Mikel Ibarguren, “Sar nazazu zeure pentsamenduan”

2013, 26 martxoa

Hemen gauak lau ertz ditu
Mikel Ibarguren
Susa, 1996

Sar nazazu zeure pentsamenduan
Eta utzidazu zugan ostatu hartzen
Zure etxe hutsa habitatzen
Eraman nazazu zeure barnera
Eta bila nazazu zeure baitan
Zatoz, zatoz eta eraman nazazu
Hitz minduak urtzen diren lekura
Amodioak sinatzen diren ezpainetara
Leiho ondoan naukazu
Morroiloek ene auhena hertsi dutenean
Ez zait ezer gelditzen ukamena ez bada
Eta gauak eskutik ihes egin dit
Eldarnioka ihes
Eta zure izena lau ertz dituen gela isila da

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak