Sarrionandiaren poemen irakurtaldia Idazle Kartzelaratuaren Egunean

2011, 7 abendua

>>EuskalPenKluba: Sarrionandiaren poemen irakurtaldia Idazle Kartzelaratuaren Egunean

Azaoaren 15ean mundu osoan burutu zen Idazle Espetxeratuaren aldeko Eguna eta, horren harira, azaroaren 24an poesia emnaldia antolatu zen Erromoko Branka Elkartean, idazle presoak gogorarazteko.

Mitxel Sarasketak eta Laura Mintegik “Kartzelako poemak” liburuko zenbait poema irakurri zituzten, Joseba Sarrionandiak idatzitakoak. Liburu hau berriki berrargitaratu du Susa argitaletxeak. Honezkero argitaraturik zeuden poemak zuzentzeaz gain, sei poema berri gehitu dizkio egileak.

Ekitaldi horretan Iñaki Gonzalo “Kitxu” idazle presoaren poema bat ere irakurri zen, “Amari” izenekoa. Poema hau “Ataramiñe” liburuan argitaratu da eta egunotan aurkeztuko dute jendaurrean.

Share

Iruzkinak