Eibarko presoek egindako lanen erakusketa irudietan

2011, 21 abendua

>> eta kitto: Presoen artelanak Topalekuan ikusgai

Atzo asrratsaldean zabaldu zuten Topalekuan hilaren 23ra arte (barixakurarte) ikusgai izango den “Ametsen txokoan bizi naiz” izenburuko erakusketa, Mikel Zarrabe, Ibon Muñoa, Aniaiz Ariznabarreta eta Igor Maiora preso eibartarren lanekin. Inaugurazio ekitaldian bertan, gainera, erakusketari izenburua ematen dion Ibon Muñoaren lehenengo liburua aurkeztu zuten. Ateramiñek argitara eman duen olerki-liburua aurkeztera Mitxel Sarasketa etorri zen eta ekitaldian Asier Serranok, Simone Begiristainek eta Jesus Mari Gisasola “Trunboik” Muñoaren liburuan jasota dauden hainbat olerki irakurri zituzten. Erakusketa ohiko ordutegian egongo da zabalik, 19.00etatik 21.00etara.

Oharra: Asier azkenean ez zen aurkezpenean izan, eta Ibon Muñoak aurkezpenerako idatzitako testua irakurri zuen haren ilobak

Erakusketa, argazkietan

Share

Iruzkinak