Zigor Olabarria, ‘Txori Urdinak’

2022, 11 urtarrila

Txori urdinak
Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik
Zigor Olabarria Oleaga
Argia, 2021
130×200 mm
212 orrialde

→ liburua hemen eros daiteke: Argia Azoka

argia.eus: Txori urdinak

Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu hamaika protesta eta ihesaldi saiakera, bahitu ditu funtzionarioak eta poliziak. Bidean, Euskal Herriarekin adiskidetu da. Gordinkeria, umorea, gorrotoa, samurtasuna, hausnarketa nahasten dira Santiren lekukotasunean; bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da berea.buru honetan, harek kontatua

Zigor Olabarria Oleaga (Gasteiz, 1977) Kazetaritza lanean aritzen da ARGIAn. Kartzelarekiko eta kultura punitiboarekiko kezka aspalditik datorkio, espetxeen aurkako eta preso sozial zein politikoen aldeko mugimenduetan aritua da. Liburuaren oinarrian dauden elkarrizketa saio luzeak 2020ko azaroan eta abenduan izan zituzten Olabarriak eta Cobosek, kalean, Cobos baldintzapeko askatasunean zela. Azken detaileak bisita eta gutunen bidez zehaztu dituzte, 2021eko ekainetik, ezustean, Cobos espetxean baita berriro ere.

→ argia.eus: ‘Txori urdinak’ liburua aurkeztu du ARGIAk Gasteizen 
→ argia.eus: «Santi Cobos: “Txori urdina, kaiolan bai, baina txoria”»
→ argia.eus: Zigor Olabarria Oleaga: “Preso sozial eta politikoen arteko zubiei balioa ematen die Santi Cobosek”
→ naiz.eus/gaur8: Zigor Olabarria Oleaga: «Ni ere, kalean, gogortu egiten naiz bizirauteko»

Share

Iruzkinak