Jon Etxeandia gogoan

2015, 7 otsaila


Jon Etxeandiak gauza asko egin zituen bere bizitzan. Horien artean Ataramiñe sortu eta bideratu… 2010eko otsailaren 9ra arte. Aurten omenaldi xume bat egingo diogu, otsailaren 8an, haren heriotzaren urteurrenean.

Aitxaki bat ere bada, Jonen lagunak, burkideak eta etxekoak Ataramiñeren inguruan bildu eta Jon gogoratuz geure ibilibideaz jarduteko.

Hartara, 12:00etan batzar orokorrean besarkatuko dugu elkar Bizkargiko tontorrean. Haren figuraz, borrokaz, espetxeaz, literaturaz, elkartasunaz, geure bizitzaz jardungo dugu, bakoitzak dakien eran. Poemak errezitatu, batailak kontatu, kantatu, entzun, inguruari begiratu, gogoeta egin… Jon Etxeandia gogoan.

Bazkaria antolatu nahi dugu Larrabetzun, elkarrekin bazkaltzeko. Izena emateko epea: otsailaren 2ra arte, ataraliteratura@gmail.com helbidean. Bestela ere Larrabetzun egongo da non bazkaldu.

Eta 19:00etan Larrabetzuko HORI BAI gaztetxean, Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalek gartzelari buruzko gogoeta musikatua eskainiko diote: BURDIN HARIAK ETA PLASTIKOZKO KOILARAK (MAITASUN LUBRIKATUA).

Hautatutako testu, kantu eta irudien bitartez kartzelako erloju-goilare-izararte-izaretatik bidaia egitea proposatzen dizuegu solasaldi musikatu eta gogoeta partekatu honen bitartez“.

> Foileto hau deskargatzeko: Jon Etxeandia gogoan.pdf

> Ataramiñe: Jon Etxeandia, gure artera
> Wikipedia: Jon Etxeandia Zorroza

> Kartzelako lanak. Jon Etxeandia & Juan Antonio Olagorta
> Gosea lagun, laguna. Jon Etxeandia & Xabier Beloki [Segapoto Kolektiboa]
> Itzalpeko ahotsak. Askoren artean. Jon Etxeandia [Pabel Ortzantza]

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak