Joseba Tapia: “Tximela kapitainaren izarrak”

2013, 27 azaroa

>> Joseba Tapiaren disko berria TXIMELA KAPITAINAREN IZARRAK

Luis Rezola Arana (1914-1993), Tolosako tximelatarretan sortu zen. Hamabost urteko hasi zen tailer mekanikoetan lanean eta lagunartean bertsoak moldatzen. Zaletasun handia zeukan. Altxamendu faxista hasi orduko sartu zen erresistentzian (1936, uztaila). Gero Eusko Gudarostean enrolatu zen, Loiola batailoian aurrena, Lenago Il izenekoan gero. Gorbeian, Oizen, Gernikan eta Bilbon borrokatu zen. Hogeita bi urte zituela egin zuten kapitain, izardun gazteenetakoa bihurturik.
Tximela kapitainaren izarrak disko berria

Joseba Tapia. Tximela kapitainaren izarrak. Kepa Gonzalez

Idaztea, preso egonik, askatasuna bizitzea da. Dueso espetxe gogorretik ihes egiteko hasi zen idazten Tximela kapitaina: alerta bat gizarteari edo geroari, salaketa garratza, sufrimenduaren lekukotza. Gosea, eritasunak, herrimina. Epaiketa militarrak. Anaia bat frontean hila. Bestea zauritua, Iparraldean aterpeturik. Ama semeen aztarrenik hartu ezinda. Eta gaua, gaua bere sarraila hotsekin: jendea ateratzen fusilamendura.

Kantu sorta zirraragarri bat osatu zuen horrela Tximela kapitainak, Duesoko Kantutegia izenda genezakeena Joseba Tapiak musikatu eta gero.

Honela dio gure kantariak diskoan:

Sei zaineko gitarra batek lagundu dit idatzia kantu bihurtzen. Gitarra jotzeko modua antzinakoa da. Estiloa ezaguna egingo zaizue. Kantaera ere bai. Gaia, betikoa dela esan liteke. Baina entzungo dituzuen kantuok, ederrak dira”.

Bideoaren kantaren hitzak: INORK NAHI EZ DUN ETXEA

Hitzak: Luis Rezola Tximela kapitainak 1937an El Duesoko kartzelan idatzitako bertso zein poemak

NORA?
GUDAN GUDARI IBILI NINTZAN
TA TXIMELA KANTARI
HARRI GAINEAN LOTAN
TXIMUTXA KILIMAKA
BAKAR NAGO
ORAINDIK ERE BIZI NAIZELA
TXERRI GOSEAK EZKUR AMETS
AMA, ZUTIK
PIZTI BEZELA NAUKATE
JUEZA ETA NI
EGUN ILUNA DATOR
GURETZAT ZER DATOR?
GUDALDIAK PROBATU, GAINERA KARTZELA
INORK NAHI EZ DUN ETXEA
AI HAU BIZITZA ILUNA!
EZ ZAITUT MAITE
BALDIN ESKUTAN IZAN BAGENDU

Bibliografia: Bakardadeko ametsak I. Auspoa, 1989

> Bakardadeko ametsak I eta II.pdf










/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak