Ataramiñe 2011 aurkezpena, gara.net webgunean

2011, 25 azaroa


Mitxel Sarasketa beste hainbat euskal preso ohirekin batera gaurko agerraldian. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

>> gara.net: Lau liburu berri aurkeztuko ditu Ataramiñek Durangoko azokan

Euskal preso politikoen idazkiekin osaturiko liburuekin batera Ataramiñe argitaletxeak orain dela 25 urte osasun asistentzia eza dela-eta kartzelan hildako Joseba Asensio “Kirruli” omendu dute.

Ataramiñe argitaletxeak hamargarren aldiz kaleratuko ditu euskal preso politikoen idazkiekin osaturiko liburuak.

Mitxel Sarasketak gaur goizeko agerraldian azaldu duenez, aurtengoan ere arazo ugari izan dituzte kartzeletatik testuak jasotzeko.

Durangoko azokara begira kaleratu dituzten lau liburuen artean 24 preso politikoren testuak batzen dituen “Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak” dago.

Ibon Muñoa preso eibartarraren poemekin osatutako “Ametsen txokoan bizi naiz” eta Mikel Antzaren “Bakarmortuko kronikak” ere argitaratu dituzte. Azken liburu hau, datorren astean aurkeztuko dute Donostian.

Aurtengo beste berritasun bat Borxa Urberuaga preso ohi gernikarraren “Espetxetik at” komikia izango da.

Ataramiñe argitaletxetik azaldu dutenez Durangoko azokan inzango dira abenduaren 5ean presoen aldeko ekitaldi batean eta abenduaren 6an Ahotsenean.

Share

Iruzkinak