Ibon Muñoa “Ezlekuan egunak xukutzen ditugu”

2015, 25 iraila

Ibon Muñoak egunak xukutzen jarraitzen du ezlekuan izanda ere. Bere hirugarren liburua editatzen hasiak gaude dagoeneko. Espetxean eskuz idatzitako testuak digitalizatu, errepasoa egin, irudiak aukeratu, hitzaurrea, maketazioa… 2013-2015 artean Puerto I eta Kordobako espetxeetan idatzitako bertso eta olerkiak jasoko ditu liburu berri honek, eta 2016ko udaberrirako emango dugu argitara.

Ezlekuan egunak xukutzen ditugu

“Espetxean denbora balia ezazu”,
gogoak diost jaikitzen naizenean,
neure ahalmenaren arabera dagit
kideek euren aldetik dagiten lez,
“orduak geldo doaz”, esan beharrean
osoki xukutzen ditugu egunak.
Nabaritzen da bizitza maite dugula,
geure lurraldearen askatasuna,
zigorrari irabazi diogulako,
begietan igartzen zaigu zirrara.

Korrikan, irakurtzen, idazten, ikasten…
uneoro gaude zergura egiten,
jakinduria darabilgu trukatzeko
etxartera ateratzen garenean,
geure bazterrei buruz berba dagigu
hamaika bizipen aipatzen baitugu.
Kontzientzia iraultzailea eskatuta
eratzen dugu denbora ezlekuan,
ez zaigulako inoiz bihotza erdoildu,
Euskal Herrian duinki biziko gara.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Centro Penitenciari Córdoba
14014 Córdoba

Ametsen txokoan bizi naiz
Ainarak herrira itzuliko dira

/ ataramiñe / literaturakoadernoak.org / RSS / e-posta /
facebook: literatura koadernoak / twitter: ataramine

Share

Iruzkinak