Boulebardeko ziegatik

2012, 16 azaroa


Argazkia: Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS

Idazle Espetxeratuen Egunean, Donostian, arratsaldeko 18:00etan abiatuta, 19 kazetari eta idazlek irakurraldia abiatu dute ziega bilakatu duten Donostiako Bulebarrean. Bertan izan dira, Martxelo Otamendi, Gorka Landaburu, Martin Anso, Eider Rodriguez, Maite Bidarte, Juan Karlos Izagirre, Lander Garro, Anna Kordsaia (georgiarra), Petra Elser, Fito Rodriguez, Gari Berasaluze, Laura Mintegi, Iñaki Egaña, Mitxel Sarasketa, Lander Arbelaitz, Koldo Izagirre, Marian Bilbatua, Karlos Zurutuza eta Fermin Munarriz

Idazle Espetxeratuen Egunean aipamen berezia izan dute oraindik espetxean dauden ‘Egin’ egunkariko langileek eta, nazioarte mailara begira, baita gose greban dauden kurduek eta Gaza jasaten ari den erasoak ere.

Jardunaldia Laura Mintegik, Fermin Munarrizek eta Mitxel Sarasketak ‘Espetxeaz eta sorkuntzaz bi hitz’ izenburupean zuzendutako mahai inguruarekin amaitu da.

>> INFO7 :: Zebrabidea :: Oier Gonzalez – Urtzi Urrutikoetxea.mp3

>> Barroteek isilarazi ezin dituzten hitzak ahots ozenez gara.net
>> Ziega bat bulebarrean naiz.info
>> IDAZLE PRESOAK GOGOAN IZAN DITUZTE berria.info

>> [bideoak] Idazle Espetxeratuen Nazioarteko Eguna 2012 Donostia

Share

Iruzkinak