Eduardo Galeano, “Ispiluak” [Xabier Alegriak euskaratuta]

2013, 25 martxoa

Ispiluak
Eduardo Galeano
Itzultzailea: Xabier Alegria
Txalaprata, 2013

Txalaparta etxeak Eduardo Galeanoren Ispiluak liburua argitaratu du, Xabier Alegriak euskal preso politikoak euskaratuta.

Liburu honek, mundu ia ororen historia izan nahi du. Horretarako, iragana eta oraina, biak daude baturik orrietan. Bertan kontatzen dira matxismoaren sorrera, garagardoaren historia laburra, Miguel Serveten berpiztea, Gernika, Inkisizioa Stalinen garaietan, Sandinoren berpiztea, eskubide zibilak futbolean, Barbie gudara doa eta beste hamaika pasadizo ezagun eta ezezagun. Orriotan daude «munduak bere baitan dituen mundu ugariak; pentsalariak eta sentilariak; jakingurak, galde egiteagatik zigortuta, eta menderakaitzak eta galtzaileak eta ero polittak, lurraren gatza eta piperra izan eta badirenak».

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak