Aitor Aranzabal Altuna: ANGIOLILLO
2010, 12 urria
Angiolillo
Aitor Aranzabal Altuna
2010
AITZINSOLASA
Ataramiñe, atera mina, euskalki batean ala bestean, esamolde edo espresio hau erabiliko dugu barruko harra ateratzeko. Barruan, barnean dugun korapiloa askatzeko tresna egokia da boligrafoa. Paperaren aurrean jarri eta lauzpabost, bospasei, hamaika edo hamabi esaldi izkiriatzea, terapia oso erabilgarria da, hesteetako min guztiak sendatzeko. Euskal preso politikoen kasuan ere bai, horma gris hauek gainditzeko; kizki alanbrea, txarrantxa, igarotzeko; murru erraldoi hauetatik ihes egiteko, abstraditzeko aukera ezin hobea eskaintzen du.
Komunikazioak interbenituta izatea aitzakia ona izan daiteke ariketa zintzo honi ez heltzeko. Baina eguneroko errealitatea ez da hori, alderantzizkoa baizik, lagun guztiei erantzuteko zailtasunak izaten ditugu. Astean bi gutun ateratzeko eskubidea dugu. Begi eta belarri zorrotzez aritzen diren zelatari finak ditugu. “Gran Hermanoâ€ren jarraitzaile sutsuak, besteen bizimoduak kontrolatzen, zelatatzen gustura aritzen diren miserableak. George Orwell-en “1984†nobelako jendarte eredua bizi bizian dugu, kontrol soziala eta errepresioa nagusi dira.
Bizitza honetan ezinbestean eta halabeharrez gutxienez hiru lan egin behar omen ditugu: zuhaitz bat landatu, ume bat izan eta liburu bat idatzi. Betidanik nire burua langile fintzat izan dut. Unibertsitate zurietan hezi eta erregimen zaharraren aldeko diren intelektualak baino labegaraietan hazitako langile gorriak nahiago ditut. Bizitzan, pinu larregi sartu ditut agian (lagun batek zera esaten zidan: pinu sartzaile amorratua izatetik zipaio izatera soilik pausu bat dagoela!!!; kar, kar, kar,… Barre egin dezagun askatasunez, ez dezala inork gure irria eta barrea arautu); haritz, pago eta gaztainondo ugariren aita ere izan naiz.
Bi ume zoragarri izan ditut eta “frigorifikotik†irtetean hirugarrena izango dugu. Irlandarren estrategia sortzailearekin bat egiten dut, erabat! Urteak aurrera doaz; garai batean gazteak izan ginen; egun ileak etengabe urdintzen ari bazaizkigu ere, odola gero eta gorriagoa dugu, egoskortasuna azalean…
Elorri zuriari ez dago mahatsik eskatzerik, ezta haltzari udarerik… baina zorretan nagoela pentsatzen dudanez hor doa nire saiakera, nire hirugarren eginbeharra.
Ataramiñeko lagunak errukitzen badira eta argitaratzera ausartzen badira, nire ahalegina NAVAL CARNEROko kai hau baino hobe batera iritsiko da.
Saiakera da, ez ikerketa sakona egin dudalako; alderantziz, saiakera da asko saiatu naizelako. Ausardia galanta neurea, idazlea izan naitekeela pentsatzea ere,…†JUNTALETRASAâ€. Hitzak ondo uztartzen asmatzen baldin badut, gaitz erdi.
Bergararra naiz, gure hizkeran bergarakua, (mokolua kanpotar batzuentzat), tostoiak eta errellenoak dira gure herriko goxo preziatuenak. Kofradia ere badaukagu gainera. Tostoia iruditzen bazaizue, edota errelleno gehiegi duela, barkatzen jakingo ote duzue? Hori egingo duzuelakoan nago.
Hedabide gehienetatik kanpo gaude Euskal Preso Politikoak, ahaztuak gara, manipulatuak, zentsuratuak, irainduak, jipoituak… liburuxka, honetan bidai-lagun izango dugun Michele Angiolillo anarkista italiarra ere, ahaztutako heroi txiki bat da,. Angiolillo moduko pertsonei tarte txikia eskainiko die historiak, pasarte eta biografi-azterketa gutxi… nahiz eta bere ekintzarekin historiaren norabidea nabarmen aldatu. Hona hemen nire omenaldi txikia…