Joseba Sarrionandia, “Narrazio guztiak 1979-1990”
2011, 2 abendua
Beheko argazkian: Xabier Mendiguren, Sarrionandiaren liburuak aurrean dituela, gaur Donostian eginiko agerraldian. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
>> gara.net: Joseba Sarrionandiaren “Narrazio guztiak (1979-1990)” liburua aurkeztu dute
Atxilotu aurretik, espetxetik zein erbestean idazle iurretarrak idatzitako ipuinak liburuki batean bildu dituzte, eta egungo ortografiara moldatu.
Ipuingintza modernoaren sorreran mugarri iza zen Joseba Sarrionandiaren (Iurreta, 1958) “Narrazioak” ipuin-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan.
Hizkera berri bat landu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta.
80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturiko Narrazioak, Atabala eta euria (1985) eta Ipar aldeko orduak (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak. Leku desberdinetan sortuak, laurak ere: hasierakoak Euskal Herrian, atxilotua izan aurretik; Narrazioak Puerto de Santa MarÃa espetxean (Cadiz, Estatu espainola), 1981 eta 1982an; Atabala eta euria Herrera de la Manchako presondegian 1983 eta 1984an; Ipar aldeko orduak ihesaz geroztik, erbestean eta ezkutuan.
Elkar argitaletxearen helburua zen ipuin guztiak liburuki batean bildu eta egungo ortografiara moldatzea; langintza horretan aritu zen Juan Luis Zabala, lehen bertsio batean. Gero, aldiz, egileak berak berridatzi ditu guztiak, zuzenketa axalekotik harago, estiloa goitik behera aldatuz baina bere jatorrizko espirituari leial eutsiz.
>> gara.net: Joseba Sarrionandiaren narrazio uzta, liburu bakar batean bilduta
>> berria.info: Bidea ireki zuten narrazioak
>> uberan.org: Sarrionandia gaurkotzen