Oier Gonzalez: Lagun izoztua
2011, 5 urtarrila
Joseba Sarrionandiaren liburuaren irakurtaldia. Villefranche sur Saôneko espetxean grabatua [zuzeu.com].
>> Oier Gonzalez: Zithal lili
2010eko azaroak 26.
Aupa, Espetxea oso errealitate zurruna bada ere, aldiro, tolesdura txikiekin topo egin liteke, marra horizontal eta bertikalez gainezka dagoen paisaia hausten duten tarteak. Tolesdura horietako batean osatu ahal izan nuen honoko bideo hau… eta beste moeta bateko tolesduretan gordeta zuongana abiatu da. Gune literario baterako irakurketa literario bat; literatura, naufragoak oratzen duen azken ohola lez bizi duen irakurle baten eskutik. Espetxea, zerbait izatekotan, naufragio erabatekoaren txokoa baita. Lehenik eta behin gizarte naufragatu baten adierazle, gero naufragio indibidualen bilgune eta bukatzeko, gu, euskal presook, pirata naufragatuen koadrila edo azken mohikano naufragatuen asanblada edo Robinson postmoderno taldea behin galdu genuen irla haren bila edo… Dagoeneko ohartuko zinatenez, Sarriren “Lagun izoztua†da esku artean dudan liburua. Argitaratua izan zen garaitxo hartan ni sasian nengoen eta sasian igaro dudan denboran makutoan gordea eraman dudan testu bat izan da. Orduko nere egunerokoaren oihartzunak edozein orrialdetan aurki nitzakeen, oso esperientzia berezia da norbere errealitatearekin fikzio batean topo egitea. Antzeko zerbait gertatu zitzaidan behin Pariseko liburu denda anglofono batean saltseatzen nenbilela, liburu bat eskuan hartu eta bizkar aldetik dendariaren iruzkina: “bai bai ETAko militante baten bizipenak aipatzen dituen polar interesgarria duzu horiâ€. Ez zen nere susto aurpegiaz ohartu, glups! Irakurtzen dudan atal hori bereziki maite dut eta irakurtzen dudan aldiro zirraraz betetzen nau, zirrara hori da bideoaren bidez partekatu nahiko nukeena. Bon ez naiz gehiago luzatuko idazlea baino irakurlea bait naiz, baina bukatu aurretik Anjel Lertxundiren hitz parea opari: “Errealitate literarioak errealitate erreala du iturri, baina, aldez edo moldez, erreala baino iradokitzaileagoa da errealitate literarioaâ€â€¦ edo ez. Besarkada bat.
Oier Gonzalez Bilbatua, Villefranche sur Saôneko espetxetik.