“L´homme qui a vu l´homme”, Jon Anzaren desagerpena eta heriotzaz
2014, 3 otsaila
→ argia.com: Jon Anzaren kasua fikziora eraman du Marin Ledun idazleak
→ kazeta.info: “Errebelatzailea izan da niretzat Jon Anzaren afera”, Marin Ledun idazlea
L´homme qui a vu l´homme (Ombres Noires argitaletxea, 2014), Marin Ledun idazle frantziar ezagunaren azkeneko lana aurkeztu dute asteburuan Donibane Lohizunen. Nobelak, Jon Anzaren desagerpena eta heriotza du ardatz.
Ledun 2009an Ipar Euskal Herrian instalatu zen eta Jon Anzaren kasua -2009an desagertutako ETAko militantea, hamar hilabete geroago Okzitaniako Tolosako gorputegian agerturikoa- komunikabideetan azaldu zenean sortu zitzaion nobela idazteko ideia: “Jonen kasua ezagutu nuenetik nobela beltz baterako gaia neukala ohartu nintzen (eta ez nobela militantea)”.Jon Anzarekin gertatutakoaren eraginez sortutako “txokeak”, kasua fikziora eramatea bultzatu zuen Archèdeneko idazlea. Argi utzi du liburua ez dela gertatutakoari buruzko inbestigazio bat, “gizarte-kronikari buruzko nobela beltz bat” baizik.
Etorkizunera begira, bigarren nobela batekin segitzen du frantziarrak, eta liburuko tematikarekin segituko du ikerkuntzan. Euskal gaiak inguratzen dituen mekanika politiko eta juridikoak aztertzea da Ledunen intentzioa. L´homme qui a vu a l´homme, istorioaren lehen urratsa dela dio, bere esanetan, “asko idatzi izan da, baina hala ere, inoiz aski ez delarik”.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /