LIBURUAK S-Z

<< AURREKOAK

Ugariak dira euskal herritarrek espetxean zein erbestean idatzi dituzten liburuak. 36ko gerratean hasi, frankismoan jarraitu eta demokraziaren izen debaluatua hartzen duen gaur egungo aroraino.

Hemen liburu horietako batzuk dituzue, batez ere 1977ko indultuaren ostean idatzitako liburuetako batzuk. Salaketa oihu gogorrak bota dira aurrean dituzun liburuetako orrietan zehar. Eta bestelako konturen gainean ere idazten da espetxean edo erbestean.

Ez dira liburu guztiak, baina bai asko eta asko. Errepresaliatuen argitalpenek ohi duten oihartzun isilduaren ondorioz, zail egiten zaigu han-hemen argitaratutako liburu guztien bilketa osatzea. Horregatik, hemen aurkitu ez duzun eta bertan izan beharko lukeen libururen bat ezagutuez gero, eskertuko genuke horren gaineko informazioa jasotzea, apurka-apurka zerrenda osatzen joateko.

Bi orritan antolatu ditugu: BESTE LIBURUAK A-S eta BESTE LIBURUAK S-Z

JOSEBA SARRIONANDIA

Izuen gordelekuetan barrena
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Bilbo Aurrezki Kutxa, 1981.

Izuen gordelekuetan barrena.htm

Joseba Sarrionandiaren lehen poema liburuan bidaia poetiko bat proposatzen da Europako zazpi lurralde edo hiritan barrena: Sorlekua, Paris, Grezia, Lisboa, Irlanda, Praha, eta Deserria. Erreferentzia literario ugarirekin, argitaratu zen sasoian liburu zail eta arrarotzat hartu zen, bere lengoaia ederragatik eta gaien kosmopolitismoagatik.

Narrazioak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Elkar, 1983.

Irakurle eta idazleen belaunaldi oso bat markatu du liburu honek, askoren gogoan iltzaturik geratu baitira bertako hitz eta ipuinak, nolabait izendatzekotan lilura deituko genukeen sentimendu batez. Lilura, esaterako, idazkera dotore nahastezinak, egilearen ama-hizkeraren eta gure klasikoen ekarpenak uztartzen dituenak.

Hiru poema
T.S. Eliot

Itzultzailea: Joseba Sarrionandia et al.
Argitaletxea: Hordago, 1983.

T.S. Eliot-en hiru poema luzeren itzulpenak biltzen dira liburu honetan: Lau quartetto (Four Quartets) Gabriel Arestiren bertsioan, Lur Eremua (The Waste Land) Joseba Sarrionandiarenean eta Gizon hutsak (The Hollow Men) Jon Juaristirenean.

Marinela
Fernando Pessoa

Itzultzailea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Susa, 1985.

Marinela.html

Fernando Pessoaren O Marinheiro-ren itzulpena da hau, bi hizkuntzetako edizioan eta oharrekin. Itzultzailearen hitzetan: “Obra hau ez da erabat kabitzen literatura sailkatzeko usatu ohi diren zakuetarik batetan. Sailkatzekotan, autoreak berak imini zion azpitituloa haintzat hartzea besterik ez dago, “drama estatikoa” dela esan zuen Fernando Pessoak”.

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Pamiela, 1985.

Tituloko broman iradokitzen denez, antologia poetiko zabal bat proposatzen da liburu honetan, poesia primitibotik hasi eta, literaturaren historian zehar, Bobby Sands edo Eugenio de Andradeganaino.

Atabala eta euria
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Elkar, 1986.

Hauxe duzu Sarrionandiaren bigarren ipuin-liburua, Narrazioak sortarekin zabaldutako unibertsoa osatzen eta aberasten duena, istorio eder bezain harrigarriz, hitz sorgingarri eta ideia iradokikorrez betea. Egileak berak hauxe dio liburu amaieran: “Beste hamar istorio, beraz. Baina nik, zergatik eta zertarako izkiriatu ote ditut? Ez dakit erantzuten”.

Marinel Zaharrak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Elkar, 1987.

“Marinel zaharrak titulatu dut bilduma hau. Bere historia egiteko: duela urte batzuk editore batek Izuen gordelekuetan barrena berrargitaratzea proposatu zidanean, ene aldetik, hango poema batzuk geroztik moldaturiko poemekin baturik argitaratzeari hobe iritzi nion”. Hona hemen, Sarrionandiaren hitzetan, liburu honetan aurkituko duguna.

Marginalia
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Elkar, 1989.

Saio laburrak biltzen ditu Sarrionandiak Marginalia honetan, literatura, poesia eta arteari buruzko oharrak eta gogoetak. Zabala da ukitutako gaien zerrenda, boterea, iraultza, lengoaia, zapalketa eta inoiz baino osatuago, sendoago ageri zaigu egilearen pentsaera. Dena dela, ideologo baino gehiago literatura egile agertuko zaigu Sarrionandia.

Ez gara geure baitakoak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Pamiela, 1989.

Autoreak berak honela kalifikatu zituen liburu honetako testuak: “… asmakizunak, datzibaoak, haur ipuinen per-bertsioak, moebius zintak, paradoxak, penny dreadfuls, ametsak, laburmetraiak, gogoeta solteak eta beste botoi galduak.” Ironia da nagusi gauzekiko begiradan eta absurdoa gauzak kontatzeko eran.


Ni ez naiz hemengoa
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Pamiela, 1989.

No soy de aquí­
Argitaletxea: Hiru, 1991; Orain, 1995.

Jeneroen artean sailkatzen zaila den liburu honetan, presoak errealitatearen kronika egiteaz gainera hainbat gai proposatzen dizkio irakurleari gogoetarako. Egunkari itxuraz moldaturik, 1984ko urtarrilaren 17tik uztailaren 22ra arte kondatzen du. Izenburua, iduriz, Paco Urondo montoneroaren poema batetik hartu zuen.

Ifar aldeko orduak
Joseba Sarrioandia

Argitaletxea: Elkar, 1990.

Ismael du izena ipuin hauetako protagonistetako batek, Moby Dick balea zuriaren bila zihoan marinel hark bezala. Balearik ezean, elurra ari du Ifar honetako paisaian, elurra norberaren barnean. Haurtzaro eta sorterri-minezko orduetan, grinak eta ezereza zuritasun infinituan nahasten direnean. Horiek dira Ifar aldeko orduak.

Ainhoari Gutunak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Elkar, 1991.

Lettere ad Ainhoa
Argitaletxea: Libe edizioni, 2015.

Lettere ad Ainhoa.pdf

Idazlea ihesi zebilela, etxe batean ezkutatu omen zen bere lagunekin, eta etxe hartako haur txikia zen Ainhoa. Gerora, urrundik, 28 gutun idatzi zizkion gogoan gorderik zeukan Ainhoa hari, era guztietako idazlanak osatzen dituztenak. Beti ere, bizitzako edozein gauzari buruzko gogoeta xume baina sakonak.

Hezurrezko xirulak
Joseba Sarrioandia

Argitaletxea: Elkar, 1991.

Poesiaren arbolak erro asko ditu, batzuk sendoak eta ageriak, beste batzuk meheak eta gordeak, baina hargatik denak gizakumearen lur berean sustraituak.
Iragan mende eta gizaldi infinizio honetan, lurbirako mintzaira eta populu guztiek Poema bat baizik ez dute idatzi, gizakumearen gozomin guztietatik sortu den Poeta bakarraren eskutik.

Poemas naufragos
Zenbait egile

Itzultzailea: Joseba Sarrionandia.
Argitaletxea: Susa, 1991.

Galegotik euskarara kartzelan itzulitako hainbat poema bi hizkuntzetan argitaratu ziren Susaren eskutik, Xose Estevez eta Iñigo Aranbarrik apailaturiko edizioan. Itzulitako autoreak: Manoel Antonio, Luis Amado Carballo, Alvaro Cunqueiro, Aquilino Iglesias Alvariño, Luis Pimentel, Luis Seoane, Celso Emilio Ferreiro eta Manuel Maria.

Gartzelako poemak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Susa, 1992.

Kartzelako poemak
Bigarren edizioa, zuzendua eta berritua: Susa, 2011.

Kartzelako poemak.html

Joseba Sarrionandiak kartzela aldian, 1980 eta 1985 bitartean, idatzitako poemak biltzen dira liburu honetan. Urteetako kartzela aldi gogorraren kronika pertsonala osatzen da poemarik poema, autoreak bere duen estiloan. Gerardo Markuletak “baltza, latza eta garratza” definitu zuen liburu hau.

Han izanik hona naiz
Joseba Sarrioandia

Argitaletxea: Elkar, 1993.

Laurogei mikroipuinez osatutako bilduma da Han izanik hona naiz, egun bakarrean laurogei mundu-bira emateko modua edo istorio-mota honetaz halaxe zioen Sarrionandiak: “Zergatik tipiak? Bilatzea maite duenari tipitasunak bilaketaren atsegina ugaltzen diolako, (…) edota gauza tipietan handietan bezainbeste sekretu kabitzen delako”.

Marinel Zaharraren balada
S.T. Coleridge

Itzultzailea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Pamiela, 1995.

S.T. Coleridge idazle erromantiko ingelesaren The Rime of the Ancient Mariner balada luzearen euskarara egindako itzulpena da honakoa. Edizio ederra eta ondo zaindua, Gustave Doré-ren grabatuak daramatza.

Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Erein, 1995.

Liburu txikia. Hogeita piko ipuin labur, absurdoaren eta umore beltzaren haria jarraituz. Giordano Brunoren aipu bat dator atarian: “In tristitia hilaris, in hilaritate tristis.” Hiru liburuxkako sail batetako lehenengoa omen da.

Hnuy illa nyha majah yahoo
Joseba Sarrioandia

Argitaletxea: Elkar, 1996.

Hamar urte luzez idatzi eta ondutako liburua duzu honakoa. Liburu bakarra, gaika sailkatua. Hamar ataletako bi, ipuinak dira (aski poetikoak, bestalde) eta gainerakoetan poemak datoz, atal ezberdinen arteko oihartzun eta erreferentziak falta ez badira ere. Erregistro, gorabehera eta gai ugari ageri da poemotan: azken batean, bizitza bera.

Hitzen ondoeza
Joseba Sarrioandia

Argitaletxea: Txalaparta, 1997.

Hitzen ondoeza (EZ DAGO OSORIK)

“Banuen beharra gauza batzu esateko baina, batez ere, badut beharra hitzak haintzat hartzeko, munduko gauzak oraindik izenda daitezkeela sinesteko. Eta horixe da liburu honetako ilusio nagusia: mintzairak oraindik balio duela eta munduko gauzak hobetu daitezkeela”. Hauxe da liburu honen erronka, Sarrionandiaren beraren hitzetan.

Hau da ene ondasun guzia
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Txalaparta eta Esan Ozenki, 1999

Txalaparta argitaletxeak eta Esan Ozenki diskoetxeak elkarrekin ateratako lana da hau: liburua eta musika diskoa elkarrekin batera. Bertan, euskal musikari eta taldeek Sarrionandiaren poemetatik abiatuz egindako kantak aurkitzen ditugu. Musikarien artean: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Deabruak Teilatuetan, Fermin Muguruza, Bittor Aiape, eta beste asko.

Antologia
Manuel Bandeira. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Pamiela, 1999.

Manuel Bandeira Brasilgo poeta handiaren poemen antologia, Joseba Sarrionandiak aukeratuta eta euskaratuta. Manuel Bandeirak, poeta apalaren zentzuan, bizimoduko gauza sinpleak atzeman eta, hadiuste eta harrokeriarik gabe, samurtasunez adierazi zituen bere poemetan.

Zitroi ur komikiak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Txalaparta eta Napartheid, 2000.

Idazle baten handitasuna ez dago bakarrik obra mardul, ondo idatzi eta traszendentalak sortzean. Idazle baten handitasuna, irakurleengan uzten duen arrastoan aurkitzen da bereziki. Napartheideko komikilarien eskutik, hona hemen non aurkituko duzun Sarrionandiaren poemak komikietan gozatzearen plazera.

Izeba Mariasunen Ipuinak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Elkar, 2001.

Izeba Mariasunen ipuinak bitxiak bezain ederrak dira. Jende nagusiak esaten du izeba Mariasun ur putzu batera erori zela eta, harri koskor batekin burua kolpaturik, erotu egin zela. Baina guk berak esanda dakigu ur putzura erortzean izar baliotsu bat aurkitu zuela. Eta haurrek izar baliotsu hori ikusten diote izeba Mariasuni.

Lagun izoztua
Joseba Sarrioandia

Argitaletxea: Elkar, 2001.

Der gefrorene Mann
Itzultzaileak: Petra Elser & Raul Zelik
Argitaletxea: Blumenbar-Verlag , 2007. Alemanieraz

L’amico congelato
Argitaletxea: Libe edizioni, 2014

L’amico congelato.pdf

Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, izoztuta geratu da Bluefields-go bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, baina bidaia ez da erraza. Gai, garai eta gertaleku ugariko eleberria dugu Lagun izoztua, baina, iceberg baten antzera, askoz gehiago da iradokitzen zaiguna.

XX. mendeko poesia kaierak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Susa, 2002.

XX. mendeko poesia kaierak.htm

XX. mendeko poesia kaierak poesia bilduma ezaguneko aleetako bat dugu honako hau, Joseba Sarrionandiaren poemen antologia bat jasotzen duena. Aukeraketa eta liburuaren sarrera Koldo Izagirreren esku. 1980tik 1995era doaz liburuan jasotzen diren poemak, gai eta ikuspuntu desberdinetakoak. 45 poema jasotzen dira.

Kolosala izango da
Joseba Sarrioandia

Argitaletxea: Txalaparta, 2003.

Kolosala izango da FB2 – ePub – Mobi

“Gerra hor dabil edonon oraindik, bizitzaren eta ederra eta samurra den guztiaren aldamenetik, baina laster helduko da zirkoa. Munduaren ordu agoniko hauetan etorriko da, eta kolosala izango da. Zirkoa Alemaniatik helduko da. Letrero handi honekin: Cirque Krone. Eta orain alemanek Frantzia okupatu dutenez gero, agian lehenago ailegatuko da”.

Akordatzen
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Txalaparta, 2004.

Akordatzen (EZ DAGO OSORIK)

Oroitzapen hauek kilkerren hotsa pupitreetan entzun ahal zeneko garaiarekin dute zerikusirik. Memoria ariketa hau Sarrionandiaren autobiografiaz gain, belaunaldi oso batena da. Ez dira aforismoak, ez dira poemak, liburu honetan bildutakoak iragan denbora eta geografia baten akordatu poetikoak dira. Oroimena garelako, “oroimena ala ia ezer ez”.

Harrapatutako txorien hegalak. Trapped bird’s wings
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Baigorri, 2005.

Gara egunkariak argitaratutako bilduma berezi bateko alea dugu hau. Haurrei zuzendua, eta edizio elebiduna: euskaraz orri batean, eta ingelesez ondokoan. Helburu pedagokikoz sortutako bilduma dugu, beraz. “-Txoriak gustatzen zaizkizu, Maddi?” “-Do you like birds, Maddi?” liburu eder honi Joseba Sarrionandiak ematen dion hasiera.

Gau ilunetakoak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Elkar, 2008.

Fikziozko lana da Gau ilunekoak. Ipuin bat, hitzaren zentzu guztietan. Narrazio fantastiko moduan irakur liteke, besterik gabe; haurrentzako kontakizun entretenigarri eta jostalaria ere izan liteke, hala hartu nahi izanez gero; alegoria filosofikotzat ere har liteke, interpretazio asko izan ditzakeena, hainbat alorretara zabalik: erlijiosoa, politikoa…

Munduko zazpi herrialdetako ipuinak
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Pamiela, 2008.

Bakoitzak herrialde bateko ipuina kontatzeko bildu gara. Ipuinak munduko leku urrunetatik datozen arren, euskaraz kontatuko ditugu.
J. S. hartu dugu biltzaile, itzultzaile eta idazkari, pasaporterik eskatu ez digulako eta gure ortografia akatsen beldurrik izan ez duelako.
Gainera, aspaldi honetan guri entzuteko gogoa dauka, jende helduek kontatzen dituzten ipuinak geroago eta gutxiago konprenitzen dituelako.

Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako
Joseba Sarrionandia / LIerni Altube

Argitaletxea: Hik Hasi, 2010.

Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako. Liburua berria eta berritzailea da. Izenburuan Sarrionandiak iradokitzen duen moduan, idazketa irakurketarekin osatu eta biderkatzen da. Haren esanetan, irakurketa bakoitza ber idazketa bat dela esan daiteke. Beraz, testuak argitaratzen den mementuan hasten du bizitza. Eta izenburutik abiatuta, 133 ipuin biltzen dituen liburuak ideiak piztu nahi ditu. Idazleak kontatu digunez, ipuin bat asmatzea errealitateari harresian leiho bat zabaltzea baita, bestaldean topatuko denaz jabetu gabe oraindik, zalantzaz, beldur apur batekin. Idazleak leihoa zabaltzen du, zerbait seinalatzen du behar bada, baina lagunari begiratu eta nahi duena ikusteko libertatea dagokio. Ipuinak marrazkiz lagundurik daude. Ipuin beste marrazki dago, haiek ere bizitza propioa hartzen dutelarik.

Moroak gara behelaino artean?
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Pamiela, 2010.

Som com moros dins la boira?
Argitaletxea: Pollem edicions, 2013.

¿Somos como moros en la niebla?
Jatorrizkoaren itzulpena moldatua, 200 orrialde gehiagorekin.
Argitaletxea: Pamiela, 2012.

“¿Somos como moros en la niebla?” 1. kapitulua.pdf

Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina duzu Moroak gara behelaino artean? hau. Bereber hizkuntzaren lehenetako gramatika egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiak piztutako jakin-minetik abiatuz, liburua saio-lan anitza eta sendoa da. Bertan aurkituko dituzu pertsonaia historikoak eta gerla kolonialei buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politikoak, biografia bitxiak eta pasadizo sinesgaitzak, hizkuntzei buruzko ideiak.

Narrazio guztiak (1979-1990)
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea:Elkar, 2011.

80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: Narrazioak, Atabala eta euria (1985) eta Ipar aldeko orduak (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak. Guztiak berridatzi ditu egileak, zuzenketa axalekotik harago, estiloa goitik behera aldatuz baina bere jatorrizko espirituari leial eutsiz. Emaitza, klasikoa bezain gaurkoa, irakurle gazteak nahiz antzinakoak liluratzeko modukoa.

Lapur banden etika ala politika
Joseba Sarrionandia

Argitaletxea:Pamiela, 2015.

Azken hamarkadetako eta gaur eguneko gure errealitate politikoaren inguruan mintzo da: gai asko eta askotarikoen artean, dominazioaz eta sektarismoaz, gutasuna aniztu beharraz eta politika egiteko ezintasunaz, hau da, politika egiteko obligazioaz. Kritika eta autokritika arrazoituaren bidez, teoria politiko oso bat doa azaltzen, botere ekonomiko, politiko eta militarren kontra, subjektu sozialak errebindikatzen dituena.

ALFONSO SASTRE

BALADA DE CARABANCHEL y otros poemas celulares
Alfonso Sastre

Argitaletxea: Ruedo Iberico. Paris, 1976

Alfonso Sastrek argitaratutako lehen poema liburua. 1975-76an Carabanchelen egindako denboran idatzia, preso politiko batek Espainia frankistaren espetxeetan bizi duen errealitate gordina erakusten du haren eguneroko arazo eta gora beheretan. Kartzelako hizkeraren adierazpen plastikoaz mirestuta, marginalitate sozialaren munduan ere murgiltzen da poema hauetan.

FERNANDO SOTO

Pensamientos vivos / Gogoeta biziak
Fernando Soto

Argitaletxea: Getxoko lagunek, 1994.

Fernando Sotok espetxean idatzitako poema bilduma.

JON TAPIA

Gartzelatik. Poema eta bertso bilduma
Jon Tapia

Argitaletxea: AAB, 1999.

> Gartzelatik -poema eta bertso bilduma-.pdf eta beste formatu batzuk

Gose greba amaigabeak, Salto del Negro, jipoiaik, herrimina, urruntasuna, isolamendua, borroka, amorrua, duintasun amaigabea, maitasuna, elkartasuna, umorea, sentimendua… Estetika eta etika, etika eta estetika txertatuak, banaezinak jada, liburu zoragarri bezain gogor honetan.

JUAN CRUZ UNZURRUNZAGA

Infiltración
Juan Cruz Unzurrunzaga

Argitaletxea: Hordago, 1979.

Carabancheleko kartzelaz eta  Mikel Lejarzaren infiltrazioaren gainekoa da liburu hau. Montxo Martinez Antia burkideari eskeini zion.

JOKIN URAIN

Izaina
Jokin Urain

Argitaletxea: AAB, 1990.

Izaina.pdf

Jokin Urainen lehen eleberria. Fernando Arburuaren hitzetan: “Eskutartean duzun liburuxka hau euskal preso politiko baten burutazio eta gogoetak dituzu, hots, euskal presoon burutazioak, hain zuzen ere (…). Ez dituzu aurkituko ere Papillonen abenturak, hemengo abentura bakarra etsai eta zakurren aurrean irmoki eta bizirik irautean bait datza.”


Adlotse
Jokin Urain

Argitaletxea: Txalaparta, 1992.

> Adlotse (ez dago osorik)

Zientzia-fikzioaren eta alegiaren arteko dantzan dabilkigu oraingoan Jokin Urain. Metafora ere bada; gizarte autoritarioaren kontrako metafora, alegia. Herri asmatu bat baino askoz gehiago baita Adlotse. Jarrera edo pentsamendu desberdinak dituztenak estoldan bizitzera derrigortzen dituen gizartea da Adlotse.


Gatibu sortu nintzen
Jokin Urain

Argitaletxea: Susa, 2000.

> Gatibu sortu nintzen.html

Gatibu sortu nintzen elkarrekin preso egondako bi lagunen adiskidetasunaren emaitza da: Jokin Urain egilearena, eta Antxon Garcia del Molino protagonistarena. Azken hau Ordizian sortu zen 1931n. Frankismoan kokatu zen, beraz, bere haurtzaroa. 18 urte igaro zituen espetxean. Ez da denbora asko askatu zutela. Liburu hau bere lekukotasuna da.


Nací Cautivo
Jokin Urain

Argitaletxea: Txalaparta, 2002.

> Naci cautivo (ez dago osorik)

Gatibu sortu nintzen elkarrekin preso egondako bi lagunen adiskidetasunaren emaitza da: Jokin Urain egilearena, eta Antxon Garcia del Molino protagonistarena. Azken hau Ordizian sortu zen 1931n. Frankismoan kokatu zen, beraz, bere haurtzaroa. 18 urte igaro zituen espetxean. Ez da denbora asko askatu zutela. Liburu hau bere lekukotasuna da.


Errotarria
Jokin Urain

Argitaletxea: Susa, 2006.

> Errotarria.html

Jokin Urainen laugarren liburu hau 1936tik 2005era bitartean jazotako borroken eta derroten antologia bat da, idazleak entzun eta irakurritakotik, hausnartu eta bizi izandakotik ekarria. Kronika bilduma duzu “Errotarria”, errepresioaz eta kartzelaz eta deserriaz diharduena. Ahots ugarik, historia eta gertaera anitzek bat egiten dute bertan.


Ez dago etxean
1937-2009: kartzela eta literatura
Jokin Urain

Argitaletxea: Susa, 2010.

> Ez dago etxean.html

Jokin Urainek kartzelako literaturaren historia eta sorkuntza lana uztartu ditu ˜Ez dago etxean” liburuan. Narrazio laburrak dira, eta literatura eta ihes egiteko nahiari buruzko gogoetak dakartza.

Agurra eta ohorea
Euskal militanteen heriotza kronika
Jokin Urain

Argitaletxea: Ataramiñe, 2013.

> Agurra eta ohorea. PDF, online, EPUB eta beste formatu batzuk

Liburu honek, maite dugun jendearen heriotzaz, hileta-erritoez, doluaz eta estatuek haiengana erakutsi izan duten logikaz dihardu. 39 ataletako asko euskal militante hilen gertukoek emandako testigantza zuzenak dira. Hiletak egin eta dolua eramateko garaian bizi izandakoak bilduak datoz bertan: nozitutako eragozpenak, jazarpena, mesprezua, baina baita jasotako begirunea eta elkartasun oldea ere. Beste gainerako atalak, gai horiekin estu lotutako literaturatik, kronika historikotik, antropologiatik… ari dira. Isiltasun inposatuaren eta ahanzturaren larderiaren kontra beti.

BORXA URBERUAGA

Espetxetik at
Borxa Urberuaga

Komikia
Argitaletxea: Ataramiñe, 2011.

> Espetxetik at.pdf

Irudiak, komikiak, margoak egitea ohikoa da espetxeetan. Zuri-beltzez eginiko komikia da hau. Espetxeko isolamenduan, medio urriekin, emaitza ikusgarri eta indartsua lortu du Urberugak komiki honetan. Kartzelako komediak ikusiko ditugu bertan.

JOSU URRUTIKOETXEA

Giltzapeko Sukaldaritza
Josu Urrutikoetxea

Irudiak: Mikel Zarrabe
Argitaletxea: Hiru, 1996.

Josu Urrutikoetxeak Muret-eko espetxe frantziarrean burdin artean emaniko urte luzeetan, gose greba ugariak barne, ondu zituen honako errezetok. Mikel Zarrabe, Josuren mahaikidea, arduratu da liburuaren apaintzeaz.

ARMANDO VIDAL


Libertá, ay mi libertá
Armando Vidal
Argitaletxea: Txalaparta.

> Libertá, ay mi libertá (EZ DAGO OSORIK)

Liburu honek 16 urteko kartzela aldia gordetzen du orrialde bakoitzean. Hala ere, ihes egin eta paperezko tunelean zehar irristatu egiten den presoari garaipen-ereserkia dakar bere baitan. Kartzelaren oinarrizko gida barne.

JULEN ZABALO BILBAO

Euskal nazionalismoa eta nazio lurraldea
Julen Zabalo Bilbao
Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea, 1996. Saioa.

Euskal nazionalismoa eta nazio lurraldea.pdf

Lurraldea, nazionalismoa eta Euskal Herria; izenburuan agertzen diren hitzok lan honen mamia eta muga zedarritatzen dute.

Europako (zein?) batasuna
Julen Zabalo Bilbao
Argitaletxea: Euskaltzaindia, 1996. Saioa.

Liburu honen solasgaia Europaren batasuna da, zenbaitentzat Europako Batasuna deriotzon erakundearen eskutik etorriko dena. Askok, ordea, zalantzan ipintzen dute bide honetatik, lorpen ekonomikoez gain, batasun politiko eta soziokulturala erdietsi ahal izatea, eta hauxe da, hain zuzen ere, jorratzen den aztergaia, eta are zehatzago, etorkizunean Europan gauza litezkeen egituraketa politikoak.

Abertzaleak eta ezkertiarrak
Julen Zabalo Bilbao
Argitaletxea: Elkar, 2000. Saioa.

Abertzaleak aberriaren arazoa argi omen du eta, hala ere, Julen Zabalok galdera ugari botatzen du gaiaren inguruan. Abertzale izatea herria maitatzea al da soilik? Euskal Herri subirano batek ba al du lekurik mundu globalizatu honetan? Abertzaletasun berezia garatzen al du ezker abertzaleak? Zalantza horiek eta gehiago abiapuntu dituela, hainbat gai jorratzen du egileak, galdera horiei erantzunez eta, beraz, bere iritzia emanez batzuetan, zalantza mantenduz besteetan eta irakurlea gogoetara bultzatuz beti

JEXUXMARI ZALAKAIN GOIKOETXEA

Kartzelako kronikak
Jexuxmari Zalakain
Argitaletxea: Ataramiñe, 2016.

Kartzelako kronikak.epub / .pdf

Herria 2000 Eliza aldizkarian argitaratutako 12 kronika eta beste hiru testu gehiago bildu dira edizio digital honetan.

Azken patriarka
Najat El Hachmik
Euskaratzailea: Jexuxmari Zalakain
Argitaletxea: Txalaparta, 2016.

Hurakanak eta gu

Elaberriak Marokotik Kataluniara emigratu duen Mimoun Driouchenen istorioa kondatzen digu, haren alabaren begietatik.

Errezel berdeak
Jexuxmari Zalakain
Argitaletxea: Ataramiñe, 2017

Kartzelako denbora estuan, ziegan sartuta, Jexuxmari Zalakain leihoaren aurrean jarri eta barroteetatik barrena joan da, leihoko errezel berdeen laukian ageri zaion munduari begira. Une horretan erlojua gelditu da; denboraren baitan murgildu eta bere bizitza ikusi du: baserria, familia, seminarioa, klaretiarren anaidia, irakaskuntza, kazetaritza, kartzela…

ZORION ZAMAKOLA IBAIBARRIAGA


Claude Gueux
Victor Hugo Itzultzailea: Zorion Zamakola Ibaibarriaga
Argitaletxea: Ataramiñe, 2007.

>> Claude Gueux.pdf

“Begira iezaiozue Claude Gueuxi. Adimen onekoa, bihotz onekoa, zalantza barik. Baina patuak hain txarto egindako gizartean jarri du, ezen azkenean lapurretan egin baitu. Gizarteak hain txarto egindako espetxean sartu du, non azkenean hil egin baitu. Nor da benetan erruduna? Bera da? Geu gara?” Hona hemen Victor Hugok liburu honetan luzatzen dizkigun galderak. Bere garaiko sistema sozial, judizial eta penalaren kritika zorrotz eta argi honetan galdera horien erantzuna emango digu modu sotil bezain tinko batean.


Bi epaile frantziarrentzako eskutitza
Gilles Perrault. Itzultzailea: Zorion Zamakola Ibaibarriaga
Argitaletxea: Txalaparta, 2007.

> Bi epaile frantziarrentzako eskutitza (EZ DAGO OSORIK)

1993ko maiatzaren zazpian, Espainiako Justizia ministroak Levert eta Leloire epaileak eta Stoller fiskala saritu egin zituen ETAren kontrako jardunagatik. Gertakari horrek asaldatuta, Gilles Perraultek bere luma hartu zuen hainbat gairi buruz hausnarketa egiteko: euskal gatazka, historia, nazionalismoa, legea, tortura, terrorismoa, borroka armatua…

SALBADOR ZAPIRAIN, ATAÑO

Espetxeko negarrak
Salbador Zapirain, Ataño
Argitaletxea: Auspoa, 1984.

Espetxeko negarrak.pdf
Juan San Martinen erreseina

“Espetxeko negarrak” dut guztietan minena: fusilamentuak eta abar kontatzen ditu. Nengoen lekutik entzun nituen tiro-hotsak”

Zigorpean
Salbador Zapirain, Ataño
Argitaletxea: Auspoa, 1985.

Zigorpean.pdf

Gerratean, salatari baten akusaziopean atxilotu eta Ondarretako espetxean izan ondoren Ezkabako San Kristobaleko espetxean bizitakoak.

XANTI ZAPIRAIN, KAIKU

Bizi behar dugu
Xanti Zapirain, Kaiku
Argitaletxea: Txalaparta, 2005.

> Bizi behar dugu (ez dago osorik)

Hamar urte kalera irten gabe igaro zituen gizon baten ahotsa da hau, katu bilakaturik iluntasunean, orrialde zuri baten aurrean paratuta, argi ahul baten pean. Hori da liburu honen abiapuntua. Isiltasun eta erabateko bakartasunean bizi behar duen pertsona baten idazteko beharra, idatzi, oraindik bizirik dagoela ohartzeko.
Lehenengo pertsonan kontatua den arren, kolektibo oso baten bizipenak ekartzen ditu gogora Zapirainek, GALen garairik makurrenetatik hasi eta gaur egunera arte.

URTZI ZUBIZARRETA

Kartzelako neurriak
Urtzi Zubizarreta
Argitaletxea: Ataramiñe, 2008

Kartzelako neurriak.pdf

Urtzi Zubizarretaren lehen poesia liburu honetan, espetxearen hertsitasun inposatuan nekez kabitzen den pertsona bizi eta emankor baten isla aurkituko du irakurleak. Ziega arrotz hutsak, bakartasun ezin saihestuak, borrokarekiko konpromisoa, kidetasunaren garrantzia. Naturatik at dagoen zementuzko mundu irreal horretan, ezer ez da kalearen pare, berdin: kartzela den mundu surrealistako neurriak, gatibuarentzat ikasi beharrekoak izango dira biziraun nahi badu.

ZENBAIT EGILE

Ataramiñe’02
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2002.

Ataramiñe 02.htm
Ataramiñe 02.pdf

Ataramiñe’03
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2003.

Ataramiñe 03.pdf

Ataramiñe’04
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2004.

Ataramiñe 04.pdf

Ataramiñe’05
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2005.

Ataramiñe 05.pdf

Ataramiñe’06
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2006.

Ataramiñe 06.pdf

Ataramiñe’07
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2007.

Ataramiñe 07.pdf

Ataramiñe’08
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2008.

Ataramiñe 08.pdf

Ataramiñe’09
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2009.

Ataramiñe 09.pdf

Ataramiñe’10
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2010.

Ataramiñe 10.pdf

Ataramiñe’11
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2011.

Ataramiñe 11.pdf

Ataramiñe’12
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2012.

Ataramiñe 12.pdf

Ataramiñe’13
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2013.

Ataramiñe 13.pdf

Ataramiñe’14
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2014.

Ataramiñe 14.pdf

Ataramiñe’15
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2015.

Ataramiñe 15.pdf

Ataramiñe’16
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2016.

Ataramiñe 16.pdf

Ataramiñe’17
Zenbait egile
Argitaletxea: Ataramiñe, 2017.

Ametsen liburua
Zenbait egile
Argitaletxea: Astero, 2015.

960 orrialde koloretsu, eskuz idatzitako testigantza intimoz beteak. Laurehundik gora preso eta erbesteraturen ametsak liburu paregabe batean batuta. Eta berrogeitik gora euskal artista ezagunenetakoen obra.

36’ko gudaldian su-izkillatutako idazle gazteak
Zenbait egile
Argitaletxea: Euskerazaintza, 2002.

Liburu honek zenbaiten memoria lausotua eta beste askoren ezjakintasuna nahi ditu argitu, batetik. Bestetik, ohore egin nahi die eta esker ona agertu euskararen alde lan egiteagatik erasotuak, zigortuak eta erailak izan ziren haiei. Azkenik, gure ispilutzat eta eredutzat aitor eta ezagutarazteko aukera eman nahi digute liburuaren egileok. Izan ere, bizitzan eta heriotzako ordu larrietan izan ziren eredu, inoren kontrako gorrotorik gabe eta Jainkoaganako eta Euskadirenganako maitasunean eta itxaropenean bizi eta hil baitziren.


Susa 23-24 zkia: Itzalpeko ahotsak
Zenbait egile
Argitaletxea: Susa, 1989.

>> Itzalpeko ahotsak.htm

Susa aldizkariak kartzelari buruz egindako ale monografikoa. Idazle presoek idatzia aldizkariaren erdia; beste erdia, kartzelatuak izandako atzerriko idazleen itzulpenak dira. Kartzelan egin izandako bost aldizkariez deskrizio labur bat ere egiten da, separatan Herrera de la Mancha kartzelan egindako “Martxan” aldizkari ale baten faksimilarekin.

Itzalpeko ahotsak.htm


Intxaur azal baten barruan / Eguberri amarauna
Zenbait egile
Argitaletxea: AAM, 1983.

>> Intxaur azal baten barruan / Eguberri amarauna.html

Intxaur azal baten barruan Puerto de Santa Mariako zigor ziegetan pasatako lehen hamabi orduen kronika moduko bat da, espetxea zabaldu berri, hara eramandako lehen euskal presoen eskutik. Eguberri amarauna, 1982 eta 1983 arteko eguberrietan eginikoa da. Puerto-ko bizimoduaren ahotsak, etsipenak eta desirak jasotzen dira poesiaren bidez.


Gosea lagun, laguna
Segapoto kolektiboa
Argitaletxea: Ataramiñe, 2004

>> Gosea lagun, laguna.pdf

Eguneroko baten formarekin, eta bi presoren ekarpenak bata bestearen ostean tartekatuz, elkarrizketa sinboliko baten antzera, gose greba baten esperientzia eta bizipenak kontatzen zaizkigu liburu honetan, hausnarketa eta gertakizun ugariren bitartez.


Hamairu ate
Zenbait egile
Edizioa eta itzulpena: Mitxel Sarasketa eta Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Elkar, 1985.

Zentzudunen mediokritatea eta erotasunaren galbidea ukatzen dituenak bide guti baditu, umorea da horietako bat. Ez dakit nork esan zuen, baina egia da, umorea desesperatuaren gortesia dela. Horregatik, umorerik egiazkoena beltza da. Umore beltzean irribarreaz gainera badago mistizismo bat, baina ez mistizismo dultze eta zerutiarra preseski.

Heldu den matxinada
Batzorde ikusezina
Itzulpena: Oier Gonzalez / Zigor Garro
Argitaletxea: Txalaparta, 2011.

Heldu den matxinada.pdf
Heldu den matxinada ON LINE
Heldu den matxinada [beste formatu batzuk]

2008an, frantziar poliziak Tarnac izeneko herrixkan zegoen komuna autogestionatu bat eraso zuen zortzi gazte atxilotuz. Hainbat sabotaje ekintza leporatu eta inolako frogarik gabe kartzelatu zituzten, «terroristak» zirelakoan. Haietako bati, Julien Coupati, eskuartean daukazun panfletoa idatzi izana egotzi zioten.
Atxiloketon bidegabekeriak Badiou, Zizek, Ranciere eta beste hainbat intelektualen manifestua ekarri zuen, eta polemika orokorrak libeloaren ohiz kanpoko zabalkundea. Hala, bada, errepresioaren garrek hauspotu dute mundu garaikidearen irakurketa filosofiko, politiko, teoriko, praktiko, ikonoklasta, heterodoxo eta erradikal hau.

BOBBY SANDS: Martxa baten lehen notak
Denis O’Hearn
Itzulpena: Aitzol Iriondo / Jurgi Gerrikagoitia
Argitaletxea: Txalaparta, 2015.

Denis O’Hearnek biografia hau idatzi zuen arte ezer gutxi genekien Bobby Sandsen bizitzaz. Orriotan, gazte engaiatu baten bizitza kausitzen dugu, West Belfasteko kaleetatik mugimendu errepublikanoko zuzendaritzara eraman zuen ibilbide koherente eta eskuzabala. Bobby Sands eredu izan da mundu osoko borrokalarientzat; hona hemen iraultzaile handi baten bizitza- eta duintasun-testigantza.


BARRUTIK aldizkaria (bilduma osoa irakurgarri)

BARRUTIK 0
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
0 zkia. 1989ko abuztua. 56 orr.
Barrutik 0.pdf

BARRUTIK 1
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
1 zkia. 1990eko urtarrila. 64 orr.
Barrutik 1.pdf

BARRUTIK 2
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
2 zkia. 1990eko urria. 52 orr.
Barrutik 2.pdf

BARRUTIK 3
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
3 zkia. 1991ko urtarrila. 52 orr.
Barrutik 3.pdf

BARRUTIK 4
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
4 zkia. 1991ko urtarrila. 56 orr.
Barrutik 4.pdf

BARRUTIK 5
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aldizkaria
5 zkia. 1993ko maiatza. 68 orr.
Barrutik 5.pdf

BESTELAKO LIBURUAK


Burdinen arteko herria
Auzolanean
Argitaletxea: Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2009.

Burdinen arteko herria.pdf

«Amore ematen ez duen kolektiboaren historia» jaso du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Burdinen arteko herria liburuan. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) historia. «Odol eta sufrimenduaren historia». «Duintasunaren eta tinkotasunaren historia». Historia kontatu arren, oraina ere jasotzen duen liburu bat da: «Liburuan islatzen dena gaur egun espetxean bizi den errealitate gordina da». Auzolanean egin dute liburua, kartzeletatik eta kanpotik informazioa batuz, hark eta honek argazkiak utziz.



Agirre zaharraren kartzelaldi berriak
Koldo Izagirre
Argitaletxea: Elkar, 1999

Agirretar Nikola, izenobez Metxa, borroka guztietan zaildua eta gerra guztietako beteranoa, kartzelara doa bere borondatez. Ez doa inori kontsolamendu edo konpainia egitera, baizik bazterrak nahastera eta bertan-goxo zeuden guztiak aztoratzera. Etengabeko ateraldi zoroekin eta kasketa zuhurrekin, bere onetik aterako ditu funtzionario edo jaulier guztiak, eta katekideetatik ere ez gutxi. Arrasto nabarmena utzia du kartzelako literaturak gure letretan eta berdin mundu zabalean; hala ere, generoaren legeen eta baten batek espero lezakeenaren kontra, Izagirrek ihes egin dio errealismo motzari, hasieratik bertatik kutsu fantasiazko bat emanez pertsonaiari, umore korrosiboa beronen pasadizoei

Dana lanbrotute ikustot
Hainbaten artean
Ikuskizuna. 1996

Joseba Sarrionaindiaren “Kiromantzidxa” poema da ikuskizun honen ardatz. Euskal iheslari bati eskuko arrastoak irakurriz iragana eta geroa igarriko dizkio kiromante batek. Hari horri lotzen zaizkio, bateko Deabruak Teilatuetan taldearen abestiak, besteko Mattin eta Xabi Ubedaren diapositibak eta Koldo Izagirre, Iñigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendiren poemak. Aintzane Astigarragak betetzen du igarlearen papera adierazpen eta hitzetan. Aurrikusitako patuaren aurrean sentimenduen indarrak ez duela amore emanen adierazi guran bezala datoz doinuok, irudiok eta hitzok. Bakarrik gaudenean ere ez gaudela guztiz bakarrik, eta beti gaudela mitxel sarasketa baten esperoan.

Jabi Gorostiza, gudari eta laguna
Hainbaten artean
Argitaletxea: AAB, 1996. Liburuxka.

Dibi, abesten eta dantza egiten duen Herri batek bizirik irauteko bermea dauka, eta gure Euskal Herriak Pirineoen alderdi bietan jai handirako prestaketetan ari da, horregatik zure ohorez dantza eta kanta egingo dugu, gaueko itzalean mozkortu arte. Jabi, denon partetik, musu bat eta zeharrik gabeko besarkada batez agurtzen zaitugu, gero arte!

ESTEBAN Borrokaren ondarea
Ardi Beltzako erredakzioa
Argitaletxea: Ardi Beltza, 2000.

Argi dago Esteban pertsona zintzo eta ausarta izan zela eta bere duintasun sendoak, gazte-gaztetatik, Euskal Herriaren askapen sozial eta nazionalaren alde lan egitera bultzatu zuela. Lantegian, kalean eta espetxean egin zuen borroka, eta borroka hori hortxe dugu, askatasunarekiko konpromiso militantearen lekuko eta oroigarri. Orriotan, horren adierazgarri leial diren adibide zehatzak bildu dira.


Jon Anza. ¿El último crimen de Estado?
Joseba Zinkunegi-Juan Jose Petrikorena
Argitaletxea: Txalaparta 2010.

> Jon Anza. ¿El último crimen de Estado? (ez dago osorik)

Lan honek ETAko militante Jon Anzaren bizitza azaltzen du, eta benetan gertatutakoa dakarkigu. Hurbilen izan zituen pertsonek, senideek, Donostiako Intxaurrondo auzoko lagunek, kartzelako kideek, gutun bidezkoek, bisitatu zutenek, militantziako adiskideek, uste sendoko laguna aurkezten digute, ideia argikoa, tematia, zorrotza, saiatua, diziplina handikoa, baina baita idealista, analista, artista, maitekorra, trebea, borrokalaria eta txantxa-zalea ere.

Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976)
Angel Zelaieta – Edorta Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta 2011.

>Zamorako apaiz-kartzela.pdf

1968 eta1976 urte bitartean, Frankismo betean, apaiz talde batek Euskal Herriak jasaten zuen zapalkuntza eta errepresio basatiaren aurrean ahotsa goratzea erabaki zuen. Sermoien, idazkien, gose greben edo eta itxialdien bidez, haien herriaren eta munduaren aurrean euskal erresistentziaren ikur bihurtu ziren. Hala, bada, Espainiar estatuak, Elizaren onespenarekin, apaiz hauek errepresioaren jomuga bihurtu zituen eta, azkenean, Zamorako apaiz-kartzelan amaitu zuten: Eliza eta Estatuaren gatibu.

La lucha del pueblo vasco (los siete de Zamora)
Andoni Ugaraga Larrun
Argitaletxea: Ediciones Verdad y Libertad. Hordago, Ziburu, 1973

>La lucha del pueblo vasco (los siete de Zamora).pdf

Lapurdin argitaratutako liburua, zentsura frankistari ihes eginez. Euskal Herriaren egoera politikoaz, Zamorako abade presoen testuak eta haien gainekoak ardatz hartuta.

Cárceles y campos de concentración en Bizkaia (1937-1940)
Ascension Badiola Ariztimuño
Argitaletxea: Txertoa, 2011.

Euzkadiko armada Santoñan errenditu ondoren, Euskal Herria kartzela erraldoi bihurtu zen. Iturri militarretatik ateratako informazioak osatzen du liburua, orain dela urte gutxira arte ikerketari debekatzen zitzaizkionak. Horrela, bada, Larrinaga, Escolapios, Carmelo eta Deustuko espetxeetara (azken hori unibertsitateko eraikin berean) darama saiakerak irakurlea.

Adiskide maitea
18 idazle
Argitaletxea: Txalaparta, 2005

> Adiskide maitea (ez dago osorik)

Hemezortzi idazle bildu dira “Adiskide maitea“ren inguruan. Munduko espetxeetan sakabanaturik dauzkaten euskal preso politiko garaikideei gutun bana idazteko eskatu zitzaien. Euskal preso politiko garaikidea. Konbinazio peligrosoa zinez, batez ere zirien bestaldean dagoenarentzat. Idazleak abagune honetarako propio aukeratu duen gisara, izan fikzio edo gutun ireki, eskutitz intimo edota gogoeta, bere lana bete du. Emaitza, bilduma hau.

Herialde berdea
Testua: Jonan Aranguren Iharra
Irudiak: Jose Benito Mujika Xenki
1974

Bideoa. Herrialde berdea

Euskal Herriak bizi duen gatazka haurren ikuspegitik eta haurrentzat eskainia. Kanpotar gudalosteak horiz tindatu nahi duten herria, berdea izaten segitu besterik nahi ez duen herria. Beren burua defenditzen duten herritarrak.











<< AURREKOAK BESTE LIBURUAK A-S

Share