Kartzelako literatura Ziburun

2011, 9 otsaila

literaturaeskola.org

Otsailaren 19an, Kartzelako literatura izango dugu hizketagai Mitxel Sarasketa eta Jose Luis Otamendirekin.

* Mitxel Sarasketa kartzelan 20 urtez egondakoa da. Ondo ezagutzen ditu espetxeko bizitza, literatur lanak eta gaur egun ere, espetxeko bizi baldintzek zelan eragozten duten komunikazioa. Azken 10 urteotan, Ataramiñe literatura koadernoak ekimena bultzatzen aritu da.
* Jose Luis Otamendi idazlea eta irakaslea da. Azken urteotan, kartzelan dauden idazleekin harremana izan du, eta editore lanak egitea egokitu zaio hainbat presorekin. Jokin Urain idazleak dagoeneko 25 urte egin ditu preso, eta haren obra ondo asko ezagutzen du Otamendik. Literatura Eskola honetan, batipat Ez dago etxean lana hartuko du hizpide.

Share

Iruzkinak