Ekhiñe Eizagirre “Fleuryko espetxetik, gure herria bihotzean”

2015, 26 martxoa



ARGIA 2444 zenbakia
2015ko urtarrilaren 04a
Bertso berriak

Ondarroako Topaketa Feministarako jarriak
Ekhiñe Eizagirre

Nolakoa nahi duzu
zuk Euskal Herria?
nolakoa da aizu,
zure argazkia?
nik irudikatzen dut
erabat berria
elkar zainduko duen
aberri txikia
parekidea eta
gure eskuz josia!

“Ez gara inorenak”
dio esaldiak
gureak dira gure
gorputz ta biziak
gure eskubideak
desira bustiak
familia eredu
anitz ta berriak
hanka arteak eta
gorputz biluziak!

Zertarako genero
prefabrikatuak?
estigmatizatuaz
besteon hautuak
bilakatu gaitezen
haien deabruak
subjektu feminista
ta intsumituak
plazerrez iraultzeko
norma arautuak!

Oharra: Ondarroako Topaketei amaiera bertso hauek abestuz eman zitzaien. Eizagirreren sortan ohar hau zetorren: “Fleuryko espetxetik, gure herria bihotzean”.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak