Markel Ormazabal, “Hemen naiz, ez gelditzeko baina”
2014, 7 apirila
HEMEN NAIZ, EZ GELDITZEKO BAINA
Markel Ormazabal
Txalaparta, 2014
Kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu, musika-oihartzunez zipriztinduta baitaude orriok. Eta kantu-bilduma hori iparrorratz hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea.
Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu eta espazio herstuan arnasbideen xerka abiatzen da. Bilaketa horretan geografia du hizpide nagusi eta lekuaren askotariko ertzak aipatzen ditu: leihoak, ziega, galeriak, hormak… Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu nahi du, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko.
Kartografo honek, beraz, geografiak irudikatuz, mapak bestelakotu nahi ditu, bere kokapenaz beste egiteko. Kronos baitugu kartzela baina, batez ere, topos krudel eta ikaragarria.
Jon Markel Ormazabal Gaztañaga (Donostia, 1982). Gazte mugimenduaren hainbat alorretan lan egina, 2002an atxilotu eta kartzelaratu zuten lehen aldiz, kale borroka talde batean aritzea egotzita. Jarrai-Haika-Segi sumarioan auzipetua, 2007an bigarrenez atxilotu zuten Bilboko Esperantza frontoian, Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako sei urteko kartzela zigorra betetzeko. Kartzela denboran Soziologia ikasketak egin, eta egun alor horretan lanean ari da. Irutxuloko Hitza eta Info7 hedabideetako kolaboratzaile, musikazale porrokatua eta hainbat musika taldetan saiatua. Hau da bere lehen liburua.
→ txalaparta.com: Hemen naiz, ez gelditzeko baina. Markel Ormazabal
→ Liburu gomendagarria. Espetxealdiaren kartografiak. Iratxe Retolaza.pdf
→ Gure Liburuak 41. 2014, udaberria.pdf
→ Gure Liburuak. Aldizkariaren bilduma.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /