Salbuespeneko espetxe politika 59 komikitan ikusgai
2012, 12 abendua
> urtarrilak12.com: Komiki erakusketa bikaina datorren astelehenetik aurrera!
Urtarrilaren 12ko manifestazioaren atarian, Herrira mugimenduak komiki erakusketa bat antolatu du 18 artistaren lanekin.
Urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorra arlo guztietatik datozen ekarpenekin janzten ari da. Oraingo honetan, 18 marrazkilarik beren lanak eman dituzte presoei eta espetxe politikari buruzko talde erakusketa batean ikusgai jartzeko.
Erakusketa Zabaldin jarriko da (Nabarreria 25, Iruñea), abenduaren 17tik 31 arte, 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:30etara. Abenduaren 17an, astelehena, 19:30ean, aurkezpen ekitaldia eginen da, eta egileetako batzuk bertan izanen dira. Ondoren otamena eginen da.
Erakusketan, marrazkigile hauen lanak egonen dira: Abarrots, Adur Larrea, Alatz Lopez, Amaia Ballesteros, Asisko Urmeneta, Axpi, Dani Fano, Exprai, Iñaki Holgado, Jokin Larrea, Joseba Larratxe, Kako, Lope, Martintxo Altzueta, Mattin, Tasio, Zaldi Eroa eta Mikel Orbegozo; azken honek, jatorriz Donostiako Intxaurrondo auzokoa eta gaur egun espetxean dagoenak, “Preso nago†izeneko komikia argitaratu zuen 2010eko abenduan, Ataramiñeren eskutik; lan horren zenbait pasarte ere ikusgai egonen dira.
Erakusketa birtuala, irekia aportazioak jasotzeko:
Komikien erakusketa manifestazioaren webgunean sartuz ere bisitatu daiteke (www.urtarrilak12.com), abenduaren 18az geroztik. Herrira mugimenduak marrazkilari eta irudigile guztiak animatzen ditu erakusketa honetarako aportazioak egitera. Nahi izanez gero, beraz, webgunean ageri den helbidera bidali behar dira lanak, urtarrilaren 12a baino lehen.