Mikel Zarrabe: Espetxea iruditan

2013, 10 urria

Mikel Zarrabe Elkoroiribe Eibarren jaio zen 1960an. 1978. urtean Eibartik alde egin zuen. 1989ko abenduaren 11n atxilotu zuten Iparraldean. 1995ean entregatu zuten, Frantziako poliziak Espainiako poliziaren esku laga zuen. Ordutik estatu espainoleko kartzeletan egon da. Egun, Teruelen, 2. graduan daukate preso. 2012ko abenduaren 11n 23 urte bete zituen kartzelan. 24 urteko kartzela zigorra dauka. Kondenaren 3/4ak aspaldi bete zituen. Kalean egon beharko luke harrez gero. 2013ko abenduaren 2an kaleratuko da.

Kartzelako urte guzti hauetan margo lan ugari egin du, batez ere Frantziako espetxeetan izandako denboran, Espainiako kartzeletan pintatzeko materiala eskuratzeko arazo handiak dituelako. Giltzapeko Sukaldaritza (Josu Urrutikoetxea. Hiru, 1996) liburuko ilustrazioak egin zituen, Ataramiñe liburuetan agertu dira bere irudi batzuk, Ibon Muñoaren Ametsen txokoan bizi naiz liburuko azaleko irudia berak egin zuen, Ametsen txokoan musika CDko irudiak, Atarmiñe12ko liburuaren azaleko irudia ere bai, eta Eibarren hainbat erakusketa antolatu dituzte bere lanekin. Ataramiñe13an ere bere lan batzuen irudiak agertuko dira, eta liburuaren azalerako bere irudi bat aukeratu dugu.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak