Ateramiñeko kideei

2011, 19 iraila

Ohi bezala, gutun ireki hau bidaltzen dizuegu, giltzarrapo, murru, zentsura eta ezlekuen oztopoak gainditu eta bestela iritsi ezin dugun bazter horietara iristeko asmoz. Zuen lanak eskatzera gatoz. Lanak jasotzeko sasoia da. Horretan ari gara: gutunak idatzi, lanak antolatu, forma eman, edizioa prestatu… Garaiz ibili beharra dago, eta horixe gogoratu nahi dizuegu: abendua laster iritsiko da. Joan zen urtean Ataramiñe’10 bilduma eta Preso Nago komikia argitaratu genituen. Azken horren bigarren edizioa ere argitaratu dugu. Eta webgunea lekuz aldatu eta berritu egin dugu: Literaturakoadernoak.org helbidean bizi gara orain.

Atzera begiratuta, Ataramiñe euskal preso politikoen egoeraren erreferente bilakatu da. Pisua hartu du: zuen lanak irakurtzeak zuen lekuan jartzera eramaten gaitu. Bai eta aurrera begiratzera ere. Besarkada bat.

Ateramiñeko edizio taldea

Share

Iruzkinak