Mikel Antzaren “Sumak kawsay” osorik sarean
2013, 22 uztaila
Sumak kawsay
Mikel Antza
Mikel Martinezek eta Iñaki Ziarrustak irakurria
Ean, 2013ko uztailaren 19an
Azaleko eta barneko irudiak: Erramun Landa
Edizio-lanak: Lutxo Egia
HEA Kultura elkartea. G. Arestiren etxea
Ea, 2013
>> Sumak Kawsay. Zaldarri 4. pdf
Mikel Antzaren Sumak kawsay lana 2013ko uztailaren 19an agertu zen jendaurrean, Mikel Martinez eta Iñaki Ziarrustak irakurrita, Eako Poesia Egunak ekitaldiaren baitan. Gabriel Arestiren etxeak kultur elkarteak Zaldiarri bilduman argitaratu eta sarean zabaldu du PDF formatuan.
Aitzin-solas
Urte asko dira ez naizela jendaurrean mintzo, eta ez dakit nire solas deslotu hauek zelan adituko diren.
Gaztetan, ekonomiari buruzko liburuak eta egile politiko ezagunenen tratatuak irakurria nagoen arren, ez naiz ekonomian aditua. Ideologia bat zedarritzen duten hastapenak hitzez hitz gorde eta errepikatzeko memoria txarrekoa izaki, ikuspegi dogmatikoen zalea ere ez naiz.
Edonola ere, handik eta hemendik irakurritakoei buruz hausnartu eta denbora-pausan zerbait mamitu dut zuentzat.
Guretzat eguneroko bizitza arruntaren errealitatea, gure baitan gordetzen dugun iragandako bizimoduaren oroitzapen hormatua besterik ez denez, errailetatik kanpo ibiltzeko arriskua hartu dut.
Horretan bederen, bizi dugun aroarekin bat natorrela uste dut: arriskatu eta berritzeko garaiak baitira.
Liburua osorik irakurtzeko: Sumak Kawsay. Zaldarri 4. pdf
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /