Bakarturiko presoen artelanak

2012, 25 urria

Presoen lanak bakartzeko erregimena bultzatu zuen politikariari etxera bidaltzen dizkio lanak Guellek

Nuria Guell artistak eta Amadeu Casellas preso ohiak bakartzeko politikaren aurkako arte egitasmoa azalduko dute

> Bakarturiko presoen artelanak. Berria 2012.10.25
> kartzela barruko espetxea.pdf Berria 2012.11.04

Espainiako espetxeetan hainbat presori ezartzen dieten bakartze erregimenaren inguruko arte egitasmo bat aurkeztuko dute gaur, Donostian, Nuria Guell artistak eta Amadeu Casellasek, erregimen hori urte luzez pairatu duen preso ohiak.

Aplicación legal desplazada #3 F.I.E.S. egitasmoko protagonistak presoak berak dira. Izan ere, haiek kartzeletatik bidalitako irudi eta testuekin osatuko dute lana.

Egitasmoaren bultzatzaileek Espainiako kartzeletan presoei ezartzen dieten «tortura instituzionalizatua» salatu nahi dute. Presoak bakartzeko politika legez kontrakoa dela deritzote, eta presoak hori dela-eta babesik gabe daudela nabarmentzen dute, salaketak salaturiko erakundeak berak ikertu behar bailituzke.

Legearen mugak jorratzen ditu Guellek bere lanean. Bartzelonako Unibertsitatean ikasi zuen artea, eta, besteak beste, Habana, Liverpool, Paris, New York eta Chicagon erakutsi du bere lana.

Casellas ekintzaile anarkista da, eta dozenaka banku lapurtu zituen 1970eko hamarkadan. Espetxean izan zuten 1979tik 2010. urtera arte. Kartzela erregimenaren aurkako bi gose greba egin zituen, 80 egunekoa lehena eta 99 egunekoa bigarrena.

Non. Kaxilda liburu dendan, Donostian.

Share

Iruzkinak