Azaroak 15: Idazle presoaren aldeko nazioarteko eguna

2011, 15 azaroa

>> EuskalPen Kluba: Azaroaren 15ean mundu osoan gogoratuko dira Idazle Presoak

Azaroaren 15ean urtero burutzen da Idazle Kartzelaratuaren aldeko Eguna (Day of the Imprisoned Writer – DoIW) eta munduan diren PEN talde guztiek ekitaldiak egiten dituzte. Urtero idazle batzuen kasua azpimarratzen da, idazle hauen egoera luze eta zabal emateko ezagutzera.

Aurtengoan, azalarazi nahi izan direnak hauexek dira: Reeto Alemu (Ethiopia), Susana Chávez (Mexico), Tashi Rabten (Tibet), Abdul-Jalil Alsingace (Bahrain) eta Ahmet Sik and Nedim Sener (Turkey). Informazio gehiago: PEN International.

Euskal Herrian azaroaren 24an burutuko da DoIW ekitaldia Erromon (Getxo-Bizkaia), Euskal PENek eta bertako AAMk antolatuta. Joseba Sarrionandiaren “Kartzelako poemak” irakurriko dituzte Mitxel Sarasketak eta Laura Mintegik. Ekitaldia Branka elkartean burutuko da arratsaldeko 20:00etan (kartela).

Share

Iruzkinak