Fernando Alonsoren “Una flor en el juzgado” liburua aurkeztuko dute Sestaon

2010, 6 urtarrila

Urtarrilaren 8an, ostiralean, aurkeztuko dute Una flor en el juzgado liburua Sestaon. Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da, udal liburutegian, Txorromorro kultur elkarteak antolatuta.

Liburuaren aurkezpena egingo dute Nekane Jurado, Anjel Alkalde eta Mitxel Sarasketak.

Fernando Alonso

Fernando Alonso. 1961eko azaroaren 14an jaio zen, Sestaon. Kazetaritza ikasketak burutu zituen Leioan, eta 1984an lizentziatu zen. Urte hartan bertan Nikaraguara joan zen eta sandinistekin bizi izan zen Jinotecan, sasoi hartako eskualderik gatazkatsuenetakoan. Bertan egin zituen artikuluak eta argazkiak Punto y Hora aldizkarian eta Deia eta El Pais egunkarietan plazaratu ziren.
1992an Egin egunkarian hasi zen lanean, lehenik Ikerkuntza Taldean eta gero Euskadi sailean. 1996an, ordea, Guardia Zibilak Hernanin atxilotu zuen Andoni Murga lankidearekin batera, ETAkidea izatearen akusaziopean.

Honako liburuak argitaratu ditu: El Silencio de los infiernos (Ataramiñe, 2003), El Repartidor de sueños (Txalaparta), ¿Por qué luchamos los vascos? (Txalaparta) -liburu hau katalanez ere argitaratu du Txalapartak berak, eta Una flor en el juzgado (Hiru, 2009).

Share

Iruzkinak