaria osatzen.

Ezustean, beste zerbait iritsi zait, nik eskatu ez dudana: “HITZ-EMAN, legezko bidea” deritzon Jaurlaritzako proposamena. Azpititulu gisara dio: “Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntzeko programa“. Abisatzen du zirriborroa dela, eta dokumentua proposamen -eta kontsulta- fasean dagoela. Autorea: Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia. 2014ko irailean sinatuta dator. Euskaraz eta gaztelaniaz. Txukun editatuta.

Ni ez noa dokumentua aztertzera. Irakurri ditut bizpahiru artikulu, alde eta kontra. Baina, zer nahi duzu, lotsa sentitu dut mamira jota. Benetan uste al dute Jonan Fernandezek eta enparauek birgizarteratzeko premia dudala/dugula? Zer da birgizarteratzea? E.H.ko gizartera itzultzea? Fisikoki 2015ean itzuliko naiz, eta arlo sozio-psikologikoari dagokionez, ez naiz sekula urrundu. Nire ueskal gizarteko balore asko eta asko konpartitzen ditut, eta beste asko ez. Horiek aldatzen saiatzen naiz, ahalik eta zintzoen. Ni ez naiz inor beste inoren borondatea epaitzeko, baina zer konfiantza izan dezaketa kartzelaldi osoan niregana hurbildu ez den norbait(zu)engan?; presoon egoera ezkutuan aztertzen dabilen erakunde batengan? “Konponketa moralak”, “iragana kritikoki berrikustea”, “hausnarketa autokritikoak”, “prozesu etikoak”, etab. hitz potolegiak dira era horretara lantzeko. Prozesu kolektiboak ezin dira maila pertsonalean ebatzi. Hain zaila al da hau ulertzea? Zaila izango da, zaila izango denez! Barkamena eskatzea bada helburua, batek baino gehiagok eskatu beharko lidake niri ere…

Eguneroko zertzeladak

Kartzelan ezin da egonkortasunarekin amestu: gutxien uste duzunean, aldaketa. Ederki asko geunden Lander, Oier eta hirurok 11. jmoduluan. Uda bukatu baino lehen bukatu zen gure poza. Landerrekin utzi naute Oier 7. modulura bidaliz. Han Asier topatu du eta, udazkenean sartuta, hirugarren kdiea heldu zaie: Joanmari Mariezkurrena, Hernaniarra, baserritarra. Marturtenetik ekarridute bere kondena betetzera, etxetik “hurbilago”, 60 urteko artzain bati dagokionez. Guk biok ziega berberetan jarraitzen dugu aspaldiko partez, ea noiz arte.

Moduluko bizitza asko aldatu da, txarrera. Lasai geunden, 70 bat lagun eskaz, 140 sartzen diren espazio batean: zarata gutxiago, jende legala(goa), etab. Bat-batean, egoliarron zenbakia apenas aldatu gabe, jendea aldatu dute: batzuk eraman, beste batzuk ekarri. Egonkorrenak atera, txoriburuenak sartu. Ostera zarata, liskarrak, portaera eskasak, trapitxeo konpultsiboa, begirada okerrak. Gure aurrekoek erakutsitako bideari jarraikiz, ederto eusten diogu egoerari, justuak izaten saiatuz -laguntza behar duenari eman, eta aurpegi gogorra dutenei, stop-, baina nabermen hondatu da giroa udaz geroztik… berriro aldatu arte, noski, hemen etengabea baita giza trafikoa, batetik bestera.

Niri neuri dagokidanez ederra egin didate, aspaldiko laguna kendu baitidate: Abu Bakr, albaniar musulman petoa. Zehazki zer gertatu zaion ez dakit. Kristuei ez bezala, Jehovaren lekukoei ez bezala, musulmanei ez diete elkarrekin otoitz egiten zuzten, ez patioan, ez bereberegi egokitutako lokal batean. Hori ilegala izateaz gain, iraingarria da erlijioa zintzo bete nahi duenarentzat. Bildotsaren Egunean (Abrahamek bere seme Isaak sakrifikatu nahi zuen eguna gogoratuz) elkarrekin otoitz egin zuten patioan, egun handia ospatzeko. Eta arazoak etorri zitzaizkien. Aurpegia eman zuten biak atera zituzten modulutik: Abu Bakr eta Ahmed Sahararra. Auskalo zer gertatu zen zehazki, ezkutuan atera baitzituzten handik pare bat egunera, siesta orduko isiltausna baliatuz. Ohitura hartzen ari zen nire adiskidea edozeini esateko: Allahren lege gizonenaren aurretik dago. eta… batek daki! Hilabete bat isolamenduan eduki ondore, haren portaera zelatatuz Bonxera (Lugo) eraman edute. Idatzi xume batean gaztigatu dit berria, bere puskak batu eta “kundan” joateko prestatzen ari zela.

Detailerik ez dit eman ni jabetu nadin nolakoa izan den isolamenduko bizitza. Aldiz, Muhammad profetaren hitz batzuk sartu dizkit:

“Zintzotasunak egiaranta eramango zaitu, eta egiak Paradisura. Hartara, Allah-k zintzotzat hartuko zaitu. Gezurrak, ordea, okerrera eramango zaitu, eta okerrak Infernura. Allh Goi-goikoak gezurtitzat hartuko zaitu”

Ez dakit “egiatia” ala “gezurtia” esan didan, nik baitakit okerren nagoela uste duela, musulmana ez naizelako…

Kontua da ingelesa ikasteko kiderik gabe utzi nautela, nire ikasketa-prozesua geldotuz. Lehen irakaslerik gabe ari bainintzen, orain bakar-bakarrik.

Faltan hartuko dut Abu Bakr laguna. Landerrek eta biok faltan hartuko dugu hark egiten zizkigun arroz gozoak, Kosovako erara. Nolako arroz-janak gureak, taperra goraino eta bero jaisten zigunean! Zoriona laster bukatzen omen da, eta hara, horixe gertatu. Lau urte egin ditut harekin, modulu berean. Eztabaida luzeak izan ditugu, erlijioari buruz gehieneak. Egia esan, eztabaidak ez zuen gehiagorako ematen. Agortuta zegoen, ez gai faltagatik, baizik ezinezkoa suertatzen delako bizitza, unibertso osoa, erlijiozko dogma bakar baten argitan epaitzea, erlijioa bera liburu bakarreko testu literalean oinarritzen denean; zientziak, historiak, ideologiek, gizakien erabaki libreek, psikologiak… lekurik ez daukatenean; gaixotasunak, psikiko sakonak barne, Korana irakurriz sendatzen omen direnean, herriak eta beren askatasuna Allhren ustezko esanetara makurtu behar direnean, erlijiozko komunitate unibertsala amets. Instintiboki, eztabaida utzi eta launtasuna gordetzea hobetsi dugu. Zer erremedio!

Halere asko ikasi dut harreman horretatik, besteak beste, bizitzak arauak oro gainditzen dituela, ez dela haietan kabitzen; nola izan daitekeen pertsona inteligente batek berea besterik ez ikustea, besteona akats hutsa dela sinisteraino. Prozesu horiek beste garaian barru-barrutik bizi izanak asko lagundu dit adiskidearen pentsakera ulertzeko. Eta pena sakona senitut dut, haren koherentzia pertsonala miretsiz edozein moduz. Allahk lagundi diezaiola, beraz. Dakizen hizkuntzatan esan dit Agur.

→ Kartzelako kronikak (X)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 249. zk. 2014

→ Kartzelako kronikak (IX)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 246. zk. 2013

→ Kartzelako kronikak (VIII)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 244. zk. 2013

→ Kartzelako kronikak (VII)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 240. zk. 2012

→ Kartzelako kronikak (VI)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 237. zk. 2012

→ Kartzelako kronikak (V)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 233. zk. 2011

→ Kartzelako kronikak (IV)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 227. zk. 2010

→ Kartzelako kronikak (III)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 224. zk. 2010

→ Gutuna
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 219. zk. 2009

→ Kartzelako kronikak (II)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 218. zk. 2009

→ Kartzelako kronikak
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 215. zk. 2008

Herria 2000 Eliza. Espetxearen inguruko ale bereziak

→ Espetxe suntsitzailea
Herria 2000 Eliza 233. zk. 2011

→ Biktima isilduak
Herria 2000 Eliza 220. zk. 2009

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

[Ortzadar] Sorkuntza eta hausnarketa, ziegatik argira

2015 20 urtarrila


Sorkuntza eta hausnarketa, ziegatik argira
MARTA MORALES

→ Ortzadar385.PDF

Euskal preso eta iheslarien lanak kaleratzen dituen ATARAMIÑE KOLEKTIBOAk hiru nobedade aurkeztu ditu. Olerkiak, kronikak, ipuinak, itzulpenak eta ilustrazioak aurki daitezke aurtengo uzta oparoan. Sorkuntza bultzatzeaz gain, lanok hausnarketarako proposamena ere badirela nabarmendu du Oier Gonzalez elkarteko kideak

JOSEBA Sarrionandiak idatzi eta Ruper Ordorikak musikatutako Galtzetan gordetzeko koplak olerki ezaguna ekarri du gogora Oier Gonzalez Ataramiñe argitaletxeko kideak sorkuntzak kartzelan duen garrantziaz hitz egitean. “Zandariak paper bila ari dira zeldatan…”, kontatzen digu Sarrionandiak bere poeman. Ez armen bila, ezta barroteak zerratzeko zerren bila ere. Izan ere, “sorkuntza barne mundua elikatu eta zaintzeko bide bat da”, nabarmendu du Gonzalezek. Zeregin hori bete duten hiru lan kaleratu berri ditu Ataramiñe kolektiboak, azken hamarkada luzean urtero Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak argitaratzen dituen elkarteak.

Lehenengo lana Ataramiñe14. Askoren artean urtekaria da. Bertan, hogei preso eta iheslarien lanak jasotzen dira, hasi olerkietatik, pasa kroniketatik, ipuinetatik igaro eta ilustrazioetan amaituz. “Sorkuntza bide ezberdinak jaso ditugu eta aniztasun hori islatzen da urtekarian”, azpimarratu du Gonzalezek. Sorkuntzaren aniztasuna jasotzeaz gain, urtekariak hausnarketarako aukera ere eskaintzen duela uste du Gonzalezek. “Azalean, Arantzazuko Azpilleta baserrian jaiotako Joseba Arregi Erostarbek marrazturiko herri bat ikusi daiteke, eta, herri horren erdian, espetxeetan ohikoak diren zaintza dorre bat. Izan ere, “non kokatzen da zinez kartzela?”, galde egin du Gonzalezek.

SALAKETARAKO AUKERA Urtekariaren hitzaurrea Jesus Mari Zalakainek Ataramiñen argitaratzen duen lehen lana da. “Zalakainen presentzia salaketa edo adierazpen antzeko bat da lan honetan. Izan ere, gaur egun, zoritxarrez, gure herrian baditugu beren jardun politikoagatik edo kazetaritzan jardute soilagatik espetxeratutako lagunak”, nabarmendu du Gonzalezek. Kontrazalean, urtean zehar hil diren euskal presoak oroitu dituzte, aurten Puertoko espetxean hildako Arkaitz Bellon, kasu. Bestalde, Historiari begirada botatzeko aukera ere eskaintzen du Ateramiñe14-k. Askoren artean urtekariak, 1983ko maiatzean Carabanchelgo espetxean gertatutako mutinari buruzko testua jasotzen baita.

MANDELAREN AUTOBIOGRAFIA Ataramiñeren bigarren nobedadea Ekaitz Sirvent Zarautzeko preso politikoaren Urte ilunak liburua da. 1974an Nelson Mandelak Long Walk to Freedom liburu ezaguna idatzi zuen ezkutuan, Robben Irlako espetxean preso zutelarik. Mandelak 27 urte eman zituen giltzaperatuta. Sirventek Mandelaren autobiografia hartako Robben Island: The Dark Years atala itzuli du. Sirvent 2009an atxilotu zuten Estatu frantziarrean, eta, gaur egun, Tarasconeko espetxean dago preso. “Espetxe esperientzia oso uniformatzailea da, bertan ematen diren botere eta kontrol erlazioak urteetan barna kateatzen dira”, iritzi dio Ataramiñeko kide Gonzalezek. Hori kontutan hartuta, “badirudi Ekaitzek, besteren borroka kontatuz, bere borroka kontatu eta, agian, ulertzeko ere ahalegina egin duela”, gaineratu du Gonzalezek.

Aurtengo hirugarren nobedadea Ainarak herrira itzuliko dira bertso bilduma da; 2000. urtean atxilotu, eta egun Cordobako espetxean preso dagoen Ibon Muñoa eibartarrak idatzitako lana da honakoa. “Bertsoak idaztearen hautua nondik datorkion berari galdetu beharko genioke, baina jakin badakigu Ibon oso metodikoa dela, horren adierazle dira aldiro bidaltzen dizkigun eskuz idatzitako bertso-koaderno txukunak”, azaldu du Gonzalezek. Muñoaren izaeraren isla izan daiteke bilduma honen egituraketa ere. Izan ere, 160. bertsoarekin hasten da, hain zuzen Muñoak berak argitaratutako Ametsen txokoan bizi naiz liburuaren jarraipenarekin. Bertan, bere espetxealdiaz gain, patiokide izan zuen Arkaitz Belloni zuzendutako bertso lazgarria topa daiteke, eta baita Eibarri buruzko hamaika aipu ere.

Harpidetza kanpaina, martxan

ATARAMIÑE proiektu kolektibo bat da. Lanak senide eta lagunei esker jasotzen dira, eta edizioak ere kolaboratzaileek egiten dituzte. Izaera kolektibo hau harpidetzen bidetik iraunarazi nahi dute, eta harpidetza kanpaina martxan jarri dute. Hala,“harpidetza egiten dutenek urtekaria eta urtero argitaratutako lanak jasoko dituzte”, azaldu du Oier Gonzalezek.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jexuxmari Zalakain, “Kartzelako kronikak X”

2015 20 urtarrila

Jexuxmari Zalakain euskal preso politikoak Espetxeko Kronikak argitaratzen ohi ditu Herria 2000 Eliza aldizkarian espetxeratu zutenetik hona. X. kronika hau 249. zenbakian argitaratu zuen. Argazkia: Wikipedia

→ Kartzelako kronikak (X)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 249. zk. 2014

Irakurle hori, agur t’erdi: Lerro hauek uda aldean argitaratuko diren arren, Aste Santuko atarian idazten ari naiz. Komunikabide azkarren aroa ez da guganaino iri­tsi. “Mendeku ­txikiren bat” gertatuko zen susmoa neukan IX. kronika ida­­tzi nuenean; izan ere Estrasburgoko epaiak, gure kolektiboaren abenduko idazkiak eta kaleratuen Durangoko bilkurak horretarako eta gehiago ematen bai­tzuen.

Ez dakit horrekin oso lotuta egongo diren, baina niri gertatu zaizkit episodio adierazgarri ba­tzuk, jarraian kontatuko dizkizudanak. Goian aipatu ditudan aldeko atal horien ondoren, nire lagun Txema Erdozaini hona bisitan etor­tzea debekatu zioten, “kazetari lanetan” dabilelako hain zuzen. Arrazoi bi­txia, inondik ere, inon ez baita zehazten zein lanbide diren desegokiak preso bat bisita­tzeko. Bertoko Segurtasun arduradunari deitu nion azalpen bila, eta pixka bat estutu nuenean benetako arrazoia eman zidan, nire ustez. Hauxe: “zuekin gauza arraroak gerta­tzen ari dira azken boladan”. Geroztik hor gabil­tza bidegabekeria hori zuzendu nahirik. Txemak kontatu du bere partea, ustel atera zi­tzaion telefono-deia, eta nik galdu dut lehenengo helegitea; orain A.N.eko Penaleko Salaren ebazpenaren zain nago. “Gauza arraroak”, beraz, “mendeku ­txikiaren” an­tz handia dutenak.

Hori gertatu eta egun gu­txira beste ­txabolo-aldaketa nozitu genuen denok, hamalau hilabetetan laugarrena. Goiko pisura igo gaituzte berriro. “Zuek ezin zarete beheko solairuan egon, FIES zarete eta”, esan zigun aldaketaren berri eman zigun fun­tzionarioak. “Eta zeinek jai­tsiarazi gintuen orduan?”, eran­tzun genion, pol­tsak eta paketeak bizkarrean hartuta. Tira, ostera ekialdeari begira gaude, ziegak epelagoak dira, eta ikusmenerako egokiagoak: inguruko soroak, hurbileko muinoak eta aldameneko errepidean autoak ikusten ditugu … Luxu bat, urtebetean aurreko horma besterik ikusi ez dugunon­tzat.

Zigortuta nago

Ez da jaso dudan lehenengo zigorra, baina oraingoan gogor samarra ezarri didate; bidegabea batik bat, eta neurriz kanpokoa. Irakurri: hiru asteburu ziegatik atera gabe, ez eta otorduetan ere, eta beste 60 eguneko arra­tsalde guztiak ere berdin.

Hola esanda, zerbait larri egingo nuen; aldiz huskeria izan zen. Aurrez aurreko bisita daukagunean ohitura da patioan gera­tzea edo t ­ xabolora igo­tzea afal­tzera jai­tsi aurretik arropa alda­tzeko. Bisita egun horietako bat suertatu zi­tzaidan, eta ondoren, 5,30 aldera, ziegazainen leihatilara hurbildu nin­tzen.

• Mesedez, irekiko al didazu 48. ziega, nirea?
• Ez daukat zuri zertan ireki.
• Sei urte darama­tzat modulu honetan, eta zure lankideek beti ireki didate atea, eskatuz gero.
• Ba nik ez daukat zertan ireki.
• Baina arra­tsaldeetan ez nago behartuta patioan gera­tzera. Aukera daukat.
• Esan dizut, eta ez dizut irekiko.
• Hartara denun­tziatu beharko zaitut. – Eta patiora joan nin­tzen.

Handik hilabetera edo, partea. “Errekurrituko al duzu”, esan zidan agente judizialak. “Errekurritu? Huskeria bat izan zen. Emaidazu zigorra eta beteko dut”. Zain geratu nin­tzen. Beste hogei bat egun pasata, zigorra: desobedien­tziagatik, errespetu faltagatik eta koakzioengatik.

Eta ez da azkena izango. Beste bi zigor dauzkat zain, hamarna egunekoak, leihoen azpiko korridorea ez garbi­tzeagatik. Jendeak leihoetatik edozein gauza bota­tzen duenez, zuzendariak agindu zuen denon artean, ­txandaka, garbi­tzea. Preso politiko guztiok eta hiruzpalau arruntek uko egin genion ordenari: hiru agindu, hiru parte. Nire kasuan, A.N.k arrazoia eman zidan, esanaz garbiketari dagokionez, presoaren betebeharra txaboloa txukun manten­tzea dela, eta gainontzerako, arduradunak jarri behar direla, eta saritu. Beno, bada, epailea aldatu dute, eta pikutara bidali dizkit hurrengo bi helegiteak. Kitto. Justizia. Beraz, badakizue, ekainaren bukaera arteko arra­tsaldeak ziegan pasatuko ditut… honen an­tzeko idazkiak egiten.

Apaizak hobeto

Pasadizo hau pixka bat zaharragoa da, baina oraindik ez dut behar bezala kontatu. Halako batean kar­tzelako apaiz batek deitu ninduen, esanaz Garaiko­txea izeneko lizen­tziatu batek ida­tzi ziola Urruguaitik. I­txuraz, Elduaingo gure aitona Mieljoxeren lehengusu baten semea zen, Ameriketan jaioa. Nire izena Interneten irakurria zuela eta ea harremana nahi nuen berarekin. Baie­tz esateko eskatu nion apaizari, baina gaur arte. Lastima. Gero apaiza desagertu egin zen ludopatia arazoren baten erruz hemendik aldenduta, baina aldika beste apaizen bat etorri zait bisitan, nola nagoen, zerbait behar ote dudan etab. galdezka. Nonbait enteratuta daude ni ere apaiz izana naizela. Eta asko estimatu diet jarrera.

Kapilau horietako bat frailea da, eta hiruzpalau aldiz bisitatu ondoren berak zuzen­tzen duen aldizkari batean idaztera gonbidatu ninduen: “Askapen bideak”. Pen­tsa! Ida­tzi nuen, berak eskatutako eran eta neurrian. Baina, hara, argitaratu baino lehen, penatuta hurbildu zi­tzaidan, esanaz, kar­tzelako agintarien aginduz, ezin zuela nire idazkirik argitaratu. Eta harremana ere eteteko. “Lasai, gizona, ez kezkatu. Berdin esker­tzen dizut zure ahalegina”, esan nion. Ez dut gehiagotan ikusi. Jatorra eta hurbila zen. Errespetuz hi­tz egiten genuen (beti kar­tzeleroen begiradapean) …baina mugak muga dira. Gaur arte. Lastima, ostera. Nirekin adi ibil­tzeko esan omen zioten. Ez nekien arriskugarria nin­tzela. Sinisten hasi beharko dut…

Buka­tzeko, kezka bat

Ez da harri­tzekoa barrutik bidal­tzen ditugun mezuak erabat zuzen ez uler­tzea, baina kezka­txo bat badaukat 2013ko abenduaren 29n argitaratu genuen mezu “historikoari” buruz egiten ari diren irakurketa okerrez, batik bat gure ordezkari politikoek egiten dituztenean. Izan ere, esaten ari da euskal preso politikoek legea bete­tzea erabaki dugula. Nire iri­tziz hori ez da horrela. Ni ez naiz inor inoren iri­tziak zuzen­tzen ibil­tzeko, baina hobe beharrez gomenda­tzen dut idazki hura berrirakur­tzea, batez ere 5., 6. eta 7. puntuak.

Guk esan duguna da: a) salbuespen neurriak eta kar­tzelako politika “errotik” aldatu behar direla; eta tresneria judizial-juridikoa “egoera politikora” egokitu; b) “horiek horrela” (aldatuz gero) on­tzat eman “dezakegula” gure e­txera­tze prozesua “lege baliabideak erabiliz gauza­tzea”; eta c) “prest gaudela” prozesu hori azter­tzeko eta jorra­tzeko “egitasmo orokor baten baitan”. Laburtuz: legedia onartu bai (“aurrera begira legeek eta beren aplikazioek berebiziko papera baitute”), baina justu eta egokiagoa denean. Zaballara joatea eska­tzen ari gara, horretarako lege aldaketarik behar ez delako…

…Beno, nire kar­tzelaldia azken fasean sartu da. Urtetan ez, hilabetetan konta­tzen hasi naiz: orain 20 hilabete falta zaizkit 2015eko azaroaren bukaera arte. Eta urduritasunaren lehen zan­tzuak ere nabari­tzen ditut, goiz­txo den arren. Zorionez, osasun arazoak bidera­tzen hasi dira, gainera.

→ Kartzelako kronikak (IX)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 246. zk. 2013

→ Kartzelako kronikak (VIII)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 244. zk. 2013

→ Kartzelako kronikak (VII)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 240. zk. 2012

→ Kartzelako kronikak (VI)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 237. zk. 2012

→ Kartzelako kronikak (V)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 233. zk. 2011

→ Kartzelako kronikak (IV)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 227. zk. 2010

→ Kartzelako kronikak (III)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 224. zk. 2010

→ Gutuna
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 219. zk. 2009

→ Kartzelako kronikak (II)
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 218. zk. 2009

→ Kartzelako kronikak
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea. Euskal preso politikoa. Dueñas
Herria 2000 Eliza 215. zk. 2008

Herria 2000 Eliza. Espetxearen inguruko ale bereziak

→ Espetxe suntsitzailea
Herria 2000 Eliza 233. zk. 2011

→ Biktima isilduak
Herria 2000 Eliza 220. zk. 2009

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Alfonso Sastre “Balada de Carabanchel” (1976)

2014 22 abendua









Balada de Carabanchel
y otros poemas celulares

Alfonso Sastre
Ruedo Ibérico, 1976

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org

Share

Nada nuevo (Alfonso Sastre “Balada de Carabanchel” 1974)

2014 19 abendua









Balada de Carabanchel
y otros poemas celulares

Alfonso Sastre
Ruedo Ibérico, 1976








Nada nuevo

(27 de diciembre de 1974)

¿Se persigue a los intelectuales?
Oh Dios mío
Eh ustedes
les grito desde España
ustedes sí señores
los bienpensantes que lloran por Siniavski Daniel
Pasternak
a mí también me duele
Solchenitsin y en España ven sol
Torremoinos y otras leches
Sepan cómo es la caza aquí
Con qué modales
se trata a rojos y a demócratas en este ex-paraíso
turístico señaras y señores
Eva Forest Tarrat
de 46 años
nacida en Barcelona
es golpeada por grupos de hasta 20 atletas
durante 9 días
en 17 sesiones en la Puerta del Sol
Es pateada en la columna vertebral
pierde el sentido varias veces, ca al suelo
entreeructos de aquellos cerdos
resoplidos de bestias
Se la reanima con cubos de agua
Se le levantan las piernas
es para activar la circulación de retorno
Se le dice que a su marido
soy yo, permítanme que me presente
lo habían tenido que matar a tiros
en la calle
era el proyecto
y que ellos iban a interrogar a nuestra hija
de 12 años
Un cubano colérico
se va a vengar ahora
de lo que Fidel le ha hecho sufrir allá en su cuba
“Así que tienes
puta
un hijo en Cuba
estudiando para comunista verdad?”
Recuerden si quieren algunos nombres
el tal Sainz
el Roberto
Acude la científica
una tía gorda repintada
Sigan, sigan, va bien del corazón
les dice doctoral
Se la mata aquí mismo
Se la tira por la ventana
Un eunuco la abraza enamorado
babeante
“Me vas a matar”, le dice acariciándola
¿Seguimos? No, ya basta
La abogado Lidia Falcón
enferma hepática
es golpeada por fuertes puños en el hígado
fue ingresada en el Hospital
Se ve que impresionada
por el viaje desde Barcelona
me dice el teniente Gerardo Herrero Beltrán
no olviden ese nombre
recayó en su enfermedad hepática y ha sido
debidamente atendida no lo dude
La señora Carmen Nadal
es golpeada en los oídos
ahora tiene lesiones pierde el equilibrio
y es obligada a andar de rodillas
Es vista por los pasillos de la DGS
tambaleándose
Antoni Durán Velasco albañil presenta un rostro tumefacto
ahora sufre de la columna vertebral
tuberculosis
y de hemorragias en los ojos
No sabemos si queda ciego él que tanto miraba
todas las cosas de este mundo
Mariluz Fernández
maestra
ha desaparecido desde su detención
Nadie la ha visto desde hace ya tres meses
Ningún abogado ha tenido acceso a su persona
Sigue seguramente
con su vestidito de verano ya harapiento
el que llevaba cuando fue detenida
y no se le ha procurado ni una pastilla de jabón
nada en estos días tenebrosos de invierno
Espeamos si sobrevive
el relato de sus horrores no se vayan aún
y de los militantes vascos qué decirles
moribundos han sido interrogados
brutalmente es costumbre
drogados
y Tupa
está muriendo dicen
habla de todo balbucea
lo que recuerda y lo que no como niño pequeño
con los de la Brigada
asesinos
que han destruído a conciencia la delicada obra
del neurocirujano
en su cabeza herida
monsturosamente hinchada ahora
sostenida penosamente eso se sabe
por un cuerpo consumido por el horror
Una monja siniestra
dónde estamos? Socorro!
trabaja con la poli en este sucio asesinato
Ya se marchan?
decía, señoras y señores,
y con perdón del mártir Solchenitsin
que pasan estas cosas en su mundo
Naturalmeente no espero su socorro
Quería sólo
desde esta prisión de Madrid con mi Balada escrita a sangre
amargarles un poco el whisky mostrando mi chuchara
Vano intento lo sé váyanse a la mierda
Pero tú compañero desconocido
que has leído estos versos
seas quien seas acompáñanos

literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org

Share

“ATERA” Liburua + CD

2014 17 abendua

Musika eta Sorkuntzaz preso eta iheslariak
ATERA
Liburua eta CDa
Ataramiñe, 2014

Liburua

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

CD Musika


Autonomia eta Askatasuna
Letra: Amets Arzallus
Musika eta konponketak: Haimar Arejita


1- Itziarren Semea (Pantxoa eta Peio). Gontzal Mendibil
Musika eta Konponketak: Trikizio


2- Pistola Aluan (Sorkun). Maria Rivero
Musika eta Konponketak: Trikizio


3- Zuentzat (Deabruak Teilatuetan). JSang
Musika eta Konponketak: Trikizio


4- 564 (Hertzainak). Izaro Trikizio
Musika eta Konponketak: Trikizio


5- Kartzelako Gutuna (Urgabe). Maialen Errotabehere
Musika eta Konponketak: Trikizio


6- 10 urte kartzelan (EH Sukarra). Mikel Moreno
Musika eta Konponketak: Trikizio


7- Malen (Ken Zazpi). Pello Reparaz
Musika eta Konponketak: Trikizio


8- Amodiozko Kanta (Negu Gorriak). Itsaso Gutierrez
Musika eta Konponketak: Trikizio


9- Posta Zaharra (Esne Zopak). Iñigo Etxezarreta
Musika eta Konponketak: Trikizio


10- Gurekin (Etzakit). Zuriñe eta Fran
Musika eta Konponketak: Trikizio


11- Gau iluna amaitu da (Su Ta Gar) Roberto Moso
Musika eta Konponketak: Trikizio


12- Amnistiaren Dema (Anje Duhalde). Eriz Perez
Musika eta Konponketak: Trikizio

literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org

Share

[elearazi] Itzultzaileak mintzo: Xabier Alegria

2014 15 abendua


→ elearazi: Itzultzaileak mintzo: Xabier Alegria

Preso batek baino gehiagok jotzen du hitz artera, kartzela barruko zein kanpoko komunikazio asko eta asko idatziz izaten baita, gutun bidez. Batzuek ale ederrak utzi dizkigute kartzelako idazketa-jardunaren lekuko. Horren adierazlerik argiena dugu Ataramiñe. Azkenetako beste adibide bat da Markel Ormazabalek plazaratutako kronika-liburua, kartzelaren geografiatik abiatuta Ocañan gatibu zutenean idatzitakoa.

Eduardo Galeanoren Espejos, una historia casi universal euskaratu zuen Xabier Alegria lezoarrak. Ispiluak, mundu ia ororen historia liburua, bost urte luzeko lanaren ondorio izan zen eta iaz iritsi zitzaigun Txalaparta argitaletxearen eskutik. Liburu osoa eskuz itzuli zuen Alegriak Puerto III espetxean (Puerto de Santamaria, Cadiz, Espainia) eta eskutitz moduan zatika atera behar izan zuen zuzendu ahal izateko. Kilometro anitz egindakoa da, joan-etorri gehiegi, betiere. Eskutitzez ailegatu zaizkigu guri ere postaz igorritako galderen erantzunak. Bertan, umorez eta lotsa apur batez, Alegriak eskatzen zigun bere burua profesionalen artean ez sartzeko, bera amateurra dela, «helduberria». Itzulpen prozesuan babes eta konplize izan zituenez, esker oneko azaldu da etxekoekiko, beti «ibiltzen baitira ero moduan gure kutixiak bete nahian». Askatasun osoa utzi digu bere hitzekin nahi duguna egiteko, baina saiatuko gara «axota dantza honetan idazkera oso aldrebestu» hori ahalik eta bere horretan ematen, nahiz eta zaila izanen den eskutitzak transmititzen duen indar eta adorea ordenagailu hotzaz adieraztea.

Esan behar dugu ez dela espetxean itzultzaile dabilen preso politiko bakarra. Bakar bat aipatzearren, hor dugu egunotan beste kide batzuekin batera Parisen epaitu duten Zigor Garro. Kolaborazioan egin ditu zenbait itzulpen: Larrua hotz, Lander anaiarekin batera eta Heldu den matxinada, Oier Gonzalezekin; eta gaztelaniara ere itzuli ditu euskarazko liburu batzuk, hala nola, Eider Rodriguezen ipuin-liburu bat baino gehiago autorearekin lankidetzan. Behin baino gehiagotan aipatu da idazketari dagoela lotua presoaren irudia; Sautrelak ere erreportaje bat eskaini zion kartzelako literaturari. Hainbeste aipatzen ez den kartzela barruko itzulpen-lanak beste koska bat du, ordea, eta horri buruz jakin asmoz jo dugu eskuzabalki hartu gaituen Xabierrengana.

Azkenik, «euskaraz aske bizitzearen aldeko matxino blogari zein kalakari guztiei ere EUP! erraldoi xume bana» bidali digu Alegriak. Izan bedi bueltan iritsiko zaion aupada.

Nola sortu zen Galeanoren liburua euskaratzeko ideia?

Lehen aldiz espetxeratu nindutenean, Egin itxi zuteneko hartan, alaba txikiak, Garazik, urte eta erdi ere ez zuen, eta garai haietan arkatza, marrazkiak eta kolorez apaindutako orriak izan ziren espetxealdiak eragindako eten edo zauri hura goxatzeko bide. Txatalez osatutako espetxea izan zen nik bizitakoa orduan: hamaika hilabete barruan, hamalau kalean, Ekinen aurkakoa etorri eta bederatzi barruan, ia bi urte kalean, Egunkaria itxi eta ia beste bi espetxean berriro. Idazteko joera apala zen oso, baina alabarekiko lotura indartze aldera zer edo zer asmatu beharra zegoen, hilean behin aurrez aurrekoetan, ordu eta erdiz, eta telefonoz, tarteka, hari ahulegia dela nabaritzen baituzu.

Soto del Realen aukera zegoen horretarako; Madrilen bizimodu hoberako zirrikituren bat bilatzeagatik ia mundu osoko jendea topa zitekeen ibiltokietan. Nigeriar pasaportea izan arren Ibo zen aldameneko ziegako lagunak ingelesez aletuko zizkidan txikitako oroitzapenak. Iruñean luze ibilitako Makelele kongotarrak bere gaztelania musikariaz amonaren ipuinak oparitzen zizkidan. Eta horiek euskaratuta, gutun ederrak bihurtzen ziren Garazirentzat.

2008an espetxealdi luzea abiatuta, lehenengo ohitura hari atxiki nahi izan nion, eta Garaziren ikastolako gelakideei idazten hasi nintzaien. Isolamenduan ninduten. Pekingo joko olinpikoen hasiera ekitaldiak (oroitzen?) txundituta utzi ninduen guztiz. Eta hantxe nuen Eduardo Galeanoren Espejos; beraz, Txinari buruzko pasarte pare bat, gutuna idatzi ahala —Internetik gabe— euskaratuta, Ikastolako gelakideei bidali nien. Orduko Garaziren irakasleak (egun lagun ona denak) zera esan zidan, bat-bateko itzulpena halakoa izan bazen ea noizko liburu osoarena…

Mundu ia ororen historia, horratx ispiluek dakartena. Zer dago “ia oro” horretatik kanpo? Zer dakar liburuak?

Ispiluak jaso eta irakurtzen hasi orduko, historia hori, istorio horiek euskaraz nola aireratuko liratekeen beharra nozitu nuen, eta ziegako bakardadean ozenki ari nintzen bat-bateko itzulpengintzan murgilduta, ia oharkabean. Iñaki, anaia izan zen liburua bidali zidana, aurreko kartzela aldietan bezala horretan ere fin. Mundu zabalean ibili eta irakurzale iaioa dena anaia eta lagun izatearen abantailak.

Aurkikuntza izan zitzaidan Ispiluak, oso-oso ohikoa baita ahots isilarazi ugariren ahanztura guk geuk ere elikatzea. Eta mundu osoko eta osoarenak bailiran hartu ohi ditugu Mendebaldar zurion kalapitak. Eta akordua bera gizonezkoen ahotsez soilik osatua dugu, oharkabean ia. Bagenuke euskaldunok honekiko sentiberatasun berezirik, Jon eta Aitor Sarasuak kantatu zuten eran, fauna eder hartan, Kantauri aldeko maputxeak baikara beste edozer baino.

Ispiluak ele eta izpi askoren lekukotza bikaina da, mundu honetan mundu ugariak baitira, sortzeko, jakiteko, bizitzeko era anitzez saretutako ahotsek ehunduta. Historia ikasten ere hasi nintzen Sotoko lehen espetxealdian eta isilarazitako ahots horien hutsa, premia nozitu zitekeen hainbat eta hainbat liburutan. Galeanok badaki, jakin, mundu ororen historia biltzerik ez dagoela, handiegia izan baita sarraskia, zibilizazio eta aurrerabidearen izenean, lehengo eta oraingo jainkoen izenean. Bere ahalegin zintzoa, itzela ez da aski izanen isilarazitako ahots haien guztien oihartzunik askatzeko. Baina ekarpen dotorea osatzen du, zinez.

Alaba txikiari eta bere gelakideei gutunak idazten nizkien, ipuinak eta marrazkiak tartean, eta Galeanoren testuren bat ere bidali nien euskaraz. Horrela ekin nion liburua itzultzeari.

Liburu osoa (422 orr) Puerto III espetxean eskuz itzuli eta eskutitz moduan zatika atera duzula irakurri dugu. Nolakoa izan da itzulpen-prozesua, zer baliabide zenituen?

Espetxean itzultzen hastea erokeria zen; eta banekien. Baliabideak, diozu. Ziegan bi liburu eta hiztegia, ozta-ozta. Gu beti bezain bihurri arauen aurrean, eta Elhuyarren sinonimoen kutxa liburuz mozorroturiko hiztegi ia ezkutua ere izan nuen. Itzultzen hasteko garaian zorionekoa izan nintzen, itzulpen bikainez gozatu bainuen: Koldo Izagirrek itzulitako Charles de Coster-en Ulenspiegelen elezaharra, flandriar herriaren askatasunaren aldeko aldarri barrabana; Orhan Pamuken Elurra, Monika Etxebarriak eta Fernando Reyk ederki ekarria; eta Josu Zabaletak euskaratutako Gesualdo Bufalinoren Gaueko gezurrak maisulana, besteak beste. Zertan murgilduko nintzen oldozteko ere, Umberto Ecoren eskarmentuz eta jakinduriaz baliatzea komeni.

Okerrena ez zen eskuz lan egin beharra, zuzentzeko molde bakar dena lardastu zelarik. Behin lehen zirriborroa (lerro hauek eta idazkera trakets hau aski froga) eginda, kalera bidaltzea zetorren —postaz, hamabost egunez ziurtasun-epea beteko zuena—, begiluze-itzultzaile batek zer aurkituko. Hasieran Garazirekin hitzartutako lana, eskuizkribu trakets haiek ordenagailuaren txukuntasunean egokitzearena, Itziarren [Xabierren bikotekidea eta Garaziren ama] esku geratu zen, beste zeregin erantsi bat gehiago. Hasierako itzulpena, behin-behinekoa, lau hilabetean burutu nuen, buru-belarri sartuta zeregin horretara. Lau ordu genituen Sebas Lasak eta biok ibiltoki-trinkete hartan ibiltzeko, eta berriz atera bitartean 14 eta 26 orduko ziegaldia, txandaka. Murgiltze-ariketa izan zen, beraz.

Luze jo zuen, ordea, Itziarrek burututako lana berriz hona bidali, nik berrikusi eta zuzenketak eginda hara bueltatu… Tartean Joxe Austin Arrietaren Terra Sigillata irakurri nuen, hari idatzi, eta bere laguntzarekin kontatu ahal izateko aukera paregabea ireki zitzaidan (gutunez jorratu dugu lagun izatea, hara). Urratsak beti toteltzen zirela-eta, argitaratu bitarteko azken aldia zailena egin zitzaidan, luzatuz joan zelako kontua eta, bidean, hasierako mintzo hura, euskaraz ahoskatuz begiak ekarritako oihartzun haiek galzorian zebilzkidalako sarri.

Txatalez osatutako liburua izateak erraztu zuen itzulpen-prozesua?

Txaplataz osatutako liburu baten itzulpenerako, esan bezala, txaplataz eginiko lana. Zauri horiek nabari direlakoan nago. Berez ahots oso anitzak islatu nahi ditu egileak ispilu horietan, eta bere xumean atal bakoitzak mundu ikuskera oso bat, askatze ahalegin hil ala biziko bat marraztu nahi du hitz zehatz baten baitan, esaldi molde berezi baten arrastoan. Hitzekiko zorroztasun eskola izan dudanez gero, Galeanorekiko neurriz kanpoko leialtasunak lotu ninduen behin baino gehiagotan, agian. Hitzekoa izan nahi eta hitzez-hitzekoan erortzeko amildegian beti.

Euskaraz behar-beharrezko ditugun hamaika liburu klasiko baliatuta, espainolez ikasten nabil azken urteotan, eta itzulpengintza herri-estrategiatzat egituratzeko premiaren tamainaz jabetu naiz.

Preso askok jotzen du idatzizko hitz artera.

Bazebiltzan, bai, beste batzuk zer edo zer idatzi behar nuela esan eta esan. Idaztearena ekiditeko edo, itzultzaile jardutearena hautatu nuen.

Baduzu beste itzulpen asmorik buru-eskuetan?

Ahalegin honek indar handiak xahutu zituen etxean, eta zin egin behar hurrengorik izatekotan bestelako baldintzetan izango zela. Gainera, beste ahots horien xerka abiatzeko modua aurkitu nuen duela hiru urte Antropologia ikasten hasi nintzela, UPVn eta euskaraz ikasteko deiadarra antzu, espainieraz ikasi beharra hola-hala irentsita. Beraz, bestelako moldetan nabil azkeneko hiru urteotan, euskaraz behar-beharrezko ditugun hamaika liburu klasiko baliatuta ikasten, itzulpengintza herri-estrategiatzat egituratzeko premiaren tamainaz jabetu naizela, baita ikaratu ere. Aurreratutakoa berebizikoa izan da, itzela, literaturan zein jakintza arlo ugaritan. Baina nolabait antolatu beharko, metaturiko gaitasun-eskarmentua are eta ausartagoa eta emankorragoa izan dadin.

Ikasketa liburuz lepo dut, beraz, ziega, azterketak burutu berri (irailekoak) hutsarte moduko batean bizi naizen arren. Eta, halere, berton ditut bizilagun hAUSnART aldizkariko 2.a, Sarasuaren Hiztunpolisa, Cesar Renduelesen Sociofobia eta UNEDeko etnohistoriari buruzko bat. Den-dena ez da “buruhauste” hutsa, eta Jose Miguel Varasen Milico daukat une honetan, Galeanoren Los hijos de los días-en ondoan (horren atal batzuk euskaraturik ditut, baina hitza zor, eta gutxienez barrunbe hauetatik atera arte itxaron beharko).

Zalantza ugari izan nuen arren, ahaleginak merezi izan duelakoan nago, eta itzulpen honek Galeanok hain ederki marrazten duen bidean barna munduan diren ikusmira, jakin-min eta borroka ahalegin xume bezain eder horien xerka abiatzeko beta eskaini badio norbaiti, ederra eta aski! Porrot askoren itxaropenez ernamuindu dira mundu ia ororen lorpen behinenak, eta askatasun zantzu gorabeheratsuak. Euskaldunon ahaleginak ere, biziki.

literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org

Share

Julie Duchatel: Aparteko historia bat

2014 7 abendua

BOBBY SANDS: Martxa baten lehen notak
Denis O’Hearn
Itzultzaileak: Aitzol Iriondo eta Iurgi Garitagoitia euskal preso politikoak
550 or.
Txalaparta
Argitaratzeko data: 2015eko martxoa

Aparteko historia bat
Julie Duchatel. Bobby Sandsen biografiaren frantsesezko edizioaren itzultzailea.
Gure Liburuak 44

Historia hau nahiko historia apartekoa da. Giza historia bat da, batetik. Eta bat-bateko maitemin batena, bestetik. Maitemina, bai, baina… liburu batekin. Liburu hau berezia delako. Ezin da irakurketatik osorik atera.

Denis O’Hearnek –Soziologia irakaslea eta AEBetako segurtasun handiko kartzeletako presoen aldeko ekintzailea– Bobby Sands ikertzeko ideia izan zuen, Irak Londresekin 1998ko Bake Akordioa sinatzen zuen bitartean. Mexikotik Beirutera ezagun zen Sands, baina ezer gutxi genekien bere bizitzari edo nortasunari buruz (ezta Ipar Irlandako gatazkan adituak direnak ere). Bagenekien Irlandan 800 urtetik gora iraun duen ingeles kolonialismoaren kontrako ekintzaile errepublikanoa zela eta 66 eguneko gose-grebaren ostean Belfasteko Long Kesheko kartzelan hil zela, 1981eko maiatzaren 5ean. Bagenekien Westminsterreko Parlamentuko kide hautatu bazuten ere, Margaret Tatcherrek ez ziola jaramonik egin. Bobbyren ondotik, gose-greba berean, bederatzi irlandar gazte adoretsu hil ziren: Francis Hughes, Raymond McCreesh, Patsy O’Hara, Joe McDonnell, Martin Hurson, Kevin Lynch, Kieran Doherty, Tom McIlwee eta Mickey Devine. Bobby eta bere burkideek, ehunka presoren eta milaka errepublikanoren babesarekin, preso politikoen estatusa aldarrikatzen zuten eta, horregatik, preso komunen uniformea janzteari uko egin zioten. Garai haietan borrokaren parte handi bat kartzelan egiten zen, eta uniforme hori onartzeak kanpoan errepublikanoek egiten ari ziren borroka kriminalizatzea zekarren.

«Aparteko liburu bat… [Bobby] bizirik eta kartsu dago orri bakoitzean. Inportanteena zera da: liburuak langile klaseko ohiko mutil batetik azken urteetako iraultzaile engaiaturako garapena deskribatzen duela».
Laurence McKeown, Bobby Sandsekin gose-greba burutu zuen preso ohia.

Denis O’Hearnek zazpi urte iraun zituen ikerketa luze bati ekin zion, eta ikerketa horretan zehar borrokan parte hartutako eta Bobby ezagututako hainbat pertsona aurkitu zituen. Era horretan, bere bizitza idoro zuen. Bobby gazterik hil zen, baina bizitza oparoa izan zuen; altruista, komunitateari eskainia, poesiari, erresistentziari, anaitasunari eta elkartasunari emana. Hau da, hil zen unean jendearentzat zena baino askoz gehiago izan zen bere bizitza.

Liburu hau biografia hutsa baino askoz gehiago da. Saiakera politikoa da, historia liburu bat, polizia-eleberri bat eta, horrez gain, Europako kartzelarik modernoenak zeuzkan baldintza ankerrei buruzko testigantza baliotsua ere bada. Liburu hau zirraragarria da autodidakta baten historiaren baitan sartzen gaituelako, kartzela barruko anaitasunak gainditu ditzakeen baldintzen berri ematen digulako eta bertan egindako protesta ekintza ezberdinek emandako eredua erakusten digulako (no-wash protest, dirty protest etabar). Halaber, liburu honek kartzela barruko literatura- eta poesia-sorkuntzaz dihardu, hau da, mundu absurdu, itsusi eta esperantzarik gabeko batean sorkuntzak zer esan nahi duen aztertzen du. Liburuko itzultzaileek badakite zer den hori. Aitzol eta Jurgik esan zidatenez, lagun kortsikar batek oparitu zien Sandsen biografiaren frantsesezko bertsioa. Irakurritakoan, argi ikusi zuten itzuli egin behar zutela konpartitzeko, eztabaidatzeko eta sufrimendua gainditzeko zituen gako garrantzitsuengatik.

Dagokion pasio eta ardurarekin ekin zioten lan erraldoi honi. Maila batean, kartzelako denborak azkarrago egiten zuen aurrera azkeneko emaitza horretara bidean lan egiten zutenean: lanaren euskaratzera, alegia. Emaitza horren berri izan zuenean, Denis O’Hearn zeharo hunkitu zen. Hori baino modu hoberik, gose grebalari irlandarren lan eta borrokari omenaldi egiteko!

Munduko beste leku batzuetan ere badu oihartzun berezia liburu honek. Turkierara itzuli berri dute, adibidez, Turkiako eta Kurdistango preso politikoek Sands eta bere burkideek egindakoan inspiratuta gose greba ugari egin dituztelako.

«Benetan nabarmena izan zen gazte baten bizitza… Nola pasatu zen gaztetxo ausart bat izatetik iraultzaile konprometitu, sentibera eta anti-inperialista izatera. [Liburu honek] erakusten du interesa nonahi egon daitekeela».
Mumia Abu-Jamal

Eskuak eta bihotzak erretzen dituen liburua da. Gazte hauen borroka gizateriarena izatera heldu delako eta, hortaz, boluntario horiek erakutsitako graziak eztandarazten duelako. Liburu hau, Denisen talentuagatik, Aitzol eta Jurgiren eskaintzagatik eta kontatzen duen historiagatik Euskal Herrian klasiko izatera kondenatuta dago. Tiocfaidh ár lá.

BOBBY SANDS: Martxa baten lehen notak
Denis O’Hearn
Itzultzaileak: Aitzol Iriondo eta Iurgi Garitagoitia euskal preso politikoak
550 or.
Txalaparta
Argitaratzeko data: 2015eko martxoa

1981eko maiatzaren 5ean, 66 eguneko gose-grebaren ostean, Long Kesh kartzelako ospitalean hil zen Bobby Sands. Ipar Irlandako langile-klaseko familia batean hazitako gaztea. IRAko boluntarioa. Britainiar parlamentaria. Poeta. Mugimendu errepublikanoko liderra.

Bera eta beste bederatzi burkide heriotzeraino eraman zuen borrokak mundu mailako ikono bihurtu zuen. Hala ere, Denis OHearnek biografia hau idatzi zuen arte ezer gutxi genekien haren bizitzaz. Orriotan, gazte engaiatu baten bizitza kausitzen dugu, West Belfasteko kaleetatik mugimendu errepublikanoko zuzendaritzara eraman zuen ibilbide koherente eta eskuzabala. Bobby Sands eredu izan da mundu osoko borrokalarientzat; hona hemen iraultzaile handi baten bizitza- eta duintasun-testigantza.

DENIS O’HEARN Mexiko Berrian jaio zen eta 1970eko hamarkadan Belfastera joan zen bizitzera. Bertan, urte askoan ekintzailea izan zen: West Belfasteko Foro Ekonomikoko presidente izan zen baita Scoil na Fuisoige gaeliko eskolako zuzendaritzako kide izan zen ere. Wisconsineko eta Belfasteko unibertsitateetan irakatsi du eta, egun, Binghamtoneko unibertsitatean Soziologia irakaslea da.

literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org

Share

Harpidetza kanpaina

2014 3 abendua


Harpidedun izateko, aukeratu harpidetza mota txartelan, idatzi zure datuak, eta bidali ataraliteratura[a bildua]gmail.com helbidera.

Bestela ere, txarteleko datuak e-mezu edo erantsitako testu dokumentu batean bidaltzearekin nahikoa izango da.

Durangoko Azokan ere Ataramiñe-Euskal Preso Politikoen lagunak saltokian bertan -Barrenkale 38-39- harpidetza egiteko aukera izango da.

Bi xede ditu harpidetza kanpaina honek:

→ Banaketa erraztea. Liburuak zure etxean jasoko dituzu, zuzenean, bidalketa koste erantsirik gabe.

→ Ataramiñe ekimena sendotzea. Harpidetza kopuru finko bat egiteak bermatu egingo du Ataramiñeren jarduera.

Zalantzarik izanez gero idatzi ataraliteratura[a bildua]gmail.com helbidera.

LAGUNDU PRESOEN LANAK KALERA ATERATZEN… EGIN ZAITEZ HARPIDEDUN!

literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org

Share

[info7] Oier Gonzalez: “Sorkuntza askatasun espazio bat da, askatasuna murriztu nahi duten instituzioen aurrean”

2014 2 abendua


Mikel Orbegozoren ilustrazioa (Ataramiñe’14)

→ Info7: Oier Gonzalez [Ataramiñe]: “Sorkuntza askatasun espazio bat da, askatasuna murriztu nahi duten instituzioen aurrean” #EuskalPresoak

Urtero bezala, edo hobe esanda, azken hamarkada luze honetan egin duen moduan, Ataramiñe argitaletxeak euskal preso politikoen sorkuntza lanak argitaratuko ditu Durangoko Azokara begira. Aurten hiru dira berrikuntzak eta horietaz guztietaz solastu dugu Oiar Gonzalez, Ataramiñe-ko kidearekin.

→ ENTZUN : HEMEN

literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org

Share

Jon Benito: Preso politiko oro Nelson Mandela bat da bere hersturan

2014 30 azaroa

Preso politiko oro Nelson Mandela bat da bere hersturan.

Jon Benito
Bilbo 2014.11.28

Horixe izan zen, liburuaren itzulpena zuzentzerakoan sentitu nuena. Kartzelan bahitua duten preso politikoak bi helburu nagusi ditu: kartzela baldintza gogorrak gaindituz bizirautea eta bere sinesmen, ideia eta fede politikoei egoera zail horietan eustea. Preso politikoarentzat, Mandelak ere horrela dio, borroka ez da amaitu, beste baldintza batzuetan, beste testuinguru batean, beste bitarteko batzuekin, honek aurrera jarraitzen du.

1966, 67, 68ko kontuez ari da Mandela liburu honetan, baina preso politikoaren bizibeharra gaur gaurkoa ere bada, Sevillan, Valdemoron, Tarasconen edo Fleuryn. Eta horixe da liburu honetako azpi-irakurketa. Ezen, zergatik itzultzen du euskal preso politiko batek, Ekaitz Sirvent zarauztar bahituak kasu honetan, liburu hau? Bera ikusten delako La Santen, Marsellan, Tarasconen, bizi-baldintzak bizi-baldintza (Robben irlako bizi baldintzak oso-oso gogorrak ziren, liburuan irakur daitekeenez) bere biziraupena bermatzeko borrokan eta bere sinesmen, fede eta kideekin hasitako bideari jarraitzeko asmoz. Preso politikoa baita, Mandela bezala.

Liburu hau, liburu handiago baten kapitulu bat da: Robben irlan Mandelak igaro zituen lehen urteen kronika. Urte ilunak izena du, eta tituluarekin irudika daiteke nolakoak izan ziren urteok. Baina, kronikaz harago, liburu honek, pasarte isolatu gisara, garrantzia berezia du: preso politikoa zer den, nola jokatzen duen, bere borrokak nola jarraitzen duen deskribatzen du. Kartzela kronika da beraz, eta horregatik kronika politikoa, eta azkenean, ezinbestean, kronika humano izatearen balioa ere badu.

Hasieran preso politiko oro Nelson Mandela bat izan daitekeela esaten nuen. Urte ilunak izena du liburuak, eta gogorrak izan ziren urteok, eta urte luzeotan euskal presoen egoera gogorra izan da, beste modu batera. Mandelak urte luzeak eman zituen kartzelan, itxaropenerako leihoak ireki ziren, aterik ezean.

Itxaropen sasoiok bere itzalaldia ere badute. Lagun, kide eta burkide asko ditugu Espainia eta Frantziako kartzelatan bahiturik. Urte ilunak bizi dituzte haietariko askok, euren herriarentzat itxaropena bizirik gordetzen duten arren. Guk kaletik eta haiek barrutik, urte ilunak atzean utzi eta itxaropenarenari ateak zabaltzeko.

PD: Zail da irakurlearentzat kartzelan liburu bat itzultzeak nolako lanak dituen ulertzea. Duela urte eta erdi liburu hau eta sasoi itxaropentsuagoak bere baitan biltzen zituen Mandelaren autobiografiaren lagina. Urte eta erdi honetan hainbat aldaketa egin dizkiogu liburuari. 2014Ko uda honetan baina, La Santéko kartzelatik Marsellakora aldatu zuten, han 56 egunez zigor ziegetan itxita izan zituzten euskal presoak. Egoera hartan gutxienekoa liburu hau zen, eta ezin izan genuen, argitaratzeko epe garrantzitsuetan, presoarekiko inolako harremanik mantendu, eta hark azken orrazketa eman gabe argitaratu behar izan dugu.

literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »