“Preso Nago 2” komikiaren aurkezpena ostegunean Iruñeko La Hormiga Atomican
2013, 17 ekaina
>> La hormiga atómica: [aurkezpena] Preso nago .2 (ataramiñe) (euskaraz)
Osteguna, Ekaina 20, 2013 – 19:30
“Ataramiñeâ€. Ez da pertsona izena baina halako zera dario, gozotasun antzeko bat-edo. Mihia ateratzea, agian, ekintza xelebrea da,baina bahitua duenaren irrifarra ezabatzea helburu duen gartzelan, mihia ateratzea, irrifar egitea, dantzan hastea… barrikada bat bihurtu liteke, ekintza zuzena, bataila guztien ama. Esaerak ez dio alferrik, irri egitea letaginak erakusteko beste manera bat dela, are gehiago porlanezko murru, barrote eta funtzionario artean.
Espetxea eta sorkuntza. Sorkuntzaren bitartez aurre egiten dio presoak espetxeari,olerki bat idazteko bezainbat tunela zulatzeko estrategia antolatzeko unean. Edo olerkia tunelaren lehen arrakala ote da, izan? Poetaren kopletako azken aipuak dioen bezala, “oinazea bisitari gogoaren zainetan, zaindariak paper bila ari dira zeldetanâ€. Bai funtzionariak ez dabiltza arma bila, dinamita bila, burdin barroteak moztuko dituen zerra bila. Paper bila dabiltza zeldetan, letra artetik, edo pintura kolpeka presoak ihesaldia antolatuko duelakoan. Ez dabiltza oker. Sorkuntzak badauka baliorik.
Preso Nago 2. Bigarrena beraz preso dagoen horren eskutik. Mikel Orbegozo donostiarra, preso egon badagoelako, baina ilustrazioek aldarrikatzen dutena adituz; Mikel, presoa ote den zalantzak sortzen zaizkio bati. Preso EGON edo presoa IZAN. Hizkuntzak, espetxea eta barruan dagoenaren arteko borrokaren muina argi adierazten digu, aditzen ezberdintasun sotil bezain definitiboak, burdin zaporea dauka. Burdin hori nondik arrakalatu, hori da izan, kontua.
Arrakalak, errealitatearen murru erdian, Mikel Orbegozoren lana oinarri, MAHAI INGURUA egingo dugu. Espetxeaz bezainbat sorkuntzaz hitz egiteko, irribarrearen bitartez azaltzen diren letaginez jarduteko, ihes puntua non kokatzen den hausnartzeko. Nondik jo, nora eta zertarako ESPETXEAN SORTU.
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /