LIBURUAK A-S
Ugariak dira euskal herritarrek espetxean zein erbestean idatzi dituzten liburuak. 36ko gerratean hasi, frankismoan jarraitu eta demokraziaren izen debaluatua hartzen duen gaur egungo aroraino.
Hemen liburu horietako batzuk dituzue, batez ere 1977ko indultuaren ostean idatzitako liburuetako batzuk. Salaketa oihu gogorrak bota dira aurrean dituzun liburuetako orrietan zehar. Eta bestelako konturen gainean ere idazten da espetxean edo erbestean.
Ez dira liburu guztiak, baina bai asko eta asko. Errepresaliatuen argitalpenek ohi duten oihartzun isilduaren ondorioz, zail egiten zaigu han-hemen argitaratutako liburu guztien bilketa osatzea. Horregatik, hemen aurkitu ez duzun eta bertan izan beharko lukeen libururen bat ezagutuez gero, eskertuko genuke horren gaineko informazioa jasotzea, apurka-apurka zerrenda osatzen joateko.
Bi orritan antolatu ditugu: BESTE LIBURUAK A-S eta BESTE LIBURUAK S-Z
JULEN AGIRRE
Prisión de Segovia. El por que, el como y el despues de un tunel que se hundió
Julen Agirre
Argitaletxea: Hordago, 1975.
Segoviako espetxean ihes egiteko lehen saiakeraren kronika. Espetxe bertako ETAko presoek beraiek idatzi zuten liburua.
JUAN LUIS AGIRRE LETE
Minorreko komedia
Hans Keilson
Euskaratzailea: Juan Luis Agirre Lete
Argitaletxea: Txalaparta, 2017.
Hans Keilson, naziengandik ihesi, Herbeheretako erresistentzian zebilela, klandestinitatean idatzia da liburu hau, eta, neurri batean, sasian ibilitako garaiko bere bizipenak ditu oinarri.
XABIER ALEGRIA
Ispiluak
Eduardo Galeano
Itzultzailea: Xabier Alegria
Argitaletxea: Txalaparta, 2013
Iragana eta oraina, biak daude baturik orriotan. Bertan kontatzen dira matxismoaren sorrera, garagardoaren historia laburra, Miguel Serveten berpiztea, Gernika, Inkisizioa Stalinen garaietan, Sandinoren berpiztea, eskubide zibilak futbolean, Barbie gudara doa eta beste hamaika pasadizo ezagun eta ezezagun.
Iraganaz
Gotzon Aleman
Argitaletxea: Elkar, 1980.
1975ean eta 1976an Jaen, Aranjuez, Caceres eta Donostiako kartzeletan idatzitako poemak bilduta dagoz liburu honetan.
El repartidor de sueños
Fernando Alonso
Argitaletxea: Txalaparta, 2000.
> El repartidor de sueños (EZ DAGO OSORIK)
“Paseo haietako batean amets banatzailea agertu zitzaion.†Gisa honetara hasten da Fernando Alonso Abadek liburu honetan biltzen dituen narrazioetako bat. Fernando Alonsoren lehen liburua da hau, poesiaren eta prosaren artean dabilena, hiri barneko kronika garaikidea eskainiz eta jendeen, lurren eta agertokien nahasketa atsegina gauzatuz.
¿Por qué luchamos los vascos?
Fernando Alonso
Argitaletxea: Txalaparta.
Españolez / Katalanez
¿Por qué luchamos los vascos? (EZ DAGO OSORIK)
Euskal herria Europako herririk zaharrena da. Alta, oraindik ez ditu lortu eskubide politiko eta juridikoak. Euskaldunak, duela mendeak euren aldarrikapenetan tinko, azkenaldiko albiste askoren protagonista izan dira. Euskal herria, XXI. Mendean, Europako herririk dinamikoenetakoa da. Liburu hau, herri honen borrokaren zergatia ezagutzeko aukera ona da.
El silencio del infierno
Fernando Alonso
Argitaletxea: Ataramiñe, 2003
> El silencio del infierno.pdf
Liburu honetan Fernando Alonsok atxiloturik emandako egunen kontakizun garratza egiten digu. “La risa sí que me ha sido fiel”, dio Fernando Alonsok liburuaren amaieran: “ella no me ha abandonado. He regresado a Euskal Herria y vuelvo a tener mi risa. Y con ella, me río del infierno y de su silencio”.
Una flor en el juzgado
Fernando Alonso
Argitaletxea: Hiru.
Espainiako epaile baten hausnarketak, euskal “terrorista” atxilotuekin egunero duen esperientziaren inguruan.
.
.
Al margen de la izquierda
Fernando Alonso
Argitaletxea: Txalaparta, 2013.
>Al margen de la izquierda (EZ DAGO OSORIK)
Laurogeita hamarreko hamarkadan gaude, Euskal Herriak egoera politiko eta sozial latza bizi zuen garaian, baita Bizkaiko Ezkerraldean ere, jakina. Inguru horretan, “demokraziaren” eta politika “antiterroristaren” alde egiteko aitzakiaz, mafia politiko jakin batzuek bere negozioa egiteko aprobetxatu zuten egoera.
Luna de Primavera
Fernando Alonso
Argitaletxea: Autoedizioa, 2014.
>Luna de primavera PDF, on line, epub eta beste formatu batzuk
Aitzolek neska gazte bat ezagutu du Parisen, Europatik egindako bidaiaren bueltan. Bizitza aldatuko dio eta maitasunaren, konpromisoaren, ziurgabetasunaren, desesperazioen bideetatik murgilduko da, bizitzaren eta heriotzaren harietatik, alegia.
JOSE LUIS ALVAREZ SANTACRISTINA
Uhaldean
Françoise Xénakis.
Itzultzailea: Jose Luis Alvarez Santacristina
Argitaletxea: : Txalaparta, 1993.
Bere ttipian, liburu guztiz eder eta hunkigarria, zinetan eta benetan. Amodio eta duintasunaren erresuma unibertsalera bidaia ahaztezina. Maitasuna eta konpromisoa ez ditugu aurrerantzean begi eta kolore berdinez ikusiko, ez eta, ziurrenik, orain arteko kemen eta intentsitate berberez. Zerbait aldatuko da gugan.
Etikaren oinarrien bila
Logika, etika eta metafisika
Jose Luis Alvarez Santacristina
Argitaletxea: Jakin, 2004.
> hitzaurrea
> Etika giza jakintza gisa (pasartea)
Liburuxka honek bi atal nagusi ditu: Wittgensteinen filosofia (onto)logikoa eta etikoa kritikoki azaltzen duena, batetik, eta etikaren zimendatze filosofiko eta antropologiko zabal bat proposatzen duena, bestetik. Bi atalen arteko barne-loturaz erraz ohartuko da irakurlea. .
ANGEL AMIGO
Operación Poncho. Las fugas de Segovia
Angel Amigo
Argitaletxea: Hordago, 1978.
Errepresio garairik gogorrenean Segoviako espetxetik buruturiko ihesaldiaren kronika.
Bai mundu berria
Aldous Huxley
Itzultzailea: Xabier Amuriza
Argitaletxea: Lur, 1971.
Bai mundu berria.htm [1. edizioa]
Bai mundu berria.pdf [2. edizioa]
“Eroriko al da gizateria arrisku honetan? Zapalkuntza eta esplotazioa eguneroko ogia izan arren ere, ez dut inola uste mundu hori inoiz gertatuko denik, zeren inoiz baino gehiago eta indartsuago baitatoz gizonen eta herrien aldeko eta esplotazioaren kontrako mugimendu iraultzaileak. Itxadopena ere, beraz, inoiz baino gehiago eduki behar dugu, baina txadopen erreala, ez utopikoa. Etorkizuna errazegi dakusatenei Huxleyk esanen die nobela nohetan zer etsai klase izugarri eta indartsu menderatu beharra dagoen”.
Hil ala bizi
Larraun = Xabier Amuriza
Argitaletxea: Elkar, 1973.
Baserri-munduaren irudi idilikoari buelta ematen dio Xabier Amurizak Hil ala bizi honetan. Baserriko bizimodu gogorra, urria, beldurpekoa eta gizarte osoaren morrontza morala eta materiala ageri da eleberrian zehar. Nobela honek Euskal Herri erruralaren tripak bistaratzen ditu, erlijioa, beldurra, politika, grinak, gorroto-maitasunak, umorea, esplotazioa…
Ekonomiako lehen pausoak I eta II
Maite Rungis
Itzultzailea: Xabier Amuriza
Argitaletxea: Lur, 1974.
> Ekonomiako lehen pausoak I.pdf
> Ekonomiako lehen pausoak II.pdf
Ez da erraza liburu bat hainbeste irakurleren beharretara egokitzea. Baina horretan saiatzea da dibulgazioko egile baten zintzotasunaren garantiarik finkoena eta ezin ukatu hau izan dela Xabier Amurizak bere kaiolatik liburu hau prestatzean izan duen kezkarik handiena.
Menditik mundura
bertsoak
Xabier Amuriza
Autoedizioa. 1977
Bi partetan dago liburua partitua, puntu librez egindako poemak lehena eta euskal bertso klasikoez osaturiko bigarrean. Zamorako espetxean egindako bertsoak dira gehienak.
Hiztegi errimatua
Hitzaren kirol nazionala
bertsolaritza
Xabier Amuriza
Bizkaiko Bertsozale Elkartea, 1981
Bertsolaritza lantzeko hiztegi berezia, Zamorako espetxean egina.
Ospitaleakoak
Mikel Antza
Argitaletxea: Susa, 2010.
ospitalekoak.htm
Mikel Antzaren lehen nobela. Mikel izeneko euskal preso politikoa kartzelako ospitalera eraman dute, puskatutako atzamarra birgaitzeko. Baina ospitalean dena okertuko da, eta gurpildun aulkian bukatuko du; ezinduta idazteaz aparteko zeregin guztietarako.
Bakarmortuko kronikak
Mikel Antza
Argitaletxea: Ataramiñe, 2011.
Mikel Albisu 2004. urtean atxilotu zuten Biarnon, Marixol Iparragirre emaztearekin eta semearekin batera. Bat-batean, Estatuaren zanpatze makinaren zurrunbiloan aurkituko du bere burua, artean ezezaguna zitzaion “munstroaren” barrenetan, bakartuta, isolatuta. Kartzelako hasierako isolamendu garai horretan idatziak dira liburu honetan bildutako kronikak.
Atzerri
Mikel Antza
Argitaletxea: Susa, 2012. Euskaraz
atzerri.htm
Mikel Antzaren Atzerri nobelak literatura, kartzela, ihesa, exilioa, klandestinitatea eta amodioa ditu ardatz nagusiak. Bigarren nobela honetan Mikel Antzak idazle berri bat deskubrituko du: bere baitan isil eta gordean ibilitakoa, behinola ihes egin zuena eta ordutik itzultzeko ahaleginean ari dena.
Kandela bat pizteko behar dena
Mikel Antza
Irudiak: Iker Moreno
Argitaletxea: Ataramiñe, 2012.
> Kandela bat pizteko behar dena.pdf
Antzaren testua marrazki biziekin ilustratu du Morenok. Izeba-iloba biren arteko istorioa kontatzen du. Kartzelako egonaldietan elkarri proposatzen dizkioten asmakizunek osatzen dute hari nagusia.
Sumak kawsay
Mikel Antza
Argitaletxea: G. Arestiren etxea. Ea, 2013
“Guretzat eguneroko bizitza arruntaren errealitatea, gure baitan gordetzen dugun iragandako bizimoduaren oroitzapen hormatua besterik ez denez, errailetatik kanpo ibiltzeko arriskua hartu dut. Horretan bederen, bizi dugun aroarekin bat natorrela uste dut: arriskatu eta berritzeko garaiak baitira.”
Z²
Mikel Antza
Argitaletxea: Ataramiñe, 2013
> Z².pdf
Z²-n espetxea ageri da, baina ez hori bakarrik. Preso dauzkaten gizona, emakumea eta baita gu geu ere, entzuleok, ikusleok, irakurleok, azaltzen gara. Beren, gure, gordinean. Eta gordinki ere posizio hartzera bultzatuko gaitu Mikelek. Testuaren aurrean gure burua definitzera, Infernu-zulo Enean, Inora-ez Etorbidean non kokatuko gara? Eskenatokiaren erdian, agian?
Ametsak ere zain
Mikel Antza
Argitaletxea: Susa, 2015
Harresia zulatzea ezinezkoa denean, askatasuna kanpotik helduko litzatekeen zerbait ez dela ohartu eta kartzelan bilatzen du presoak, non eta azken txokoan, norberaren baitan, eta lagunengan. Eta konturatzen da ez dela mentala bakarrik, askatasuna, hain eskas duen materia ukitu ere egin daitekeela. Eta hormek, isolamenduek edo errepresioek suntsitu ez duten gai apur horrekin eusten dio etikari (askatasunaren pentsaera da etika). JOSEBA SARRIONANDIA liburuaren hitzaurrean.
IÑAKI ARAMAIO
Gartzelako egunkaria Ho Chi Minh
Itzultzailea: Iñaki Aramaio
Argitaletxea: Susa, 1985.
Liburu honetan Ho Chi Minh-ek preso egondako urteetan idatzitako poemak jasotzen dira. Lengoaia arruntez eginik daude, horniduretatik eta klasikotasunetik urrinduak. Beren baliorik funtsezkoena testigantza pertsonalarena da, baina espiritu poetiko sakon bat eta bizitzari buruzko filosofia berezi bat ere aurki daitezke haietan.
PATXI ARANA
Diario de un intento de fuga · Basauri 1976
Patxi Arana
Argitaletxea: Sare Antifaxista / DDT liburuak, 2020.
“Sobre las 18:30h del día 9 de diciembre de 1976, cuando ya era de noche y las puertas de los patios permanecían cerradas, cinco reclusos de la prisión de Basauri (tres políticos y dos comunes) desaparecieron de pronto de sus galerias…”
XABIER ARANBURU XOMORRO
Aurrera nekez egiten baitu herdoildutako orratzak
Xabier Aranburu Xomorro
Argitaletxea: Noaua! / Etxerat / Bota punttuba. 2007.
→ Liburua PDF, on-line eta beste
2000. urtetik 2006ra bitartean jarritako bertsoak: ooroimeneko lagunak, lekuak, kartzelako kontuak, sentimenduak, larrialdiak…
Noaua! aldizkariko aipamena: HEMEN
Karkara aldizkariko aipamena: HEMEN
FERNANDO ARBURUA
Fusilak pizten dituen sua
Froilan Escobar eta Felix Guerra
Itzultzailea: Fernando Arburua
Argitaletxea: Txalaparta, 1991.
Fusilak pizten dituen sua (EZ DAGO OSORIK)
Orriz orri eta pasadizoz pasadizo, honako testigantzek Cubako Sierra Maestrako gerrilla garaiak ekartzen dizkigute begi aurrera. Heroi kolektiboa osatzen dute beren oroitzapen eta gogoeta xumeekin, errepresiorik latzena eta borrokarik garratzena pairatu eta burutu zuten emazteki eta gizaki miresgarri hauek.
MANU ARNAL GIL
Donde los días nacen muertos
Manu Arnal Gil
Argitaletxea: Hiru
Intsumiso baten historia da hau, egunak hilik jaiotzen diren lekuan: espetxean, alegia. Han, Manuk bere anaia Txabiri ikusten dituen eta harritzen duten gauzak kontatzen dizkio eta honek, idatziz jartzen ditu. Horrela sortu zen enkantuz beteriko liburu hau. Bertan, baztertuen munduko pertsonaia ugari aurkezten zaizkigu soiltasun handiz.
JOAKIN ARREGI “TXE”
Karibetik Kantaurira
Joakin Arregi
Argitaletxea: Paper Hotsak, 2003. Bertsoak.
“urruti egon arren
gaur naukazu bertan
bertsoak busti dira
maitasun esnetan
sentimendu haziak
itsatsiz zainetan
ez dira lehortuko
inoiz urteetan
erleak baitabiltza
arbola zaharretan”
JOSEBA ARREGI
Kartzelako leihotik
Joseba Arregi
Argitaletxea: Ataramiñe, 2004.
Hau ez da katalogo edota bilduma soil bat, ez eta ere margo-liburu bat. Guzti hori izanik, zerbait gehiago da. Bere militantzia politikoa dela eta, preso dagoen herritar xume baten liburua da, non sarritan irudiak ainguratzeko hizkuntza piktorikoari errelatu literarioaren beharra uztartzen zaion, era apal baina sakonki urrunetik mintzatu eta bere erakusketara etortzeko ezindua dagoenaren hitzez.
Burdin elorri arantzetan
Joseba Arregi
Argitaletxea: Ataramiñe, 2015.
Labirintoa da nire mundua. Puzzleak, ertzak, bazterrak, txokoak, dena dago bistan. Dena dago kontrolpean. Urtez urte bildutako esperientzia dute gainean, labirintoan inor galdu ez dadin, inor aspertu ez dadin.
Bakartasunaz bi hitz
Filipe Bidart
Argitaletxea: Txalaparta, 2004.
> Liburuaren atal bat.pdf
> Bakartasunaz bi hitz (EZ DAGO OSORIK)
Umorea eta aldarte makurtu ezina erresistentzia arma bihurturik, isolamendua den tortura zuriari buruz mintzo zaigu Filipe Bidart. Hogeita bost hilabete bakarturik izan zuteneko egunetan oinarrituriko testigantza xamurra bezain latza da Bakartasunaz bi hitz, arratoi eta uniformedunen konpainian idatzia.
JOXE BLANCO
Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuinak
Joxe Blanco
Argitaletxea: Ataramiñe, 2004.
>> Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuinak.pdf
Bost ipuin jasotzen dira liburu honetan, haur txikiei zuzenduak denak, baina estilo eta marrazki mota ezberdinekin. Edizio landua eta koloretsua da.
La plaza de Urbina
Andoni Cabello
Argitaletxea: Txalaparta, 2004.
La plaza de Urbina (EZ DAGO OSORIK)
La plaza de Urbinak Iñaki Ormaetxea Antepara urbinarrak kontzientzia politikoa hartu zueneko garaiaz hitz egiten du. Ametsez betetako haurtzaroa, nerabezaro konprometitua, eta gaztaroan azken muturreraino eramandako konpromiso politikoa dira eleberri honetako idazleak eta protagonistak partekatzen dituzten biografia klabeak.
EKHINE EIZAGIRRE
Alde erantzira nabil
Ekhine Eizagirre
Susa, 2016ko apirila
«Alde erantzira nabil» bilduman parez pare zabaldu ditu leihoetako batzuk, borrokak, identitateak, feminismoak edo autoerotismoak berak ziega barruan utzi dizkioten giltzarriak kisketa eragile gisa baliatuta. Ate bati atzetik bestea zabalduz josi du liburua.
ANA EREÑO
Bloque H. Balada de un combatiente del IRA
Roger Falligot
Itzultzailea: Ana Ereño
Argitaletxea: Revolución, 1984.
Colon Bradyk borrokan eta espetxean bizi izandakoak kontatzen ditu autoreak nobela honetan.
JON ETXABE
Zamorako landan
Jon Etxabe Garitazelaia
Argitaletxea: Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2014.
70eko hamarkadan Zamorako (Espainia) kartzelan preso eman zituen zazpi urteetako oroitzapenak berritu ditu liburuan. Kartzela «filosofia ororen gaindiko errealitate gordina» eta «lotura eta ezin guztien paradigma» dela dio egileak liburuaren hasieran.
MIKEL ETXABURU
Zu zara orain txoria
Mikel Etxaburu
Argitaletxea: Elkar, 2010.
Mikel Etxaburu (Ondarroa, 1969) betidanik izan da irakurlea, baina debeku politikoen zoramenak kartzelara eraman zuenean ekin zion idazteari, eta poesia-liburu hau sortu zen, senez asmatua eta esku onez burutua. Hiru partetan banatuta, espetxeari berari buruzkoak dira poemetako batzuk, amodioari eskainitakoek osatzen dute beste parte bat, eta hainbat gai lantzen dira azkenengoan.
JON ESTURO eta MAXIMO AIERBE
Xake
Jon Esturo eta Maximo Aierbe
Argitaletxea: Irakaskuntza eta Kultur Aurrerapena. 1985.
“Argiro ikusten denez, ez gaude nobela baten aurrean, ez. Liburuxka honek arlo baten landatze lana du eskuetan. Xake arloaâ€, aitzin-solasean J.K. Alberdik dioen moduan. Honakoa, lan goresgarria eta miragarria da: kartzela batean bi presok egindako lana. Hutsune bat betetzeko helburuarekin: euskarazko kalitatezko xake manuala edo eskuliburua.
JON ETXEANDIA
Kartzelako lanak
Jon Etxeandia eta Juan Antonio Olagorta
Argitaletxea: AAM, 2001.
Jon Etxeandiak preso egondako 18 urteetan zehar idatzitako lanik onenen aukeraketa. Idatzi ugari aurkezten dizkigu, gai eta estilo ugarikoak. Haien arteko antzekotasuna, ziega baten barenetik idatzita egotea da. Jonek baieztatzen digu: “Kartzelatik ihes egiteak berarekin darama ez askatasuna berreskuratzea, errealitatetik ihes egitea baizikâ€.
KEPA ETXEBARRIA
Azeri gosetia
Kepa Etxebarria
Argitaletxea: Ataramiñe, 2005
8 urte arteko haurrei zuzendutako liburu honetan, Ainhoaren eta Ximon azeriaren gora beherak kontatzen dizkigu egileak.
EUGENIO ETXEBESTE “Antxon”
Veinte años después
Eugenio Etxebeste
Argitaletxea: Hiru, 1994.
Eva Forest-en ediziopean kaleratu zen Operación Ogro liburuari “Antxonek†egindako hitzaurrea da hau. Hiru argitaletxeak, baina, hitzaurrea aparte argitaratzen du, liburu formatuan. Eugenio Etxebestek, liburu honetan, urte haien azterketa sakona burutzen du gaur eguneko ikuspegiarekin.
ALFONSO ETXEGARAI
Regresar a Sara
Alfonso Etxegarai
Argitaletxea: Txalaparta. 200 orr.
Regresar a Sara (EZ DAGO OSORIK)
Zer egiten dute hainbeste euskadunek hamar urte baino gehiagoz konfinatuta Hirugarren munduko hainbat herritan? Erantzuna, liburuaren izenburuak dioen bezala, honako hau: euskal deportatu politiko baten testigantza irakurtzeko gonbitea.
Sagarren denbora
Dokumentala
Zuzendariak:Josu Martínez eta Txaber Larreategi.
Gidoia: Josu Martínez eta Txaber Larreategi.
Ekoizpena: Txema Uriarte eta Haizea Belza.
Argazkia: Hibai Castro.
Musika: Arkaitz Miner, Ruper Ordorika, Maddi Oihenart eta Eñaut Etxamendi.
→ Sagarren denbora TRAILERRA 04:47 [youtube.com]
→ Sagarren denbora OSOA 01.07.36 [argia.eus] [vimeo.com]
Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 km-tara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.
Hitzezko txalupak
Alfonso Etxegarai / Josu Martinez
Argitaletxea: Elkar. 2011.
Ez dira botilan sarturiko mezuak: itsaso eta lur urrunak zeharkatu bai, baina ez dira bidean galtzen, badakite nondik datozen eta nora doazen. Josu Martinezek eta Alfonso Etxegaraik gutunak idazten dizkiote elkarri, eta bide batez irakurle orori. Norbere bizimoduaz idazten diote batak besteari: eguneroko gorabeherak, pozak, ilusioak, minak… Baina, aldi berean, gure herriaren egoerak kezkatzen ditu: bere buruaren jabe izan nahi eta bizirik irauteko borrokan dabilen herria, bidegurutze historiko batean dagoena, kontraesanez eta zalantzaz josia.
La guerra del 58
Alfonso Etxegarai
Hitzaurrea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Txalaparta. 2017.
Desde su deportación en Sao Tomé, Alfonso Etxegarai conversa con su sombra, el camarada Itzal, sobre el idealismo; los muertos; la honestidad revolucionaria; la estructura mili, la poli-mili y la mili-poli; la guerra sucia; el arrepentimiento y otros muchos temas en este libro directo y honesto.
Diario y cartas desde la carcel
Eva Forest
Argitaletxea: Editions des Femmes. Paris, 1975.
Eva Forestek 1974an atxilotu eta hiru urte egin zituen preso. Lan honetan espetxeko egunerokoa eta gutunak bildu zituen, horrela kartzelatik irteteko modua eginez.
Testimonios de lucha y resistencia
Eva Forest
Argitaletxea: Ediciones Mugalde. Hendaia, 1977.
Testimonios de lucha y resistencia.pdf
Eva Forest: “Ia nekatuta nago komisarietan gertatzen diren gauzei buruz hitz egiten. Kanpoko jendeari askotan iruditzen zaio martir gisan jartzen garela, eta ez da hori. Askotan, torturari buruz mintzatzea eta Hirugarren Munduko gosea aipatzea berdina gertatzen da. Eta benetan nahi duguna, gure lan guztiarekin, herria gertatzen ari denaz jabetzea eta gai haietara hurbiltzea da. “Cartas a mis hijos” eta “Testinios de lucha y resistencia” hildo hortan eginiko lanak dira”.
Una extraña aventura
Eva Forest
Argitaletxea: Hiru, 2007.
Liburu txiki honetan Eva Forestek berridatzi egin zuen “Testimonios de lucha y resistencia” liburuaren “Diez días que conmovieron al mundo” pasartea: komisarian 10 egun egin zuten emakume batzuek esperientziak jasotzen zituen bertan.
RAFAEL DE GARATE
Diario de un condenado a muerte
Rafael de Garate
Argitaletxea: Axular, 1974.
Rafael de Garatek 23 urte zituen heriotza zigorra ezarri ziotenean. 37 urte beranduago klandestinitatean argitaratu zuen bere egunerokoa.
JON GAZTELUMENDI
Haizea mindu gabe
Jon Gaztelumendi
Argitaletxea: Susa, 1999.
Puerto de Santa María espetxean, 97-99 urte bitarteetan idatzitako liburua. Jon Gaztelumendiren ipuinok euren pausan doaz kartzelako mundu itsuan bidea asmatuz eta erakutsiz. Aise ezagutuko ditu kartzela ezagutzen duenak; ezagutzen ez duenari bidea zabalduko diote ezagutu dezan.
Mentxakaren aitorpena
Jose Ramon Goikoetxea Ardotxi
Elkar, 2006.
→ Mentxakaren aitorpena. Pasarte aukeratuak
Errealitate nobelatu gisa definitu daiteke liburu hau: 1971n egile eta protagonista atxilotzen dutenean hasten da, eta polizia-etxeko itaunketak irauten duen bitartean garatzen da: batetik, galdeketaren inguruko kontuak agertzen dira (informazioa lortzeko kolpe eta torturak, zer esan eta zer gorde atxilotuak egiten dituen kalkuluak, bere benetako nortasuna ezkutatzeko asmatzen duen estrategia abila…); bestetik, berriz, flash back ugarien bitartez, gainbegiratua ematen die bere bizitzari oro har eta borroka-urteei bereziki.
OIER GOITIA
Fakin Xokona
Oier Goitia
Poemak
Argitaletxea: Ataramiñe, 2012.
Kartzela oro da Fakin Xokona, baina preso bakoitzak bizi du bere kartzela. Hona Oier Goitiak sentitutako malkoen katedrala, garratz bezain gozoa.
BELEN GONZALEZ
Zimaren abenturak
Belen Gonzalez
Irudiak: Kepa Etxebarria
Argitaletxea: Ataramiñe, 2007
Haurrei zuzendutako liburu honetan, Zimak itsasoa hasi eta zerua amaitzen den lurraldeetan egindako ibilerak kontatzen dizkigu egileak.
IÑAKI GONZALO CASAL “Kitxu”
Carta a un fantasma
Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”
Argitaletxea: Txalaparta, 1997.
Carta a un fantasma (EZ DAGO OSORIK)
Ziegaren bakardadean denbora espazioarekin nahasten da. Iñaki Gonzalo “Kitxuâ€ren lehenengo eleberri honetan, bi estilo ezberdin eta bi narrazio paraleloren bidez, hiri-gerrillariaren mundu azeleratu eta pasionatua deskribatzen du egileak, insomnio-ametsak tolesdurez beteriko ziega batean nahasiak.
Hace frío aquí en España
Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”
Argitaletxea: Hiru, 1998.
Californiako San Quintín espetxean bizitza mordoa irudikatu zuen Jack Londonen “Peregrino de la estrella†haren moduan, Iñaki Gonzalo “Kitxuâ€k, gaur egungo espetxeetan baina, liburu hau irudikatu eta idatzi digu. 1994. urtetik preso, kultura kazetari jardundako getxotar honen bigarren liburua dugu hau
Nadine
Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”
Argitaletxea: Txalaparta, 2000.
Nadine izeneko neska gazte alemaniar bat Bilbora iristen da ohikotasunetik ihesi, eta ordura artean ezezaguna zuen mundua ezagutzen du bertan. Berehala, bizirik dagoen hizkuntza, kultura eta gizarte batek liluratzen du. Azkenean, maitasuna eta borrokarekiko konpromisoa ere ezagutuko ditu.
La barca de amin
Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”
Argitaletxea: Txalaparta, 2002.
La barca de amin (EZ DAGO OSORIK)
Amin eta biek adin bera dute. Urte bereko hilabete eta egun berean sortu ziren. Bata Aljerian, eta bestea Euskal Herrian. Adiskideak dira eta amets egiten dute. Aske izatea amesten dute, espetxeratuak izan aurretik amesten zuten moduan. Eta askeak dira, egunez egun, beraien askatasuna eraikitzen dutelako. Kartzelari buruzko liburu ederra da hau.
El niño de Maguey
Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”
Argitaletxea: Txalaparta, 2006.
El niño de Maguey (EZ DAGO OSORIK)
Danilok hamar urte bete zituen egunean agindu bat jaso zuen. Marciali, FMLNko buruzagi iheskor bati mezu bat helarazi behar zion. Sakelean xentimo batzuk zituela eta ordura arte bere mundua izan zenaz banandurik, El Salvador gurutzatuko du, mendien eta Iraultzaren bihurguneak haur baten begirada inozo bezain zorrotzaz ezagutuz.
¡Cómo no quererte, Alba!
Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”
Argitaletxea: Txalaparta, 2010.
¡Cómo no quererte, Alba! (EZ DAGO OSORIK)
1990eko irailaren 10ean Gareseko mediku gaztea, Begoña García Arandigoyen, Alba, ERP Herriaren Armada Iraultzailearen gerrilla zutabe bateko osasun-lantaldean ziharduela, militarrek zauritu eta bahitu egin zuten. Ondoren, bortxatu, torturatu eta garondoan emandako tiro batez hil. Obra hau izan zitekeenaren historia da, emakume aparta baten biografia, noizbehinka asmatutakoa, noizbehinka benetakoa.
KARLOS GORRINDO
Neskazale gazte baten balentriak
Guillaume Apollinaire
Itzultzailea: Karlos Gorrindo
Argitaletxea: Elkar, 1988.
Kontakizun honetan Roger deritzan gazte bat dugu protagonista, eta honen aurkikuntzak mintzagai. Ze deskubrimendu egiten du? Bizitzaren katramila eta misterio ezkutuei dagozkienak, sexu kontuak hain zuzen ere. Horretan laguntzaile: izeba, arrebak, neskameak. Lekua, uda pasarako gaztelu bat, bere eskailera, gela eta txoko guztiekin.
Pirataren ibilbidea
Jack London
Itzultzailea: Karlos Gorrindo
Argitaletxea: Elkar, 1991.
San Frantziskoko moiletan ibiltzen den mutikoa dugu Joe, eskola betiko utzita, Dazzler ontzian itsasmutil sartu arte, French Pete kapitainaren aginduetara. Joek ez daki ordea, Dazzler itsasontzi pirata dela. Ugari izango dira abenturak: lapurretak, tiroakekaitz izugarriak, ihesak… Hala ere, barne-borroka batean bizi da Joe: berak ez du lapur izan nahi.
Ni naizen hori
Karlos Gorrindo
Argitaletxea: Txalaparta, 1992.
Ni naizen hori (EZ DAGO OSORIK)
Herria, hiria, Euskal Herriaren ametsak, eguneroko bizipen arruntak, elkarrizketa sakonak, azalekoak, futbola, prostituzioa, mozkorrak, auzoetako kiratsak… Dena nahas-mahasean barreiatzen da Bilbo handia inguruan, baita abertzaleen borroka gogorrenari dagokion sufrimendua ere. Balore tradizional bat baino gehiago kolokan utziko dizun eleberria.
Trostan, hegan zein narrazean
Karlos Gorrindo
Argitaletxea: Txalaparta, 1994.
Trostan, hegan zein narrazean (EZ DAGO OSORIK)
7 urtetik aurrera. Mikelek interes handiz hartu du hirian zooa jarri behar duteneko berria. Baina hasieran besterik ez; geroxeago konturatuko da zooaren itxura alaiaren atzean, dena ez dela hain polita. Animaliak giltzaperaturik bizi dira, euren etxeak, familiak eta lagunak dituzten lekutik oso urrun, eta gainera gehienentzat jasangaitza den egoeran.
Gaur zortzi
Carmen Gisasola
Argitaletxea: Alberdania, 2012.
Andoni preso dago Kordobako espetxean. Ezezagunen batek bidalitako gutun luze bat jaso du. Gaur zortzi, gutuna idazten duen emakume horren alabak ihes egin du organizazio armatu batean militatzeko. Andreak luze kontatzen dio gutunean zehar organizazio horretan militatzen duen preso horri beraren eta alabaren arteko harremana, konpromiso politikoari konpromiso pertsonala aurrez aurre jarririk.
IMANOL HARANBURU
Bake zibila eta beste zazpi gerra ipuin
Zenbait egile
Itzultzailea: Imanol Haranburu
Argitaletxea: Susa, 1989.
Bake zibila eta beste zazpi gerra ipuin.htm
Bake zibila eta beste zazpi gerra ipuin liburu honetan hiru kontinente: Asia, Afrika eta Amerikako zortzi ipuin bildu dira. Zerk batzen ditu ipuinok hemen? Ezezagun ohi zaizkigun errealitate batzuen ingurukoak izateak. Kolonialismoaren ondorioak edo eta erasoa eta borroka jasandako herrialdetakoak. “Gerra ipuinak” dira: zapalkuntza eta errebeliozkoak.
MIKEL IBARGUREN
Hemen gauak lau ertz ditu
Mikel Ibarguren
Argitaletxea: Susa, 1996.
> Hemen gauak lau ertz ditu.html
Mikel Ibargurenen lehenengo poesia liburu honen lirikotasun kementsuak adierazteko ahalmena du tasunik nagusiena. Ibargureni mundu afektiboarekiko sortu zaion distantzia gainditzeko saioa jo liteke Hemen gauak lau ertz ditu. Deserrotze bat eta ondorengo bilatzeak, berreskuratze ahalegin sakonak, mamituko du liburua.
XANTI IPARRAGIRRE
Biziaren azala
Xanti Iparragirre Perurena
Argitaletxea: Bertsolari liburuak, 1998.
“Gu haur txikiak ginela, bertso-eskola hitza oraindik kontraesan larria zen garaian, hiru gizonek haur talde bat hartu eta bertsoak erakusten hasi zitzaizkigun. Bertso-hezkuntzaren lehen hazia zenâ€, dio Jon Sarasuak. Xanti zen hiru gizon horietako bat, errefuxiatu behar izan zuen arte. Liburu honetan Xantik bertso-sorta luzea eta bere biografia aurkezten dizkigu.
MAIXOL IPARRAGIRRE
MALBE. Alejando Iturbe Aranaren bizitza
Maixol Iparragirre eta Joseba Garitaonaindia
Argitaletxea: Egileak, 2008.
Leintz bailarako Bedoña auzoko Alejandro Iturbe Aranaren bizitzari buruzko liburua.
Gerraren antzea
Sun Tzu
Itzultzailea: Xabier Izaga
Argitaletxea: Txalaparta, 1995.
Gerraren antzea (EZ DAGO OSORIK)
K.a. IV. mendean, gerraren antzeari buruzko lehenbiziko saiakera idatzi zen Txinan. Egilea, Sun-Tzu. Liburu hau, hogeita bost mendetan zehar, pentsamendu militarraren oinarritzat hartua izan da. Gerraren antzea, engainuan oinarritzen da. Gerraren antzean adituak direnek, borrokatu gabe menperatzen dute arerioa.
Bart irakurtzeko gaur izkiriatua
Xabier Izaga
Argitaletxea: Susa, 1998.
Bart irakurtzeko gaur idatzia.htm
Xabier Izagaren lehendabiziko poesia liburua, Carabanchel, Puerto, Herrera eta Caceresko espetxeetan ondutakoa. Egoera xumeetan bilatu du atsegina, saminetan jalgi zaio zorroztasuna, ausentzian kantatu du amodioa. Bizitzari eta egunerokoari mintzo zaio, inoiz umorez eta irriz, inoiz lagunkoi baina maltzur… beti mindura ezti eta zirikatzaile batekin.
Tiempos de insurgencia
Antton Jauregizuria
Utrisque Vasconiae, 2007.
“Basauritik ihes egin genuenetik 25 urtera elkartu egin ginen kartzelan egondakoak. Afaria egin genuen eta hantxe sortu zen asmoa: kartzela garaiko historia idaztea. Eta neu arduratu nintzen: grabagailua hartu eta batari eta besteari galdezka hasi, ze hainbat gauza ahaztuta neuzkan. Hura idatzi nuen, baina motz samar geratu zitzaidan. Orduan, liburu itxura sendoagoa eduki zezan, nire bizitzako pasarteak erantsi nizkion, ze material hori eskura neukan, neure gogoan, esan nahi dut.”
Egunak
Iñaki de Juana Chaos
Argitaletxea: Txalaparta, 2000. 174 orri.
Euskaraz / Españolez
Euskal presoen duintasunak literaturaz gozatzeko eta errepresaliatuen egoeraren berri zuzenean izateko aukera eman digu behin baino gehiagotan. Hau da aukera horietako bat. Narrazioko presoaren zigorra 10.950 egunekoa da. Egunez egun gainditu behar den zigorra. Irakurlea gatibatzen du liburu honek baina, amaitzean, idazleak preso jarraitzen du.
La senda del abismo
Iñaki de Juana Chaos
Argitaletxea: Txalaparta, 2002. 250 orri.
La senda del abismo (EZ DAGO OSORIK)
“Metro-ahoaren zuloan, kartoien artean, arropa zikinez osatutako pilen artean, oinezkoen begirada axolagabeen aurrean, hiriaren zurrunbiloaren erdian, bazen bizitzarik. Eta ez ziren hiriaren altzariak”. Kalean bizi diren jende horiei eskainitako eleberri honetan, Iñaki de Juana, gizarteak baztertu eta ahazturik dituen horien bizitzan barneratzen da.
Herriak eta gizonak
Saiakera
Julen Kaltzada
Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea, 1979.
Liburu honetan historiaurretik hasita erromatarren garairaino aztertu zuen Zamorako presondegian Julen Kaltzadak.
Eskularruak erostera
Japonierazko ipuina
Itzultzailea: Urko Labeaga
Argitaletxea: AAM, 2008.
Zuzenean japonieratik itzulitako haur literaturako liburua da hau.
El umbral del dolor
Idoia Lopez Riaño
Argitaletxea: Autodefentsa, 2012.
Historias de mujeres presas, las que nadie conoce ni escucha, las que quedan escondidas, ocultas bajo las apariencias o las buenas formas, e incluso maquilladas por la tinta de las rotativas y los rótulos televisivos. Son historias que hablan de las debilidades humanas, de los sentimientos, de lo que puede llegar a suponer para una mujer el vivir encasillada, impotente, tolerando todo lo que una vida estereotipada nos marca a cada una.
Torturadores & Cia
Xabier Makazaga
Argitaletxea: Santurtziko Torturaren Aurkako Taldea, 2008 (interneterako).
Torturaren erabilera munduan zehar aztertzen du, Euskal Herriaren ikuspegitik aztertu ere.
La red. El tormento en la España constitucional
Xabier Makazaga
Argitaletxea: Txalaparta, 2008.
La red. El tormento en la España constitucional (EZ DAGO OSORIK)
Barne-arazo eta Justiziako Ministerioan igarotako egonaldiaz aritzen den liburu honetan, Fernando López Agudinek Gasteizen eginiko bilera «antiterrorista» batean egon zela kontatzen du. Bere hitzak ikaragarriak dira: «Bilera sarearekin lan egiten jarrai zitekeenetz dilemaren ingurukoa zen.» Sarea, Lopez Agudinen esanetan, «tortura eta tratu txarrak izendatzeko erabiltzen den eufemismoa da». Torturatzen denaren aitorpenetik hasita, han bildutakoek eztabaidatzen zutena egiten jarraitzea edo bertan behera uztea zela azaltzen digu.
Errealitate ilun horretatik abiatuta, liburuak «demokrata» eta giza-eskubideen «defendatzaile» asko haien lekuan jartzen dituzten datuak eskaintzen ditu. Oinazezko ozeanoetatik testigantza eta gertaerak berreskuratuz, 30 urte luzetako infernua deskribatzen du. 1978. urtean Espainiar Konstituzioa onartu –inposatu, Euskal Herriaren kasuan- zutenetik igarotako urte berak, alegia. Torturatzen den lekuan ez dagoelako demokraziarik.
Manual del torturador español
Xabier Makazaga
Argitaletxea: Txalaparta, 2009.
Manual del torturador español.pdf
Espainiako aginpideek ustezko “Tortura faltsuak salatzeko ETAren eskuliburua†baliatzen dute tortura eskandalu bati aurre egin behar dioten bakoitzean, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari lotutako eskandalua.
Autoreak aitzakia hori hankaz gora jarri ostean, zehaztasunez azaltzen ditu Inteligentzia Agentzia Zentralaren (CIA) bi tortura-eskuliburu ezagun, Espainiako segurtasun indarrek darabilten metodo berberak biltzen dituztenak. Halaber, egileak salatu egiten du isiltasunaren harresia eraikitzeko modu sistematikoa, zeinak tortura ukatzeko helburua duen.
Torturak trantsizio garaitik arduragabe jarraitzen du indarrean Espainiako estatuan. Torturaren ukapen zitala agerian uzten duten datu anitz eskaintzen ditu liburu honek, Espainiako torturatzaileen eta haien konplizeen benetako eskuliburua izanik.
Sasian barna
Xabier Makazaga
Argitaletxea: Ataramiñe, 2012.
Trepetak motxilan bildu eta poltsikoak ametsez lepo mugaren bestaldera joandakoak, “mugaren bestaldera joatea”k berun zaporea zuen garaiean. Zapore mikatz bezain gozoko kontakizuna dastatuko du irakurleak, orriak pasa ahala. Mitifikatzeko helbururik gabe, urte luzez hamaika euskal gizon-emakumek parte hartu zuten borroka klandestinoaren zertzeladak. Izan zirelako baikara eta garelako izango baitira. Gu eta haiek.
El caso Portu-Sarasola
Los encubridores de la tortura al desnudo
Xabier Makazaga
Autoedizioa, 2015
Portu-Sarasola tortura kasua aztertzen du liburuak, Estatuak torturak ezkutatzeko, eta torturatzen jarraitu ahal izateko sortu dituen egituren ikuspegitik aztertu ere. Datu eta dokumentu ugaritan oinarrituz, ezkutatu nahi izan duten hori azaleratzeko saiakera da.
Guerra sucia en Iparralde 1975 – 1987
Xabier Makazaga
Autoedizioa, 2015
> Guerra sucia en Iparralde 1975 – 1987.pdf
Espainiar Estatuak, frantziarraren ezinbesteko laguntzarekin, euskal iheslari politikoen kontra Iparralden 1975etik 1987ra erabilitako gerra zikina aztertzen du liburuak.
PELLO MARINELARENA
Pello
Pello Marinelarena
Argitaletxea: Amnisiaren Aldeko Batzordeak, 1993.
Pello Marinelarenaren idatziak eta margoak. Liburu honen orrialdeetan, bizitzari hurbildu zitzaion gizon batek bizitza bera nola isladatu zuen eta,batez ere, nola aldarazi zuen agertzen da.
GABI MOUESCA
Prison@net. Journal d’un “longue peine”
Gabi Mouesca
Argitaletxea: Gatuzain, 2002.
Argiak izan gaitezen: kartzelapeko denboraldia, harresi artean bizitzen egotea, azaldu ezin daitezkeen hainbat kontzeptu eta errealitate multzoa da. Esan nahi baita, kartzela ez da kontatzen, bizi egiten da. Dokumentu hau 16 urte preso daramatzan gizon baten begirada baino ez da, preso egoteari eta munduaren egoerari buruzko begirada.
“Borrokak presondegian – Lekukotasunak” / “Luttes en prison – témoignages”
Gabi Mouesca
Argitaletxea: Zortziko, 2013.
Euskaraz eta frantsesez, bi ediziotan argitaratua, liburuak 1985 eta 2000 urte artean, preso zegoelarik, idatzitako hogeita hamahiru testu biltzen ditu. Gutxitan aipatua den presondegiko borroken lekukotasunak ematen ditu bertan. Presondegian bidegabekoaren aurka borrokatu, borrokatzen eta borrokatuko diren guztientzat omenaldi bat da.
JUAN LUIS MUGERTZA
Lunaren Goiztiri
Juan Luis Mugertza
Argitaletxea: Ataramiñe, 2005
Juan Luis Mugertzak Jaen II espetxera egindako bidaiaren lekukotasuna utzi nahi izan digu liburu honetan, bizi izandakoa kontatu beharra ikusi zuelako. Liburu honetan, nobela izanik, pertsonaia guztien izenak, ordea, benetakoak dira. Errealitatea fikzioaren gainean idatzi da, eta tragedia modura aurkez zitekeena ipuin harrigarri bilakatu da Goiztiri, Kontxa, Gatza eta gainerako euskal preso politikoen eta euren senitarteko eta lagunen bizipenetan.
IBON MUÑOA
Olerkiak
Ibon Muñoa
Argitaletxea: Eibarko Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2009
Espetxean tarteka-marteka bere olerkiak idatzi eta helduarazteko aukerak aprobetxatzen ditu Ibon Muñoak. Liburuxka honetan bere olerki batzuk biltzen dira, bere sormenaren adibide.
Ametsen txokoan bizi naiz
Ibon Muñoa
Argitaletxea: Ataramiñe, 2011
> Ametsen txokoan bizi naiz.pdf
Izenburuak dioen bezala, Muñoaren ametsekin topatuko gara liburua irakurtzean, ametsak hitz-neurtuan. Oroimenak eta desioak, askatasuna eta kartzela, zapalketa eta burruka… agertuko zaizkigu ezinbestez, lehenengo orritik azkeneraino euskal preso politikoaren ametsetan.
Ainarak herrira itzuliko dira
Ibon Muñoa
Argitaletxea: Ataramiñe, 2014
→ Ainarak herrira itzuliko dira.pdf
Muñoaren bigarren liburua Ametsen txokoan bizi naiz liburuaren jarraipena dela esan daiteke. Kronologikoki ordenatuta, espetxean idatzitako bertso eta olerkiek haren numerazioa jarraitzen dute.
Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin
Ibon Muñoa
Argitaletxea: Ataramiñe, 2016
→ Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin.pdf
Muñoaren hirugarren liburua aurreko bi liburuaren jarraipena dela esan daiteke. Kronologikoki ordenatuta, espetxean idatzitako bertso eta olerkiek haren numerazioa jarraitzen dute.
Udaberrian biziko gara
Ibon Muñoa
Azaleko irudia: Mikel Zarrabe
Argitaletxea: Ataramiñe, 2017
Ibon Muñoak bertsotan antolatzen ditu kartzelaldiak eragiten dizkion oroimenak, desioak, ametsak eta hausnarketak, kartzelara eraman zuen borrokaren ildotik, eta kartzelako egunerokotasunean kokatuta. Udaberrian biziko gara laugarren bertso liburua dugu, aurrekoen segidan, Kordobako espetxetik idatziak.
IÑAKI OJEDA
Penumbras de un ayer. Poesia bilduma
Iñaki Ojeda
Argitaletxea: Ataramiñe, 2009
Espetxean literaturarekiko grina garatu zitzaion. Poesia ugari idatzi zituen, baita ipuinak ere, denek ala denek bere esperientzia -batez ere politikoa- jasotzen zutelarik. Zoritxarrez, lan hauetako asko desagertuak zaizkigu, Puerto de Santa Maria espetxeko kartzelariek erregistroetan lapurtuta.
Elurtzan datzaten zuhaitz enborrak
Jon Lariz [Mario Onaindia]
Argitaletxea: Gero, 1977; Hiria 2006.
Elurtzan datzaten zuhaitz enborrak presoaren borrokaz diharduen eleberri lineala da, egituraz ia klasikoa. Burutik eginik dagoela dirudien gizon bat bere bizitzako zenbait une funtsezko oroitzen eta taxutzen saiatzen da bi lagunen aurrean.
Louis Bonaparteren “Broumarioaren” hamazortzia
Karl Marx / Itzulpena: Mario Onaindia
Argitaletxea: Lur, 1973.
Karl Marxek 1851-52an idatzi zuen saiakera honetan Louis Napoleon Bonapartek 1851ean emandako estatu kolpea aztertzen du materialismo historikoaren ikuspegitik. Oinarrizko testua da marxismoak estatu kapitalistaren gainean duen ikuspegia ulertzeko.
MIKEL ORBEGOZO
Preso Nago
Mikel Orbegozo
Argitaletxea: Ataramiñe, 2010
Espetxeko bizimoduaz ari da, barneko sentipenetaz, gauza txikienetaz ere, baina baita espetxeetan isla duen gure herriaren aurkako estrategia errepresiboaz. Duintasuna kolpatua, elkartasuna zigortua eta maitasuna ere kriminalizatu nahi den garaiotan, Mikelek salaketa lana egiten du, ikuspuntu ironiko eta umore puntu batekin ondua.
Preso Nago II
Mikel Orbegozo
Argitaletxea: Ataramiñe, 2013
Preso Nago II aurreko bildumaren jarraipena da, estilo landuago eta ikuspegi finduaz.
Ilargipean
Mikel Orbegozo
Argitaletxea: Ataramiñe, 2015
Aurreko albumen estiloarekin, oraingo honetan gai monografikoaren inguruan: bisitak eta familiarrak.
Hemen nago, baina ez gelditzeko
Markel Ormazabal
Argitaletxea: Txalaparta, 2014. 124 orr.
Mamutzarraren eraikuntza nondik datorren ulertu nahi du egileak, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko.
ERNESTO PRAT
Hiru ilargi laurden
Ernesto Prat Urzainki
Argitaletxea: Metaziri, 2013, 188 orr.
>> Hiru ilargi laurden.pdf/on line/e-book…
Ihesean zebilela idatzi zuen Enesto Prat Urzainki Little-ek Hiru ilargi laurden eleberria. Bertan besteak beste arkeologia delarik hizpide, abenturazkoa izan zitekeen tentsioa eta gizarte-gomuta uztartzen ditu eleberriak. Egileak berak dioen moduan ‘abentura handiena liburua bera idaztea izan da’ eta politika eta kritika soziala dira liburu ardatz nagusiak.
Orpoz Orpo
Ernesto Prat Urzainki
Argitaletxea: Txalaparta, 2014
Klandestinitatea, sexua eta umorea uztartzen ditu nobela honek. Ernesto Pratek klandestinitatean idazten hasi, kartzelan jarraitu eta kalera irten ondoren amaitu zuen liburua. Txalaparta argitaletxeko Literotura sail erotikoan argitaratuta dago.
PEPE REI
Intxaurrondo. La trama verde
Pepe Rei
Argitaletxea: Txalaparta, 1996.
Intxaurrondo. La trama verde (EZ DAGO OSORIK)
“Intxaurrondo. La trama verde†Espainia beltzean oraindik dirauen botere faktiko bati buruzko errelato beldurgarria da: Guardia Zibilari buruzkoa. Baina liburu honek ere garbi utzi nahi du gertakizun guzti hauetaz gain orain artean salatutakoa ustelkeriak zulatutako Estatu baten iceberg-punta baino ez dela.
Carabanchel
Pepe Rei
Argitaletxea: Txalaparta.
Asturieseko industria-gizon bat atxilotuta dago Carabanchelen, Auzitegi Nazionaleko epaile batek faktura faltsuen muntaian parte hartzea leporatuta. Eritegian, antigoalekoen saltzaile zahar bat, engantxatuta dagoen mertxero bat, eta beste pertsonaia batzuk aurkituko ditu. Guztiek, berak eta zaharrak ez ezik, prest dute iheserako plana.
ALVARO REIZABAL
En estas casas ya se sabe
Alvaro Reizabal
Argitaletxea: Txalaparta, 1993, 158 orr.
Euskal presoen abokatuak gartzelan eman zuen denboraldia, barneko mundu hori umorez eta ironiaz kondatzeko izan zen aprobetxatua.
ANJEL REKALDE
Herrera, prisión de guerra
Anjel Rekalde
Argitaletxea: Txalaparta, 1990, 197 orr.
Herrera de la Mancha segurtasun goreneko espetxean euskal preso politikoek errepresioaren gainetik bizi dira. Kontakizun erraz eta zuzenean, erresistentziaren egunerokoa da Anjel Rekalderen liburu hau…
Dorregarai. La Casa Torre
Anjel Rekalde
Argitaletxea: Txalaparta, 1992, 343 orr.
Dorregarai. La Casa Torre (EZ DAGO OSORIK)
Bost euskaldun belaunaldi agertzen dira istorio honetan, deserri, kezka, maitasun eta gerra berdinetan harrapatuak.
Sombras del alba
Anjel Rekalde
Argitaletxea: Txalaparta, 1995.
Sombras del alba (EZ DAGO OSORIK)
Azkeneko hamarkadan Donostian girotua, hiru euskal gaztek emoziorik handienaren erasoa jasoko dute. Giza pasiozko errelato beroa.
Mugalaris. La memoria del Bisadoa
Anjel Rekalde
Argitaletxea: Txalaparta, 1997. 375 orr.
Mugalaris. La memoria del Bisadoa (EZ DAGO OSORIK)
Inor ez mugalariak bezala euskaldunen herriaren ezkutuko historia ezagutzeko. Aurreko gerra guztietan bezala, jende isil eta konprometitu horrek mugaldeko bideetako gakoa izaten jarraitzen du. Mugalariak ETAren historia ezagutzen du zapaldu egiten duen lurra bezain ongi. Eta eleberri honen egileak ederki ezagutzen ditu hirurak.
Memorias de mañana
Anjel Rekalde
Argitaletxea: Txalaparta, 1998. 120 orr.
Memorias de mañana (EZ DAGO OSORIK)
Anjel Rekaldek liburuaren argitalpen urtera arte idatzitako artikulurik hoberenen bilduma da hau.
LUIS REZOLA TXIMELA
Bakardadeko ametsak I eta II
Luis Rezola Tximela
Argitaletxea: Auspoa, 1989.
Bakardadeko ametsak I eta II.pdf
Idaztea, preso egonik, askatasuna bizitzea da. Dueso espetxe gogorretik ihes egiteko hasi zen idazten Tximela kapitaina: alerta bat gizarteari edo geroari, salaketa garratza, sufrimenduaren lekukotza. Gosea, eritasunak, herrimina. Epaiketa militarrak. Anaia bat frontean hila. Bestea zauritua, Iparraldean aterpeturik. Ama semeen aztarrenik hartu ezinda. Eta gaua, gaua bere sarraila hotsekin: jendea ateratzen fusilamendura.
RUBEN RIVERO
Insurrecto
Ruben Rivero
Azala: Itziar Moreno
Argitaletxea: Taupaka, 2015.
Bizitzaren gorabeheretatik, inoiz ezer zalantzan jarri duen pertsona bat munduaz galdetzen hasita, garapen pertsonalaren bidea azaltzen digun nobela.
La cuenta de los pasos
Xabier Sanchez Erauskin
Poesia
Argitaletxea: Vosa, 1985.
“La cuenta de los pasos espetxean egindako halako eguneroko bat da, poesiaz osatua. Niretzako hori da nire libururik autentikoena, noski, barrutik ateratakoa da. Hor ageri dira pasatu ditudan une txarrak, eta abar. Madrilgo VOSA argitaletxeak atera zidan. Blanco Chivitek bultza ninduen horretara.”
MITXEL SARASKETA
R arrazarena
Mark Twain
Itzultzailea: Mitxel Sarasketa
Argitaletxea: Susa, 1988.
> Lintxamenduaren estatu batuak
Maxwell Geismar-en Mark Twain and the Three R’s: Race, Religion, Revolution (New York, 1973) liburuaren lehen atala -eta sarrera- aurki daitezke liburu honetan. Mark Twainen zenbait artikulu, saio eta obra batzuen pasarteak biltzen dira bertan: zibilizazioa, inperialismoa, kolonizazioa, esklabutza, misiolariak, eta oro har kritika sozialeko testuak.
Egun bat nire bizitzan
Bobby Sands
Itzultzailea: Mitxel Sarasketa
Argitaletxea: Txalaparta, 1991.
Egun bat nire bizitzan.html
Egun bat nire bizitzan (EZ DAGO OSORIK)
Bobby Sandsek komuneko paperean eta uzkian gordetako boligrafo batez idatzi zuen liburu hau borroka eta duintasun testigantza bat da. 1981. urtean egilea bera eta beste bederatzi gizon heriotzara eraman zituen gose greba egin baino lehen Long Kesh kartzelan zer egoera zegoen erakusten du. Kontakizuna adore eta sinesmen historia bat da.
Hacia la libertad de Irlanda
Gerry Adams
Itzultzailea: Mitxel Sarasketa
Argitaletxea: Txalaparta, 1991.
Hacia la libertad de Irlanda (EZ DAGO OSORIK)
Irlandan eman zen bake prozesuaren ezinbesteko erreferentzia izan zen Gerry Adamsek, britainiar armadak joan den mendean mantendu zuen enfrentamendu militarrik luzeenaren arrazoi eta motibazioen berri ematen dizkigu liburu honetan; gainera, Irlandako gatazkaren irtenbiderako proposamenak ere azaltzen ditu.
Lurraren indarra
Zenbait egile
Itzultzailea: Mitxel Sarasketa
Argitaletxea: Susa, 1991.
Gaur egungo bost idazle indioren ipuinak biltzen ditu. Azken arnasan den mundu baten zantzuak. Alkohola, langabezia, legez kanpo bizitzea… asko dira ipuin desberdinen artean aurki daitezkeen loturak. Cherokeetatik pawneetara, siouxetik lagunatara, hona hemen egungo idazle indio interesgarrienen hitza. Lurraren hitza.
JARRAITU >>
BESTE LIBURUAK S-Z