Apaiz presoen kartzela berezia

2011, 22 abendua


Xabier Amuriza, Zamorako espetxean. Besteak beste, berak azalduko ditu gaur garai hartako gertaerak. / BERRIA

>> berria.info: Apaiz presoen kartzela berezia

Zamorako espetxean 1968tik 1976ra arte preso egondako apaizen inguruan mintzatuko dira Bilbon

Euskal Herriko historiaren pasarte ilun baten inguruan argia egiteko asmoz, Zamoran frankismo garaian preso egondako 40 apaiz euskaldunen inguruko informazioa biltzeari ekin dio Kalegane argitaletxeak. Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976) liburua argitaratu dute bilduriko dokumentazioarekin. Lan horren inguruan mintzatuko dira gaur Bilbon Anjel Zelaieta eta Edorta Jimenez egitasmoaren koordinatzaileak eta preso egondako Xabier Amuriza, Alberto Gabikagojeaskoa eta Josu Naberan.

«Euskal Herriak jasaten zuen errepresio basatiaren aurka ahotsa altxatzea erabaki zuen apaiz talde batek», diote egileek, eta Zamoran sartu zituzten, «eliza eta estatuaren gatibu». Informazioa eta dokumentazioa biltzen lan handia egin dute. Jabi Agirrek gordetako euskarazko dokumentuek erraztu diete beharra. 1967an ehun apaizek Bandasko grebaren harira sinaturiko gutuna dago agirion artean.

Horrez gain, protagonisten idatzizko lekukotasunarekin osatu dute geratera haien kontakizuna. Film baterako argumenturako ere badu presondegiaren historiak. Duela gutxi bete dira 40 urte preso ziren apaizek ihes egiteko saioa egin zutela eta kartzelari su eman ziotela.

‘ZAMORAKO APAIZ-KARTZELA’

Noiz. Gaur, 11:30ean, Bilboko Elkar megadendan.

>> berria.info: Zamorako apaiz kartzela. Angel Ugarteburu

Share

Iruzkinak