Karlos Apeztegia, “Espetxean idaztea zer den”
2013, 4 abendua
Karlos Apeztegia, eskuman, azaroaren 28an Ataramiñe’13 bildumaren aurkezpenean. Ordukoa da hainbestetan presoei egiten zaien Espetxean idaztea zer den galderaren erantzuna.
Karlos Apeztegia 1992an espetxeratu eta 21 urte preso egin ondoren 2013ko maiatzean kaleratu zen. Urte guzti hauetan makina letra idatzi du. Ataramiñe bilduma guztietan jaso dira bere testuak.
Espetxean idaztea zer den?
Galdera honek erantzun ezberdinak dituela uste dut. Erantzun ezberdinak bururatzen zaizkit.
→ Espetxean idaztea bizirik sentitzeko modua izan daiteke, bizirik zaudela adierazteko modua.
→ Espetxean idaztea zure burua askatzeko modua izan daiteke, nolabait aske sentitzeko modua.
→ Espetxean idaztea euskal presoek pairatzen dituzten baldin tzak salatzeko modua izan daiteke.
→ Espetxean idaztea mendeku txikia izan daiteke, garaiturik edo menperaturik ez zaudela adierazteko modua.
→ Espetxean idaztea bakartzea gainditzeko modua izan daiteke.
→ Espetxean idaztea ihes egiteko eta kanpoko jendeari zure egoeraren berri jakinarazteko modua izan daiteke.
→ Espetxean idaztea askotan beharra bilakatzen da.
→ Espetxean idaztea zure buruarekin mintzatzeko modua izan daiteke, zure burua hobeki ezagutzeko modua.
→ Espetxean idaztea lekukotasuna uzteko modua izan daiteke, presoak pairatzen duen egoe3raren lekukotasuna, presoak hori egiten ez badu, bes batzuek egingo dutelako.
Galdera egina dago eta erantzunak ere hortxe daude. Orain, beraz, bakoitzak gehien atsegin zaion erantzuna aukera dezake.
Karlos Apeztegia
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /