Joseba Sarrionandia, “Gure aberria”

2013, 27 martxoa

Marginalia
Joseba Sarrionandia
Elkar, 1988

Gure aberria

Batzutan, manerarik dorpeenean, aberria beste herriekiko desberdintasunean bilatzen da, hau da, arrotz erizten denarekiko erreakzioan… Beste batzutan sorterriko geometria humanizatuaren imajina batzu dira, sorterritik hurrintzen denak bere baitan loturik nahinora daraman paisaia sentimentala… Aberria mintzo garen hizkuntza eta jaso dugun kultura ere bada, norbere formazioaren erdigunea eta gizarte komunikabidea… Aberria, halaber, borondate soziopolitikoa da, kontzientzia nazional eta sozialaren bilakaeran eta herri independiente sozialista baten aldeko burruka libertarioan… Pierre de Lancre inkisidoreak esaten omen zuen euskaldunak ez zirela ez frantsesak ez espainolak sentitzen, ez zutela, beraz, aberririk. Eta oraindik ere egia da. Gure aberria, bete behar dugun hutsune hori da.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak